Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Pablo Picasso

Picassoren bi obra, joera kubistakoak biak. Ezkerrean, Avignongo neskatlak (1907). New Yorkeko Arte Modernoko Museoa. Eskuinean, Hiru musikariak (1921). Flladelfiako Arte Museoa, EEBB.<br><br>

Michelangeloz gero, ez da bere garaian artistarik izan halako lilura eta harridura handia sortu duenik, artearen bilakaera halako moduan baldintzatu eta aurrerarazi duenik.

Kubismoaren sortzalleetako bat izan zen, Braquerekin batera ; Picassoren eredua ezinbestekoa izan zen surrealismoan eta ametsaren eta inkontzientearen pinturan. 1950 arte, ez zen arte joera garrantzizkorik izan, nola edo hala Picassoren eraginik izan ez zuenik . Hala ere, iraganeko arte guztia, eta batez ere arte primitiboa, ezagutu, aztertu eta sakonduagatik, artista bakartia eta kulturaren aldetik autonomoa izan zen. Haren obrak indarkeria eta goxotasuna, sentimentuzko hunkitzea eta probokazio hausleak aldizkatu zituen, bere bizitzaren gorabeheren eta bere artista izatearen anbiguotasun misteriotsuaren ispilu. Emankor, margogaietan aberats, era askotako tekniken erabiltzaile, eta baita asmatzaile ere, Picassorengan gorpuzten da XX. mendeko artea. Parisek eta Bartzelonak Picasso museo bana dute, eta haren artelanak mundu osoko museotan sakanabaturik daude.

 

Gaztaroa. Bartzelona

Pablo Ruiz Picasso 1881ean jaio zen Malagan. Aita margolaria eta arte irakaslea zuen. 1891n familia osoa Coruñara joan zen eta 1895ean Bartzelonara ; hango ,,Escola de Llotja, n ibili zen margolaritza ikasketak egiten, baina ordurako erakutsia zuen pinturarako gaitasuna, erraztasuna eta jeinua.

1899an Els Quatre Gats kabaretean biltzen ziren katalan higikunde modernistako artisten ezagutza egin zuen, eta haien bidez ezagutu zituen Greco, Zurbaran eta Kataluniako Erdi Aroko eskultura ; 1900ean eginzuen lehen bakarkako erakusketa Els Quatre Gats-en. Urte hartan bertan Parisa abiatu zen lehen aldiz. Garai hartan figurazio akademikoa baztertu zuen, eta kabaretetako ikuspegiak eta prostituten erretratuak egin zituen (Le Moulinn de la Galette, 1900 ; Enxakzznzea zakur)-arekin, 1901).

 

Aro urdina eta aro arrosa

1900etik 1904ra hiru bidaldi egin zituen Parisa, eta 1904an han kokatu zen. Harremanak izan zituen artista askorekin, eta pintore eta arte joera elkarren oso desberdinen eragina izan zuen : Toulouse-Lautrec,Paul Gauguin, Greziako arte klasikoa, Espainiako tradizioa... Garai horretakoa du ,,Aro urdina» esaten zaiona : joera sinbolistako koadroak, pierrotak, kabareteko dantzariak eta prostitutak irudikatzen zituztenak, behartsuenganako errukiz beteak ; ia margo bakarrekoak ziren koadro haiek -urdinak-, eta oso hurbil zeuden Isidro Nonell margolari katalanaren obratik (Natza; Arlekina ; Bizitza, Zelestina). 1904ko apirilean Parisen hartu zuen behin betiko bizilekua, lantokia Montmartren jarri zuen, eta Apollinaireren, Matisseren eta Max Jacoben adiskide egin zen.

1905etik 1907rako garaiari.Aro arrosa» esan izan zaio ; munduaren ikuskera baikorragoa adierazten zuen, arrosa eta kolore argiak ziren koadro haietan nagusi, eta arlekinak, akrobatak, emakume zaldizkoak, eta alderrai jendea oro har irudikatzen zituen (Akrobata bolarekin, Txerpolariak, Emakumea haizemailearekin). Garai hartantxe egin zituen lehen urratsak grabatugintzan (Otordu urria) eta eskulturagintzan (Eroa, brontzea). 1906an Andorran egin zuen egonaldiaren ondoren kolore arreak erabiltzen hasi zen, bolumenak eta formak soildu eta gogortu zituen, eta Cezanneren, eskultura iberiarraren eta arte beltzaren eragina izan zuen. Picassoren lanak urte hartan izan zuen aldaketaren adierazgarri esanguratsuak dira Gettrzrde Steinen erretratua eta Emakume brlztztak, iberiar artearen eta Afrikako eskulturaren eragina dutenak, harrezkero Picassoren obra osoan nabarmena izango zen , primitibotasunerako,, halako joera baten erakusgarri.

 

Kubismoaren iraultza

Picassok 1906tik 1907ra bitartean margotu zuen Avignongo Neskatxak koadroa kubismoaren aitzindaritzat hartu izan da.

Cdzanneren eta eskultura beltzen eragina izan zuen koadro horrekin, ordu arteko aste tradizioa irauli zuen Picassok, eta 1937 arte jendaurrean erakutsi ez bazen ere, koadro horrek berebiziko ospea izan zuen Picassoren lantegian ikusia zuten artistei esker.

1907tik 1914ra Braque eta Gris pintoreekin batera kubismoa sortu zuen, gauzakiak kuboen eta irudi geometrikoen bidez ikuspegi anitzetatik irudikatzen zituen arte joera. Kubismoak oso gutxi iraun bazuen ere (1908-1914), haren eragina berebizikoa izan zen XX. mendeko artean. Berpizkundetik jasotako perspektiba desagertarazi zuen, eta kolokan jarri zuen ordu arte artelanak ulertzeko erabiltzen zen irizpidea.

Nekez bereiz daiteke joera horretan zer zor zaion Picassori eta zer Braqueri, oso harreman estuan lan egin baitzuten urte batzuetan . Kubismoa, hitz gutxitan esateko, objektuak soiltzeko eta gorputz gotor geometrikoetara mugatzeko ahalegin gogoetatu bat izan zen, ikusmenezkoa bezainbat, objektuen ,ukimenezko» sentipena adierazi nahi zuena (Izadi bila ogiekin, 1908, Fabrika Hona de Ebron, 1909. Margoa kolore neutro bakan batzuetara mugatu zuen, eta koadroaren homogeneotasuna azpimarratzeko eran ; objektua, bai izadi hiletan eta bai aurpegietan, angelu guztietatik erakutsita zegoen, planoetan deskonposatua eta espazioak bereganatua (Emakumea berdez ; Anzbrorse Trollard-eN erretratua, 1909-1910 ; D. H. KabNtuerler-eta erretratua, 1910).

1913az geroztik, Picasso objektuak berreratzen hasi zen, ez bolumenetan, planotanbaizik, sintesi moduan, lerro makotuen bidez forma jakin baten tankera emanik (Biolina eta gitarra). Errealitatearen sentipena adierazteko, elementu landugabeak sartu zituen koadroetan : oihalak, zenbakiak, egunkaritatik ebakitako puskak, botiletako etiketak, hormak papereztatzeko paperak..., arrazoi formalengatik edo poetikoengatik efektu berezi bat sortzeko ; objektu multzo elkartu horiek koadroetan sartzeari paper itsatsien teknika esan zitzaion (Izadr hila fruituekin eta biolinarekin). Picasso errealitatearen azterle nekaezina izan zen, baina errealitate horren itxura apurtu nahi izan zuen beti (Musika orria eta gitarra ; Botila, edontzia eta biolr) za ; Neskagazte baten erretratua, 1914 ; Arlekina, 1915). Picassok 1914 inguruan amaitu bazuen ere bere aro kubista, geroztik egin zuen joera kubistako margolanik, eta haren eredu gailena Hitzi Nzusrkariak (1921) izan zen.

 

Erromako egonaldia

I. Mundu gerrak Braquerengandik eta Montmartreko adiskide pintoreengandik bereizi zuen. 1917an jean Cocteaurekin batera Erromara joan zen Diaghileven errusiar balletentzat dekoratuak egitera, Satieren Parade balleteko jantziak eta eszenografia, besteak beste. Han, Olga Koklova dantzaria ezagutu zuen eta harekin ezkondu zen. Geroztik maiz ari izan zen errusiar dantzari horiekin lankidetzan (Hrnt adarreko kapelua, Pulcitzella), antzerkiaren eta dantzaren mundura zaleturik. Garai horretako margolanetan klasizismoaren eragina ageri du (Bi emakuNZe hondartzan, karika, 1922 ; OlgareN erretrcrttra, 1923 ; Pata-eN flautak) .