Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Arkitektura modernoaren maisuak

Ludwig Mies van der Rokeren Seagram Building eraikina ParkAvenuetilc ikusita (1954-1958, Nem Ym-k).<br><br>

Lehen Mundu gerraren ostean, arkitektura modernoaren abangoardiak higikunde izaera hartu zuen, eta bai arkitektura tradizionalaren eta bai hirigintzaren alternatiba izango ziren ereduak eratu nahi izan zituen. Bizitokiak era arrazionalean diseinatu nahi izan ziren, hiri industrialetako langile samaldentzat eraiki behar zirenak bereziki. Bestalde, proposamen berriak egin ziren hirigintzaren arloan. Esate baterako, Le Corbusierren hille Radieuse, edota Europa erdialdeko Grosstarlt edo Siedlantgen izeneko proiektuetan, espazioaren antolakuntzarako eredu berriak proposatzen ziren, tradiziozko hirigintzakoen ordez.1931n, Philip Johnsonelc eta H.R. Hitchcockek "Arkitektura modernoaren Nazioarteko Lehen Erakusketa" antolatu zuten New Yorkeko Arte Mociernoko Museoan, eta bertan Le Corbusier, Gropius, Oud eta Mies van cler Rohe izendatu zituzten arkitektura berriaren aitzindari, Frantzian, Alemanian eta Herbehereetan sortua baitzen abangoardiako arkitektura hori. Nahiz eta erakusketa hartako pertsonaiak artean berriegiak ziren, historiak erakutsi du maisu horiek izan zirela, benetan, beren garaiko arkitekturako liderrak. Baina goian esandakoez gainera, izen gehiago ere aipatu beharko lirateke.

1928an, AMNB zirelakoak (Arkitektura Mo- dernoaren Nazioarteko Biltzarrak) antolatzen hasteak esan nahi du garai hartarako hainbat herrialdetako arkitekto asko arkitekturaren berrikuntza planteatzen ari zirela.

Bauhaus izeneko Alemaniako arkitektura eskolari lotutako izenak edo Le Corbusier ospetsua ez ezik, ezin aipatu gabe utzi AIvar Aalto, E.G. Asplund, Arne Jacobsen, etab.

 

Mies van der Rohe

Arkitektura modernoko maisu handietako bat Ludwig Mies van der Rohe (1886- 1969) arkitektoa izan zen. 1930ean Bauhaus eskolako zuzendaritzaz arduratu zen, Meyerren ondoren. Gropius bezala, Miesere Belirensen lantegian aritua zen, eta bere lehen lanek espresionismo arkitektonikoaren aztarna ukaezina daramate (KariLiebkirecht eta Rosci Ltrxenzburgi mortumentua . 1926, Berlin). Miesen obretan, artista neoplastizistelc definitutalco oinarriak ere antzematen dira : estalki lauen erabilera esklusiboa, espazioen fusio eta jarraitasun horizontala eta eraikuntzako materialen kalitate plastikoari eskaintzen zioten arreta. Mies van der Rohe Bauhauseko zuzendari izendatu eta gero, eta kargu horretan zegoela, Europako aldian egin zituen obra esanguratsuenak ekoiztu zituen : Bartzelonako pabilioia, 19291co Nazioarteko Eralcusketarako eraikia -gaur egun, hasieran zen toki berean berriro eraikita dago-, eta Tugendhat etxea (Brno, 1930). 1933an Hitlerrek aginpidea hartu zuenean, Bauhaus eskola "dejeneratuen eskolatzat" jo zuten : eskola itxi zuten eta bertako irakasleak atzerrira ihes egin beharrean gertatu ziren. Miesek Estatu Batuetara alde egin zuen, garapen maila handia zela-eta, huraxe baitzen Miesek nahi zituen esperimentazioak egiteko tokirik aproposena. Mies van der Rokeren Ameriketako eraikinek oso ezaugarri zehatzak dituzte : garaiera handia eta kristalezko kaxen tankerako ageriko egitura. Aipatzekoak dira, horien artean, Seagram konpainiaren egoitza (1948-1958, New York), Lalce Shore Drive apartamentuak (1948-1951), Teknologia institutua (1956, Chicago), eta Esplanade apartamentuak (1956, Chicago).

 

Le Corbusier

Charles Edouard Jearureret (1887-1965), Le Corbusier izengoitiz, suitzarra zen jatorriz, baina 1917tik aurrera Parisen bizi izan zen. Le Corbusierren heziketan hainbat faktorek hartu zuten parte : arkitekto batzuekin egindako elkarlanek (Hotfmannekin Vienan, Garnierrekin Lyonen eta Perretekin Parisen), Europan eta Ekialdeko herrialdeetara egin zituen bidaiek (arkitektura mota asko ezagutzeko aukera izan zuen), eta, 1918an, Amedee Ozenfant pintorearekin izan zuen elkar hartzeak, biek formulatu baitzuten purismo izeneko estetika joera. Kubismoa gainditzeko ahaleginetan, purismoak nolabaiteko ordena aldarrikatu zuen berriro, eredu "klasikoetara" itzultzea, alegia. Apres leCrtbisnte(1918) argitalpenaren eta L'Esprit Noziuear-t (1920-1924) aldizkariaren bitartez, Le Corbusierrek eta Ozenfantek estetika arau berriak plazaratu zituzten. Dadaismoa ez bezala, zeinak modernotasuna historiaren ukatze teorikoarekin lotzen baitzuen, L'Esprit Nouueau ordena historiko baten barruan sartu zen, Cezanne eta kubismoa abiapuntutzat harturik.

Le Corbusierrek arkitekturan bolumen bakunak erabiltzea proposatu zuen, industriarako egin zituen hainbat proiektutan (itsasontziak, hegazkinak, automobilak) igartzen den bezala, eta "bizitzeko makina° gisa definitu zuen etxebizitza. Epe bateko bolumenek, oreka formal bat ez ezik -horretarako, Le Corbusierrek "urrezko epaia" eta — modulor" izeneko neurri unibertsala erabili zituen-, geometriako forma bakunen muina eta garbitasuna bilatu behar zuten.

1914an, Dom-Ino ehea proiektatu zuen : zementu sendotuzko egitura bat, erabateko burujabetza ziurtatzen zuena eta kopuruhanditan eraiki zitekeena. Geroago altxatu zituen Citrohan etxea (1920-1922) ; Ozenfantentzako etxe-estudioa (1922, Paris) ; L'Esprit Nouveau-ren pabilioia (1925), Pariseko Apaindura eta Industria Arteen Erakusketarako eraikia ; Steu1 etzea (1927, Garches) ; eta Ville Savoye (1929-1931, Poissy). Ville Savoyen argi eta garbi antzematen clira arkitektura funtzionalista definitzen duten elementuak : paretak, euskarri izan ordez, espazioa ixten edo irekitzen duten elementu bilakatu dira ; Fatlacla guztian daude Leihoak ; etxe oina libre dago eta estalkia laua da.

Baina Le Corbusierren interesa ez zen etxebizitzetara mugatu, altuz, hiri osoa eraldatzen saiatu zen. 1922an hiri idealaren lehenengo proiektua egin zuen, Hiri moderno bat hiru milioi biztartlererztzntzeritzana, eta bizitza modernoko hiru beharrizan nagusien arabera (zirkulazioa, lan egitea eta bizitzea) egiturant zuen. Hiriaren erdigunerako etxe orratz garaiak proposatu zituen, kanporaxeago sei pisutako etxeak, eta ingurumarian innnerrble-t,illas izeneko etxebizitzak . Azkenik, sare ortogonal bat da proiektuaren oinarria. Le Corbusierrek arrazionalizazioa aplikatu zuen bai trafikoa ordenatzeko (oinezkoak eta ibilgailuak), eta bai eraikinak eta espazio berdeak antolatzeko . Hirigintza eredu horrek aplikazio asko izan zituen : Voisin plana, Parisen (1925) ; Obus plana, Aljerren (1931) ; Nlacia plana, Bartzelonan (1932) ; eta Buenos Aires, Montevideo, eta Sao Paulokoak, besteren artean.

Inznteuble-urllas eredua, berriz, Le Corbusierrek 1943-1952 bitartean Marseillarakoegin zuen Uuite d Habitation izeneko proiektuan aplikanr zen. Eraikin kolektiboa eta burujabea cla. 1600 pertsona hartzen ditu, 337 etxebizitzetan (23 etxebizitza mota daude, txikienetik hasi eta zortzi umeko familia hartzen dueneraino). Eraikinaren banoan "denda kale" bat ere badago, 25 metroko garaieran. Eraikin burujabe gisa proiektatu zenez, jatepea eta bilera aretoa ditu, eta eraikinaren gaineko aldean, gimnasioa, solariuma, haurtzaindegia, antzoki estali gabea eta piszina.

Arkitekto eta hirigile ospetsu honek idatzitako idazkien artean aipatzekoak dira Yezs uzte nrchitectru-e (1923), eta hirigintza modernoaren aurrendari izan zen Urbanisme (1924).

 

Alvar Aalto

Alvar Aalto (1898-1976) Kuortanen jaio zen (Finlandian) eta Helsinkiko Institutu Politeknikoan egin zituen arkitektora ikasketak, Armas Lindgrenekin. Gero Europan zehar bidaiak egin zituen, hainbat arkitektorekin lan egin zuen, eta, 1923an, bere bulego propioa ireki zuen Jyvhskylan, Aino emaztearekin batera. Europa iparraldeko arkitekto honen ezaugarri nagusia arkitektura modernoko egitura geometrikoei izaera gizatiarragoa ematen saiatzea izan zen, eta horretarako bere jaioterriko tradiziozko arkitekturan oinarritu zen. Aaltoren lehen obrak Langileen Etxea (1923-1925) eta Elkarte herrizaleen eraikina (1929) izan ziren.

1927an Turkora aldatu zuen bulegoa, eta han "Turun Sanomat" egunkariaren eraikina (1927-1929), tuberkulosoentzako Paimioko sendategia (1928-1933), eta Viipuriko Udal liburutegia (1930-1935) eraiki zituen.

Azken eraikin horretako eskailerak (kanpotik eta beiraz estaliak) oso imitatuak izan ziren. 1933an Helsinkira aldari zen, eta han, 1935ean, emaztearekin eta beste kide batzuekin batera, Artek altzari lantegia sortu zuen. Handik laster, 1937ko Pariseko Erakusketa Unibertsaleko finlandiar pabilioia egiteko lehiaketa irabazi zuen, eta, eraiki ondoren, zurez estali zuen. Aaltoren lanen erakusketa bat zela-eta, 1938an joan zen lehen aldiz Estatu Batuetara, eta berak diseinatu zuen 1939ko New Yorkeko Erakusketa Unibertsaleko Finlandiako pabilioia ere.

1940an irakasle izan zen Cambridgeko Teknologia Instinttuan, Massachusettsen. 200 proiektu baino gehiago egin zituen bere bizitzan eta horietatik erdiak inguru eraiki ziren, gehienak eraikin publikoak, hala nola Saynatsaloko udaletxea (1949-1952), Helsinkiko Kulnuua Etxea (1955-1958), Otaniemiko Teknika Eskola Nagusia (1955-1964) eta Seinajokiko eliza (1958-1965). Alemanian, etxebizitza eraikin bat altxa zuen Interbaun, Berlinen (1957), eta Nerre irabrizeneko etxebizitza blokea, Bremenen (1959-1962), haizemaile formako oinaren gainean. 1976an hil zen Alvar Aalto, eta handik urteetara amaitu zen Essengo Opera .