Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Historia Unibertsala»Aro berria

Periferiako beste inperio batzuk

Mongoliako enperadore Akbar-en gudarostea Rauthaubhor-eko gotorlekua setioan ezartzen 1568an.<br><br>

 

Pertsia

TURKIARREN ETA LEINU MOGOLEN MEHATXUAKEUROPAN ARO MODERNOAN OSATU ZIREN ESTATUEN MAILAKO BOTEREA ETA INDARRA EMAN ZION PERTSIAKO INPERIOARI.Asia Erdialdean turkiar jatorriko leinuak eta leinu mogolak ?uzbekiarrak, kazakak, tibetarrak, oirateak, kirgisak eta mogolak? bizi ziren. Estatu bateratu bat osatzeko ahaleginak egin zituzten leinu haiek, baina XV.. endeaz gero huts egin zieten beren ahaleginek, kanpoko zenbait aginpide indar handikoren eragina zela eta: Pertsiako safawiak, Indiago mogolak, Errusia eta Inperio Otomandarra.

Asia Erdialdeko leinuak khanaren mendeko herriak ziren, eta egitura politiko ahaltsu haien eraginpetik ateratzeko ahalegin handirik egin ez zutenez, azkenean amor eman zioten haien presioari. Asia erdi-ekialdeko herrietan, bestalde, Txinaren eta budismo tibetarraren eragina izan zen nabarmenagoa.

Tibet, Mongolia Ekialdekoa eta Mendebalekoa eta Txinako Turkestan ingurua Txinako inperioak mantxuen garaian hasitako zabalkundearen mende gelditu ziren.

Inguru horretan aipagarria izan zen Aro Berrian, batez ere XVII. mendean, budismoak izan zuen zabalkundea eta orobat Oirate inperioarena; oirateen inperioak Tibeteko lurraldea anexionatu zuen XVIII. mendean eta lehenago, Batur (1643-1653) eta Galdan (1644-1697) buruzagien garaian, Mongolia mendebalekoa eta Junglaria.

Ustez Gengis Khanen ondorengoa zen Timur-i Langek (Tamerlanek) sortu eta sendotu zuen inperioa, 1360 eta 1405 urteetan artean; inperioak ez zuen luzaz iraun baina, hala ere, Aro Berriko antolamendu soziopolitikoaren ezaugarri nagusiak izan zituen.

Gengis Khanen ondorengoek mundua konkistatzeko asmoari heldu zioten, eta Txina (Kublai Kan, 1260-1294) eta Pertsia (Hulagu, 1251.1265) menderatu zituzten.

Zabalkunde horrek, ordea, etena izan zuen Ain Yalutek Egiptoko mamelukoen kontra izandako hondamenaren garaian. VII. mendetik XIII. mende hasierara arabiarren eta turkiar seljuktarren esku egon zen Pertsiako lurraldea eta hango herritarrak islamera bihurtu ziren. Pertsia Inperio Islamiar Unibertsal baten parte izan zen baina dinastia askoren eragina izan zuen beti. XVI. mende hasiera arte leinu turkmeniarren arteko tirabirak izan ziren, safawien dinastiaren garaia arte. Safawiak Safi al-Dinen ondorengoakziren; haiek lortu zuten leinu turkmeniarren eragina deuseztea. Safawien ondoren, Ismailek inperio berria osatu zuen Pertsiako Shah izendatu zutenean; 1510erako Iraketik Khorasan eta Bakutik Pertsiako Golkorako lur eremuak beretu zituen inperio berriak.

Pertsiak safawien garaian lortu zuen ospea, lurraldeak konkistatzeko zuen grina eta beren erlijio heretikoaren aitzakia harturik, otomandarrek Pertsiako inperioari eraso zioten.

Eta horrekin batera emirrerri turkmeniarren presioari ere aurre egin behar izan zion Pertsiak. Ismailen ondorengo Thamasp I.ak (1524-1576) turkiarren kontrako borrokan jarraitu zuen, habsburgotarrekin bat eginda, eta otomandarrek Frantziako errege Frantzisko I.arekin hitzarmena sinatu zuten.

Otomandarrek askoz ere indar gehiago zutela bistan da, eta horren ondorioz hainbat lurralde galdu zituen Pertsiak; Irango goi-ordokia baino ez zitzaion gelditu Bagdad galdu eta 1555ean Amasiako hitzarmena sinatu ondoren. Pertsiaren garai oparoena XVII. mendea izan zen, Abbas I.aren agintaldia (1587-1629); Abbasek Konstantinoplako bake hitzarmena sinatu ondoren ipar-ekialderantz zabaldu nahi izan zituen bere inperioaren lurrak. Ingelesen laguntzarekin gudarostea berrantolatu zuen eta XVIII. mendearen hasieran erasoari ekin zion: Qandahar hartu zuen, portugaldarrak Ormuztik egotzi zituen eta Bagdad eta Irak kendu zizkien otomandarrei. Abbas I.ak Ispahanen jarri zuen bere erresumaren hiriburua eta gizartea eta ekonomia eraberritu zituen. Haren ondorengoak ordea, Safi (1629-162) eta Abbas II.a (1642-1667), oso ahulak izan ziren eta jauregian istilu ugari sortu izanaz baliatu ziren safawi inperioaren etsaiak; horrela, XVIII. mendean Qandahar Mir Mahmud emir afganiarraren esku gelditu zen Ispahan (1722). XVIII. mendean Pertsiako inperioaren etsai nagusiak inperioaz kanpoko herrien erasoak eta inperio barneko egitura politikoan ondorengotzarako zeuden arazoak izan ziren.

XVIII. mendean Mir Mahmud izendatu zuten Pertsiako errege, baina safawien inperioaren iparraldeko probintziak Bukharako turkmeniarren esku zueden, errusiarrek Kaspio hegoaldean aginpidea zuten eta otomanoen eragina agertu zen berriro Azerbaidjan, Armenia eta Mesopotamian. Etsai haiek guztiek ekarritako hondamena zela eta, Mir Mahmuden ondorengo Ashrafi ez zitzaion turkiarren sultana jaun bakar gisa onartu besteaukerarik gelditu, eta pertsiarrak suni erlijora bihurtuko zituela agindu behar izan zuen, orobat. Egoera horri erantzuten lehenak iparraldeko leinuak izan ziren; Nadir buruzagi nomadaren aginduetara Thamasp II.a izendatu zuten errege (1730-1731), afganiarren nagusitasunari uko egin, Azerbaidjan, Armenia eta Georgia turkiarren mendekotasunetik askatu eta Errusiak kendu zizkien probintziak berreskuratu ondoren. Nadirrek Abbas III.a (1731-1736) eraitsi zuen eta bere burua errege izendatu zuen, Nadir Shah izenaz (1736-1747). Aginpide politikoaren gaineko kontrola eskuratu ondoren eraso militarrak egin zituen Afganistan, India eta Turkestan aldera. Nadirren ondorengoek, ordea, ezin izan zioten aurrekoak konkistaturiko lurraldeen gaineko aginpideari eutsi, eta Karim kan (1747-1779) aginpidera iritsi zen arte ez zen batasunik izan inperioan. Karim kan hil zenean leinu baten buruzagiak bateratu zituen Pertsiako inperioaren mendekoak, Aga Muhammad leinu buruak hain zuzen, 1925 arte aginpidea iraun zuen Qayar dinastiaren sortzaileak. 1786an Teherango errege izendatu zuten, eta Teheran izan zen Pertsiako inperioko hiriburua, lehenik, eta «Irango inperioarena» ondoren. 1797an hil zutenean, Europako herrialde ahaltsu batzuk, britainiarrak eta errusiarrak, inperio zahar hura menderatzeko ahaleginak egiten hasi ziren.

Herrialde haien arteko lehia handiari esker libratu zen Pertsia kolonializaziotik, ez ordea mendekotasun politiko eta ekonomikotik.

XVII. mende amaieran hainbat zailtasun izan zituen arren, eta bereziki, XVIII. mendeko gorabeheren ondoren, Pertsia indar handiko inperioa izan zen aurrerantzean ere, eta Indiako Ozenoaren gaineko kontrola bere esku izan zuen, Europako herriek ez baitzuten artean indar handirik itsaso hartan.

 

India

INDIAKO HISTORIAN XVI. MENDETIK XVIII.MENDERA BITARTEKO GARAIAN MOGOL INPERIOAREN NAGUSITASUN POLITIKO ETA MILITARRA IZAN ZEN EZAUGARRI AIPAGARRIENAMogolen zabalkundea Baber agintariaren garaian iritsi zen gorenera (1482-1530). Tamerlanen ondorengoa eta Indiako mogol handien inperioaren sortzailea zen Baber. Baberren agintaldiaren amaieran Indiako konkista hasi zuen eta indiarren kontrako garaipena lortu zuen Panyaben (1526); Delhi eta Agra hartu zituen, eta Agran jarri zuen inperioaren hiriburua. Harrezkero musulmanen agintea India guztira zabaldu zen. Haren ondorengo Humainengan (1556an hila) turkiar jatorria eta pertsiarra, nahasian ziren biak, baina inperio handi haren benetako sortzailea Akbar izan zen, «Mogol Handia» ezizenaz ezaguna. Hark finkatu zituen XVIII. mendeko zabalkunderako oinarriak, Jahangir (1605- 1627), Shah Jahahn (1628-1658) eta Aurangzeb (1695-1707) bere ondorengoen bidez.

Ekialdeko tiranien arazo nagusiak ez ziren herri matxinadak eta inperio barneko matxinadak, ondorengotzarako lege baten faltak gortean sortzen zuen lehia baizik, musulmanen artean herentzia ordez hautaketaren irizpidea erabiltzen baitzen. Horrela, enperadorearen heriotzaren ondoren hilketak eta anai arteko borroka latzak izaten ziren.

Zabalkunde politikak iparraldean bakarrik huts egin zuen, pertsiarren eta uzbekiarren kontrako borrokak galdu baitziren. Dekkan Mogol inperioaren oparotasunaren eta hondamenaren ikur izan zen aldi berean.

Eremu hartan gertatu zen marath hinduen altxamendua, Sivajiren buruzagi zela (1627- 1680). Musulmanek XIII. mendean hartu zuten Indiaren kontrola, Delhiko sultan herria (1206-1526) mamelukoek hartu zutenean.

Musulmanek despotismo teokratiko-militarra jarri zuten, eta aginpidea eskuratzeko lehia bizia izan zen haien artean. Izan ere, aginpide zentralak ez zuen herentziazko noblezia feudalik, eta feudoak zuzenean ematen zitzaizkien goi mailako funtzionarioei (turkiarrak, arabiarrak, indiarrak edo mogolak).

Horrela, Indiako lurraldearen zabaltasunak eta gobernu haren sistemak barne zatiketa asko eta erreinu askoren sorrera ekarri zuen, Bengala, Khandesh, Malwa edo Jaunpurko erreinuen sorrera, besteak beste, Erdi Aroaz gero.

Indiako inperio mogolaren gainbehera Aurangzeben agintaldian hasi zen; hark utzitako gobernua gobernu bidegabea zen, kargu burokratikoak ustelak ziren eta ez zegoen ondorengotzarako legerik. Nadir Shahren pertsiarrek India menderatu zuten 1739an eta marathek Dekkan eta Punjab eskuratu zituzten.Bitartean europarrek merkataritza lantegiz bete zuten Indiako lurraldea eta lurralde hura menderatzeko ahaleginak egiten hasi ziren. Sha Alam, ordea, ez zen arrisku horretaz ohartu eta azkenik britainiarrek menderatu zuten 1764an, eta bere aginpidea galdu zuen Allahabadeko itunean.

Hego-ekialdeko Asian hiru kultura talde handi zeuden, birmaniarra, thailandiarra eta malaisiar-polinesiarra. Erlijioari dagokionez, nahasketa handia zegoen, nahastuta zeuden budistak, hinduistak, islamiarrak, animistak eta kristauak. Atzerritarren eragina ere aipagarria izan zen, txinatarrena, arabiarrena, pertsiarrena eta japoniarrena, adibidez. Kulturaren, erlijioaren eta kanpoko eraginen aniztasuna oztopo gaindiezina izan zen estatu sendo eta zentralizatu bat osatzeko.

 

Inperioko erlijioak

PERTSIAKO INPERIOAK ETA INDIAKO INPERIO MOGOLAK BETI IZAN ZUTEN LOTURA ESTUA ERLIJIO GURTZA NAGUSIEN BATASUN ETA BILAKAERAREKIN.Islam herrietan, Mendebalean bezala, nazionalisten arteko tirabirek indar handiagoa izan zuten erlijio anaitasunak baino.

Horren ondorioz erlijio gurtza desberdin asko instituzionalizatu ziren, eta aldi berean, erlijio bakoitza joera politiko jakin bati lotu zitzaion. Adibidez, turkiar-pertsiarren arteko lehiaren oinarria zen otomandarrak sunitak zirela eta pertsiarrak aldiz, nahiz eta zuten erlijio propiorik, joera xiia zutela (islamiarren ortodoxiaren aurrez aurreko jarrera beraz). Horrela, erlijio gatazkak ez ezik beste hainbat alorretan ere tirabirak sortu ziren, politikan eta merkataritzan, esate baterako.

Ekialde Hurbilean, otomandarren Turkia, safawien Pertsia eta mogolen Indiaren arteko etsaigoa nabarmena zen arren, baziren elkarrekiko ezaugarri komunak ere, adibidez Islama izatea nagusi (hirietan oso sakon errotuta baitzegoen) eta oro har turkiar jatorriko hizkuntza erabiltzea (erlijio zereginetan eta zuzenbidean arabiera erabiltzen zen, eta pertsiera, berriz, kulturan).

Indiako printze mogolak musulmanak ziren, herritar gehienak, berriz, hinduistak.

Musulmanen komunitatea islamaren printzipioetara biltzeko eta zentralizatzeko ahaleginak erregionalismo hinduaren eta gatazken sorrera ekarri zuen. Shah Jahanen agintaldian (1627-1658) berriro indartu zen enperadorearen aginpidea islamiarra zelako ideia. Pertsiarren eragina ahuldu zen eta, aldi berean, estatuaren izaera islamiarra eta hinduen beheraldiarekin ortodoxia sunita handia sendotu egin zen. Azkenik, inperio haietan erlijioak, egitura politikoarekin eta Aro Berrian izan ziren konkista prozesuekin izan zuen loturari esker, garrantzi handiaizan zuela esan daiteke. Hori dela eta, suniten eta xiien arteko borrokak edo Auragzeben jarrera ortodoxoaren eta hinduismoaren arteko borrokak gizarte haietako prozesu politikoaren eragile eta parte izan ziren. Gatazka horien funtsa ez zen erlijioari lotua soil-soilik, baizik eta baita arrazoi politiko, ekonomiko edo estrategikoei lotua ere.