Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Andre Derain eta Raoul Dufy

Derainen Beltzez jantzitako neska baten erretratua (1914). Ermitage museoa, San Petersburgo.<br><br>Derain izan zen fauvismoaren jarraitzaile nagusietakoa .<br><br>

 

Andre Derain

Fauvismoaren jarraitzaile nagusietako bat izan zen Derain. Chatou-n jaio zen, Frantzian, 1880. urtean. Gurasoek ingeniero ikasketak egin zitzan desio bazuten ere, Deraini gazterik sortu zitzaion margolaritzarako zaletasuna, eta hemeretzi urte zituela Parisa joan zen ikastera, Carriere eta Julian akademietan . 1900. urtean Maurice de Vlaminck margolaria ezagutu zuen eta hark bultzaturik buru-belarri margotzen hasi zen. Urte hartan bertan Chatoun lantegi bat hartu zuten errentan Vlaminck-elc eta Derainek elkarrekin lan egiteko. Handik gutxira, ordea, nork bere bideari ekin zion : Vlaminckek "senak eraginik" margotu zuen ; Derain, berriz, gogoetak eta kulturak erakarri zuten, museoetako arteak bereziki. Behin, Louvre museoan, jean Puy frantses pintorearekin (1876-1960) margolanen kopiak egiten ari zela, Matisse ikusi zuen, eta txunditurik geratu zen haren lanaren askatasuna eta indarra ikusita. Gero soldadutza luzeaizan zuen (1900-1904), eta denbora bitarte horretan ez zuen lan handirik egiterik izan.

Garai horretatik aipagarria du, adibidez, Txanelak Pecq-en (Paris, Arte Modernoko Museo Nazionala), indar handiz eta kolore nahasgabe bortitzez margotua. Gero, 1905eko udan, Collioure-n egon zen, Matisserekin batera. Han egin zituen margolanetan erabili zuen teknikak, ukitu luze karratuek, Matisserena gogorazten du, baina Derainek lirismo distiratsu eta egikera ausart halako bat du, erabat biribildu gabea.

Paisajeak margotu zituen batez ere, eta urte hartako Salori d'autornnte-ko " cage aux fauves" ospetsuan jarri zituen ilcusgai. Arnbroise Vollard artelanen salerosleak obra guztia erosi zion, eta Londresa joatea proposatu.

Londresen Hyde Park-eko oihal famatuak egin zituen, eta Tamesis-ko kaien sail ikusgarria (Musee de 1'Annonciade, Saint-Tropez) . 1907. urtetik aurrera aldatuz joan zen Derainen lagun eta harreman sarea ; Chatou utzi, Vlaminck-engandik aldendu, eta Montmartre-n jarri zen bizitzen, bere lagun berrien ondoan : Georges Braque, Max Jacob, Guillaurne Apollinaire, Kess Van Dongen, Pablo Picasso. Kolorea erabat baztertu ez bazuen ere -Chatou, Collioure eta Londresen lortu zituen efekturik bizienak-, aurreko bidetik aldendu zen, Braquek garaitsu hartan egin zuen bezala. Ez zitzaion kubismoari atxiki, baina handik aurrera, eta 1910 arte, gutxi gorabehera, gero eta gehiago egituratu zituen bere margolanak -Cassis-ko paisajeak (Troyes, P. Levy-ren emaitza), Bainu hartzaileak (1908, New York, Museum Of Modern Art, MOMIA)-, Picassoren Deinoiselles d Avignon margolanaren eraginez segur aski. Beste zenbait margolanek, hala nola Cagnes-ko zubia (Washington, Naitonal Gallery) edo Cadaques-ko ikuspegia (1910, Basileako museoa), Cezannerenak dakartzate gogora. Derain-en hurrengo beste zenbait lanetan, berriz, jatorri desberdineko eragina antzematen da : XV.. endeko pintura italiar eta flandriarrarena (Leihoan. zehar, 1912, New York, MOMIA), irudigintza herrikoiarena (I zaldttrta, 1914, Ermitage jauregia, San Petersburgo), Erdi Aroko pinturarena (Edaleak, 1913, Tokio, Kabutoya museoa).

Lehen Mundu gerrak (1914-1918) pintore gazteak sakabanatu zituen eta kritikariengan eta jendearengan margolaritza nazional eta tradizionalerako halako joera batsortu zuen, eta, hala, gerra ondorengo hamabost urteetan, Frantziako pintore bizi handientzat hartua izan zen Derain. Andre Salmon, Guillaume Apollinaire eta Elie Faure-k, besteak beste, haren eklektizismoa goraipatu zuten ; eta horixe da, hain zuzen, Derainen lanaren ezaugarri nagusia. PiYlcana-pixkana gero eta ageriago azaldu zen museoetako kulturaren eragina Dereinen margolanetan eta teknikan : haren biluziek Gustave Courbet eta Pierre Auguste Renoir dakarte gogora ; haren paisajeek Camille Corot (San Alaxinrino basilika, Paris, AMMN), Barbizongo eskola, baita Alessandro Magnasco XVIII. mendeko italiar margolaria(Baknnteak, 1954, Troyes, P. Levyren emaitza) ; eta haren erretratuek Bizantzio, Venezia, Espainiako pintura, edota Ingres, modeloaren arabera.

Urte batzuetan antzerkiko ikuskarietan inspiratu zen Derainen margokera (Pierrot etaArlekina, 1924, Paris, Walter-Guillaumeren emaitza), eta dekoratu eta jantziak diseinatu zituen, Errusiako Balletentzat besteak beste. Derain irudigile bikaina zen etazenbait liburu irudiztatu zituen : I Enchantetn ? potn -rissant (l9O9), Guillaume Apollinaire-ena, OEuures burlesques et mlstiques dttfieiedlatorelnion an corruentdeBarcelone (1912), Max Jacob-ena, llont-de-Piete (1916), Andre Breton-ena, eta Heliogabale (1934), Antonin Artaud-ena.

Fauvismo aldi distiratsu baten ondoren Derain margolaritza tradizionalera itzuli zengarai bertsuan, haren lagun Braque - eta Picassok kubismoa sortu zuten. Baliteke arte higikunde berri horri hasieran egion zioten harrera txarrak bultzatu izana Derain beste norabide bat hartzera, tradizio neoklasikoari atxikia eta lehen urteetako bat-batekotasun eta indarretik aldendua. 1954. urtean hil zen, Garches-en.

Derainen obra Europa eta Estatu Batuetako museo handienetan aurki daiteke, eta hainbat bilduma partikularretan, hala nola Pierre Levy-renean (Troyesko Ar -te Modernoko Museoan gaur egun) eta Walter-Guillaume-renean (Musee de 1'Orangerie, Paris).

 

Raoul Dufy

Pintore eta diseinugile frantsesa. Le Havre-n jaio zen, 1877an. Hamabost urte zituela pintura ikasketak egiten hasi zen Le Havreko Arte Ederretako Udal Eskolan ; Othon Friesz margolari frantsesa (1879-1949) ezagutu zuen han. Dufyk inoiz aitortu zuenez, bi eredu handi izan zituen garai hartan : Eugene Boudin (1924-1898) eta Delacroix ; azken honen Tra-vanoren justizia izeneko margolanak (Rouengo museoa) berebiziko zirrara egin zion.

1900ean udalaren diru laguntzaz Parisa joan zen margolaritza ikasketak egitera. Hasieran inpresionistek erakarri zuten -Manet, Monet, Pissarro-lc-, eta inpresionisten ondokoek, Lautrec-ek batez ere. Garai hartan Albert Marquet (1875-1947) pintore lagunarekin batera lan egin zuen Fecamp-en, Trouville-n, eta Le Havre-n. Orduko lanen artean aipagarriak ditu, adibidez, Kale banderez apairzdtza eta Trotturlleko afitrak (1906, Paris, ANIMN), duten pintzel ukitu eta koloreagatik, fauvistak, baina sentiberatasun inpresionistakoak oraindik.Dufyk berak aitortu zuenez, 1905ean Salon d'autoizzne erakusketan Matisseren Lujua, baretasuna eta Irnzurtasttua lana ikustean pintatzeko moduz aldatzea erabaki zuen : "Irudimena marrazki eta margo bihurtzearen miraria ikusi nuenean, inoiz izandako xarma guztia galdu zuen niretzat errealismo inpresionistak". Handik bi urtera egin zuen Jeanrze lore artean (1907, Havre museoa) lanak Matisseren eragin garbia du. Cezanneren atzera begirako erakusketa handi baten ondoren (1907), hurrengo urtean Braquerekin Estaquera egin zuen bidaiak margolana egituratu beharraren kezka sortu zion, baina ez zen, haatik, kubismora lerratu (Arbolak Estague-n., 1908, Paris, AMMN) ; Arrosazko enzakurrzea (1908, Paris, AMMN) lanaren kolore bizitasun handiak eta adierazkortasun grafiko garbiak Van Goghen lana ekartzen du gogora, eta baita espresionismo alemaniarra ere.

1909 inguruan Dulfyren artea arindu egin zen, eta graziaz eta umorez bete, elementu apaingarriak gehituta kolorezko orbanen eta silueten antolaketan (Bolorzrako basoa, 1909, Nizako museoa ; Jardin abandonatua, 1912, Paris, AMMN).

Bere lagun poeten liburuak irudizapaintzen hasi zen (Orfeor ?e rz bestiarioa, Apollinaire, 1910), eta harrezkero marrazki eta irudi apaingarri asko egin zuen.

1911n ehunak dekoratzeko enpresa bat sortu zuen Paul Poiret jostunarekin batera (1911), eta oihalen diseinuak egin zituen 1912-1930 bitartean Bianchini-Ferrier etxearentzat . 1920ean Idia teilatuan obraren dekoratuak egin zituen Fauconnet-ekin (testua jean Cocteau-rena zen eta Darius Milhaud-ena musika). 192letik aurrera artista dekoratzaileen erakusketetan parte hartu zuen.Lehen Mundu gerraren ondoren, [jence izeneko margolan handiez gero (1919, Chicago eta Nizako museoak), Dulfyren pintura behin betiko egonkortu zen, formula jakin bati atxikirik : marrazki bizi kiribil eta arabeskodunak eginez kolore nahasgabeko eremuetan, arbitrarioki mugatuak itxuraz ; marrazkia eta kolorea, beraz, autonomoak ziren erabat. Gaiak aukeratzean txindurritegietakoa bezalako puntuzko mugimendua kontrajartzen zion kolore bizi lauek mugaturiko espazio bare bati, mugimendua eremu bare baten gainean, ur azala, arraunlariak Marne ibaian (Festa reazttrkoa Haurert, 1925, Paris, AIvIMN ; Nogent, zabi arrosa eta bur?d izzbidea, 1933 ing., Havreko museoa), lasterketa zelaiak (Lasterketak Epsorn-erI, 1935 ing., Paris, ANIMN). Gerraren ondoren grabatuen ordez litografiak egiten hasi zen eta gero eta akuarela gehiago margotu zuen. Urte horietan dekorazioaren alorrean egin zuen lanik aipagarriena Fee Electrrcite da (1937, Paris, AMMN), apaingarri handi bat nazioarteko erakusketa bateko pabilio baterako.

Azkeneko urteetan lan soilagoak, apaindura gutxiagokoak egin zituen : Tailerrak sailak (1942), ia kolore bakarreko ohialak (Kontsola boria, 1947, Louis Carreren bilduma ; Biolin gorria, 1948, Paris, bilduma partikularra). Ez da ahaztu behar, baina, askorentzat haren lanik inportanteena izan zena : haren lumazko eta arkatzezko marrazki zehatz eta bizia, umorez betea (lan horietako asko Parisen daude ikusgai, Arte Modernoko Museo Nazionalean). Izan ere, Dufyk bi gerren arteko mundu baketsu eta alai bateko "kazetari lana" egin zuen bere marrazkien bidez. 1952an, hil baino urte bat lehenago, margolaritzako sari nagusia eskuratu zuen Veneziako bi urtez behingo XXVI sariketan.