Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Literatura

Literatur hizkuntza

Voltaire: «Candide». Moreau le Jeune-ren irudia.<br><br>

Hizkuntza bateko hiztunek, ohiko komunikabidetzat hartzen duten hizkuntza komun edo estandarraren bidez elkarrekin harremanetan jartzeko aukera izan ohi dute.

Hizkuntza-mota honetaz gain, ordea, hainbat ezaugarri berezi duten hizkuntza bereziak» ere badaude zientziaren eta kulturaren alor jakinetan (hizkuntza zientifiko eta teknikoa, juridikoa, literatur hizkuntza, etab.). Hizkuntza zientifiko eta teknikoa, esate baterako, denotatzailea, monosemikoa eta anbiguotasunik gabea da batik bat, anbiguotasunak jakintza hauek eskatzen duten kontzeptu-argitasuna ilundu egingo lukeelako. Zentzugabea litzateke, beraz, testu zientifiko batean, poesiaren lengoaiari dagozkion baliabide espresiboak (errima, hiperbatona edo polisemia) erabiltzea, mezuaren ulermena eta transmisioa oztopatuko luketelako. Hain zuzen ere maila foniko, sintaktiko eta semantikoetan sumatzen da argien, alde batetik literatur hizkuntzak, eta bestetik eguneroko hizkuntzak eta gainerako hizkuntza bereziek dituzten desberdintasunak .

Ahozko nahiz idatzizko hitza oinarritzat duen artelana sortzerakoan, poetak hizkuntza moldeatu eta, behar izanez gero, esamolde berriak asmatzen ditu, errealitate aldakorretik sortzen diren sentsazio, sentipen eta zirrarak adierazi ahal izateko. Fantasiaren bitartez aldatzen duen errealitate honetatik abiatuz, artearen eremuan izate autonomoa duen fikziozko mundua sortu ohi du idazleak . Fikziozko mundu honen eraketan funtsezko eginkizuna du poesiaren lengoaiak, izan ere, ahalmen adierazkorragoa lortzeko, hizkuntz egitura batzuen ohiko funtzionamendu eta esanahi semantikoak aldatu edo zabaldu egin ditzakeelako. Honela, zenbait fonemari ematen zaion garrantziaren bidez (aliterazioa, errepikapen fonikoak,onomatopeiak, etab.), irudi eta sentipen zehatzak iradoki nahi izaten dira testu-hartzailearen fantasia eta sentikortasunean . Antzeko zerbait gertatzen da maila sintaktikoan (poema bateko hiperbatonak edo zangalatrauak, elementuen justaposizio kaotikoa,...) eta semantikoan ere (metaforak, sinboloak, alegoriak, etab). Baliabide hauen bitartez, literatur hizkuntzak zubi-lanak egiten ditu, errealitatearen mundua fantasia eta artearekin lotuz.

Hala ere, adierazpen-baliabide hauek eta, zehazki esateko, figura erretorikoak direlakoak ez dira literatur hizkuntzan soilik agertzen ; hizkuntza arruntaren ohiko erabileran ere ager daitezke, oharkabean gehienetan . Eguneroko hizkeran, sarritan erabiltzen dira balorazio (»mutil hori asto samarra da») edo informazio adierazpenak Ghor dago koska»), metafora lexikalizatuak direla konturatu gabe. Era berean, hizkera arruntean adierazpen ugari dago, hizkuntzaren ohiko baliabideak izanik, aldi berean, literatur hizkuntzaren ikertzaileek sailkatu eta sistematizaturiko figura erretorikoei dagozkienak : hiperboleak, eufemismoak, ironia, paradoxak, metonimiak, galdera erretorikoak, etab.

Horrek arazo teoriko garrantzitsu bat sortzen du : hizkuntza arruntaren eta hizkuntza literario edo poetikoaren arteko desberdintasunei dagokiena. Errusiar formalistek eta Pragako Zirkuluko ordezkariek aztertu zuten arazo hori, baita beste hizkuntzalari batzuek ere : idealistek, estrukturalistek, gramatika sortzailekoek, glosematikaren ordezkariek, etab. Eskola hauetako hizkuntzalariek, ordea, bi jarrera kontrajarriak dituzte.

Alde batetik, literatur hizkuntza hizkuntza bereziki desberdintzat hartu behar dela diotenak daude, oinarrizko helburutzat komunikazio-bitartekoa izatea duen hizkera arruntaren arautik aldendu edo apartatu egingo litzatekeelako. Estilistika estrukturalaren (M. Riffaterre) eta sortzailearen (S.R.

Levin) ordezkarientzat, eta Alemaniako eskola idealistaren (L. Spitzer) ordezkarientzat, literatur hizkuntzaren egitura, prozedura eta baliabideek gramatikaren deskripzio-ahalmenetatik ihes egiten duen hizkuntza-mota bereziki desberdina bilakatzen dute hizkuntza literarioa. Horregatik, ikertzaile batzuk Poesiaren Gramatika» aipatzen dute horretarako (S.R. Levin).

Joera ihesle edo desbiazionista honen aurka daude, ordea, Hjelmslev-en glosematikatik abiatuz literatur hizkuntzaren eta hizkuntza arruntaren desberdintasun berezia ukatu, eta, aldiz, hizkuntz sistemaren erabilpen «maila» edo mota bat dela diotenak.

Joera kritiko honetakoek desbideratze hipotesiaren oinarri zientifikorik eza adierazi ohi dute, alde batetik, desbideratzeak berez ondorio poetikorik sortzen ez duelako, eta testu baten poetikotasuna ere argitzen ez duelako ; gainera, ez da erraza gertakari hau arauarekin loturik modu objektiboan hartzea, ez desbideraketa bera, ezta araua ere, ez baitira zehatz-mehatz definitzeko modukoak ; azkenik, desbideratzeak hitzezkotasunera murrizten du literatur hizkuntza, eta kanpoan uzten omen ditu literaturaren alderdi semiotikoak.

Errusiar formalistek argitasun handiz aztertu dute eguneroko hizkuntzaren eta lengoaia poetikoaren arteko harremanen arazoa. Jakubinski-ren arabera, »hizkuntz gertakariak hiztunak lortu nahi duen helburuaren ikuspegitik sailkatu behar dira.Soil-soilik komunikatzeko erabiltzen badira, eguneroko hizkuntz sistema izango da, eta horretan hizkuntz osagaiak (hotsak, osagai morfologikoak, etab.) komunikabide hutsak dira, inongo balio autonomorik gabe.

Baina irudika daitezke beste hizkuntz sistema batzuk (eta izan ere badira), helburu praktikoa bigarren mailakoa dutenak (erabat desagertu gabe), hizkuntz osagaiek, aldiz, balio autonomoa hartzen dutela».

Horra hor literatur hizkuntzak beste hizkuntza-moten aurrean duen autonomiaren oinarrizko ideia. Eta formalistak beren lanetan etengabe saiatuko dira autonomia horren ezaugarriak zehazten.

R. Jakobson-entzat, literatur hizkuntzak eguneroko edo emoziozko hizkuntza erabili arren, literaturari dagokion zeregin batean erabiltzen du, hots, baliabide horiek diskurtsuaren interesgune bilakatzen dituen «eginkizun» berezi batean. ,Mezuarekiko joera» horretan datza, hain zuzen ere, »funtzio poetikoa». Bide beretik jarraitzen du V.

Sklovski-k ere; honen iritziz, gure ulermenaren automatismoa apurtzen duten »tresna»» edo baliabide foniko, morfosintaktiko edo semantikoei esker adierazpide poetikoak hartzen duen indarra edo nabarmentasuna baita literatur hizkuntzari dagokiona. Era horretan, »hitz bezala hartzen dira hitzak, eta ez izendaturiko objetuaren ordezko hutsak bailiran»». Hitzak hizketarako bakarrik balio dutelakoan, eta axola duen bakarra hizketaldiaren mamia delakoan, inor ez da hitzez ohartzen, ez dute interesik pizten . Axolagabetasun horren aurka egiten du, ordea, artistak, hitza »»desautomatizatzeko»»baliabideak erabili eta arreta guztia mezuaren »»irudi» nabarmendu horretara bilduz.

Dena den, formalisten desautomatizazio kontzeptu hau ez da »»desbideratze» kontzeptuarekin nahasi behar, lehen-lehenik, formalistek erlatibizatu egiten dutelako arauaren kontzeptua ; baina ez hori bakarrik, formalistek ez dute uste poetikotasuna artifizio hutsa edo artifizio multzo bat denik, artifizio horiek adierazten duten funtzioa baizik, eta ez bakarrik hizkuntza arruntaren arauaren aurrean, baita denboran zehar aldatzen diren literatur tradizioaren arauen aurrean ere. Zentzu honetan, Pragako Zirkuluaren ordezkari eta formalista errusiarren ikuspegi teorikoen jarraitzaileden J. Mukarovski-k dioenez, baliabide artistikoak, eguneroko hizkuntzarekin bakarrik ez, etengabe aldatzen den testuinguru kultural eta sozialean nagusi den arau estetiko eta literarioarekin ere loturik daude.

Gogoeta hauek oinarritzat hartuz eta geroago Semiotika eta Pragmatika eremuetan eginiko ikerketak kontuan izanik, arrazoizkoa dirudi esatea, ikerketen egungo egoeran -eta eskola hauen guztien jarrera ezberdinak ikusirik- literatur hizkuntzari buruzko definizio zehatza eskaintzea ezinezkoa izan arren, literatur hizkuntza eta testuen bereizgarritzat har daitezkeen ezaugarri batzuk behintzat aipa daitezkeela :