Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geografia unibertsala»Geografia

Erliebearen formak

0 %0 %50 %100 Malda txikiko azalera. Portzentajea.<br><br>Irudi honetan sei erliebe mota nagusiak agertzen dira.<br><br>Ardatz horizontalean malda txikiko eremuak hartzen duen portzentaia adierazi da, 0tik 100era, alegia. Mendi edo muino eta ordokien arteko muga %50eko balioak adierazten du. Ardatz bertikalak erliebe lokalaren garaiera ematen du aditzera. Erliebe apaleko ordokiek, adibidez, 15 m-tik beherako erliebe lokala dute.<br><br>

Erliebearen formen kokalekuek eta ezaugarriek berebiziko eragina dute klimaren gainean.

Eta klimak, bere aldetik, erabat baldintzatzen ditu lurren banaketa, landaredia, fauna, eta, neurri handi batean, baita gizakiaren jarduera ekonomikoak ere.

Erliebe formen osagai materialak ere faktore erabakigarriak dira, zoru moduen eta landarediaren garapenari dagokionez.

Azkenik, aipatzekoa da erliebe formen garrantzi ekologikoa izugarri handia dela, horiei erreparatu behar baitzaie naturaren hainbat ezaugarriren jatorria eta hedadura zehaztu ahal izateko.

Erliebeak era askotako aldaketak eragin ditzake.

Adibidez, mendiak baldin badaude haize hezez osatutako masen norabidean, haizaldeko isurialdeetan klima hezea izango da eta haizebekoetan, berriz, lehorra.

Litekeena da, bestetik, osagai materialek –batez ere haitz motak– lurraren eta landarediaren bilakaera erabat baldintzatzea, baina inguruko bestelako faktoreetan inolako eraginik izan gabe.

Ildo horretatik, ekar ditzagun gogora kare-harriek lurretan eta landaredian eragiten dituzten ondorioak.

Kare-harri zuriak eta margak –buztin asko duten kare-harriak– belarrez estalitako sakonera gutxiko lur beltzetan garatzen dira, oso klima hotz eta hezeko eremuetan izan ezik.

Kaliza gogorrak, berriz, buztin kopuru handiak baitauzkate, buztin ugariko lur sakon eta gorrietan garatzen dira ia beti.

Horrelakoei lur gorriak deitzen zaie, eta basoen oinarri izaten dira.

 

Erliebe formak, sistema dinamiko baten osagai Erliebe formen sailkapena

Erliebearen formak eta ezaugarriak elkarri eragiten dioten faktore eta prozesu geografikoz osatutako sistema konplexuago baten baitan kokatu behar dira. Faktoreek prozesuen eragina zenbaterainokoa izango den erabakitzen dute; prozesuek, berriz, faktore fisikoen itxura edo izaera aldarazteko gaitasuna dutenez gero, horiek prozesuetan duten eragina ere alda dezakete.

Horrela, erliebearen eraketan eragiten duten faktoreen funtzio dira erliebe sistemaren zenbait ezaugarri, hala nola isurialdeen makurdura zein itxura, leku bakoitzeko erliebea eta azalaren ezaugarriak, etab. Aipatutako faktoreek, gainera, formazioprozesuen arabera jarduten dute. Hori guztia grafikoki azaltzeko, eredu erraz bat aukeratu da, isurialdeetan eragina duten faktore geografiko eta prozesu batzuen arteko erlazioak aski argi erakusten dituena.

Bertan ikusten denez, isurialdeen makurdura handitu ahala, lurraren hezetasuna gutxitu egiten da, eta baita erregolitoaren zein landare estalkiaren lodiera ere. Gainerako faktoreen arteko erlazioa zuzena izaten da, ordea, lurraren hezetasunak behera egiten duenean, landare estalkiaren zein erregolitoaren lodiera ere gutxitu egiten baita.

Irudiko diagraman isurialdeen makurduraren eta erliebearen eraketa prozesu batzuen arteko loturak azaltzen dira. Eskeman ikusten denez, isurialdeen makurdura handitzen den neurrian, masen eta geruza osoko ur isurien higadura proportzioak ere gorantz egiten du. Baina korrontehoriek azkarragoak direnez, isurialdeen makurdura murriztera jotzen dute, eta halako autoerregulazio antzeko bat sortzen da: sistema analisien hizkuntzan, “feedback” negatiboa deitzen zaio horri.

Aipatzekoa da, bestetik, erliebearen eraketa prozesuei buruzko azterketen arabera, ez dagoela oreka dinamikoari lotutako forma topografiko berezirik. Edozein erliebe forma egon daiteke orekan, edo orekatik gertu bederen, baina ez da erraza egoera hori egungo erliebe formetan aurkitzea. Dena den, teorian behinik behin, prozesuen eta formen arteko erlazioek argi erakusten dute erliebe forma guztiek, denbora igaro ahala, orekarako joera dutela.

Oreka dinamikoa kontzeptu ekologiko garrantzitsua da, bai erliebe formei, bai ingurugiro fisikoa osatzen duten bestelako elementuei dagokienez. Gizakiak interferentziak egiten baditu ingurugiroko faktoreetan, litekeena da atzeranzko elikadura edo “feedback” negatiboa sortzea eta, beraz, desoreka. Atzeranzko elikadura hori gorabeheraz betetako prozesu kontrolaezina da gainera. Isurialdeetan, masa higadura eta geruza osoko ur isuriak handiak izanik, landare estalkiaren ezaugarri eta hedadurak berebiziko garrantzia dute. Landareen sustraien marruskadurak masa mugimendua atzeratu egiten duela kontuanhartuta, ageriko gauza da ezen, landare estalkia suntsituz gero, efektu hori bertan behera geratuko litzatekeela. Eta hori gertatuko balitz, zoruak ez luke inolako babesik izango geruza osoko ur isurien zuzeneko erasoen aurka. Zenbaitetan, higakinak oso laster heltzen dira ibaietara, eta, horrenbestez, urak gainezka egiten du eta alubioizko zabaldiak estaltzen ditu.

Oso gauza zaila da lurraren azala eratzen duten erliebe formen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak aurkitu, ikertu eta interpretatzea. Horretarako, lehenengo eta behin, eskema erraz bat egin beharko litzateke, deskribapen konparatibo eta esanguratsuak eginez sailkapen adierazgarriak finkatu ahal izateko. Parametroa hauek hartu behar dira beti kontuan: isurialdea, lekuan lekuko erliebea, materia osagaiak eta azalaren itxura.Erliebe apaleko ordokiak.

Erliebe lokala 15 metrotik beherakoa izaten da, eta eremuaren erdia baino gehiago malda txikikoa (%6tik behera).

Horrelako ordokien artean hainbat mota bereiz daitezke, osagai materialen eta erliebeen eraketa prozesuen arabera.

Erliebe ertaineko ordokiak.

15-100 metroko erliebea dute eta eremuaren erdia baino gehiago malda txikikoa da. Bereizkuntza hau egin daiteke erliebe ertaineko eremuaren itxura kontuan hartuta: a. Ordoki lauak.. . Ordoki irregularrak.. . Sakan ordokiak.

Erliebe garaiko ordokiak.

Ordokiak 100 metrotik beherako erliebea izaten du; baina ordoki barruan dauden erliebe garaiek, ordea, 100 metrotik gorakoa. Azaleraren erdia baino gehiago malda txikia izan ohi da. Bereizkuntza hau egin daiteke eremuaren itxuran oinarrituta: a. Arroz eta mendikatez osatutako ordokiak.. . Ordoki maldatsuak.. . Goi ordokiak.

Muinoak eta mendi apalak.

Muinoek 300 metrotik beherako erliebea dute; mendi txikiek 300 eta 1.000 metro bitartekoa.

Malda txikiak eremuaren erdia ere ez du hartzen.

Bereizkuntza hau egin daiteke eremuaren itxura kontuan hartuta: a. Erliebe linealeko muino eta mendi txikiak.. . Erliebe ez-linealeko muino eta mendi txikiak.

Hiru eratakoak izaten dira: 1. Malda malkartsuko muino eta mendi txiki ez-linealak.

2. Malda biribilduko muino eta mendi txiki ez-linealak.

3. Kono itxurako malda trinkoak dituzten muino eta mendi txiki ez-linealak.

Mendi garaiak.

1.000 metrotik gorako erliebea dute eta eremuaren erdiak ere ez du malda txikirik osatzen. Bereizkuntza hau egin daiteke eremuaren itxuraren arabera: a. Mendi bolkanikoak.. . Mendi alpinoak edo glaziarrak.. . Hormagunerik gabeko mendiak.

 

Erliebearen formen propietateak

Lurrak deskribatzerakoan isurialdeen makurdura eta forma hartu behar dira beti kontuan. Portzentajea edo ehunekoen bidez adierazten da Isurialdeen makurdura edo malda. Adibidez, makurdura ehuneko hamar baldin bada, ehun metroko tarte horizontal batean altuera hamar metro handitzen dela ematen da aditzera. Izadian era guztietako isurialdeak aurkituko ditugu, ia lauak mutur batean eta erabat bertikalak bestean, baina hiru mota nagusi bereizi behar dira: malkortsuak edo ehuneko hemezortzi gainditzen dutenak, malda txikiak edo ehuneko sei eta hemezortzi bitartekoak, eta azkenik, ia lauak edo ehuneko seitik beherakoak.

Isurialdearen formari dagokionez, bertikaltasuna, ahurtasuna edo ganbiltasuna bereizten dira, eta baita horien arteko edonolako konbinazioak ere. Halaber, isurialdeen hedadura, norabidea eta inguruko lurrarekiko kokaleku erlatiboa ere neurtzen dira. Har ditzagun, adibidez, makurdura eta bertikaltasun bereko bi isurialde: horien garrantziadesberdina izango da, adibidez, batak lurraren maila orokorra gainditzen badu eta bestearen makurdura maila orokor horretatik behera baldin badago.

Toki jakin bateko erliebea gune jakin bateko punturik garaienen eta beherenekoenen arteko altuera desberdintasuna da.

Hortik abiatuta, erliebe formaren makurdura mailari eta ehundurari buruzko datuak ere atera daitezke. Erliebe forma baten ehundurak forma horren osagaien antolamenduarekin du zerikusia. Hona hemen zenbait adibide: elkarrengandik hurbil dauden mendikate eta haranek lotura handiko ehundura fina dute ezaugarri; elkarrengandik urrutiago daudenek, aldiz, ehundura lodia izaten dute. Beraz, leku bateko erliebea apala baldin bada, isurialde ia lauak izango dira, edo bestela, oso lotura handiko ehundurak. Leku bateko erliebea garaia denean, ordea, isurialdeen angeluak oso handiak izaten dira, edo bestela, ehundura lodiagoa. Leku bateko erliebea elementu deskribatzaile garrantzitsua da, eta gehienetan zoru mota garrantzitsuenak bereizteko erabiltzen da.

Osagai materialei dagokienez, bai haitz mota bai egitura hartzen dira kontuan. Izan ere, biak dira erliebe formetan eragiten duten faktoreak. Baina, zenbaitetan, antzeko formek ere bilakaera desberdina izaten dute, material desberdinen gainean sortu edo garatu direlako, edo prozesu desberdinak izaten dituztelako. Beraz, prozesu horien nondik norakoak ezagutzeko, ezinbestez ikusi behar da zein materialek osatzen duten kasuan kasuko erliebe forma.

Haitz mantu eta egitura desberdinen ondorioz, aniztasun handia aurkituko da zoru motetan, landare estalkietan eta azaleko ur kopuruan.

Erliebe formak deskribatzerakoan, azalaren itxura ere guztiz ezaugarri garrantzitsua da: zeharretara eta ikuspegi zabalez begiratuta, nolako formak agertzen diren ikusi behar da, forma horien ehundurari erreparatu behar zaio, alegia. Eremu jakin bat hartzen duen lerroan kokatutako mendi eta haranen kopurua da ehundura, edo eremu horretan bertan ageri diren isurialde aldaketa garrantzitsuen kopurua bestela.

 

Erliebe formen sailkapena

Sei sail nagusi bereizi behar dira erliebe formen artean: mendi handiak, mendi txikiak, muinoak, erliebe garaiko ordokiak, erliebe ertaineko ordokiak eta erliebe gutxiko ordokiak.

Aipatzekoa da sailkapen honetan erabilitako deskribapen irizpideak aski subjekapalatiboak direla, izan ere, batzuentzat mendia dena beste batzuentzat muinoa izan baitaiteke.

Dena den, sistema honen bidez, deskribapen ezaugarri berberak erabiliz sailkatzen dira zoru guztiak. Horrela, elkarrengandik oso urrun dauden lur sailak ere objektibotasun osoz aldera daitezke.

Gorabehera gutxiko erliebea duten lautadetan, zoruak makurdura gutxiko angeluak izaten ditu, eta gainaldea lau-laua edota zimurra eta irregularra izan daiteke. Erliebeaizaten da, ehun metrotatik beherakoa, eta azaleraren erdiak baino gehiagok makurdura txikia du. Edozein goratasunean agertzen dira honelako ordokiak. Izan ere, goratasunak ez du garrantzirik lur hauek sailkatzerakoan: gainaldea da benetan garrantzitsua, uniformea izaten baita, ia laua.

Erliebe garaiko ordokiak bi eratakoak dira: goi-ordokiak eta arro eta mendikateko topografia dutenak. Azalaren itxurari dagokionez, goi-ordokiek ordokiak dirudite, baina tartean oso haran malkortsuak eta arroil sakonak egoten dira, horiexek banatzen baitute, hain zuzen, lurra neurri desberdineko hainbat goi-ordokitan. Beraz, goiordokietako erliebe garaiaren osagai fisikoak ordokiaren maila orokorretik behera daude. Goi-ordokiek, bestalde, lur sail beheragoak izaten dituzte inguruan, bi eremuak malkor batek edo batek baino gehiagok banatzen dituztela. Arro eta mendikatez osatutako ordokiak hainbat dimentsiotako lur apalak izaten dira, muino edo mendilerroen bidez banatuak. Horrelako erliebeen osagai fisikoak ordokien maila orokorra gainditzen dute.

Malda gutxiko eremuak azalera osoaren ehuneko berrogeita hamar ere hartzen ez duenean, jadanik ez da goi-ordokirik izango, muinoak edo mendiak baizik. Muinoen hegalak ez dira hain malkortsuak izaten, hirurehun metrotatik beherako erliebea baitute. Azalera zabaleko eremu horiek ez dira ez mendiak ez ordokiak: erliebearen formak txikiegiak dira menditzat hartzeko, eta azala berriz malkortsuegia ordokitzat hartzeko.

Mendien erliebea muinoena baino askoz ere handiagoa da: txikienetan hirurehun metrokoa eta handienetan bi mila metrotatik gorakoa. Erliebea handitu ahala, mendikateak zabalagoak izaten dira, gailurrak luzeagoak, ehundura lodiagoa eta altuera handiagoa.