Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Georges Rouault

Georges Rouault margolari independentearen bi obra, San Petersburgoko Ermitage museoan ikusgai biak. Ezkerrean, Udaberria (1911).<br><br>Eskuinean, Emagalduak (1907)

Rouault ez zen abangoardia talde jakin bateko kide, ezta eskola edo higikunde batekoa ere. Bai bere margolanen estiloagatik, bai lantzen zituen gai kristauengatik, arte modernoko joera nagusietatik kanpo gelditzen da Rouault. Dena dela, nahiz eta joera horietatik urrun aritzen zen, ez ziren erabat arrotzak Rouaultentzat, ez behintzat emaitza plastikoei dagokionez. Rouault bakartia zen, artista independentea.Georges Rouault 1871ko maiatzaren 27an jaio zen Bellevillen, Frantzian. Aita arotza zuen eta ama jostuna. Pinturaganako zaletasuna eta artearenganako errespetua bere aitonaren eraginez sortu zitzaizkion.

Hamalau urte zituela Tamoni beira margotzailearekin hasi zen marrazkigintza ikasten, eta ondoren Hirsch-engana (antzinako beirategiak kopiatzen zituena) joan zen. Lantegi horietan lanean ari zela, arte apaingarrietako eskolan ikasten zuen gauez.

Trebetasun eta estilo handia zuen, antza, eskolan ; hain zen iaioa, ezen Albert Besnardek proposatu baitzion Farmazia Eskolako beirategiak egiteko. 1890ean Arte Ederretako eskolan sartu zen. Lehendabizi, Elie Dalaunayren ikasle izan zen, eta hura hil zenean, Gustave Moreau izan zuen irakasle. Moreauren pedagogia metodoa naturaren behaketan eta maisu handien azterketan oinarritzen zen ; bestalde, saiatzen zen ikasleek zeinek bere benetako izaera erakus zezaten. Rouaulten ustez, ordea, irakaskuntza eredu hura erabat zaharkiturik zegoen, eta Erromako sarira bitan aurkeztu eta porrot egin ondoren (1893 eta 1895), eskola utzi eta lanean hasi zen, bere kabuz. Eskolarekin izan zuen haustura horrek, hala ere, ez zuen berebiziko eragina izan Rouaulten pinturan : zenbait urtetan (1895-1901) Eskritura Santuan oinarritutako artista frantsesen eraskusketa ofizialetan hainbat olio pintura erakutsi zituen. Garai horretan, Rouaulten estiloaren bilakaera motela eta ia somaezina izan zen ; bilakaera hori, gainera, erakusketa ofizialeko lanetan baino gehiago marrazkieta paisajeetan atzeman zitekeen.

1898an, Moreau hil zenean, krisi aldi bat hasi zen Rouaultentzat, krisialdi morala eta fisikoa aldi berean. Moreauren lanekin museo txiki bat egin zen Parisen eta museoko arduradun izendatu zuten Rouault. Garai horretan, bestalde, arte modernoaren ingurura hurbildu zen : Toulouse-Lautrec, Cezanne . 1901. urte inguruan kristautasunera itzuli zen, eta J. K. Huysmans eta Leon Bloy idazle kristau ospetsuak ezagutu zituen. Eragin handia izan zuten idazle haiek Rouaulten ondorengo lanetan.

Rouaulten tematilcak homogeneoa badirudi ere, garai batetik bestera aldatu egiten da artistaren beraren banoko bilakaeraren arabera. Erlijio gaiak dira Rouaulten lanetan nagusiak, baina Elizaren enkarguz gutxi batzuetan besterik ez zuen lan egin : 1945ean, Devemy eta R.P. Couturier-ek eskatuta, bost beira leiho egin zituen Assyko elizarako, eta 1949tik aurrera Ligugeko abatetxerako esmalteen maketak osatu zituen. 1900-1902 urteen bitartean lortu zuen Rouaultek, pintore gisa, independentzia : Jaungoikoa aurkitu zuen berriz ere. Ondorengo hamabost urteak iraultza urteak izan zituela esan daiteke ; Haurra, Iheslaria, Emagaldua, Pailazoa eta Buruak gaiak erabiltzen zituen Rouaultek gizakiaren gainbeheraren aurrean bere baitan sentitzen zuen haserre mingarria erakusteko (Pottlot jauni-a)idreak, 1905).Aita hil (1912) eta ondorengo urteetan(Lehen Mundu gerra) beste aldi bati ekin zion Rouaultek : Miserere lanerako grabatuak egin zituen Ambroise Vollarden enkarguz, eta Charles Baudelaireren Les Fleurs du nial, Vollarden Les Reincaruatrons du Pere [Ibisliburuetakoak, besteak beste. 1907. urtetikaurrera Epaileak izan ziren Rouaulten begikopertsonaiak, eta 1912. urtetik aurrera, behiz,Pailazoak izan zuen nagusi : pailazoa, heroiaeta biktima aldi berean, Kristoren bikoitzadela esan daiteke, eta hortaz, gizakiaren sinboloa. Ondorengo aldiko (1930-1948) lanetanzenbait lanetan Bigarren Mundu gerrak eragin dramatikoa izan zuen (Honio Honiini Lzzpzrs, 1944-1948). Pailazoen, printzesen eta santuen seriotasun barea (ireronique, 1945.urte inguruan), Bibliako pasarteek duten giroa, eta Gurutziltzatuen eta Ecce Harro-enirribarre errukiorra artistaren heldutasun espiritualarenispilu dira. 1948-1958 urteen bitartean,Jainkoaren inguruko gaiak alde bateramistikoaren garaia izan zen, nolabait esatekoGustave Moreauren irakaspenetatik bioinarri nagusi atera zituen Rouaultek : batetikadierazpenaren zintzotasuna, eta bestetik,Lehenengo oinarria Rouaulten izaerari atxikia da, eta bigarrenari dagokionez, pintorearenlan guztia oinarri honen gainean eraikiadela esan daiteke. Rouaulten lehenengokolore beltz eta urdinak ziren nagusi. Materia,eta kautxua erabiltzen zituen batez ere.Rouaultek ez zuen ia fauvismoarekin loturarik,sorreran (1903) parte harat zuen eta 1905eanfauvistekin batera egin zuen erakusketa bat.Rouaultek, garai hartan, Durnierren eta Lautrec-enerrepertorioaren arteko sintesia egitenbat Cezanne da (hari buruz zenbait orrialde idatzi zituen Rouaultek bere Oroitzaperi intirrioak lanean).Rouaulten arteak Gerra Handiaren ondorengofaktore nagusiek eragin zuten: batetik, 19061912 urteen bitartean Metheyren lantegianzeramika gainean egin zituen pinturen eraginez,zuen, eta bestetik, Miserere laneko grabatuakegiten ari zela (horiek egiteko era guztietakoRouault ohartu zen materiari aurre egiteaezinbesteko lana zela margolariarentzat.Rouaulten pinturaren bilakaeran izan zenaldaketa nagusia edo nabarmenena materiariolio pinturetara igaro zen. Aldaketa horrenondorengo aldiak oso azalpen erraza du :formaren ikuspegitik, irudi ia naturalistakbaztertu zituen eta ikonoetan oinarritu zenbatez ere, pintura ia erabat abstraktuanmurgildu zen (nahiz eta naturarekin harremanazuen). Maila horretan, formak nabarmenduzituen neurrian, koloreak ere nabarmenduzorroztasunak ere indar hartu zuten.

Hauek dira Rouaulten lan nagusiak : Kalbariorako bidea (1891, Wadsworth Atheneum, Hartford) ; Duoa (1904, Arte EderretakoWalter P. Chrysler, Jr. Collection, New York) ; Sallys izeba (1907, Tate Gallery, Londres) ; Epaileak (1908, Statens Museum for Kunst, Kopenhage) ; X jaunaren erretratua (1911, Albright-KnoY Art Gallery, Buffalo) ; Errege zabarra (1916-1936, Arte Museoa, Pittsburgh) ; Hiriz pailazo (1917, Joseph Pulitzer Jr. Collection, St. Louis) ; Gin -iitziltzatzea (1918, Henry P. Mcllhenny Collection, Filadelfia) ; Pierrot (1920, Stedelijk Museum, Amsterdam) ; K-risto soldaduek iraindua(1932, Arte Modernoko museoa, New York) ; Atiipegr Santua (1933, Arte Modernoko Museoa, Paris) ; Hiru epaileak (1937-1938, TateGallery, Londres) ; Pailazoareni burua (1948, Arte Ederretako museoa, Boston) ; Loreaparrigarriak (1953, bilduma partikularra, Paris).