Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Futurismoa. Boccioni

Futurismoko lehen belaunaldiko bi margolan. Ezkerrean, Garraren Antzerkrko irteera (l9O9). Bilduma pribatua. Eskuinean, Severiniren Tabarineko hhieroglifo dinamikoa (1912). Arte Modernoko Museoa, NewYork.<br><br>

 

Futurismoa

Futurismoa Italian sortu zen XX. mendearen hasieran, F.T. Marinetti olerkariaren eskutik, Futurismoa idatzia argitaratu zuenean 1909an. Hasieran olerkigintzako abangoardia higikunde gisa nabarmendu zen, beraz, baina geroago heste arte alor batzuetara ere zabaldu zen, 1910ean Milanen sinaturiko Margolarifiztzu ?istert ntarz (estuak edo geroago argitaratutako Alat7ifestzt teknikoak erakusten duten bezala. Margolari futurista gisa azaldu ziren, besteak beste, U. Boccioni, C. Cana, L. Russolo, G. Balla eta G. Severini.

Futurismoa kulturaren tradizionalismoaren eta burgesiaren kontrako erreakzio gisa egituratu zen, anarkiaren bidetik lehenik eta abertzaletasunaren bidetik geroago.

Hura izan zen modernitatearen aldeko jarrera erakutsi zuen lehen higikundea, arte ikusgarrien alorrean ez ezik, baita gainerako guztietan ere (modan, politikan, zineman, etab.).

Keinua eta hitza ideologiaz bete zuten, eta aldi berean oso azterketa sakona egin zuten gaiei eta hizkuntzari buruz. Probokazioa, eskandalua eta indarra erabili zuten, makina, lastertasuna eta mugunenduari loturiko balio abstraktuak ikur zituen modernitatearen aldeko adierazpide gisa. Gizarte industrializatuetako hiriak, lastertasunaren mitoa, dinamismoa izan zituzten inspirazio ituni etagai nagusi. Margolaritza teknika eta moldeei dagokienez, berriz, inpresionismoaren ondoko artista dibisionisten deskonposiziorako joera eta koloreen erabilera beretu zuten, teknika puntillistari jarraituz egin zuten lan asko, eta kubisten formen analisia ere landu zuten. 4ndar lerroak ,, eta objektuaren eta ingurunearen arteko batasuna azpimarratu zituzten beren koadroetan.

Futurismoaren lehenengo belaunaldia edo lehen futurismo deritzona 1916an desegin zen. Berriro indartu zen Lehen Mundu gerraz gero, bigarren futurismo delakoarekin hain zuzen ere, baina lotura zuela-eta faxismoarekin, bazterrera gelditu zen, ideologia faxistaren kontrako kritiken eraginez.

Dena dela, aurreragoko ikerketei esker berreskuratu egin zuen abangoardiako higIIctmdearen ospea, 1960. urtetik aurrera bereziki, eta oro har, eragin handia izan zuen Errusiako konstruktibismoan, dadaismoan eta surrealismoan.

Margolariei dagokienez, Gino Severini da (1883-1966), hasieran esan bezala, kontuan hartu beharrekoetako bat. Severini oso gazterik joan zen Parisa, eta harreman estua izan zuen Frantziako margolaritzarekin, kubismoarekin batez ere (Pan pan dantza Moraico-n, 1911). Margolari inpresionisten eta inpresionismo ondokoen eragina ere nabarmena du hasierako obretan. Futurismoarelcin bat egin ondoren orfismoa eta kubismo sintetikoa izan zineen oinarri nagusiak. Bere koadroetako gai nagusia kafetegi eta dantzaldietako giro zalapartatsu eta alaia izan zen.

Aipagarriak ditu, besteak beste : Neskatxa + bidea + eguratsa ( 1913 ; Arte Modernoko Nazio Galeria, Erroma), Dantzari urdina (1912 ; Jucker bilduma, Milan), etab.

Carlo Carra margolariak (1881-1966) Milanen eta Parisen egin zituen margolaritza ikasketak. Inpresionisten, Courbeten, Constableren eta Turner-en lanak ikertu zituen.

Erromantizismoaren eta Piamonteko paisajisten eragina jaso zuen eta lotura izan zuen margolari dibisionistelcin ere. 1910ean, futurismoarekin bat egin ondoren, Galli anarkistaren hileta (1911) margotu zuen. Eskema kubistei jarraituz, sintesi oso orijinala gauzatu zuen bere obretan. 1916tilc aurrera margolaritza metafisikoa landu zuen batez ere : Gela sorgindua, Ingeniariaren maitalea, etab.

Luigi Russolo (1886-1947) margolari eta rnusilcagile gisa nabarmendu zen. Margolaritzan, joera dibisionista sinbolistari jarraitu zion obra batzuetan (Gatz bateko oroitzapena, 1911) eta mugimenduaren eta indar lerroen adierazpen eskematikoa bilatu zuen beste batzuetan (Alatxinada, (luto batea dinanzisrnoa) . Musikaren alorrean, ekarpen garrantzitsu bat egin zuen musilcan zaratak sartuz, eta musika konkretuaren aitzindari izan ziren musika tresnak, intonarzunorr, asmatu zituen.

Giacomo Balla italiarrak (1871-1958) inpresionismoaren eta neoinpresionismoaren eragina jaso zuen, baina oso bide berezia egin zuen argiaren eta mugimenduaren adierazkortasunaren azterketan. Azterketa honekabstrakziora eraman zuen zenbait obratan, adibidez Elkar uztartze iridiszenteak (1912) eta Autoa + lastertasuna + argia (1913), formaren plastizitatea adierazten duen koadroan. Mugimenduaren azterketa izan zuen kezka nagusia 1911-1912 urte oparoetan ere : Dabilen zakur baten dinamismoa, Auto baten lastertastcrza, etab. Agerpen interbea.tziorzistak sailarekin (1915) lehen futurismoari amaiera eman ondoren, 1915etik aurrera materialekin eta diseinuarekin esperimentatu zuen, eta 1930 inguruan fuhrrismoaren aurreko gai figuratiboetara itzuli zen.

Orain arte aipatu diren margolariez gainera, azpimarratzekoa izan zen, orobat, Sant°Elia arkitektoak egindako lana. 1914an egin zuen bat futurismoarekin eta garrantzizko lanak idatzi (Arkitekttrrztrerr nraalfestua) eta proiektuak (Crtta Nttoua) osatu zituen, paperean guztiak. Bere garaurako oso aurreratuak ziren haren proiektuak eta ideiak, eta gerora gauzatu egin ziren hark iragarritako bideak (igogailuak eraikinen kanpoaldetIIc, indar eu e handiak, eraikin handiak iragarki argidunekin etab.).

Eta, azkenik, futurismoaren jarraitzaileen artean bereziki azpimarratzekoa da Umberto Boccioni margolari eta eskultorea, bera hartzen baita futurismoaren aitzindari nagusitzat .

 

Boccioni

Umberto Boccioni italiarra (Reggio Calabria, 1882 - Verona, 1916) margolari eta eskulturagile gisa nabarmendu zen, eta futurismoaren aitzindaritzat hartua da, ez soilik bere obrengatik, baita higikunde hari egin zizkion ekarpen teorikoengatik ere.

1901ean Erromara aldatu zen, eta Severini ezagutu zuen han. Sironi eta Cambellotirekin batera, Balla maisu naturalista dibisionistaren estudioan aritu zen. 1907 amaieran, Errusian, Paduan eta Venezian egonaldi laburrak egin ondoren, Milanen hartu zuen bizitokia, eta orduan hasi zen, hain zuzen ere, irudiaren psikologiarekin kezkatzen. Horrela, garaitsu hartan osatu zuen gogo aldarteari buruzko bere lehenengo teoria, zeinean agertu baitzen gizarte industrial modernoaren ? alde, ageri-agerian ez bazen ere. Garai hartakoak ditu ondoko margolan hauek: Amaren erretratua ( 1907 ; Milango Arte Modernoko Galeria), Adriana Bisr Fabbrr margolariaren erretratua (1907 ; Erromako Campligi bilduma), Autoerretrattta ( 1908 ; Brera, Milan), Bulegoak Porta Rontarzarz (1908, Italiako Merkataritza Bankuaren bilduma, Erroma). Lehen aldi hartan, Boccionik hurbiletik aztertu zituen Sezesioko higikunde surrealista eta Munchen espresionismoa. Dinamismoa, objektuaren barneko indar gisa, eta aldi berekotasuna, oroitzen denaren eta ikusten denearen arteko sintesi gisa, hartu zituenBoccionik oinarri, eta kontzeptu horietatik sortu zen, hain zuzen ere, futurismoak osagai plastikoaren eta kromatikoaren arteko sintesia bilatzeko zuen joera.

1910ean Manifesta firtttrista sinatu zuen Larra, Russolo eta Marinettu - ekin batera, eta, harrezkero, futurismoaren bide bera izan zen Boccionik egin zuena. Futurismoaren hasierako garaietako obra aipagarriena Hiria iratzartzen du (1910 ing. ; Arte Modernoko museoa, New York), argiaren, lanaren eta mugimenduaren sintesiaren bilaketa etengabearen emaitza. Garai hartako lanetan objektuaren eta ingurunearen batasuna bilatu zuen planoen uztartze dinamikoaren eta indar lerroen bidez, teoria futuristei jarraituz . Ordukoak dira, besteak beste, Barre algara (Arte Modernoko museoa, NewYork), eta gogo aldarteei buruzko saila : Agurrak, Gelditzeaz direnak, Badoazenak (1911 ; Arte Modernoko galeria, Milan).

Eskultura lantzen 1911. urtean hasi zen, eta ondorengo urteetan hainbat obra egin zuen, teorikoak zein artistikoak, futurismoaren ildoari jarraituz bete-betean. Gerra inguruko urteetan, dena dela, higikunde futuristako gainerako margolariek bezala, bazter utzi zuen futurismoa. Gerra aurreko urteak izan zituen hortaz, emankorrenak.

Aipagarriak dira aldi horretanMalgtttasttaza (1912), Dinamismoa saila (1913) eta batez ere, Jarraitastuz.foz ina bakarrak espazioan (1913) eskultura lanak. Azken hori da, hain zuzen ere, futurismoaren maisulantzat hartzen den eskultura, mugimenduaren indarraren goratzarrea adierazten duena.