Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Literatura

Literatur generoak

Testuak sailkatu eta elkartzeko irizpide gisa erabili ohi da literatur generoak esamoldea . Kontzeptu honek, ordea, aldaketa handiak izan ditu Greziako garaietatik gaurko eguna arte, eta literatur estetikaren arazorik zailenetakoa da oraindik ere.

Literatur generoen teoriak tradizio luzea izan du Mendebaldeko kulturan. Teoria horren sorrera eta garapenean, oinarrizko hiru aldi bereiz daitezke : aldi klasikoa (Platon eta Aristotelesen garaietatik, XVIII. mendeko neoklasizismora arte) ; klasizismoa kritikatzen zuen jarrerari dagokiona (erromantikoen generoei buruzko teoriarekin hasten da, eta Hegelen Estetika da horren adierazpenik biribilena) ; eta Errusiako formalismotik eta XX. mendeko literatur kritikari buruzko eskola berrietatik aurrera (Estrukturalismoa, New Criticism, Semiotika, ...) aipatu teoria berregin zenekoa.

Generoen teoria klasikoa, Platon eta Aristotelesen lanen bitartez garatu zen Grezian, eta, batez ere, Horazio, Zizeron eta Kintilianorekin sendotu zen Erroman. Platonek (K.a. V-IV) Errepublika-ren IIL liburuan, hiru bereizketa egiten ditu fikzio poetikoan : kontakizuna poetaren ahoan jartzea (ditiranboa) ; pertsonaiek bakarrik hitza hartu eta osoki mimesi-an oinarritzea (trajedia eta komedia) ; eta narratzailearen eta pertsonaien ahotsak txandakatzea (epopeia eta beste poema batzuk).

Aristotelesek (K.a. IV) hainbat gogoeta egiten ditu generoen jatorri eta ezaugarriez, eta generoak bereizteko irizpideei buruz.

Generoen jatorriari dagokionez, gizonaren erritmo, kantu eta mimesi-rako joeratik sortu omen zen poesia. Hasieran bat-batekoa zen (ekintza noble edo arrunten) mimesi edo imitazio poetiko horretatik sortu ziren trajedia eta komedia. Generoak bereizteko garaian, berriz, poetikotasunaren oinarrizko zutabea mimesi-a denez, kontuan hartu behar dira : imitazio bitartekoak (erritmoa, kantua eta bertsoa : ditiranboan eta nomoan hirurak erabiltzen dira poema guztian ; trajedian eta komedian, aldiz, zati batzuetan bakarrik erabiltzen dute kantua) ; imitatzendiren gauzak (pertsonaiak gizonak baino maila handiagokoak -epopeian eta trajedian-, berdinekoak edo apalagokoak izatea -parodian, ditiranboan eta komedian) ; eta imitatzeko moduak : modu narratiboa (epopeia eta parodia) eta dramatikoa (trajedia eta komedia). Aristotelesek, beraz, bi literatur genero bereizten zituen : imitazio narratiboa (epopeia) eta imitazio dramatikoa (trajedia eta komedia).

Latinezko Erretorikan eta, zehazkiago, Erretorika honen oinarrizko testu batean (Horazioren Epistula ad Pisones, K.a. I), gai, metro eta estilo irizpideetan oinarritzen da generoei buruzko ikusmoldea. Genero bakoitzaren ezaugarria da, hain zuzen ere, gai jakin bat metro berezi bati lotzea. Genero bereiziak bezala, epika (Homero) eta dramatizazioa (komedia eta trajedia) aipatzen dira ; lirikari dagokionez, elegiaren eta satiraren aipamen zehatzak egiten dira. Argi azpimarratzen du, bestalde, egokitasun-arauen arabera gaiaren, metroaren eta tonu edo estiloaren arteko moldaketa eskatzen duela generoak.

Erretoriko latinoen artean, aipamen berezia merezi du Kintilianok ere (K.a. I).

Honek, Institutio Oratoria liburuan, Horazioren hirukoa osatzen duen generoen sailkapena eskaintzen du, epikari, lirikari eta dramatikari genero berri bat erantsiz : didaktika . Laugarren genero honetan sartzen ditu oratoria, historia eta filosofia.

Generoei buruzko teoria klasikoaren ezaugarri batzuk ere ezagutzen dira Erdi Aroan, besteak beste hirei estiloen teoria Virgilioren gurpila delakoaren goi-(gravis), erdi-(mediocris) eta behe-mailei (humilis) dagokiena-, biltzen delarik. Errenazimendu garaian, berriz, literatur teoriari eta, zehazkiago, generoei buruzko gogoeta kritiko zabala hasi zen. Aristotelesen eta Horazioren lanak ikertu eta aipatzen dituzten egileen artean garrantzi berezia du S. Minturnok . Egile honen L 'Arte poetica-n (1564) behin-betiko ezartzen dira hiru genero klasikoak beren izen eta guzti : poesia epikoa, poesia eszenikoa eta poesia lirikoa ; azkenizen hau, arrunki onartua izango da aurrerantzean . Espainiar autoreen artean, aipamen berezia merezi du Lope de Vegak, bere Arte nuevo de hacer comedias ( 1609) lanean, komedia berriaren oinarriak ezartzerakoan, alde batera uzten duelako tradizio klasikoa leku eta denbora batasunari dagokion gaian, gaiak aukeratzeko askatasuna eskatzen duenean eta, batez ere, trajikotasuna komikotasunarekin nahasterakoan.

XVIII. mendeko neoklasikoen arabera, ordea, arautegi klasikoarekiko askatasun honek generoak eta hitzezko artearen egokitasuna bera degradatzen ditu. Nolanahi ere, generoei buruzko teoria neoklasikoak zailtasunak ditu Aristotelesen eta Horazioren sailkapenetan sartzen ez ziren lan generiko berriak sailkatzeko. Ahultasun horretaz baliatuz indartuko da Sturm und Drang izeneko erreakzio antiklasikoa, hauen ordezkari batzuk, B. Croceren ideiei aurre hartuz, arte lanaren banakotasuna aldarrikatzen dutelarik. Jeinuaren ideiak aurre egiten die askatasuna murrizten duten arau guztiei.

Herderrek ukatu egiten ditu poetika neoklasikoaren oinarriak : izadiaren imitazioa, unitateak, sinesgarritasuna, egokitasuna, genero garbitasuna, etab. Goethek, ostera, onartzen du oinarrizko generoak badaudela (epikoa, lirikoa eta dramatikoa), eta baztertu egiten ditu generoen nahasketak. Ohartzen da, halere, generoak etengabe aldatu eta nahasten direla beren bilakaera historikoan. Dena den, erromantikoek generoez duten teorian Hegel izango da teorizatzaile nagusia. Negelen sistemaren barruan, artearen zeregina da, sentitzen dena zehazterakoan Absolutua, hots, egiaren eta edertasunaren eredua irudikatzea. Arte lanak eta, zehazki, literatur lanak, edertasun eredu horretara hurbiltzeko moduak dira idazlearentzat, eta hurbiltze horretan, literatur generoak edertasun eredu hori ezagutu eta irudikatzeko era zehatzak bilakatzen dira.XIX. mendearen amaieran, Darwinen teoria eboluzionistez liluraturik, F. Brunetierek izadian sortu, hazi, zahartu, hil edo aldatzen diren izaki motak balira bezala ulertzen ditu literatur generoak. XX. mendearen hasieran, aldiz, beste muturreko joera bat sortzen da determinismo eboluzionistari nahiz tradizio klasikoaren sailkapen zorrotzari aurre egiten diena. B. Crocek erabat ukatzen du literatur obraren ulermen eta analisirako oztopogarri eta eraginik gabea den genero banaketaren balio kritikoa, arte lan guztiak originalak, autonomoak eta errepikaezinak direlako. Bere tesiari eutsiz, genero berrien agerpenaz edo lehendik zeudenak nahasiz, Erdi Aroaz geroztik izandako tradizio klasikoaren hausteak aipatzen ditu, Erromantizismoan berriro ere gertatzen direnak.

Errusiar formalistek ere funtsezko ekarpenak egin dizkiote generoei buruzko teoriari . B. Tomatxevskiren ustez, literatur generoa, genero ezaugarriak edo dei daitezkeen sorkuntza moduen multzo sumagarria izango litzateke. Ezaugarri horiek, genero horretako obra zehatzen azpian dagoen egitura osatzen dute ; obra hauek izan ditzakete zeinek beren ezaugarri bereziak, baina ezaugarri nagusien pean beti ere. Obraren berezko ezaugarriek beste egile batzuk erakartzen dituztenean, genero berri baten muin eta ezaugarri nagusi bilaka daitezke. Generoetan, bilakaera geldiak edo iraultzak gerta daitezke ; iraultzak, ordea, jeinuek egiten dituzte beti, indarrean dauden arauak baztertu eta sarritan mendeko ezaugarriak ezarriz . Epigonoek, ostera, lehenean eusten diote generoari, estereotipatua eta tradizionala bilakatuz. Bai Tomatxevskik bai Tinianovek generoen dinamismoa edo aldatzeko joera azpimarratzen dute. R. Jakobsonek, bere aldetik, hizkuntzaren funtzioei buruzko bere teoria erabili zuen hiruko generikoa azaltzeko : azalpenetarako hirugarren pertsona erabiltzen duen genero epikoak funtzioerreferentziala areagotzen omen du ; Lehen pertsonari dagokion genero lirikoak, berriz, emozio funtzioa bultzatzen du ; eta oinarrian bigarren pertsona erabiltzen duen genero dramatikoak, azkenik, funtzio konatiboa nabarmenduko luke.. oera estnrkturalistaren barruan, genero kontzeptuaren ikuspegi esentzialista eta zorrozki arauzalea kritikatu, eta, aldi berean, «diskurrsa»aren kontzeptua bultzatu da. Diskurtso motei dagokienez, berriz, genero historikoa (aldi jakin bateko obren azterketan sumatutako ezaugarri multzoaz osatua) eta genero teoriko edo tipoa (hainbat diskurtso motari buruzko teoriatik ondorioztatua) bereizten dira. Gerard Genettek dioenez, testuen diskurtso moduari begiratu behar zaio lehen-lehenik, antzeko beste testuekin loturik, eta azterketa horren ondoren bakarrik atera ahal izango omen dira arauekin edo generoekin loturiko ezaugarriak.Literatur generoen teoriei buruzko zerrenda diakroniko honen amaieran, proposamen batzuk bederen aurrera daitezke : • Ukaezina da, kultura grekolatinoaz geroztik, genero kontzeptuak sailkapen irizpide gisa iraun duela literatur kritika eta historiaren sasoi guztietan. Gaur egun, irizpide hori hezkuntza eta ikerkuntza eremuan ez ezik, obren harrera eta sorkuntzaren eremuetan ere kontuan hartzen da, erreferentzia eta orientazio esparru aproposa delako.• Egia da Erromantizismoaz geroztik zenbait egilek ukatu egin duela aipatu kontzeptuaren balio kritikoa, edo kontzeptu horren ospe galtzea eta eroankortasun eskasa adierazi dutela, batez ere aldi neoklasikoan arau zorrotzegiz ezarri zelako. Hala ere, gaur egungo kritikak, oro har, aintzat hartzen du «literatur egitura edo antolaketa motak» posible egiten dituen aipaturiko sailkapena.• Aristotelesez geroztik bi eratara ulertu dira generoak : genero teoriko gisa (kontaketa moduak zioen Platonek, mimesi narratiboa eta mimesi dramatikoa Aristotelesek), eta genero historiko edo genero mota horien gauzatze zehatzak (epopeia, trajedia, kornedia, etab.). Egungo kritikaren barruan nagusi da generoak bigarren era historiko-deskribatzaile horretan ulertzeko joera.• Oinarrizko hiru generoen bereizgarriei dagokienez, lirika lehen pertsonan eginiko genero adieraztailea izateagatik bereizten da, bertan emozio zein adierazpen funtzioak nagusitzen direlako ; horregatik, ugariak dira harridurak eta interjekzioak, poetaren emozioak, sentimenduak eta barne egoera adierazteko. Lirikaren berezitasuna adierazpena bada ere, ez ditu narrazio edo deskripzioa baztertzen ; hauek, hala ere, beste helburu nagusiago baten mendean daude : poetaren subjetibotasuna eta barnetasuna adieraztea. Genero dramatikoa, berriz, rnimesi-an oinarritzen da ; bertanpoetaren ahotsa desagertu eta haren ordez pertsonaiek hartzen dute hitza. Hauek, beraien subjetibotasuna azaltzen duen funtzio adierazkorra betetzeaz gainera, ekintza baten objektibotasunean parte hartzen dute beren hitz, keinu eta jokaeren bitarrez. Genero honetan, bigarren pertsona eta funtzio konatiboa nabarmentzen dira. Genero epikoa, ostera, genero mistoa da eta bertan hirugarren pertsona erabiltzen duen narratzailearen eta pertsonaien ahotsak txandatu egiten dira. Narrazio, deskripzio eta elkarrizketen bidez, garai bateko istorioak (epopeiaren kasuan herri edo herrialde baten hastapen heroikoei dagozkienak) kontatu, deskribatu eta eguneratzen dira.

• Jeinu batek heste idazle batzuk errepikagarritzat hartzen duten ezaugarriez testu bat sortu eta idazle hauek testu horretan beraien sorkuntzarako egitura eredu bat ikusi eta imitatzen dutenean agertzen omen dira genero historikoak. Hauxe izango litzateke TormeSkO Itsumutila idatzi zuenaren kasua genero pikareskoan, edo Lope de Vegarena Urrezko Mendeko Espainiako komedian. Iraunaldiari dagokionez, genero bakoitzak bere iraunaldia izan ohi du, eta aldaketa batzuk gorabehera, epigonoek sistema generikoari eusten dioten bitartean jarraitzen clu indarrean.• Generoak honako ezaugarriak azaltzen ditu bere gauzatze historikoan : aldakortasuna (elementuak aldatu, kendu, moldatu edo erantsiz), genero nahasketak (elkarrizketa moduan idatzitako nobelak, neurtitzetan idatziak), testu berean genero bat baino gehiago izatea (Don Kixote-n, esate baterako, poemak, hitzaldiak, tartekaturiko nobelak, poetikari buruzko elkarrizketak, gutunak edo aholkuak agertzen dira), etab.• Generoen kopuruari dagokionez, garai klasikoetatik hiru mota aipatu izan dira : epikoa, lirikoa eta dramatikoa. Gaur egun, Kintilianoren eskemetan jadanik agertzen zen genero didaktikoa ere erantsi ohi dute egile gehienek. Lau genero hauek, hesteak beste, honako forma generiko edo azpigenero hauek izan ohi dituzte :