Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Miguel de Unamuno (1864-1936) Pio Baroja (1872-1956)

 

Miguel de Unamuno

Espainian "98ko belaunaldia" deitu dena osatu zuten idazleetatik, Unamuno izan zen ugarien, urdurien, suharrenetako bat. Azorin, Baroja, Machado, Valle-Inclan, Maezturekin batera, Estatu Batuetako gerraren hondamendiaren ondoren, eta azken koloniak galduta, Unamunok bizitasun handia eman zion Espainiako bizimodu intelektualari, distira herria ekarri zion literaturari. Oso izaera zaila zuen, atsekabetua ; bere garaikideak sorgortasunetik atera, eta kontzientzia politiko eta erlijioso berria bultzatu nahi zituen aldi berean. "Gure mundu intelektualean, idazten zuen Antonio Machadok 1905ean -adiskide minak izan ziren Machado eta Unamuno, eta elkarri idatzitako gutun sorta interesgarri bat utzi zuten-, Unamuno jakintsuak bezala inork ez du gerrarik sortzen. Izpiritu borrokalari, ireki eta eskuzabal bat bizi da gizon kixote honengan [...1. Hauek dira Unamunoren ezaugarri nagusiak : ekimenaren ausardia, aintzaren nahia eta bere nortasunaren adierazpen sendo eta erabakia [...]. Unamuno espaniar mistikoen sailekoa da, suzko arima zuten haietakoa".

 

Bizitzaren gorabeherak

Miguel de Unamuno Bilbon sortu zen 1864an. Haurtzaroan jaso zuen hezkuntza erlijiosoak arrasto sakona utzi zion. Madrilen goi mailako ikasketak egin ondoren, 1891. urtean, grekoko katedra eskuratu zuen Salamancako unibertsitatean, eta hango errektore izendatu zuten 1901. urtean. Urte horretan bertan, Bilbon egindako hitzaldibatean, eta nahiz eta gaztetan euskaltzalea izan zen, beren hizkuntza uzteko aholkatu zien euskaldunei, euskara mundu modernorako gai ez zela iritzita. 1914an, gobernuaren kontrako kritikak zirela eta, errektore kargutik kendu zuten, eta 1924an, Primo de Riveraren diktaduraren garaian, erbestera kondenatu zuten Fuerteventurako uhartera, Kanarietan. Ihes egitea lortu zuelarik, Frantzian bizi izan zen 1930. urtea arte. 1931.. rtean, herak aldarrikatu zuen Errepublika Salamancako udaletxean. Diputatu aukeratu zuten, baina laster utzi zuen kargua bere katedra eta errektore postua berreskuratzeko ; aldi berean lan handia egin zuen idazle, kazetari eta hizlari gisa. Espainiako gerra zibilean ez zen matxinatuen aurka agertu, baina M. Astrayrekin izandako eztabaida zela eta, herriz ere kargua kendu eta bere etxean atxilotuta eduki zuten. Handik bi hilabetera hil zen, Salamancan, 1936. urtean.

 

Unamuno, idazlea eta filosofoa

Unamunoren idazlanak, patuak, itzalak, denak du jatorria inoiz sosegurik eman ez zioten ardura existentzialean eta betierekotasun nahian : "Zalantza, mesfidantza, egonezinaren haziak erein behar dira gizonen artean [...]. Eta, batez ere eta ororen gainetik, ez dago inola ere jende guztiarekin bakean bizitzerik [...1. Nik ez dut bakean bizi nahi, ez hesteekin, ez neure buruarekin . Gerraren beharra dut, gerra behar dut neure baitan ; gerraren beharra dugu". Borroka gogor horrek markatzen ditu Unamunoren idatzi guztiak. Horri kultura izugarri zabala erantsi behar zaio, pentsamolde oso orijinala -paradoxazkoa sarritan-, Espainiaren maitasun sakona, eta, azkenik, hizkuntzan, hitzean zuen sinesmen sendoa. Harkesana da "hitzak egiten du gizona gizon".

Hitzaren eta egiaren grina horrek ematen dio batasuna Unamunoren obra ugariari.

Estiloa, egilea bezala, ez da formaz arduratzen, latza da, urduria, zuzena.

1895ean En torno al casticismo (Kastizismoaren inguruan) izenpean bildutako bost saiakerak dira seguraski Unamunoren lan garrantzitsuenak : zorroztasun harrigarriaz aztertzen ditu bertan gaztelar izpirituaren osagaiak, Espainiako historia, humanismoa . Tradizionalismo atzerakoiaren eta Europako ideia modernoen arteko konpromisora iristen saiatzen da, Espainia bere akiduratik aterarazi nahian. Espainiar arima galduaren bila, osagai baliagarriak aurkitu zituen Don Kixoteren irudian : Vida de don Quijote y Sancho (1905, Don Kixote eta Santxoren bizitza) ; eta baita paisajeetan ere : Paisajes (1902, Paisaiak) ; Por tierras de Portugal y de España (1911, Portugal eta Espainiako lurretan) ; Andanzas y visiones españolas (1922, Espainiako ibailaldiak eta ikuspenak).

 

Fedearen auzia eta existentzialismoa

"Hilezkortasun gose" izugarri batek, izateko grina mingarriak, trajikotasun bizia ematen diote Unamuno urratzen zuen fedearen eta arrazoiaren arteko gatazkari. Del sentimiento trkgico de la vida (1913, Bizitzaren sentimendu trajikoaz). Obrak adierazten duen ardura espiritual bera, Unamunoren pentsamoldea osorik hartzen duena, ageri da La agonia del cristianismo (1925, Kristautasunaren agonia) liburuko hausnarketen jatorrian ere. Unamunok -San Paulo eta San Agustini jarraituz, eta orobat Pascal eta Kierkegaard-i-, ikusmolde existentzialistatik aztertu zuen hilezkortasunaren auzia : etsipenean jarri behar da itxaropena ; borroka horretan, hil behar horretan, agonian, aurkitu zuen egileak fede kristauaren ikusmoldea eta gizaki hilkorraren duintasuna . Hilkortasunean eta izate mugatuan bere izatea finkatzeko bidea, itxaropena asmatzeko modua, aurkitu zuen neurrian, Unamuno existentzialismoaren aitzindaria da.

 

Eleberria, antzerkia, poesia

Usadioen edo psikologiaren azterketak baino areago, gizonaren eta haren patuaren gaineko hausnarketa dira Unamunoren eleberri eta kontakizunak ; itxuren azpian, bizitzaren errealitatea aurkitu behar da, izakiaren sakonik sakonenera iritsi, haren sekretua asmatu. Paz en la guerra (1897, Bakea gerran) liburuan, gerrate karlistaren oroitzapenaren bidez, "intra-historia"ren jario etengabea azpimarratzen du, bizitzaren ibilbidea. Niebla (1914, Lainoa), nekearen eta nazkaren eleberria da, bere egilearen kontra matxinatzen den pertsonaia bat mintzatzen dena. Amor y pedagogia (1902, Maitasuna eta pedagogia), pedagogiari buruzkoa, Abel Sanchez (1917), jeloskortasunaren gainekoa, La Tia Tula (1921, Izeba Tula), amatasunaz, San Manuel Bueno martir (1933, San Manuel Zintzoa martiria), fedeaz eta fedearen oinazeaz : denak dira Unamunoren kezken ugaritasunaren adierazgarri, eta denetan azpimarratzen dira gizakiaren nolakotasunaren alderdi dramatikoak . Antzerki lanek ere eleberrien nolakotasun abstraktua dute (Fedra, 1910) ; El Otro (1926, Bestea) ; El hermanojuan (1929, Juan anaia).

Saio, eleberri eta antzerki idazlea, irakaslea, filosofoa eta politikaria izanik, herakpoeta zela zioen. Unamunoren idatzi guztiei darien poetikotasuna zuzenean agertu zen 1907ko Poesias liburuaren ondorengo lanetan : lan horietan ageri da garbien Unamunoren jeinua : Rosario de sonetos liricos (1911, Soneto lirikoen arrosarioa) ; El Cristo de Velazquez (1920, Velazquezen Kristoa) ; Teresa (1924) ; De Fuerteventura a Paris (1925, Fuerteventuratik Parisa) ; Romancero del destierro (1928, Erbesteko kantutegia). Hil ondokoa da Cancionero bikaina (Kantutegia), mila zazpiehun ahapaldi baino gehiagoko poema luzea, Unamunok bere lagun hurkoarekin banatu nahi izan zituen gai existentzialista eta metafisiko handien azalpena.

 

Pio Baroja

Pio Baroja (Donostia, 1872-Madril, 1956), Unamuno bezala, 98ko belaunaldiko kidea zen, eta euskalduna zen halaber -hiritarrak biak : bilbotarra hura, donostiarra hau—, hura bezala, oso idazle emankorra izan zen -ehun liburu baino gehiago argitaratu zuen-, eta orobat sailkatzen zaila : Barojaren errejistroa, eta honetan ez du Unamunoren antzik batere, errealista da, haina baita erromantikoa ere, historikoa, eta psikologikoa. Estiloa, beti ere, bakuna da ; Barojak ez zion aparteko garrantzirik ematen . Estilo ironikoa da, baita sarkastikoa ere ; modak baino harantzago, egileak arretaz aztertu zuen bere inguruko gizartea -gogor gaitzesten zuena-, haren miseriaren eta handitasunen herri emateko.

 

Mediku anarkista

Barojak, aitaren lana eta bere ikasketak zirela-eta, gazterik utzi zuen sorterria -Zestoan mediku egindako hamahiru hilabeteetan izan ezik-; familiatik berriz inoiz ez zen aldendu, eta hura izan zuen beti helduleku sozial eta pertsonal funtsezkoena. Barojatarrak oso arte eta literatura zaleak ziren : Pioren anaia, Ricardo, margolaria izan zen, eta koinatua, Rafael Caro, adiskide mina eta argitaratzailea izan zuen. Ikasitako ogibidea -medikuntza- baztertuta, familiaren okindegiaren buru jardun zuen Madrilen. Han hasi zen idazten, ipuinak eta artikuluak, Madrilgo eta Donostiako ezkerreko aldizkarietan . Aldi berean Madrilgo bohemia literarioan sartu zen, eta orduan egin zituen Azorin, Maeztu eta Valle Inclan adiskide.

Paristik etorrita, 1899an, ipuin bilduma bat argitaratu zuen, Vidas sombrias (Bizitza ilunak), eta La tasa de Aizgorri euskal eleberria (Aizkorriko etxea), zibilizazioaren eta aurreramenduaren arteko gatazkari buruzkoa. Ondoren kaleratu zituen Aventuras de Silvestre Paradox (1901, Silvestre Paradoxen abenturak), Camino de perfeccion (1902, Perfekzio bidea). Barojaren obra bere historia pertsonalaz dago hornitua.

Iberiako penintsula osorik ibili zuen, eta aski ongi ezagutzen zuen Europa. Bidaia horietatik atera zituen gertalekuak, apaingarriak, gaiak. Baina Nafarroako Beran etxe bat erosi, eta lanaren erritmoa aldatu zuen : ordutik aurrera, negua Madrilen eta uda Beran ematen zuen. Espainiako gerra zibilak Berako etxean harrapatu zuen ; justujustu libratu zen karlisten eskuetan hiltzetik . 1940an Madrilen hartu egoitza, eta hil zen arte idazten jarraitu zuen. Gerran ikusitakoak ikusita, hi alderdietako astakeriak ikusita, etsipenak hartu zuen gaztetan anarkia zalea izan zena, eta gizonarenganako itxaropen oro galdurik hil zen.

 

Barojaren eleberrigintza : euskal gaiak, Madrilgo bizimodua

Barojaren lehen liburuetan bere mundua ageri da ; eleberrietako gaiak errealitatetik oso hurbilekoak dira. Zalacain el aventurero (1909, Zalakain abenturazalea) da interesgarrienetako bat, Euskal Herriko giroa leialtasun handienaz agertzen duena.

Orobat ageri da euskal mundua, itsasokoa, marinelena, Las inquietudes de Shanti Andia (1911, Xanti Andiaren kezkak), El laberinto de las sirenas (1923, Sirenen labirintoa), Los pilotos de altura (1929, Itsas zabaleko pilotuak) eta La estrella del capitkn Tximista (1930, Tximista kapitainaren izarra) liburuetan : lehenaren protagonista Barojaren pertsonaia handienetako bat da.

La lucha por la vida trilogian (Bizitzeko borroka) -bere izenburu darwinianoarekin-, zuzen eta gogor agertu zuen Madrilgo auzo pobreetako langile xeheen bizimodua.

Azpimarratzekoa da Aviraneta pertsonaiari buruzko sail luzea, Memorias de un hombre de accion, 22 liburu (1913-1935, Ekintzako gizon baten oroitzapenak). Egilea eta bere garaia ezagutzeko guztiz interesgarriak dira Barojaren oroitzapen liburuak : Juventud y egolatria (1917, Gaztaroa eta egolatria), eta bere oroitzapenez osatutako zortzi libunikiak, Memorias (Desde la ultima vuelta del camino) (1941-1948, Oroitzapenak(Bideko azken bihurgunetikl), Barojaren lana sortu zen giroa bizi-bizirik adierazten dutenak. Barojaren gainerako lanek -artikulu, biografia, bidaia liburu, saiakera, antzerki eta poesiek- heste zenbait liburu osatzen dituzte.

Baroja XIX. mendeko eleberrigile europar handien irakurlea izan zen ; haiengan oinarrituta sortu zuen bere estilo guztiz berezia, arina eta zorrotza, latza eta fina.

Estilo biluzi hori, kontaketarako zuen dohain handia eta sormena, oso erakargarria gertatu zitzaien hurrengo idazle belaunaldiei . XX. mendeko eleberrigile espainiar askok aitortu dute Barojaren eragina.