Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Zinema, argazkia eta komikia

Komikia

Behean, Will Eisner-en The Street Singer kontakizunaren orrialde bat, A contract whit God -And Other Tenement Stories liburutik hartua (1978, Estatu Batuak). Eskuinean, George McManus-en Nibsy the Newsboy in Funny Fairyland, igandetako egunkarian argitaratua (1906, Estatu Batuak).<br><br>

Gertaera jakin bat irudi segida baten bidez irudikatzea gizadiak hasiera-hasieratllc erabili izan badu ere adierazpide gisa, komikia esaten zaion horrek bere ezaugarri, teknika, hizkuntza eta baliabide bereziak ditu ; ez da literatura, ez da zinema, ez da pintura, baina badu literaturarekin, zinemarekin eta pinturarekin harremanik eta bai orobat haien eraginik.

Komikiak ez zuen bere tankera eta eginbide berezia hartu, harik eta masa komunikabide handiek indarra hartu ez zuten arte, eta, bereziki, Estatu Batuetan, XX. mendearen hasieran, prentsa jabe handiek beren egunkarietako igandetako gehigarri koloredunen bidez izan zuten lehia biziak bultzada erran eta irakurle masa handi batera iristeko aukera eman zion arte.

Komikiak etengabeko bilakaera izan du bai bere egituran, bai bere irakurleengan, eta bai bere pertsonaia eta heroietan. Zinemarekin batera, eta telebista sortu ere baino lehen, eragin handia izan du irudiaren zibilizazio bat sortzen. XX. mende osoko joera estetiko eta sozial guztiak bereganatu eta adierazi ondoren, gaur egun komikiak aztarna utzia du sorkuntzaren eta komunikazioaren alor guztietan : prentsa, publizitate, pintura, zineman.

 

Komikiaren izate berezia

Kontakizuna plano segida batez adieraztea du komikiak ezaugarri berezkoenetako bat ; marrazki zerrenda bat da beraz, eta segidaren eta kontatzearen aipu hori du hizkuntza askotan komikiari eman zaion izenak : coinic strip ingelesez umorezko zerrenda esan nahi du-, hrstarietas gaztelaniaz -istoriotxoak edo-, bande dessinee frantsesez-zerrenda marrazrlta-, lianhuanhtta txineraz -irudi kateatuak, ntangn japonienaz -irudi ugaritasuna-,,ftnnettr italieraz -pertsonaien ahotik ateratzen diren globoen aipuz. Hala ere ingelesezko comic hitza nagusitu da mundu osoan -baita euskaraz ere-, nahiz komikiak aspaldi utzi zion soil-soilik unorezko izateari.

Komikia zinemarekin lotu izan da asko tan, eta, egia esan, harreman handia dute.

Baina komikiak baditu berezitasun eta kontatzeko modu jakin batzuk zinemaren oso bestelakoak : laukia -espazio-denboraren mugatzaile-, orrialdea, testuaren eta irudiaren anteko harremana -pertsonaien hizketak bere baitan hartzen dituzten «globoak.-, mugimendua eta hotsa adierazteko modua...

 

Laukia eta orrialdea

Laukia da komikiaren gutxieneko banakoa eta bere mintzairaren oinarria. Laukia ez da bere horretan osotasun bat, kontakizuna banatzeko zati bat baizik, selctuentziaren edo orrialde osoaren testuinguru zabalagoaren puska bat, gertaera baten aldi adierazgarrienak aukeratzen eta kateatzen baititu. Lauki jakin bat ez dago bakartuta, beste laukien eragina du eta besteekin dago harremanetan, aurrekoaren eta hurrengoaren arteko kate maila bat da, eta haien harteko tirabiran eta tenkan oinarritzen da komikia bere kontatzeko modu berezia sortzeko.

Gertaera bat banatzeko moduak baldintzatzen du sekuentzia edo segida jakin baten antolamendua. Bizkortasunak eta bizitasunak dakar kontakizun baten une erabakigarrienak aukeratzeko premia. Eta horrek berak indartzen du elipsiaren garrantzia : lauki arteko zuriguneek gauza asko adierazten dituzte, inoiz marraztu ez diren gertaerak begietaratzeko ahalmena dute.

 

Mintzaira berezi bat

Hizketak «globo • moduko batzuen barruan daude komikian, eta globo horiek pertsonaien ahotik, eta objektuen barrualdetik ateratzen dira. Irudiak ez du hitza argitzen edo apaintzen, biak maila berean daude, eta, noski, askotan komikiak ez du hitzik, zarata besterik ez du, edo mutua izaten da, besterik gabe.

Komikian testua eta irudia ezin hautsizko moduan daude elkarri lotuta, elkarren osagarriak dira eta bakoitzak bere zeregina du kontakizunean. Hitzak eta zeinuak eskuz marraztuta behar dute, neurriz, itxuraz eta idazkeraz adierazgarriak izan daitezen. Honela zioen Hugo Pratt kornikilariak : ~
Laukian duten kokalekuagatik, tamainagatik, estilo grafikoagatik, globoek erritmo jakin bat ematen diote irakurketari : isiluneak, zalantzak, bat-bateko azelerazioak definitzen dituzte, irudietan zehar eta orrialdean zehar mugitzen lagunduz begiari.

Hitzak kode ideografiko jakin bat du komikian : burbuila moduko globoak pertsonaiaren barne gogoeta adierazten du ; zerra hortzen moduko globoak ahots igorria edo grabatua adierazten du ; letren loditasunak edo handi-txikiak ahotsaren indarra, doinuaren goratasuna adierazten dute ; globoaren barnean zeinu jakin batzuk sartuz (hodei beltzak, burezurrak, labanak, loreak ...) oinarrizko sentimenduak adierazten dira : haserrea, goxotasuna, maitasuna, tristura... Askotan, tamainaren, foralaren, eta irudian duen kokalekuaren bidez testuaren tankerak testuaren edukiak bezainbat adierazten du : letrak puztu egiten dira, mehetu edo bihurritu, globoetatik gainezka egiten dute, irudia inbaditzen dute, onomotopeia huts bihurtzen dira.

 

Komikiaren historia : aurretiko batzuk

Irudi bidez kontatzeko sena gizadiak hasiera-hasieratik izan badu ere, eta askokhistoriaurreko leize-zuloetako irudiak eta geroztikako irudi-segida guztiak hartzen baditu ere komikigintzaren aitzindaritzat, adituek hiru irizpide aipatzen dituzte komikia definitzeko : sekuentzia edo irudien segida ordenatu bat izatea, testuaren eta irudiaren arteko harremana, eta baliabide teknikoen bidez obra kopuru handietan kopiatu eta zabaldu ahal izateko gaitasuna.

XIX. mendea baino lehen eta prentsaren hedaduraren aurretik, hirugarren baldintza hori ez zen inoiz bete.

Rodolphe Topffer (1799-1846) Genevako idazle eta marrazkilaria da «bitarikol1 izatea duen adierazpide honetan lehenurratsak egin zituena. 1833tik 1846ra zazpi komiki liburuki argitaratu zituen, bere garaian arrakasta handia izan zutenak.

1865ean Wilhelm Busch alemanak (1832- 1908) Ifax zrnd Aloritz pertsonaiak sortu zituen, ume bihurri batzuk. Komiki horrek oraindik ez zuen globorik, testua irudien azpian zegoen, baina haren irudi bidezko loturen bizitasunak urrats handia egin zuen komikigintzan. 1889an, Christophe-k (1856- 1945) LePetitFranCais illzrstre haurrentzako aldizkarian argitaratutako La Famille Fernozrillard-en eta beste komiki batzuetan aurkikuntza handiak egin zituen alor grafikoan .

 

Komikiaren sorrera

Komikiak Europan eginak zituen urratsei bultzada handia eta benetako sorrera eman zitzaion New Yorken 1896. urteaz geroztik. Bi prentsa-jabe handiren arteko lehiak Joseph Pulitzer, Neto I ork Thorld egunkariko zuzendaria, eta William Randolph Hearst, Neu? York-jocrrrtczl egunkariaren jabea eta Orson Welles filmegileak Citrzera Kcarte film ospetsurako erabili zuen eredua- abiarazi zuen komikigintza, bai urrun eta ezin geldituzko bizitasunaz abiarazi ere.

Irakurle gehiago erakartzeko, bi gizon horiek berebiziko ahaleginak egin zituzten : kolorezko gehigarriak atera, elkarri marrazkilariak lapurtu, batak bestearen pertsonaiak kopiatu...

1896ko terian argitaratu zen guai aitzindari haietako lehenengo komikia, komikiaren beraren aurreneko pertsonaitzat hartzen dena : 775e I ellore Kid (Mutiko horia). Outcault-ek sorturiko txinatar mutiko honek alkandoran zeuzkan idatzita komikiko hizketak . 1897an Rudolph Dirks-ek KatzenjarrrmerKids sortu zituen. 1905eko urrian Winsor McCay komikigilea Little Nemo (_Nemo nikia) argitaratzen hasi zen Neto ioik Herald egunkarian. Mutiko baten ametsak kontatzen zituen komiki honek ezin bikainago landu zituen eta muturreraino eraman ziaten komikiaren baliabideak. Arrakasta handia izan zuen berehala, zazpi hizkuntzetara itzuli zen, eta eragin handia izan zuen. Askodira garai hartan sortu ziren komikiak, hesteak beste : Bringing trp Fabter (Geo McManus), Kirider-Kids (Lyonel Feininger), Felix tbe Cat (Pat Sullivan), Kmzy Kclt (George Herrietan).

 

Estatu Batuetako komiki klasikoa

1912tik aurrera Estatu Batuetan sortu ziren egile eskubideak erosteko eta komikiak banatzeko ajentziek (s) , rzdrcates) komikiak Estatu Batuetako egunkarietara banatzen zituzten hasieran (1934an, rllarzdrctke magoa zeritzan komikia 450 egunkarietan argitaratzen zen egunero, eta 100 milioi irakurle zituen batez beste), ingelesez mintzo ziren herrialde guztietara gero, eta 1929an, azkenik, mundu osora. Hearstlrztervzatrarzal Featare Service izan zen lehena, eta, geroztik, Krrzg Featrn'es Slnrdicnte bihurtu zelarik, hura izan zen mundu osoko ajentzia nagusia. Izan ere, Estatu Batuetako garai hartako komikiak prentsarako berariaz eginak izaten ziren.

Hasieran 9tik 12ra bitarteko lauki koloredun argitaratzen zituzten egunkarietako igandetako gehigarrietan (sunda p page) ; 1907an egunero argitaratzen hasi' ziren, lau irudiko segidak zuri beltzean (dnily strrp). 1936an komikia argitaratzeko eta banatzeko modu berri bat sortu zen, comic-book, historia oso bat zeukan liburukia,izugarrizko arrakasta izan zuena .

1930etik aurrera gainbeheran hasi ziren umorezko komiki sailak. Zinema ahostun egin zen garai berean, komikia errealistago bihurtu zen eta abenturara emanago. Alex Raymond (1909-1956) izan zen garai hartako koroigilerik nagusietako bat. Hiru komiki sail desberdin egiten zituen aldi berean : jungle fini, SecretAgent I9(Dashiell Hannnet idazleak idatzi zituen sail horretako lehenengo gertakizunak) eta batez ere Flcrsb Gordoa, zientzia fikziozko kontakizun bikain bezain arrakasta handikoa ; Alex Raymondelc marrazten zituen emakume ecler eta ikusgan -iak irakurle asko erakarri zituen. Asko dira garai honetako komikilariak, bikainak denak eta komikiaren mintzaira maisutasunez landu zutenak, garai hartako zinemaren pare, komikiaren ldasikoak, alegia ; besteak beste : Milton Caniff eta haren zuri-beltz garbia, haren ikuspuntu ausartak, eta eremu-sakonera bitxiak (Ter)ycrrzcl tbepirzrtes, Steve Canporz); Chester Gould eta haren komiki beltz baina irudi garbi-garbikoa (DrckTrnc)); Lee Fall: eta Phil Davis (llarzclrake) ; Segar (Pope) , e) ; Will Eisner (Spirit) argi-itzalen eta orriaren antolamenduaren maisua, gaur egun ere sormen eta zabaltze lanetan diharduena ; Burne Hogarth (Tarzan) eta Harold Foster (P)-irzce Lnliant), beren ldasikotasunean marrazkilari birtuosoak, baina ilustraziora emanagoak komikiaren berezko ezaugarrietara baino.Eguneroko komiki horien ondoren, 1935etik aurrera comic books edo komiki liburtrak» hasi ziren nagusitzen. 1938an sortu zen lehenengo superheroia, Strpermnn, (Shuster eta Siegel), eta, geroxeago, Bahean (Bob Kane). Bi komiki horiek D.C. (Detective Comics) argitaletxeak argitaratu zituen, eta arrakasta itzela izan zuten berehala, gaurclaino iraun duena. Superheroiena genero bihurtu zen komikiaren munduan, genero oparo, arrakastatsu eta gaitzetsia bezain mirestua. Beste etxe batek, Marvel argitaletxeak, beste heroi garaiezin batzuk ere argitaratu zituen ; komikizale askorentzat bi argitaletxe horietan gorpuztu da urte askoan komikia bera. Komiki mota horri kontakizunaaxalekoa, marrazkia sinplea eta pentsaera atzerakoia izatea egotzi izan dio askok, baina ezin ukatuzkoa da haien arrakasta, harrera eta irauteko ahalmena.

Bigarren Mundu gerra bitartean, Koreako gerran eta Vietnamen superheroiak gogotik ari izan ziren Estatu Batuetako soldaduei laguntzen eta haien etsaiak jipoitzen.

 

Komikia eta gerra hotza

Komikietako heroiek alemanen eta japoniarren aurka borrokatu ziren Bigarren Mundu gerra bitartean, eta gerrarako prest iraun zuten gerra hotzak iraun zuen bitartean (dlale Call, 1942, SteUe Cau) ,odt, 1947, Milton Caniff,,fobnn_p Hazar •d , Frank Robbins) . Gerra ondoko kezkak eta estuasunak ahazteko, melodrama izan zuen irakurle askok irtenbide egokia ; JulietteJones, 1953, Stan Drake ; Ben Bolt, John Cullen Murphy.Komiki asko Estatu Batuetako gobernuak zuzenean kontratatuak ziren, pentsamolde nazionalista, kontserbadorea eta intolerantea adieraz zezaten. Maccarthysmoak ez zuen komikia salbuetsi. 1954an Comics Code Authority legedia eman zuten, argitaratzaile guztiek nahitaez bete beharrekoa . Haren arabera emakumezkoen irudiak neurritsuak izan behar zuten jazkeraz eta gorpuzkeraz, debekatua zegoen erlijioari edo estatuari erasotzea, eta ongiak gaizkia garaitu behar zuen beti. Debeku horiek guztiak gorabehera, Marvel etxeak ekinean jarraitu zuen, eta haren eragina ez zen areagotu baizik egin.

Baina 1950eko hamarraldian sortu zen bestelako komiki joerarik ere : Pearurts (Char les Monroe Schulz), Snoopy txakurraren, Charlie Brown eta bere lagunen abenturek, haien esanek eta ateraldiek berebiziko arrakasta izan zuten, bi milatik gora egunkarietan argitaratu ziren, gero liburuetan bildu, eta mundu guztira zabaldu ziren. Haren grafismo minimalistak eta umore sofistikatuak irakurle intelektualagoak erakarri zituen, eta haren atzetik tankera horretako beste komiki batzuk sortu ziren hamarraldi hartan eta hurrengoan : jules Feiffer-en satira politikoak, Walt Kelly-ren Pogo, johnny Hart-en B.C., Quino argentinarraren rldaf•alda geroago...

 

Frantziako eta Belgikako komikiaren urrezko aroa: Tintin

Europa aldean komikigintza geldiago ari zen bere bidea urratzen. 1925ean argitaratu zen Europako lehen komiki globoduna : Zig et Ptrce (Alain Saint-Ogan).

1929ko urtarrilean Herge-k (Georges Remi, 1907-1983) Ti) rtirr pertsonaia sortu zuen Le Petit lTir7gtieme gazteentzako aldizkari katoliko eta kontserbadorean. Kazetari gazte ilematazadunbaten eta Milou bere txakurraren abenturak kontatzen zituen. Lehenengo lau abenturetan Hergek landu gabe eta findu gabe zituen oraindik bere baliabideak : marrazkia trakets samarra zen, kontakizuna ez zen gag zaharkitu samarren segida bat baizik, Tintinek bisitatzen zituen herrialdeen irudia topikoz beterik zegoen, kazeta haren ideologia atzerakoiaren ispilu zuzenez.

Baina Loto Urdina zeritzan abenturak aldaketa handia ekarri zuen ; Herge dokumentatzeko premiaz jabetu zen, eta bere lanaren alderdi guztiak hobetu zituen : kontakizunak hari eta batasun bat zeukan aurrenekoz, eta bere marrazki errealista findu eta dotoretu zuen, gerora jarraitzaile asko izango zituen anana argika estiloa esan zitzaion hartan. Aurki beste zenbait pertsonaia sortu zituen, indar handikoak eta nortasun finkokoak, Tintinen xalotasunari kontrajarririk, eta askotan Tintini berari gailentzen zaizkionak : Haddock kapitaina, Tournesol irakaslea, Dupond eta Dupond poliziak, Bianca Castafiore kantaria... Tintin guztiz ere gertaera harrigarria da. Berrogei bat hizkuntzara itzuli da, 170 milioitik gora ale saldu ditu, eta irakurle kopurua, ume nahiz heldu, gehituz doa belaunaldiz belaunaldi.

Tintinen arrakastak belgikar komikiaren loraldia ekarri zuen ; Spirotr eta Tintin astekarien bidez hura nagusitu baitzen luzaroan Europako merkatuan. Eskuineko aldizkariak ziren biak, boy scout-en ideologia gorpuzten zutenak, baina komikilari bikain askoren sorburu izan ziren bata zein bestea. Spirou Frantzian argitaratu zen 1947. urteaz geroztik. Spirotr etFarztasio (Franquin), LzrckyLucke (Morris) izan zituen beste askoren artean pertsonaia ezagunenak. Tintin astekaria 1948an sortu zen, Hergeren gidaritzapean . Haren estiloaren jarraitzaile ospetsu asko bildu zuen bere inguruan : Edgar P. jacobs (Les aventures de Blake et rllortimer), Willy Vandersteen (Bob etBobette), Jacques Martin (Alix, Lefr •a uc).

 

Komikigintza Europan

II. Mundu gerrak Estatu Batuen kanpoko merkatuak itxi zituen, eta horrek krisia sortu zuen argitaletxeetan, baina, aldi berean, bere komikiak sortzeko premia sortu zuen Europako merkatuan, Estatu Batuetako komikiak oso zabalduta baitzeuden, eta argitaletxe europarrek bertako egileengana jo behar izan zuten komikizaleen eskaria asetzeko . Horrek guztiak komikiaren loraldi bat ekarri zuen Europara eta baita Hego eta Erdiko Ameriketara ere -han hartu baitzuen babesa Europako marrazkilari askok, italiarrak gehienak-, eta hala sendotu zen herrialde bakoitzeko komikigintza.

EspainianABCegunkariko Genterllerzuda gehigarria (1906) eta Dominguin aldizkaria izan zirenen lehenengoetako komikiak . Katalunian, berriz, 1904an hasi zen argitaratzen katalanez Patzrfet komiki arrakastatsua . 1917an TBO komiki astekaria sortu zen, ia gure egunetaraino iraun duena eta sekulako eragina izan zuena ; hainbesterainoko arrakasta izan zuen astekari horrek, non komikiari gaztelaniaz «tebeo.~ esan izan zaion luzaroan, hasierako «historieta» eta geroztikako , -comia hitzen ordez. Gerra zibila baino lehen Ptrlgarcrto (1925), Auen.tznrero eta rllrckey (1935) izan ziren beste komiki batzuk. Gerra bitartean eta gerra ondoren frankismoaren eraginpeko komikia izan zen ia soil-soilik, eta Donostia zen horien argitaleku nagusia. Geroztik, Bartzelonako Brzrgtrera argitaletxeak argitaratzen zituen astekari eta pertsonaiak izan ziren urte askoan Espainiako komikigintzaren eta komikigileen ia harrobi bakarra (Pulgarcito, TBO, Din-Dan, DDT astekariak ; rYlatadelo y Filerrton, Carpanta, Las Hermarzas Gilda.... ertsonaiak).

Telebista Europan hedatzeak irudiaren kulturan hezi eta ohitutako belaunaldi berriak sortu zituen. Komiki pertsonaia asko, zineman ateratzeaz gainera, telebistan ere ateratzen ziren, eta horrek haien eragina eta erosteko premia bizkortzen zuen. Bizi maila hobetzeak eta komikira zaletatukoak erosteko ahalmena iristeak handitu egin zuen komikigintzaren salerosteko ahalmena.

Bestalde, 1965ean Bordighera-n (Italia) egin zen I. Komikiaren Mundu Kongresuak intelektualak eta pentsalariak erakarri zituen pop art joerak pinturaren alorrean bizkortua eta eguneratua zuen adierazpide horretara . Kongresu harez gero, komikiari buruzko kritika eta azterketa liburuak argitaratu ziren, baita komikiari buruzko aldizkari espezializatuak ere. Horrek guztiak irakurle multzo aditu eta espezializatua sortu zuen, eta hala berehala harrera ona izan zuten helduentzat berariaz sortutako komiki batzuek, Netrtrore izenekoak (Guido Crepax,1966), adibidez.

 

Pilote eta Asterix

1959ko urrian gazteentzako aldizkari berri bat sortu zen Frantzian : Pilote. Idazlemarrazkilariak izan zituen sustatzaile : jean- Michel Charlier komiki idazlea, Albert Uderzo marrazkilaria, eta, batez ere, Rene Goscinny, erredakzio burua eta sen handiko komiki idazlea.

Tintinen ondoren Asterix galiarraren abenturak dira frantsesaren eremuko komikiak eman duen sailik bikain, oparo eta arrakasta handikoena. Nortasun handiko beste pertsonaia batzuk lagun (Obelix, Panoramia, AbraracourcLY...), Asterixen abenturak Frantziaren epopeia txantxazko eta adar-jotzaile bat dira. Pilote aldizkarian epeka argitaratu ondoren albumetan argitaratu zuten, eta arrakasta itzela izan zuen bai Frantzian eta bai Europa osoan. Haren hitz joko etengabeak, eta gaur egungo gaien aipamen ironiaz beteek bestelako irakurle mota bat ere erakarri zuen komikira.

Aldizkari horrek iraun zuen hamabost urtetan kalitate handiko komikiak argitaratu zituen eta eragin handia izan zuen Europan : Achrlle Talora (Greg), Iznogoud (Goscinny-Tabary), Blzreberry (Charlier-Giraud), Phile?non (Fred).

 

Underground komikia eta haren ondorengoak

Undergrotrud komikiak urrats handi bat egin zuen komikiaren bilakaeran. 1952an Harvey Kurtzmanek dlad aldizkari satirikoa sortu zuen. 1960 inguruan trndergroarrzda askoz erradikalago bihurtu zuten Robert Ctumb-en (Fritz the Cat, rllr. Natural) eta Gilbert Sheldon-en (FreakBrothers) obrek.

Ordu arte pentsaezinekoak ziren eduki politiko eta sexualak aipatzen zituzten grafismo zatarragoaz eta argotaren erabileraz, garai hartako kontrakulturaren baitan.

Hasieran Estatu Batuetan aldizkari haiek ale gehiegi saltzen ez bazuten ere, Europan eragin handia izan zuten. Frantzian umorezko komiki eskola sarkastiko bat sortu zenHant-Kiri aldizkariaren inguruan : Cavanna, jean-Marc Reiser, Wolinski, Copi...

Garai hartan izan zuen komiki erotikoak ere abialdia : Barbarella (Forest), llalentina, Historie d'O (Guido Crepax italiar komikilariak orrialdearen antolamendu ausartaz egina).

 

1968tik 2000. urtera

1968. urteaz geroztik komikiak aldaketa handiak izan ditu bai argitaratzeko moduan, bai irakurletan, bai grafismoan eta bai edukietan. Prentsari atxikia egotetik, gaur egun liburuari lotuta dago gehienbat. Iralcrn-le helduetara zabaldu da behinola haurrentzat bakarrik izan zena. Eremu berriak bereganatu ditu : erotismoa, politika, autobiografia ... Baina kolokan dago hamaika aldiz jorratutako bideen eta eremu zabal oraindik landu gabe batek eskaintzen dizkion aukeren artean. Orobat du zaletuen ghettora mugatuta egoteko arriskua, eta badirudi galduxea duela beste adierazpide batzuen aurrean ume eta gazteen harrobia.

1968ko higikundearen ondoren, komikilari askok bere aldizkariak sortzeko joera izan zuten, eta hala kazeta andana bat sortu zen.

1980 inguruan komikiak hats handiko kontakizunerako itzulera moduko bat izan zuen, eleberri gisako komikiak, bestelako komiki motak itzali ez baziren ere. Garai honetanizan zuen orobat Hergeren tankerako amarra argia , - estiloak goraldi bat Europan.

Azken garaietako ezaugarri berezia du komikigintzak ntarzga edo japoniar komikiak Europan eta Estatu Batuetan izan duen arrakasta handia -bai telebistan eta zineman ere-. Japonian komikia edo manga oso zabaldua dago gizarte osoan, helduak nahiz haurrak ditu irakurle, era askotako gaiak lantzen ditu era askotako grafismoaz, ezin konta ahalakoak dira aldizkariak, eta argitalpen askok milioika ale saltzen dituzte . Mendebaldean, ordea, marrazki eta kontakizun soil, eskas eta indarkeriazale irizten dio askok, gazteengan izan duen arrakasta itzela gorabehera. Katsumiro Otomo-ren Akira da ezagunena, milaka eta milaka pertsonaien artean. Orobat izan du harrera ona Dragon Ball komiki eta telebista sailak.

XX. mendearen azken hogei urteetako eragin handiko autore batzuk aipatuko dira segidan azken joeren erakusgarri gisa : Hugo Pratt (Corto Illaltese), Jacques Tardi (Ici IIenae), Christin eta Bilal (Les Pbalanges de l'ordre rtoir), Francois Bourgeon (Les Passagers du vent), Moebius (Arzach, Incal), Mugoz eta Sampayo (Alack Sinner), Frank Miller (7he Dark Nigbt), Alberto Breccia (Perrztnaus), Milo Manara (Clic), Wil Eisner (A Contract llzbit God), Spiegelman (Alans), Ralph Koning (Kondoi hiltzailea, Lisistrata).