Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

François Rabelais (1483-1553)

Rabelais idazle humanista izan zen, parodiaren bidez bere garaiko arazorik larrienak plazaratu zituena. Fede handia izan zuen gizakiaren izaerarekiko eta zientziarekiko, eta kritika zorrotzak egin zizkion Elizari eta hark ezarri nahi zuen hezkuntza sistema atzerakoiari. Errukirik gabe satirizatzen zituen dogma guztiak eta kristautasun humanista defenditu zuen muturreraino eramandako kristautasunaren edo protestantismoaren aurrean.<br><br>

Francois Rabelais, zalantzarik gahe, 1483an jaio zen, nahiz eta zenbaitzuk 1494.. rtean jaio zela baiezten duten. Rabelaisen aita erregeren legegizona zen eta Devinieren, Chinondik hurbil, bizi zen bere familiarekin . Haurtzaroa inguru hartan igaro zuen Rabelaisek ; inguru hartako oroitzapenez beterik dago haren lana. Frantziskotarra izan zen Puy-Saint-Martin komentuan eta han egin zituen literatura ikasketak. Guillaume Buderekin izan zuen eskutitz bidezko harremanak erakusten duenez, maila handiko ikasketak egin zituen ; besteak beste, grekoz eta latinez idazten zion lagun hari.

1523an Erasmok San Lukasen ebanjelioaren grekozko testuari buruz egin zuen komentarioa argitaratu zuen, eta argitalpen horrek eraginda, Frantzian grekoa ikastea debekatu zuten Sorbonako teologoek. Rabelaisek urte asko eman zituen grekoa ikasten, eta debeku haren ondorioz, Saint-Pierre-de- Maillezaiseko beneditarren komentura joan zen giro jasankorragoa aurkitzeko asmoz.

1527. urteaz geroztik komentuko bizitza utzi eta Frantziako unibertsitateetako hirietan bizi izan zen. 1530ean Montpellierko Medikuntza fakultatean sartu zen eta hiru hilabetetan batxiler titulua eskuratu zuen (1537an doktore zen). Oso denbora gutxian ospe handia lortu zuen mediku-filologo gisa ; Giovanni Manardiren eskutitzak eta Hipokratesen Aforismoak argitaratu zituen (1532). Urte horretan bertan, Lyongo hospitaleko mediku zela, Les horribles et espoventahlesfaictz et prouesses du tres renomme Pantagruel, roy des Dipsodes, fits du gran geant Gargantua (Dipsodoen errege Gargantua erraldoiaren seme zen Pantagnrel ospetsuaren gertaera eta balentriaizugarri eta beldurgarriak) argitaratu zuen.

1534an lehenbizi, eta 1535ean ondoren, Erromara joan zen Parisko obispo zen jean du Bellayrekin : garai hartan G. d'Estissac-i idatzi zizkion eskutitzak Erromako bizitzaren kronika dira. Bien bitartean, Le vie inestimable du Grand Gargantua, pere de Pantagnrel (1 534an Pantagncelen aita Gargantua handiaren neurriz gaineko bizitza) idatzi zuen. 1539-1543 urteen bitartean Piamonten izan zen Rabelais Guillaume du Bellay gobernariarekin, eta bitarte horretan idatzi zuen Les stratageme... du... che valie r de Langev (Langeyko zaldunaren amamiak .). Garai horretan bere eleberriaren lehenengo bi liburuak berrargitaratu zituen hainbat zuzenketa egin eta gero, izan ere, Sorbonak zentsura gogorra ezarri baitzion.

Tiers livre des faictz et dictz heroiques (Pantagruel onaren gertaera eta esaera heroikoen hincgarrert liburua) lanak ere zentsura latza izan zuen, eta Rabelaisek babesa bilatu behar izan zuen ; hala, denboraldi batez, Metzen bizi izan zen. 1547an egin zuen hirugarren bidaldia Erromako J. du Bellayrekin eta Enrike II.aren seme gazteenaren jaiotzaren ohorezko jaiei buruzko kontakizuna argitaratu zuen (Sciomachia).

1548-1552 urteen bitartean Quart livre des faictz et dictz heroiyues du bon Pantagruel (Pantagncel onaren gertaera eta esaera heroikoen laugarren liburua) argitaratu zuen ; liburu hori ere zentsuraren helburu izan zen, eta, ziur asko, Rabelais espetxera bidali zuten. Rabelaisen hazitzako azken urteei buruzko daturik ez dago ia ; apostasiaren barkamena eskatu zion aita santuari, eta Meudon-eko parroko izendatu zuten hil aurretik.

 

Gargantua eta Pantagruel

Gargantua eta Pantagruel (lan osoa izendatzeko erabiltzen den izenburua) epopeiaren abiapuntua Gargantua erraldoia protagonista zuen argitalpen bat izan zen.

Rabelaisek Gargantuaren seme Pantagruelen egitandiak kontatzea erabaki zuen. Lan horren alderdi barregarriari -heroiaren funtzio fisiologikoak eskala erraldoira eramatearen ondoriozkoa- gertaera sinesgaitzak zehaztasun handiz kontatzeko asmoa gehitu behar zaio. Lan hark izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Rabelaisek haren jarraipena egin beharrean, Gargantua eredua osatzeari ekin zion. Hala sortu zen Gargantua, kontakizunaren kronologian Pantagruelen aurrekoa. Kontakizuna mila ataletan banatuta dago eta horien artean ospetsuenetako bat Notre-Dameko kanpaien lapurreta azaltzen duena da. Rabelaisek sarkasmo handiz erakusten dugertaera horren bidez Parisko unibertsitate-ikasleen giroa : Rabelaisen ezaugarri nagusietako bat kontakizun komiko-fantastikoa eta errealismo biziko gaia elkarri egokitzea da. Ohikoak dira, bestalde, Rahelaisen lanetan bere garaiko gizartearen kritika zorrotza batzuetan, eta besteetan, herriz, zenbait jarrera ideologikoren aldeko jarrera . Atal arduragabe eta profanatzaileen ondo-ondoan konpromiso intelektual handiko orrialdeak agertzen dira.

Hirugarren liburua aurrekoen oso bestelakoa da ; lehenengo planoan ez da Pantagruel agertzen, Panurgo baizik, eta bi gai nagusiri buruzko jardun sotil adierazgarriak hartzen du ekintzaren lekua : Panurgoren oparotasunari eta haren ezkontzari buruzko jardunak hain zuzen ere. Urte haietan emakumezkoen nagusitasunaren edo gutxiagotasunaren inguruan zabaldua zegoen eztabaidaren isla zen bigarren gaia. Dena dela, Sorbonako teologoen gogortasunak behartu zuen Rabelais Hirugarren liburua heste era batera osatzera ; izan ere, erregeak askatasun osoa eman baitzien haiei heresia susmoen kontra aritzeko; hala eta guztiz ere, Rabelaisek ezin izan zion ihes egin zigorrari . Laugarren liburuak Pantagruelen odisea kontatzen du ; Pantagruel Txinara joaten da orakulu bati aholkua eskatzera Panurgok ezkontzaren bertuteei huntz erabakia har dezan : itsaso eta lurralde ezezagunetan harrena egindako bidaiak aukera ematen dio Rabelaisi irudimenezko kontakizunen plazerrean bunt-belarri murgiltzeko eta pertsonaia alegorikoak deskribatzeko . Aita santuaren eta Frantziako erregearen artean desadostasuna izan zen aldian (1551-1552), eta egoera hartaz baliatu nahirik, osagai galikanoak erantsi zizkion Rabelaisek libuntari, baina argitalpen berria kaleratu zenerako bi alderdiak adiskidetuak ziren eta ezin ihes egin zion parlamentuaren zigorrari. Kabelais hil eta gero Laugarren liburua argitaratu zen (1562) L isle Sonante (Sonante uhartea) izenhurupean ; Erromako kuriaren kontrako alegoria gogorra da lan hori.

 

Seriotasunaren eta barrearen artean

Rabelais Frantziako Berpizkundeko intelektual handienetako bat izan zen, eta bere obra paregabea izan da hainbat garaiko literaturan. Pantagruel pertsonaian oso nabarmen erakusten du zientzian eta zuhurtasunean oinarritutako bizitza ideala, izadiarekin ados bizitzearen aldeko jarrera hain zuzen. Naturalismoa, kultura klasiko aberatsa, izpiritu tolerantea eta bihozbera, jakintzaren alor guztietarako jakin-mina,ezaugarri horiek guztiak indar handiz agertzen dira Rahelaisengan.

Rabelaisen hizkuntzaren oparotasuna izugarria da, eta medikuntza, nekazaritza, merkataritza, literatura, erlijioa, eta heste hainbat alorretako hizkuntza teknikoak erakusten ditu bere lanetan ; horrez gainera, hizkuntz asmazioak eta deformazioak ere ugariak dira : guztia egokitzen zaio narrazioari . Zehaztasun filosofikotik hasi eta txantxa arrunterainoko bidea egiten du, bestalde, narrazio horrek. Komikotasuna, hizkuntzaren bizkortasuna eta hizkuntza sortzeko gaitasuna dira Rahelaisen obraren ezaugarri nagusiak. Rabelaisek elkarren ondoan jartzen ditu komikotasuna batetik, eta hestetik, larritasuna. Errejistro, diskurtsu eta egoera nahasketa izugarria da, eta oso zaila da horien arteko hierarkia bat osatzea. Lanetarako materiala hirei eremutatik hartzen du Rabelaisek : ahozko tradizioa eta herritarra, humanista eta hurbileko errealitatea. Azken eremu horretatik hainbat gai harri zituen: gerra, inperioa (zentzu orokorrean eta zehatzean), hizkuntza, inprimategia, bolbora, gosea, kolonialismoa, ezkontza, hezkuntza... Baina egoera horiek erabat itxuraldatzen ditu egileak hainbat eragileren bidez : gai horiek hainbat egoeretan sortzen dituzten diskurtsuen bidez batetik, eta hestetik, nobelaren fikzioaren eta egoera barregarrien bidez. Azkenik, maila horietan guztietan gai nagusi bat, erraldoikeriarekin, gorputzarekin, sexuarekin, janarekin eta edariarekin zerikusia duena hain zuzen. Hori guztia da komikotasun argi eta zorrotzaren oinarria, zeinetan zaharkeria eta arrunkeria umore apartaren osagaia besterik ez diren.

Pantagnielen leinuaren ezaugarrietako bat erraldoikeria da, eta ezaugarri horren alderdi onak eta txarrak hartzen ditu Rabelaisek . Janariaren eta edariaren gaiak, sexuaren gaiarekin batera, gorputzaren eta bizitzaren atseginak goresten ditu. Baina obraren osotasunean garrantzi gehien duen erreferentzia elkar bizitzarena da. Banketearen gaiaren bidez gizakiaren gizarteratzea adierazten du ; atsegin fisikoak eta intelektualak biltzen ditu horretan, eta zenbaitetan baita izpirituari dagozkien arazoak ere.

Dena dela, Rahelaisen obraren osagai nagusia hizkuntza da, hizkuntza oro har.

Rabelaisek ez du mundu opako bat erakusten, mundu absurdua baizik. Eta hori, zalantzarik gabe, askoz ere pozgarriagoa da.

Hizkuntzaren hidez, egileak atsegin ematen dio irakurleari ; eta ekintza horren bidez, egilearen sormena nabarmentzen da, eta horrexegatik goraipatu zuten Rabelais hizkuntzaren artista handiek, Flaurbertek eta Celinek, besteak heste. Euskarazko hitzak sartu zituen Gargantua libuntko bosgarren kapituluan, eta ahapaldi osoak Pantagruel obran (2. libuntkia, 9. kapitulua).