Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Charles Dickens (1812-1870)

Kontakizunak moldatzeko zuen gaitasun harrigarriari eta zen behatzaile zorrotzari esker, Charles Dickensek (1812, Portsmouth, Hampshire, Ingalaterra-1870, Gad's Hill, Kent, Ingalaterra) fideltasun handiz jaso zituen britainiar gizarte victorianoaren argiak eta itzalak.

Charles Dickens jatorri apaleko familia batean sortu zen eta gabezian bizi izan zituen haur denborako urteak. 1824an, familia Londresen bizi zela, aita espetxean sartu zuten, zorrak ez ordaintzeagatik, eta Charles txikiak lanean hasi behar izan zuen, lantegi batean aprendiz. Hamabost urterekin utzi zituen ikasketak, eta aldi batez eskribau aritu ondoren prokuradore baten etxean, parlamentuko kronikak idazten hasi zen. Lantegi horretatik atera zuen bere lehenengo libururako lehengaia, ohiturazko bizimoduko gertaerez hornitua : Sketches b_y Boz (1836, Boz-en zirriborroak).

Liburuak izan zuen arrakastaren ondoren, beste bat idazteko eskaera jaso zuen : The Posthumous Papers of the Pickwick Club (1837, Pickwick klubaren dokumentu postumoak). Pickwick... umorezko maisulan bat da, oso barregarria agertzen diren pertsonaia xelebreen deskribapenean. Izugarrizko arrakasta izan zuen eta kalera ahala 400 aletik 40.000 alera zabaldu zen argitaraldia . Eleberrian era guztietako pertsonaiak -aitoren semeak eta baserritarrakazaltzen dira, horien bidez Ingalaterra xelebre eta atsegin bat, apetatsua eta gizatiarra irudikatzeko, gizarte mailen arteko aldeak gorabehera halako osotasun bat eratzen duen herri baten irudi idealizatua eta nostalgikoa emanez. Kontakizunean aurrera sartuta, Sam Weller mirabea agertzen denean, Pickwick jaun filantropo eta ibiltariaren laguntzaile gisa, Don Kixote Mantxakoaren ezkutari Sancho Panzaren oihartzuna nabaria da.

Aurrera jarraiatu baino lehen, garai hartako literatura produkzioaren eta gizartearen testuingurua argitzea komeniko litzateke Dickensen lana eta lan egiteko modua hobeto ulertzeko. Eleberrigintzan aldaketa handia gertatu zen mende hartako bigarren laurdenean : argitaratutako ale kopurua handitzeaz gainera, eleberriak atalka -hilabetekoepeetan, normalean- argitaratzen hasi ziren, gastua gutxitzeagatik, batetik, eta irakurle saldoak suspentsearen sarean harrapatzeko, bestetik. Familietan aitak irakurri ohi zuen denen aurrean, gaztetxoak lotsagorritzeko moduko ezer izango ez zela ziurtatu ondoren, "hanka" hitza agertzeak ere uste okerrak sor zitzakeela uste zuen orduko gizartearen hipokrisiaren arabera. Hala beraz, Dickens hilabeteko epeetan argitaratzen hasi zen, eta argitalpen osoak bi urte inguru hartzen zituen. Jakin-min ikaragarria sortzen zuen eta jendea zain egoten zen hurrengoa alea noiz aterako. Pickwick...-en Sam Weller agertu zenean hamar halako gehitu zen ale kopurua, eta mirabea bihurtu zen eleberriko protagonista. Martin Chuzzleu ,itten salmenta gainbehera hasi zenean egileak Estatu Batuetara bidali zuen heroia, irakurleen jakin-mina eta interesa pizteko. Izan ere idazleak nora jakinik gahe idazten zuen ; irakurleek eta lagunek beren hegiko pertsonaiak zoriontsu izan zitezen ahalegintzeko eta behar izanez gero idazlana moldatzeko eskatzen zioten. Eleberri osoaren argitalpena denbora bitarte zabalean luzatzeak aukera ematen zion, gainera, eleberriko eta urteko urtaroak bat etor zitezen, eta hala, Eguberria da Pickwick...-en Eguberrietako alea kaleratzen denean. Bestalde, eta Dickensen eleberrien eduki sozialari dagokionez, kontuan izan behar da 1840 ondoko urteeak "gose urteak" izan zirela, eta krisi ekonomiko hark "idazle sozialak" sortu zituela.

Nolanahi ere, gutxik aztertu zuten Dickensek egin zuen sakontasunez mundu industrial lohiaren errealitate mingarria.

Handik aurrera, beraz, Dickens argitaletxeek agindutako epeen barruan idazten hasi zen, eta horrek asko idaztera behartu zuen, epeak beteko bazituen. Artean Pickwick...-en emanaldia amaitu gahe zegoela, Oliver Twist (1837-1839) argitaratzen hasi zen. Eleberri honetan Pickwick...-en azaldutakoaren guztiz gizarte giro desberdina azaldu zuen, iluntasunaren eta atsekabearen mendekoa. Izan ere, Oliver Twist zorigabeko umezurtz baten historia da, umezurztegi batean abandonatua eta galbidera bultzatua gero, lapurren eta prostituten artean bizitzera.Gero Nicholas Nickle hy (1838-1839) argitaratu zuen aurreko bietako giroen nahasketa moduko bat eginez, eta The Old Curiosity Shop (1840-1841, Zaharkinen denda) eta Barnaby Rudge ondoren (1841).

Estatu Batuetara joan zen bere obraren pasarteak jendaurrean irakurtzera, eta bidaia hartatik jasotakoarekin moldatu zituen bere hurrengo bi kontakizunak, Americazz notes (1842) eta Mattin Chuzzlewit (1843-1844) : Estatu Batuetako demokrazia gaztean askatasuna eta justizia bilatuko zituelako ustea ustela atera izanak eragin zion nahigabea azaldu zuen batean zein hestean. Garaitsu hartan hasi ziren azaltzen Chrtstmas books (1843-1848, Eguberrietako ipuinak) izeneko kontakizunak, berebiziko ospea eman zion A Christnzas Carul (Gabon kanta bat, X. Mendigurenek euskaratua) barne.

Gizarteko zuzengabekeriak salatu zituen beste bi eleberriren artean -Domhey and Son (1848, Dombev eta semea) eta Bleak house (1853, Etxe iluna)- David Coperfield (1850) idatzi zuen, haren lan ospetsu eta hoberenetako bat. David Coperfeld bere haurtzaroko eleberri autobiografikoa da, haurren bizitzaren deskribapen bikaina, haurren maitasunak eta oinazeak, beldurrak eta mirespenak kontatzen dituena.

Bleak House-z gero askoz idazkera goibelagoa erabili zuen bere garaiko errealitatearen deskribapena egiteko. Liburu horretan gogor kritikatu zuen Ingalaterrako sistema juridikoa, eta zenbait kritikariren ustez hori du libuni hoberenetako bat. Liburu honetan lainoaren sinbolismoak liburuaren elementu nagusi gisa duen garrantzia azpimarratu izan da.

1854an Hard Times (Garai zailak) atera zen, asteko epeetan. Eleberri honetan ere gizartearen azterketa sakona egin zuen, baina industriako langileen esplotazio ekonomikoan jarriz arreta. Nolanahi ere, huelga bat deskribitzearen ausartasuna gorabehera, Dickens ez zen ausartu klase korrokan parte hartzen, eta libuniko protagonista ere-langile bat- arazotik alde batera utzi zuen arrazoi sentimentalengatik.

Hurrengo bi eleberrietan ere -Little Dorrit (1857, Dorrit txikia) eta GreatExpectations (1861, Itxaropen handiak)- gogor salatu zituen Britainia Handiko gizarte industrial victorianoak ekarri zuen bidegabekeria eta injustizia. 1859an A Tale of Two Cities (Bi hirien ipuina) agertu zen, eta 1864-1865 bitartean Our Mutual Friend (1865, Elkarren laguna), haren eleberri konplexuena eta desesperatuena. Burgesiaren zeregin progesistan jarrita zituen itxaropenak amaitu dira eta langileriak herak ere, burges maila iritsi nahiz, burgesiaren hipokrisia eta gogortasuna bereganatu du.

1858tik, emaztearengandik bananduta, antzezle gazte batekin harremanetan hasi zen, baina hark ez zion zorionik ekarri, eta gero eta goibelago agertu zen idazlanetan ere. 1867an Estatu Batuetara joan zen hitzaldi sail bat ematera. Handik itzultzean osasuna galdu zuen eta 1870eko ekainaren 9an hil zen, Gad's Hill-en (Kent).

 

Obraren azterketa

Dickensen lana bai bere garaian bai orain ere oso ospetsua eta arrakastsua izan bada ere, arrakasta horrek gorabehera asko izan ditu kritikarien artean. Gizarte victorianoaren aurkako erreakzioak ere, adibidez, arbuiatzen zuen gizarte horren adierazpen tipikoen artean baztertu zuen Dickensen obra. Geroztik haren lanak izan duen arrakasta handia ere ez da beti ahobatez onartu izan kritikaren aldetik. Egia esan Dickensen lana ez da perfektoa, akatsak ditu, haina ez da hori harritzekoa argitaletxeek ezarritako epeen barruan idatzi beharrak eta irakurleekin etengabe harremanetan egon nahiak lan pila bat egitera behartzen zutela kontuan hartuz gero. Eta hala ere, haren lanaren neurritasunik eza eta gehiegikeria patetikoak eta moralistak gorabehera, Dickens Ingalaterrako bere mendeko kontatzaile hoberena eta handiena da, eta literaturaren historiako onentsuenetako bat bezala hartzen da. Are gehiago, errealitatearen alderdi guztiak gizatasun sakonez agertu zituela eta, aditu askoren iritziz Dickens izan da, Shakespearerekin batera, Ingalaterrako literaturako idazle unibertsal eta handienetako bat. Dickensek, eleberrigintza ingelesaren sustraietako bi zain nagusiak txirikordatuz -hau da, Defoe, Fielding eta Smolleten eleberri pikareskoaren tradizioa, batetik, eta Goldsmith eta Sterne-ren sentimentala, hestetik-, literatur molde herri bat sortu zuen : eleberri soziala . Ez zen, baina, horretara mugatu, eta era askotako generoak landu zituen : beldurrezko ipuinak eta poliziakoak, eleberri umoredunak, ohituren satirak eta abar.Haren lanetan agertzen den langileriaren esplotazioaren salaketa horrek erretoriko samarra ematen badu ere batzuetan, Dickensek argitasun eta zorroztasun handiz ikusi eta adierazi zituen esplotazioak giza harremanetan eragiten zituen ondorioak . Bizitasun handiko pertsonaiak erabili zituen horretarako : alde bakarrekoak hasieran (ona eta gaiztoa, komikoa eta patetikoa), eta konplexuagoak eta anbiguoagoak heldutasun handiagoko obretan.

Baina pertsonaiek ezezik hiriko gertaerek, gauzek eta paisaiek ere girotzen dute bere ikuspegi berezia, eta esanahi sinboliko handia hartzen dute zenbaitetan : espetxeak,adibidez, modu ia obsesibo batez agertzen dira hainbat eta hainbat eleberritan.

Dickens irakurlearen aginduetara egon zen, ez bakarrik salmentetan, baita pentsamoldean ere. Dickens, oro har, bat zetorren gizarteko pentsamolde nagusiarekin, haren obsesioak gorabehera, haurtzaroko lazeriak utzitako arrasto sakona, adibidez. Funtsean konformista zen: lana banatzen zuten dirudunek beren "bihotza aldatzean" eta eskuzabalago jokatzean konponduko ziren haren ustez arazo guztiak. Nolanahi ere, haren estiloak, zehatza giroa eta ohiturak deskribatzean, parodia kutsu halako bat izan zuen beti, pertsonaien karikatura airea zela eta.