Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geografia unibertsala»Geografia

Lurraren higidurak

O Ziba baten errotazio ardatzaren (OA) prezesio higidura.<br><br>Baldin eta ziba erloju orratzen noranzko berean biratzen bada, haren ardatzaren goiko muturrak zirkunferentzia bat eratzen du, A, A? eta A?? posizioetatik igarotzen dela behin eta berriz. Ardatzak, berriz, erpina O puntuan duen kono bat eratzen du.<br><br>

Eguzki Sistemako gainerako planetak bezala, Lurrak ere oinarrizko bi higiduraren eragina du: Eguzkiaren inguruko translazio higidurarena eta lurburutik lurburura doan ardatzaren inguruko errotazio higidurarena.

Bi higidura horiek dira gizakiarentzako garrantzi gehien duen fenomenoaren eragileak, hau da, Lurraren eta eguzki izpien arteko erlazioarenak.

Eguzki irradak angelu desberdinez jotzen du lur azalean, latitudearen eta eguneko eta urteko unearen arabera, eta angelu horrek erabakitzen ditu denboraren neurria, egunaren eta gauaren iraupena, eta urtaroen segida.

 

Errotazio higidura

Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten duen higidurari errotazioa deitzen zaio.

Lurrak bira oso bat emateko behar duen denbora ez da beti berbera, aukeratzen den erreferentziaren araberakoa baizik. Erreferentziatzat zeruko ganga hartzen bada, egun sideral deitzen den errotazio denbora 23 ordu, 56 minutu eta 4,09 segundokoa da.

Bestalde, errotazio denbora eguzkiarekiko neurtzen bada, denbora hori 24 ordukoa izango da eta batez besteko eguzki eguna deitzen zaio. Ia 4 minutuko alde horren arrazoia hau da: zeruko gangarekin konparatuz Eguzkia askoz hurbilago dagoela.Bere ardatzaren inguruan bira ematen duen bitartean Eguzkiaren inguruan ere higitzen denez, Lurrak 360° baino gehixeagoko bira eman behar du eguzkia meridiano jakin baten gainean berriro eguerdian koka dadin. Ia gradu bateko bira gehigarri hori da lehen aipatutako aldearen eragilea. Eguzkiak, Ilargiak eta izarrek itxuraz duten higiduraren aurkako noranzkoa du Lurraren errotazioak, haiena mendebaleranzkoa baita, Lurrarena berriz, ekialderanzkoa.

Lur azaleko edozein punturen errotazio lastertasuna kalkulatzeko, puntu horri dagokion paraleloaren longitudea zati 24 ordu kalkulatzen da, 24 ordukoa baitabira oso bat egiteko behar duen denbora.

Horrenbestez, ekuatorean errotazio lastertasuna orduko 1.700 km-koa da. Lastertasun ikaragarri hori ez da antzeman ere egiten, ia konstantea delako. Latitudeak gora egin ahala, errotazio lastertasunak behera egiten du, eta hutsa da lurburuetan.

 

Translazio higidura

Bere ardatzaren inguruan biraka ibiltzeaz gainera, Lurra Eguzkiaren inguruan ere higitzen da. Higidura horri translazioa deitzen zaio. Gauza jakina da Lurrak urtebete behar duela Eguzkiari bira osoa emateko.

Translazio denbora zenbat den ongi zehaztea konplexua da; denbora hori, gainera, aukeratzen den erreferentzia puntuaren araberakoa da. Neurri batean, errotazio denbora zehazteko arazoarekin konpara daiteke.

Lurrak periheliotik (Eguzkitik urrutien dagoen orbitako puntua) bi aldiz jarraian igarotzeko behar duen denbora kontuan hartzen bada, 365,259 egunekoa da emaitza.

Denbora horri urte anomalistiko esaten zaio. Zeruko ganga kontuan hartuz neurtutako orbitako puntu batetik bi aldiz igarotzeko behar duen denbora erabiltzen bada, urte siderala aterako da, 365,256 eguneko iraupena duela. Bestalde, Lurrak udaberriko bi ekinozioren arteko distantzia betetzeko behar duen denborari urte tropikala edo eguzki urtea deitzen zaio eta 365,242 egun irauten du. 365 egun irauten duen urte zibilaren eta arestian aipatu den beste edozein urte astronomikoren arteko aldea 6 ordukoa da, eta horregatik eransten zaio lau urtetik behin egun bat gehiago otsailari (bisurtea).Egokitze sistema hori 1582an ezarri zuen Gregorio XIII.a aita santuak, eta astronomiako akatsak eta eragozpenak dituen arren, oraindik ere indarrean jarraitzen du, tradiziok duen iondarragatik batez ere.

 

Perihelioa eta afelioa

Keplerren lehenengo legearen arabera, planeten orbitek elipseak egiten dituzte eta elipse horietako baten fokuan dago Eguzkia. Lurraren orbitari dagokion elipseak oso eszentrikotasun txikia du eta, horrenbestez, gutxi gorabehera 150 milioi kilometroko erradioa duen zirkunferentzia dela esan daiteke. Baina batez besteko balio horrek aldaketa txiki batzuk ditu: afelio edo punturik urrunenean 152 milioi kilometroko distantzia dago, eta perihelio edo punturik hurbilenean 147 milioi kilometrokoa.

Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzian dauden aldaketa horiek ez dute, hala badirudi ere, urtaroen txandakatzea eragiten, baina gorabeherak eragiten dituzte Lurrak Eguzkitik hartzen duen energia kopuruan.

Gainera, Ipar Hemisferioan eta Hego Hemisferioan aurkako urtaroak (uda-negua) aldi berean gertatzeak argi eta garbi uzten du urtaroak ez direla gureplanetaren eta eguzkiaren arteko distantziak sortuak. Lurra urtarrilaren 3an iristen da periheliora, Ipar Hemisferioko neguarekin batera, eta uztailaren 4an, berriz, hau da, Ipar Hemisferioko uda betebetean, afeliora.

Keplerren bigarren legearen arabera, Lurraren lastertasunak gorabehera txiki batzuk izaten ditu: lastertasunik handiena perihelioan eta txikiena afelioan. Batez besteko lastertasuna kalkulatzeko, orbitaren luzeraren eta Lurrak orbitari bira osoa emateko behar duen denboraren arteko zatiketa egin behar da: 197.000 kilometro orduko, gutxi gorabehera.

 

Lurraren higidurak eta urtaroak

Lurraren orbita Eguzkia eta Lurra bera dauden planoa definitzeko erabil daiteke.

Plano horri ekliptikaren planoa deitzenzaio. Lurraren errotazio ardatza ez dago plano horri buruz zut, 66° 33'-ko angelua egiten duela baizik. Hori dela eta, ekliptikaren planoak eta lur esferaren azalak duten elkarguneari dagokion zirkulu handiena ez dator ekuatorearekin bat; 23° 27'-ko angelua egiten du harekin.

Kontuan harturik Lurraren ardatzak egongune finkoa duela izarrekiko, orbitako puntu batean Lurraren ardatza Eguzki aldera makurtuko da, eta orbitaren guztiz kontrako puntuan, berriz, Eguzkitik aldendu. Bi egongune horien artean badira tarteko beste bi, eta haietan ardatza ez da ez Eguzkira hurbiltzen ez Eguzkitik aldentzen. Neguko eta udako solstizioei eta udaberriko eta udazkeneko ekinozioei dagozkie lau egonguneek, eta lau urtaroen mugak adierazten dituzte.

Lurraren ardatzaren okertasunak, beraz, urtaroak hemisferio banatan txandakarazteaz gainera, ondorio nabarmenak eragiten ditu meteorologian eta kliman; izan ere, ekuatore astronomiko bat dagoen bezala, ekuatore termiko aldakor bat dago, eguzki irradek Lurrean zut jotzen duten puntua edo gradua, hain zuzen.Hala, Lurreko jariakari gune guztiek ez dute irraden eraginaren aurrean berdin jokatzen. Desorekak sortzen dira, beraz, eta desoreka horiek berez orekatzeko duten joerak eragiten ditu, hain zuzen, airearen eta uraren gertaera dinamikoetako asko.

 

Solstizioak eta ekinozioak

Ekainaren 21ean edo 22an Lurraren errotazio ardatza 23° 27' egoten da Eguzki aldera makurturik. Horregatik Ipar Hemisferioa Eguzki aldera aurreraturik egoten da eta Hego Hemisferioa, berriz, atzerago.

Sei hilabete geroago, abenduaren 22an edo 23an, zeharo alderantzizkoa da egoera: orduan ere 23° 27' dago Lurra makur, baina Hego Hemisferioa da Eguzki aldera aurreturik dagoena; egoera horri neguko solstizioa esaten zaio. Ekinozioetan, Lurraren eta Eguzkiaren erdiguneak elkartzen dituen irudizko lerroakangelu zuzena osatzen du lurraren errotazio ardatzarekin. Egoera horretan, bi hemisferioen eta Eguzkiaren artean distantzia berdina dago eta argi kopuru berdina hartzen dute batak zein besteak.

Udaberriko ekinozioa martxoaren 20an edo 21ean izaten da eta udazkenekoa irailaren 22an edo 23an. Kontuan izan bi egun hartu direla urtaro bakoitzaren hasiera eguna adierazteko bi egun horietako bigarrena bisurteei dagokielako.

 

Lurraren paraleloak

Ekuatoreari buruz paraleloa den plano baten eta lur azalaren arteko elkarguneari paralelo esaten zaio. Litezkeen paralelo infinitu guztien artean lau nabarmendu dira beste guztien gainetik: zirkulu polar artikoa, zirkulu polar antartikoa, Cancer tropikoa eta Capricornus tropikoa.Neguko solstizioan argiztatze zirkuluak ?hau da, Lurreko zati argiztatua eta ez argiztatua bereizten dituen zirkulu handienak? ekuatorea ez beste paralelo guztiak ebakitzen ditu eta zati desberdinetan zatitzen. Badira ordea argiztatze zirkuluari ukitzaile diren bi paralelo ?66° 33' ipar latitudean bata eta 66° 33' hego latitudean bestea?: zirkulu polar artikoa da lehenengoa ?guztiz ilunpean?, eta zirkulu polar antartikoa bigarrena ?guztiz argiztatua?.

Horregatik zirkulu polar artikotik iparburura bitarteko eremu guztian gauak 24 ordu irauten du, eta zirkulu polar antartikotik hegoburura bitarteko eremu guztian egun argi izaten da eguneko 24 orduetan. Egoera hori alderantzizkoa da udako solstizioan.

Lurraren ardatzaren okertasuna dela eta, neguko solstizioan eguzki izpiek hego latitudeko 23° 27' paraleloari buruz zut jotzen dute. Paralelo horri Capricornus tropikoa deitzen zaio, une horretan Eguzkia izen bereko konstelaziorantz mugitzen hasten delako. Udako solstizioan gauza bera gertatzen da Cancer tropikoan, ipar latitudeko 23° 27' paraleloan.