Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Historia Unibertsala»Aro berria

Biztanleriaren bilakaera XVI., XVII. eta XVIII.. endeetan

 

Europako biztanleriaren ezaugarri nagusiak

ARO BERRIAN EUROPAKO BIZTANLERIAREN EZAUGARRIAK GAUR EGUN DITUEN EZAUGARRIEN OSO BESTELAKOAK ZIREN.XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan Europako biztanleriak gaur egungo biztanleriaren oso bestelako ezaugarriak zituen. Biztanleriak ezin zuen luzaroan biztanleria hark berak elikatzeko behar zituen ekonomia baliabideak baino gehiago hazi.

Baliabide horiek baino gehiago hazten bazen biztanleria, orduan bi eratako mugek berriz jartzen zituzten orekan biztanleria eta baliabideak: «aldez aurretikako mugek» eta «muga positiboek» (edo errepresiboek).

«Aldez aurretikako mugak» hauek ziren: ezkongabe gehiago egotea edo bikoteak gero eta beranduago ezkontzea, seme-alaba gutxiago izaten baitzituzten horrela, eta biztanleria gero eta geldiago hazten baitzen. Ezkongaiak ez ziren ezkontzen harik eta beren gisa bizi ahal izateko diru iturri bat lortzen ez zuten arte: edo aitaren ondasunak, edo lur sail errentan hartuak edo lanpostu bat eskulangintzan edo merkataritzan? Ezurteetan lanpostuen eskaintza mugatua izaten zen, eta ezkontza geroratu behar izaten zen beraz.

Gauza bera gertatzen zen bizi itxaropena luzeagoa zenean eta ekonomia neurri berean hazten ez zenean. Orduan, nekazarien semeak ezin ziren gurasoak hil arte ezkontzen, haien lurrak heredatu arte, alegia.

Horrelako egoeretan, gizonezko nahiz emakumezko ezkongabeen batez bestekoak gora egiten zuen.

Arestian aipatu diren jokabide eta joera horiek ez ziren jaiotza tasa geldiarazteko nahikoa izaten. Orduan izaten zuten eragina «muga positiboak» esaten zaien horiek: gosea, gerra eta izurria.

Ia Europa osoan bazen demografia eredu oso zabaldu bat: Frantziako demografia eredua («demografia presio handikoa» ere esaten zaiona). Eredu hori indarreanzegoen biztanlerietan, jaiotza tasa garbia (mila biztanleko jaio den haur kopurua) 40 ingurukoa zen 1000 biztanleko. Hiltze tasa ere oso handia zen, haurrengan batez ere: jaiotzen ziren lau haurretatik bat hil egiten zen lehenengo urtean, eta, oro har, jaiotako haurren erdia ez zen hogei urtetara iristen. Era berean, biztanleria horietan ezkontza tasa oso handia zen, (18 bat mila biztanleko) eta ezkongaien batez bestekoa ez zen oso handia (hirietan izan ezik).

Hiltze tasa sarri handitzeak mugatzen zuen demografiaren hazkunde eredu hura.

Halakoetan, biztanleriaren %5-10 hiltzen zen, eta baita gehiago ere. Askotan hiltze tasa handiagotze hura «muga positiboek» sortua zen: goseteek, gerrek eta izurriteek.

XVI. eta XVII. mendeetan izurria izan zen gaixotasun infekzio-eragileetan zabalduena, baina ez bakarra. Garai hartan medikuntza oso aurreratua ez zegoenez, eta higiene egoera ez zenez batere egokia, ihes egitea zen izurriteen aurkako erremedionagusia. Hortaz, gaitzaren kutsadura hirietan barrena zabaltzen zenean, aberatsek, agintariek eta elizgizonek hiritik alde egiten zuten eta landa aldean babesten ziren: Londresen, 1665eko izurritean, gortea Oxfordera joan zen, eta nobleak eta burgesak inguruetako konderrietara.

XVII. mendearen erdialdetik aurrera izurria indarra galduz joan zen. Hala, XVIII.. endearen hasieratik gobernuek gaixotasun horri aurrera egiten ez uzteko osasun muga zorrotzak jartzeko ohitura hartu zuten ?askotan gudarosteak zaintzen zituzten muga horiek?, eta horri esker 1720ko Proventzako izurritea izan zen Europako Sartaldean izan azken izurrite larria.

Gerrek ere eragin handia izan zuten krisialdietan. Gerrak eragiten zituen txikizioez eta harrapakeriez gainera, gudarosteen eta gizaldeen joan-etorriak gaixotasunak zabaltzen zituen. Hogeita Hamar Urteko Gerrak lurralde zabalak suntsitu zituen Alemanian, eta hura izan zen biztanleriaren jaitsieraren arrazoi nagusietako bat XVII. mendearen hasieran. Kalkulu batzuen arabera, gerra hark %40 gutxitu zuen landako biztanleria, eta %33 hirietakoa.

Goseak ere heriotzak eragiten zituen.

Baina janik ezak uste ohi dena baino jende gutxiago hil zuen. Jendeak uste zuen elikadura gabe zeudenak ondo elikatuta zeudenak baino errazago kutsatzen zirela gaixotasun infekzio-eragileez. Hala eta guztiz ere, egiaztatu da elikadura gabeziakez zuela, berez, gehiago kutsarazten, eta, izan ere, gaixotasun infekzio-eragile askoren eragina ez da pertsonaren elikatze mailaren araberakoa izaten. Ez dago erlazio zuzen-zuzenik biztanleriaren eta goseteen artean, baina elikatzeko baliabiderik ez edukitzeak biztanlerian eraginik ez zuela esatea gehiegi esatea litzateke. Uzta txarrek alearen prezioak igoarazten zituztenean (hala gertatu zen Frantzian 1693- 1694an eta 1709-1710ean), jendeak atzeratu egiten zituen ezkontzak, eta heriotza tasak gora egiten zuen.

Europako biztanleria gai izan zen heriotzek sortzen zuten krisialdien ondorio latzak gainditzeko, eta, beraz, goseteak, gerrateak eta izurriteak gorabehera, biztanleria hazi egin zen hala ere aldi hartan.

Heriotza tasaren igoaldiak jaiotza tasaren igoaldia ekartzen zuen gero, eta hala berdinduta gelditzen ziren heriotza-jaiotza kopuruak.

Ingalaterran «presio gutxiko demografia sistema» izan zen nagusi. Demografiaren joera hartan, biztanleriak gora eta baliabideak behera egiten zutenean, ez ziren «muga positiboak» ezartzen, aldez aurretikako mugak baizik. Ezkontza tasak behera egiten zuen, eta, horren ondorioz, jaiotza tasak ere bai, eta beraz ez zen izurrite, gerrate edo gaixotasu beharrik biztanleriaren eta baliabideen arteko oreka gordetzeko.

Sistema berri hori XVII. mendean nagusitu zen Ingalaterran.

 

Biztanleria nondik nora

XVI. MENDEAN BIZTANLERIA ASKO HAZI ZEN EUROPA OSOAN, BAINA XVII. MENDEAN, BERRIZ, GUTXITU.

XVIII. MENDEAN HASI ZUEN BERRIZ BIZTANLERIAK GORALDIA.Kalkulu nagusien arabera, Lehen Erdi Aroko krisia bitartean beheraldi latza izanagatik, Europako biztanleriak hasia zuen goraldia, eta 80 milioi biztanle izatera iritsi zen XVI. mendearen hasieran. Mende hartan biztanleriak gora jarraitu zuen, baina hazkunde horretan gorabeherak izan ziren Europako lurralde batzuen eta besteen artean.

Frantzian eta Italian biztanleria ez zen asko ere asko hazi, gerren eta liskar politikoen eraginez ziur asko, baina Espainian eta Ingalaterran gehiago hazi zen. Mende hartako bigarren erdialdean biztanleriaren hazkunde hura gelditzen hasi zen, eta muga positiboak eta aldez aurretikako mugak indarrean hasi ziren jartzen.

XVII. mendea bitartean hazkunde hura moteldu egin zen. 1600 inguruan Europak 100-110 milioi biztanle zituen, eta XVIII.. endean kopuru hori 110-120ra iritsia zen.

Kopuru horiek Europa osoari dagozkio batez beste, baina gorabehera handiak izan ziren lurraldeka. Italian, Espainian eta Habsburgotarren Inperioan biztanle kopuruak bere horretan iraun zuen hazi gabe, eta behera ere egin zuen; baina Frantzian eta, batez ere, Ingalaterran eta Holandan biztanle kopuruak gora egin zuen.XVIII. mendean biztanleriaren hazkundeak gora egin zuen berriz, eta 1800 inguruan Europak 170-180 milioi biztanle inguru zituen. XVII. mendean bezala, Europako iparraldean eta ipar-sartaldean izan zen biztanle hazkunderik handiena.

Heriotza tasa jaitsi izana da, ustez, biztanleriaren hazkunde horren arrazoi nagusia.

Arestian esan denez, izurria 1720an bukatu zen Europako sortaldean. Medikuntzak atzeratuta jarraitzen bazuen ere, mende haren bukaeran garrantzi handiko aurrerapenik ere izan zen, baztangaren aurkako txertoa, adibidez, Ingalaterran. Azkenik, elikadurarik ezak sortzen zituen krisialdiak ez ziren ordu arte bezain larriak, nahiz oraindik ere bazuten eraginik.

Bazen beste arrazoi bat ere: ezkondu ahal izateko adina jaitsi izana, aurreko gizaldian igo egin baitzen.

Garai hartan Europako hirietako heriotza tasa baserri girokoa baino askoz handiagoa zen, oso txarra baitzen higiene egoera (ez zegoen estolda sarerik eta zaborrak ez ziren jasotzen), oso baldintza egokiak ziren beraz gaixotasun infekzio-eragileak sor eta heda zitezen. Hori dela eta, baserri girotik jendea hirira etengabe etortzea funtsezkoa zen hiriak haziko baziren.

XVI. mendea bitartean hirietako biztanleria hazi egin zen, baina hazkunde hori berdin banatu zen Europako hiri alde guztietan.

Arrazoi horregatik, Erdi Aroan lurralde hirituenak zirenak (Italia eta Herbehereeak) izan ziren mende horretan ere lurralde hirituenak. XVII. mendeak berrikuntza bat ekarri zuen ordea, hirietako biztanleriak hirigune handietan biltzeko joera izan zuen, Europako monarkien hiriburu handietan, adibidez ?Londres eta Madril batez ere?, eta Atlantiko aldeko portuetan, ozeano bitarteko merkataritzaren goraldiaren eraginez. Errenta handiko pertsonak izaten ziren gehienak, eskulangintzan-eta lan egiten zutenak. Gaitasun handiko langileak ziren haiek, eta produkzio ahalmena herrialde bakoitzeko produkzio ahalmenaren batez bestekotik gorakoa zuten. Landatik ekartzen baitzituzten janariak, bultzada handia ematen zioten nekazaritzaren hazkundeari, Europako monarkientzat, berriz, hirietako aberastasuna zerga bidezko irabazi iturri zelarik.