Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Literatura

Performance-a

Aktore bat antzezten. 1877ko marrazkia.<br><br>

Linguistikaren alorrean, aditz performatiboak erabiltzen ditugunean, aditzak adierazten duen ekintza betetzen ari gara une berean, "zin egiten dut, barka iezadazu" eta antzekoak esaten ditugunean adibidez, eta une berean ekintza betetzen ari gara ; alabaina, ez gara deskribatzen ari une horretan egiten ari garena soilik ("ederki nabil, torizu" eta horrelakoak esaten ditugunean bezala), baizik eta esaldia bera da ekintza.

Zin egitean, esaten ditugun hitzak berak dira ekintza betetzen dutenak. Gauza bera, "agintzen dizut", promesa egiten dugunean ; hitza bera da promesa egitearen ekintza betetzeko modua. Beste modu batera ere agian bete daiteke ekintza hori, keinuen bidez edo irudi nahiz ekintza sinbolikoen bidez, baina modurik zuzenena hitzaren bidez gertatzen da kasu horietan, keinuak eta sinboloak baino zehatzagoak eta zuzenagoak gertatzen baitira esaldiak egoera horietan. Esaldi performatiboak batzuetan talde bati dagozkio, eta gehienetan agintedun batek edo ordezkari batek egiten du hitzen bidezko ekintza hori ("Honenbestez ematen diogu amaiera bilerari", "Batzarra hasitzat ematen dut") ; beste batzuetan, berriz, norbanakoari soilik dagokio hitzaren bidezko ekintza hori, zin egitean, barkamena eskatzean...

Erlijio erritoetan hitzari ekintza indarra aitortzen zaio ; bai halaber sorginkerietan, azti jokoetan eta magiaren alorreko erritoetan . Zenbait poesia errezitalditan, zenbait antzerkitan, hitzari indar performatiboa eman nahi zaio (batik bat emankizun abangoardistetan) .

Performance kontzeptua, alabaina, ahozko literaturaren alorrekoa da batez ere, ahozko kulturetan hitzari ia indar fisikoa aitortzen baitzaio ; hitza bera ekintza da, batez ere errito baten eta tradizio literario baten barruan esaten denean. Kultura horietan tradizio literarioa eta erlijiosoa uztarturik doaz : ez hori bakarrik, jakintzaren tradizio osoa hitzaren baitan dago ; hitza da jakintza hori eguneratzen duena, hitza da jakintza hori bere baitan gordetzen duena, ahozko hitza. Hitza galduz gero, akabo, bizirauteko aukera kolokan jartzen da ; beraz, hitzak bizirauteko indarra du, hitzak eragin zuzena du, eta ez da irudimenaren edo adimenaren baliabide hutsa, idazkeraren mende bizi diren gizarteetan izan daitezkeen bezala.

Ahozko literaturan, baliabide literarioak unean-unean gertatzen dira (gertakizunak dira, esatean berpizten diren adierazpide eta esanahiak). Esanez soilik bizi da ahozko testua ; beraz, ahozkotasunean, gertaera edo komunikazio-egoera da gune nagusia : norbait mintzo da, norbait entzule da ; ez da bakarkako eginkizuna. Performance edo komunikazio-egoera horrek baldintzatzen ditu beste osagai guztiak ; adibidez, lantu-eresiak kantatzen dituzten eresilari afrikarrak ez dira gai beren eresiak hiletaz kanpoko egoera batean kantatzeko.

Ahozko kulturek performance-aren eraginean sinesmen handia dute, eta arreta handiz zaintzen dituzte osagai guztiak : esatariak aukeratu, garaia, lekua, entzuleak ; badago adostasun kolektibo bat, eta denek ezagutzen dituzte debekuak edo tabuak. Batzuetan testuak hitzez hitz esatea beharrezkoa izango da, beste batzuetan esatariak askatasun handiagoz jokatu ahal izango du. Badira zenbait testu ia ulertezinak bihurtzen direnak komunikazio-egoeratik kanpo (aski da, adibidez, imintziozko komunikazioa tartekatzea testuaren atalen artean : imintzio horiek kenduta, testu hutsaren zentzua osatu gabe geratzen da).

Komunikazio egoera hori, denborari dagokionez, berezia izan daiteke : izan daiteke errituala, usadioz garai jakin batzuetan ospatzen dena, erlijioaren edo beste ospakizun ziklikoen eremukoa ; izan daiteke denbora naturala, urtaroekin nahiz eguneko orduekin lotua (badira gaueko kantuak, badira egunsentikoak, badira uzta garaiko kantuak, ereite garaikoak, badira solstizio kantuak, ilargiaren araberakoak...) ; izan daiteke denbora historikoa, unean uneko gertakizun bati edo halako gertaera berezi bati erantzuten diona. Bestalde, lekuak ere zeresan handia du ; testu erritualak, adibidez, leku berezietan esaten dira (eraikuntza handietan kultura batzuetan) ; badira familia-girokoak, etxe barruan egiten direnak, baina gehienak kalekoak dira, besterik gabe.

Ahozko literaturan, ekintza performatiboak entzuleen artean transmisio indarra du ; entzulea ekintza horren barruan sartzen da, eta ekintzak aurrera egin dezan parte hartzen du, era batera edo bestera ; gainera, testua bera birjaio egiten da, berritu egiten da une bakoitzean, esatariaren eta entzulearen arteko harremanen, eta erritoaren gertakizunean. Bestalde, ekintza performatiboa ahozko literaturan hitzari berari baino gehiago hitzen kateari dagokio ; kateak osatzen dira, oso kate luzeak, non hitzak, oroitzapenak, pertsonaiak eta egoerak kateatzen diren. Hitza esaten denean, aurrekoa ezabatu ordez, harekin lotu egiten da esatariaren eta entzulearen memorian, jakintza berrituz, eguneratuz. Entzulea ez da, orduan, entzule huts : hitza berea ere bada esatariarena bezainbat, parte hartzen baitu, mugimenduen bidez, errepiken bidez, etabar. Kultura batzuetan, esatariaren hitzen artean, entzuleak ere bereak sartzen ditu, galderen bidez, iruzkinen bidez ; beste batzuetan, esatariari ez zaio hizjarioa eten behar, eta beste modu batzuetara hartzen clu parte entzuleak. Zenbait testu (hileta eresiak, adibidez) esatari askoren artean esaten dira, maiz esataria komunitate osoa bihurtzeraino ; heste zebaitetan kantu korala erabiltzen da, denen partaidetzaz (errito erlijiosoetan, adibidez).

Idazkera agertzen den kulturetan, oraindik ahozko ekintza performatiboak nagusi dira urte anitzetan. Idazkera memoriaren lekua hartzen hasten da, baina ahozko transmisioak bizirik dirau. Homerok Iliada eta Odisea idazten dituenean, Greziako gizarteak testu horiek ahoz esaten jarraitzen du, bai heziketako ekintza gisa, bai ospakizun eta jai giroko errito gisa. Trajedia eta komedia ere ekintza performatibo gisa jaiotzen dira Grezian ; ikusle eta entzuleak ez dira ikusle eta entzule huts, ekintza katartikoaren barruko parte hartzaile baizik. Gaur egun ere ekintza performatiboak dira hein batean hala antzerkia, nola errezitaldiak, nola hitzaldiak, nahiz eta hitzari ez zaion lehen haezainhesteko ekintza indarrik aitortzen : gaur hitza errealitate baten adierazletzat hartzen da batik bat, eta ez zaio ahozko kulturetan bezainbateko indar performatiborik aitortzen.

Grezian bezala, antzinako eta Erdi Aroko gizarteetan, liburua ahozko igorpenaren oinarria izan zen batez ere. Oso gutxi ziren testuak paperetik irakurtzeko aukera zutenak, eta testu gehienak ozenki irakurtzeko eginak ziren. Literaturaren transmisioa,mende luzeetan, ahotik belarrira egin zen, nahiz eta idazkera erabili memoriaren gordailutza lanari laguntzeko.

Testu idatziak kulturaren gordailu bihurtzen direnetik, erretorika ere han agertzen da. Erretorikaren baliabide asko testua entzuteko prestatzeko erabiltzen dira, entzulearen gogoa bereganatzeko, entzuleak edukia era egokian jaso dezan antolatzeko.

Beste alde batetik, kulturaren zati handi bat erlijioaren inguruan sustatzen da.

Nahiz Biblia, nahiz heste erlijio testu anitz ahoz entzunarazten zaizkio jendeari, eta horien inguruan glosak eta iruzkinak egiten dira, hitzaldi eta predikuetan baliatzeko.

Erlijiotik kanpo ere antzeko zerbait gertatzen da ; irakaskuntza ahoz igortzen da batik bat, idatzia euskarri bat hesterik ez delarik ; zuzenbidean eta politikan, zer esanik ez. Esan liteke Ong ikertzaileak bigarren mailako ahozkotasuna deitu dion horretan garatu dela Mendebaldeko kultura. Bigarren mailako ahozkotasun horretan testu idatziak agertzen dira, oinarri gisa, baina kulturaren igorpena ahoz gertatzen da, eta ahozko ekintza performatiboak dira nagusi.

Inprentaren agerpenak beste pauso bat ekarriko du ; elite zabal katek idatziz, banaka eta isilean jasoko du kulturaren alde nagusi bat. Alabaina, oraindik ere ahozko igorpenak indar handia izango du : elizetan ahozko hitza izango da nagusi; irakaskuntzan ere bai. Liburuak garestiak dira, eta asko eta asko ozenki irakurtzen dira talde baten aurrean. Liburuen libona, Biblia alegia, hala irakurri izan da, ez bakarrik elizetan, baitafamilietan ere ; eta hainbat literatur testuekin ere gauza hera gertatu da : baladak, ipuinak, egile ezagunen testuak... ahoz igorri dira, nahiz askotan idatziz jarririk egon.

Gizarte modernoan, liburuak merketu ahala, belarriari hegia nagusitu zaio. Hitza barne gogoetaren euskarri teilakatzen joan da, eta testu literarioaren ahozko performance jokoa ahultzen joan da. Gaur egun, antzerkian eta heste zenbait ikuskizunetan bizi dira garai kateko ahozko arrasto performatiboak . Ikusentzunezko teknikek, bestalde, performance-a ahalbidetzeko beste aukera batzuk ekarri dituzte. Alabaina, testu idatziaren nagusitasuna oso handia da, eta haren mende claude ikusentzunezko testuetan esaten direnak. Irudiaren laguntzaz, testua ahoz igorri ahal izateko teknika literario bereziak agertu dira : filmetako gidoia da deigarriena ; antzerki testuen tradiziotik edan eta bide propioa egin du ; zinean, performance-ak askoz ere abiada handiagoa du antzerkian baino ; irudiaren abiadak, enfokearen jokoak eta heste hainbat teknikek gidoiaren egitura eta baliabideak erabat baldintzatzen dituzte. Azkenik, gaur egun erretorikaren berbizkunde bat ikusten ari gara, publizitateak eraginikoa ; ikusle-entzulearen gogoa mugiarazteko, garai bateko erretorika baliabideak gaurkotzen dira. Publizitatearen eraginez, artearen barruan ere performance modu berriak asmatzen dira, katik bat zenbait emankizun abangoardistetan, non irudia, hitza, musika... hots, artearen adierazpide anitz jartzen diren joko bateratuan.