Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Pop Art

Jasper Johns Bandera (1955 ; New Yorkeko Arte Modernoko Museoa). Koadro hau gerra hotzaren garaian margotua da, eta itxura batean abertzalea den arren, Estatu Batuetan garai hartan zegoen adierazpen askatasunik ezaren kritika gisa ere har daiteke.<br><br>

Londresen eta NewYorken sortu baitzen, Pop-Art arte joerak hiri giroko alderdiak eta ezaugarriak islatu zituen, eta haren margogaiak eta artegaiak kontsumoaren estetikari zegozkion gehienbat : dendak, erakusleihoak, kartelak, iragarkiak izan ziren 1956tik 1965 inguru arteko artistentzat inspirazio iturri nagusia. Pop Art hizkuntza xume bat erabiltzearen alde zegoen, batere zailtasunik izango ez zuena, eta jende gehienak aise ulertuko zuena ; eta, hala, eguneroko bizitzako objektu ezagunak erabiliz -latak, pertsona ezagunen erretratuak...- erraztasun hori iritsi zuen, baina kritiko eta ikusle askok hotza izatea egotzi zioten arte joera honi, zirrararik ez sortzea, alegia. Pop Art ez zegoen inongo dotrinan edo manifestutan oinarritua. Izena Popular Art-en laburdura da, herriaren artea alegia, eta hark baliaturiko irudi asko herri kulturatik sortuak dira : argazkia, komikia, aldizkariak eta egunkariak, zinema, telebista. Bestalde, pop artistek bitarteko mekanikoak edo ia mekanikoak erabili zituzten maiz beren lanak egiteko. Robert Rauschenberg, jasper johns, Andy Warhol, Roy Lichtenstein eta David Hockney dira pop artista nagusiak.

 

Pop Art-en sorrera

Berez Ingalaterran sortu bazen ere (1954-1957), Pop Art-ek Estatu Batuetan hartu zuen indarra, batez ere une hartan kultura herri bat sortu zelako, masa komunikabideek zabaltzen zuten irudiena, ordu arte arrunkeriatzat eta estetikaren kontrakotzat jo izan zena. Pop Art esan zitzaion joera edo gertaera hark espresionismo abstraktuan zuen jatorri hurbilena, eta baita ere 11. Mundu gerran Europatik ihesi Estatu Batuetan bizilekua hartua zuen eta dadaismoari eta surrealismoari loturik egonak ziren artista multzo baten ekarriari : Duchamp, Dali, Ernst, Masson, Matta eta Leger.

Roy Lichtenstein-ek egoki definitu zuen Pop Art : «Erdeinatua izan dena erabiltzea da batez ere Pop-aren ezaugarririk nabarmenena (...) eta publizitatearen baliabiderik praktikoenak, estetika gutxien dutenaketa liskartsuenak elira gehien aintzat hartzen dituenak. Hori da gauzarik pop-ena (...)..~ Publizitatetik, argazkietatik, egunkarietatik, telebistatik, komikietatik, aldizkarietatik ateratatako irudiak helburu estetikoekin berriz erabiltze hori bi eratakoa zen : lekukotasun eta egiaztatze hotz, neutro eta urrundua, edo gizarte urbano, industrial eta kapitalistaren kritika batzuetan epela eta bestetan gogorra .

1950eko hamarraldiaren bukaeran espresionismo abstraktua agortuxea zegoen, baina hark artearen eremuan sortua zuen eragin askatzailea eta bat-bateko adierazpenaren ikerketa Pop Art-en iraultza ekarri zuen. Hasieran Pop-ak espresionismo abstraktuaren askatasun berberaz jokatu zuen baina kontrako zentzuan, sistematikoki baztertu baitzuen sentiberatasunarekin eta subjektibitatearekin zerikusia zuen dena, eta objekturik nortasunik gabeena eta anonimoena jarri baitzuen indarrean.

 

Robert Rauschenberg

1925ean jaio zen Texasen. Ipar Carolinako unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han harreman handia izan zuen john Cage musikagilearekin. 1951n egin zuen bere lehen erakusketa. New Yorkera itzulirik, collageak egiteari eman zitzaion . 1953tik 1955era era askotako materialak erabili zituen : soka, hegazti disekatuak, paperak, altzari puskak. Zati margotuz eta benetako objektuz eginiko lan horiei «combine paintings» esan zitzaien(Rebns, 1955). Rauschenbergen lanak espresionismo abstraktuan zuen jatorria, baina geroztik eta elementu heterogeneoen erabileraz haren estiloak bete-betean egiten zion eraso pintura abstraktuaren(Pinttu•a gorrin, 1955).

1960 ondoren —combine paintings.- horiek aldatuz joan ziren. Serigrafia bidezko inprimaketa gogotik erabili zuen Estatu Batuetako orduko pertsona eta gertaera garrantzitsuak irudikatzeko : Kennedy (RetroactiueI, 1964), Vietnamgo gerra (Creek, 1964) ; koadro ospetsuen erreprodukzioak ere egin zituen : (Bicpcle, 1963 ; Tracer •, 1964). Gero bilaketa abstraktuagotan ibili zen (Ret ,olue)s, 1967). 1973tik aurrera objektu bidezko eraikuntzak landu zituen (Earlp Eg)pticnt Serres). Hoarfrosts (1974- 1975) sailaren bidez, ohialen ezaugarrietan ari izan zen lanean, oihal horietan argazkiak inprimatuz. Rauschenberg guztiz artista emankorra eta oparoa da.

 

Jasper Johns

1955ean Estatu Batuetako bandera sail bat eta jomuga sail bat pintatu zuen (Flag, Target rurtb four faces), eta 1958an jendaurrean erakutsi zituenean protesta ugari sorrarazi zuten. Koadro horietan Johnsek enkaustikaren teknika erabili zuen oihalaren gainaldea aldatzeko, gainalde lauari lehentasuna emanik eta aldi berean irudiaren esanahia azpimarraturik (Flag ore Orange Field, 1957). Objektu kopuru mugatu eta arrunt bat erabili zuen here lanerako : Nrurrbers in Color (1958- 59), The Big FiLee (1960), dlap (1961).

1960ean.-eskultura-- sail bat egin zuen, eguneroko objektu batzuk brontze pintatuz eginak (garagardo latak, pintzelak ...). 1960tik aurrea°a, Johnsen lanak aldaketa garrantzitsu bat izan zuen tekniketan eta margogaietan. 1976an irudiak baztertu zituen, eta koadro handi abstraktuak margotu zituen hiru koloreko marra zeharkakoez. Johns grabatzaile eta marrazkilari bikaina da baita ere.

 

Andy Warhol

Pittsburghen jaio zen 1928an eta New Yorken hil 1987an. Argazkilaria, marrazkilaria eta publizista izan zen hasieran. Bere lehen artelanak komikietan oinarrituriko koadroak izan ziren, baina berehala utzi zion bide Horri. 1962an arrakasta handia izan zuen Cnnrpbell zopa latak, xaboi ontziak eta Coca-Cola botilak irudikatzen zituzten serigrafiekin. Warhol izan zen Pop Ar7 higikundeko aitzindarietako bat Marilyn Monroe, Elvis Presley eta beste artista famatu batzuen serigrafiazko erretratuak, behin eta berriz errepikatuak, egin zituen, eta aldizkarietako eta egunkarietako marrazkiak eta argazkiak baliatzen zituen bere lanetan.

Hasierako harriduraren ondoren berehala arrakasta handia izan zuen. 1963an Facta » sortu zuen, era askotako artisten lantegia eta biltokia, bere garaian arrakasta handia izan zuena. Warhol oso nabarmendu zalea zen, ospearen bilatzaile amorratua, giro eta festa snob guztietan gailen ibiltzen zena.

Warholek berak esana da makina bat izatea eta makina batek bezala pintatzea gustaniko litzaiokeela. The Yeluet Underground rock taldearen babesle eta eragile izan zen.

1967tik 1971ra pintura utzi eta Undergrottnd zineman jardun zuen, fiten mutu, erabat geldi eta oso luzeak eginez : Sleep (1963), Emprre (1964). 1972an pintatzen hasi zen berriz, Mao Zedongen erretratu sail bat, eta X1.mendeko judu garrantzitsuenena, hesteak beste, egin zituen (Marx, Einstein...). Azken urteetan obra abstraktuak egin zituen.

 

Roy Lichtenstein

1923an jaio zen New Yorken. Arte ikasketak egin ondoren, New Yorken hartu zuen bizilekua. 1951tik aurrera urtero-urtero egin ziaren erakusketak, haina 1960-61 arte ez zuen jendearen arreta erakarri. Espresionismo abstraktuari uko eginik, publizitateko irudi arruntenetan (Like Netu, 1961), komikietan (llhnctm, 1963), egunkarietan eta telehistan aukeratu zituen bere margogaiak.

Teknikaren aldetik, moldiztegiko haliahideak erabili zituen, eta oso ezaugarri berezia da haren obran puntu txikiz eginiko trama. Bere koadro komikietan oinarrituei eta Cbzannere eta Picassoren koadro batzuetanoinarririko lanei (Cezanne andrearen erretratua, 1962), gustu tsarrekoak iritzi zieten kritiko batzuek eta Estatu Batuetako gizartearen kontrako satira gogortzat beste batzuek. Telebista eta garbigailusail bat ere egin zuen (lirasbirzglllachine, 1961). 1964tik aurrera bizitza modernoko irudiak bigarren mailan utzi ziaren eta espresionismo abstrakniari buruzko lan ironikoak, 1930eko arte apaindurazkoan oinarrituriko lanak eta izadi hilak landu zituen . Geroztik, arte modernoaren joera nagusiak beraren molde berezian landu ziaren,modu jostari eta ironikoan interpretatuz. Litografia eta serigrafia ere landu zituen, oso egokiak baitira bere estilorako, eta brontzez ere landu zituen bere pinturetatik ateratako elementu batzuk.

 

David Hockney

1937anjaio zen Bradforden, Londreseko Royal College of Art-en egin zinten ikasketak, eta britainiar Pop artisten giroan ibili zen.

Pintura eta argazkigintza tartekatu izan ditu bere lanean. Hasieran Hockney Pop Arten baitan ari izan zen lanean, baina pizlcanakapLzlcanaka kontsumoko objektuak irudikatzeari utzi eta paisajeak, etzeak eta batez ere igerilekuak pintatzen hasi zen, igerilekuak baitira gehien landu izan duen gaietako bat (Nick Wrlder, 1966 ; ABrggerSplasb). Aldaketa hori Los Angelesen gorpuztu zuen, han bizi izan baitzen 1963tik 1967ra. 1970etik aurrera Hockneyk zeharo baztertu zuen Pop Art joera. Grabatu, marrazki eta argazkiak autobiografikoak egin zituen batez ere. Bere koadroetako pertsonaiak antzerki gisako dekoratu batean ezartzen dial, umorez eta urruntasunez begiratuta. Erretratu asko egin du, estilo klasikoan (PeterScblesinger, 1967 ; Celia, suite, 1972-73). Antzerkirako dekoratuak eta jantziak ere egin ditu ugari. Eta 1980az geroztik gogotik ari izan da argazkigintzan, Polaroid karreren argazkiekin kubismoaren kutsuko collage handiak eginez.