Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

William Shakespeare (1564-1616)

Poeta eta antzerkigile, Ingalaterrako idazlerik handiena da. Warwick konderriko Stratford-on-Avon herrian jaioa, eskularrugile eta herriko amahi (bailiff) zuen aita, John Shakespeare -alkate ere izan zena-, eta burges-leinu zaharrekoa ama, Mary Arden . Ez da ezagutzen zehatz-mehatz zein egunetan jaio zen, haina 1564ko apirilaren 26an bataiatu zuten Stratfordko Hirutasun Santuaren elizan ; adituek S. Jurgi egunean, Apirilaren 23an, jaio zela uste dute, 1616an hil zen egun berean hain zuzen ere. Gauza segurua da Stratfordko Grammar School-era joan zela ikastera, eta han, Oxforden ikasitako maisuen bidez, latina ikasi eta letra klasikoei buruzko ohiko ikasketak egin zituela . Gaztetatik maitemindurik, 1582an herak baino zortzi urte gehiago zituen Ann Hathaway-rekin ezkondu, eta hiru seme-alaba izan zituzten : Suzanne, Judith eta Hamnet.

Jakiteko dago oraindik Shakespearek zer egin ote zuen hurrengo urteetan ; beharbada herri txiki bateko maisu izan zen, eskolari buruzko gai asko baitaude Shakespeareren lanetan eta horietan, ikasleena baino gehiago, irakasleen ikuspegia agertzen delako. Badirudi, ordea, 1587an Londresera joan eta antzerki-giroetan sartu zela, hasieran ikusle nobleen zaldiak zaintzen nonbait, baina hortik aurrera aktore lanetan lehenik eta egile anonimo gisa gero. Hemen eszena-astintzailetzat ("Shake-scenes") salatu zuen Robert Greene egile ezagunak.

1594an, The Lord Chamberlain's Men konpainiako egile eta -heste kide batzuekin batera- enpresari zen Shakespeare. Urte batzuk geroago, noble haren babesean jardundako aktoreak King k Men (Erregeren Gizonak) bilakatu ziren, hurrengo lau hamarraldietan Ingalaterrako antzerki-konpainia garrantzitsuena izango zena. Beraz, ia-ia antzerkigile lanean hasi zenetik, garai hartako konpainia onenarekin loturik egon zen Shakespeare ; eta orduko aktore nagusia zen Richard Burhage-rekin. Lan horretan aberastu egin zen.Shakespearek oso maite zuen poesia ; garai hartan hain gogokoa zen gai klasikoa ukituz zenbait poema narratibo egin zituen, hala nola, Venus and Adonis (1593an, izurria zela eta antzokiak itxita zeudenean) eta The Rape qf Lucrece (1594, Lukreziaren bortxaketa) . Kontu handiz argitaratu ziren biak eta Southampton-go kondeari, Henry Wriothesley-ri, eskaini zizkion. Garai hartan bertan, Shakespeareren soneto eztiak» zabaltzen hasiak ziren eskuizkribu bidez haren adiskide minen artean. Sonnets hauek, egileak Londresko giro fin eta hiritarrari eginiko erantzunaren adierazpenak izango ziren agian, haina gaur egun ezinezkoa da egiazko egoerak egoera alegiazko eta konbentzionaletatik bereiztea, edo lehen sonetoetako mutil lirain hura eclo azkenetako dama beltzarana nortzuk ziren jakitea.

Nolanahi ere, Shakespeare antzerkigizona izan zen burutik oinetaraino. 1590 eta 1591 urteen artean, Shakespearek Endrike Vl.aren bigarren eta hinigarren zatiak, eta jarraian lehen zatia eta Richard III idatzi zituen. Lau drama hauek 1422 eta 1485 urteen arteko Ingalaterrako historiaren tetralogia osatzen dute, eta Richard III.ak Shakespeareren ordu arteko karakterizazio kementsuena eskaintzen du : Richard Crookhack konkordunarena. Lan historiko hauek osatzen dute lehen aldi honetako multzorik handiena, garai hartan hauek baitziren herrikoienak eta baita egiteko errazenak ere.

1593-1595 bitartean komedia hauek idatzi zituen : The Two Gentlemen of Verona (Veronako bi zaldunak), Love's Lahour's Lost (Amodio-nekegalduak) eta The Taming (?I' the Shrew (Piztiaren heziketa). Bigarrena idazle gazte baten lana da : zorrotza, hizkera-aberastasun handikoa eta garai hartako nahiz literaturari buruzko aipamen ugari dituena. Heldutasun handiagoko komediak dira A MidsummerNight's Dream (Udako gau bateko ametsa), The Merchant of Venice (Veneziako Merkataria) eta Much Ado About Nothing (Ezerez eta festa), 15951599 bitartean idatziak. Shakespeareren komedien ardatza amodioa izan ohi da beti, eta emakume heroien bizkortasuna dute ezaugarri. Twelfth Night (Hamabigarren gaua) eta As Yoii Like It (Zeuk nahi bezala) dira, biak 1600 aldera idatziak, Shakespeareren maisu-lanak genero honetan.

Patua eta familien arteko liskarrak direlaeta elkarrengadik bereizi eta gazterik hil beharra duten maitale gazteen istorio lirikoa da Shakespeareren lehen tragedia handia : Romeo and Juliet (Roineo eta Julieta) ; honen estiloa, ordea, literario eta artifizial samarra da batzuetan. Richard II tragediagintzan egindako heste saio bat da, Juliris Caesar drama -Erromako gaiekin zerikusia duen lehena-, ahalegin horretan emandako beste pausu bat da (1599), eta HenrvIUaren bi zatiak Shakespeareren lorpen handienak dira drama historikoaren arloan. Bigarren tetralogia honek lehen tetralogiaren aurreko gertaera historikoak ukitzen ditu, eta Richard Iletik Richard Ill.era bitarteko dramek modu dramatikoan azaltzen dute historiari buruzko Tudortarren bertsio ofiziala.

Shakespeare bere tragediarik bikainenak idazten ari zen garaian, Jakobo I.a izendatu zuten Ingalaterrako errege, eta bere babespean hartu zituen Chamberlain'sMen taldekoak ; aurrerantzean, izena aldatu eta Kings Men (Erregeren Gizonak) izango ziren . Garai honetakoak dira (1600-1605) Shakespeareren lorpen artistikorik handienak : Harnlet, Othello, KingLear(LearErregea) eta Macbeth ; azken honen Eskoziari buruzko gaia, erregeren arreta erakartzeko izango zen agian. Tragedia hauetan agertzen dira bai Shakespeareren protagonista sonatuenak, baita haren poesia dramatikorik goi-mailakoena ere.Hamlet-en eta Othello-ren artean sailkatzen zailak diren hiru komedia daude, kutsu maltzurra eta tristea dutelako "komedia arazodunak" edo "komedia ilunak" izenez elkartzen direnak : Troilus and Cressida, Measure for Measure (Neurriari neurriaz) eta All's Well bat Ends Well (Ondo dago ondo amaitzen dena). Timon of Athens (Atenasko Timon) obrak, aldiz, ez du inoiz arrakasta handirik izan.

1608an King's Men konpainiak beste areto bat erosi zuen, Blackfriars delakoa, eta neguan kriseiluen argitan antzezten zuten han, Globe Antzokian estalperik gabe biltzen zirenak baino ikusle finagoen aurrean . Beaumont eta Fletcher komediagileek bazekiten ikusle haiei nahi zutena ematen, eta haien eraginpean idatziko zituen agian Shakespearek Pericles eta Cymbeline tragikomediak, genero honetako bere bi maisulanen aintzindari gisa : The Winters Tale (Negu-ipuina) eta The Tempest (Ekaitza), hain zuzen ere.. 6llan Shakespeare erretiraturik bizi zen Stratforden, haina John Fletcher-ekin batera historia kutsuko bi drama idatzi zituen, Henry 1,711 eta The Two Noble Kinsmen (Bi Senitarteko Aitoren Semeak), eta galdutako beste hirugarren bat ere hai, Cardenio.

Emazteari «nire bigarren oherik onena utzi ondoren 1616an hil zenean, Shakespeareren 18 obra inguru zeuden argitaratuak, gehienak ?- in quarto» erako argitalpen piratetan, bistan denez bere lanak argitaratzeaz arduratu ez zelako. 1623an, Shakespeareren lagun eta lankide izan ziren John Heminge eta Henry Condell aktoreek haren antzezlan gehienak argitaratu zituzten.

`First Folio" esan ohi zaion hilduma honetan, argitalpen piratetan baino testu hobeez gain, ordura arte argitaratu gabeko beste 18 obra ere agertzen dira ; honela gorde ahal izan ziren etorkizunerako, bestela betirako galduko ziren obrak.

XVII. mendean, Ingalaterrako antzerkigileen artean bigarren lekuan jartzen zuten Shakespeare, Ben Jonson-en ondoren, eta haziren Beaumonten eta Fletcheren atzetik hirugarren jartzen zutenak ere ; baina XVIII. mendearen hasieran lehen mailara jaso zuen kritikak, eta geroztik ez da handik jaitsi. Iruzkingile batzuek ez dute onartu nahi Shakespeareren obrak Ingalaterra barniko probintzia batean lehen mailako eskola batera joandako gizon batenak izan daitezkeenik, eta drama hauek aristokrataren batek edo, gutxienez, Oxforden edo Cambridgen lizentziaturiko batek idatziak direla frogatzen saiatu izan dira. Hala, Oxfordko kondeari, Christopher Marlowe-ri, Francis Bacon-i, Elizabeth erreginaren garaiko moja bati edota Jesusen Konpainiari berari egotzi izan zaie obra horien egile izatea.

XIX. mendean, Shakespeare Ingalaterrako «Koblari Handia» bilakatu zenean, hidezkoa zatekeen jakituriaren orakulu modukotzat eta sentikortasunaren eredutzat hartzea. Gaur egun, ordea, pentsa daiteke Shakespeare ez zela neutrala bere irudien erabileran soilik, irudi horien bidez adierazten zituen balio guztietatik ere aldendurik zegoela. Egia da antzerki-egituraren artetik poesia kutsu handia dariola noizean behin, baina ez gizabanakoaren sentimendu pertsonal gisa, edonork senti zezakeenaren adierazpide bezala baizik. Poetaren inpertsonaltasuna argitzeko, Keats olerkariak dio poeta bera dela, paradoxaren paradoxaz, poetikotasun gutxieneko izakia.

Gure mendean, herriz, Antonio Machadoksuper-poetatzat ikusi zuen Shakespeare, eta pertsonaiak sortzen dituenez, poeta-sortzailetzat ere bai, haren pertsonaia bakoitzak bere poemak sortzen baititu.

Shakespeareren hizkuntza, bestalde, izugarri aberatsa da. Hamabost mila hitz inguru erabiltzen ditu, eremu linguistiko guztietatik hartuak : prosa latinotik, herrihizkeratik, herri eta probintzietako dialektoetatik, hainbat lanbide-hizkeretatik, etab.

Pertsonaia bakoitzak, bere mailaren arabera, hizkuntza errealista edo estilizatua erabiltzen du, ahozko hizkuntzaren tonua gordez. Hitza bera ere, garrantzia handitzen dion beste bigarren esanahi batez aberasten da askotan. Hizkuntzalariek esango luketen hezala, adiera ugari hartzen ditu adierazleak . Hitz joku inplizituak edo ironikoak dira, esanahi bikoitza clutenak, lizunak sarritan, eta tragedia handienetan ere agertu ohi direnak.

Hor clago unibertsoaren poetizazioa ere.

Badirudi Shakespearek ezin duela hitz egin irudirik gahe. Agian irudien erabilerak adierazten du ondoen idazle honen garapena.

Hasierako irudiak arranditsuak dira, klitxeak sarritan, distira poetikoaren fama hartzeko baino gehiago objetuak irudikatzeko aukeratuak.

Gero inidia pertsonalagoa bilakatzen (-la ; zehaztasunerako eta sentsualitaterako joera hartzen du. Azkenean, irudia ez zaio gehiago objektuari itsasten, gainetik jauzi egin edo bereganatu egiten du : metafora bilakatzen da ; hots, hizkuntzaren indar eraginkorra bilakatzen da, hizkuntzaren bizia bera. Honela, poesiak eta dramak bat egiten dute, irudi metaforadunak alde guztietatik agertzen dira, eta poetaren esperientzia bera da guregana iristen dena.

Antzeko bilakaera sumatzen da erretorikan, sintaxian, bertsoetan eta antzerkian bertan ere. 1590 urtearen inguruan Londresko antzokiak astintzen zituzten antzezlanak gizon gazte batenak eta antzerkigintza gazte batenak ziren : obra gartsuak, haina aldakorrak . Agerraldi bakar batean erretorika ederra eta zentzurik gaheko hizkera jasoa aurki daitezke, estilo dramatiko bikaina eta zoritxarreko sormen zatiak. Garai batean esaten zen lan hauek lankidetzan eginak zirela, eta gaizki zeuden zatiak Shakespeareren lankideek egindakoak zirela orobat; eta batzuetan hala izango zen agian.

Baina artista guztiek bezala, Shakespearek ere ikasi beharra zuen, bere ahalmenak prohatu beharra, eta antzerkia erabili zuen horretarako. Honela, Titus Andronicus antzezlana nahaspila odoltsua bada ere, nahaspilari hori beharrezkoa izan zen gero Macbeth eta King Lear obretako izu kontrolatua lortu ahal izateko. Eta Henry VI.eko alegiazko istorioek eta gehiegikeriek, berriz, Richard III antzezlan bikaineko zital makiabelikoaren une gorenera eramaten gaitu zuzen-zuzenean.