Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Fauvismoa. Henri Matisse

Henri Matisse fauvistaren Lidia Detectorskararen erretratua (1947). Ermitage museoa, San Petersburgo .<br><br>

Izadiaren formak bere horretan irudikatzea erdeinatzen zutelako eta margoen harmonia «basatiak» eratzen ahaleginduko zirelako, fauvista -basati, alegia- esan zitzaion 1905ean Parisen erakusketa bat egin zuen margolari gazte talde bati, eta fauvismo deitu zioten haiek sortu zuten higikundeari. Henri Matisse izan zen talde horretako pintore ospetsuena.

 

Fauvismoaren nondik norakoak

Fauvismoa zaletasun bereko eta jarrera artistiko oso hurbileko pintore multzo bat zen, kritikaren erasoak elkarrengana hurbildu baizik ez zuena. Ez zen ez elkarte antolatu bat, ez adiskidetasunez edo sineste artistiko zehatz batez elkarri loturiko talde sendo bat, ez eskola bat. Higikunde hura Matisseren inguruan eratu zen, hura haitzen aclinez eta nagusitasun intelektualez zeregin hartarako egokiena. Harez gainera, Rouault, Marquet, Camoin, Manguin, Puy, Derain, Vlaminck, Friesz, Dufy izan ziren fauvista nagusiak, baina zerrenda hori ez da inondik ere itua eta mugatua, aitzitik, taldearen muin edo gisakotzat hartzen diren hamar bat lagun horiez gainera, baziren baita ere unean uneko adiskidetasunagatik edo bestelako zernolakoren bategatiktalde hartara hurbilduak eta talde hartatik urrunduak, eta baziren orobat artearen historiak beren geroztikako lanengatik eta bere obraren bilakaerarengatik beste eskolen eta joeren baitan sartu izan dituenak, nola diren Braque, Metzinger, Delaunay...

Ez da erraza fauvismoaren jatorriak zeintzuk izan ziren jakitea. Fauvista gehienek bere kasa ikasiak eta prestatuak zirela esaten zuten, eta ez zuten eragin finkorik aitortu, Van Goghena izan ezik. Itxura denez, Gustave Moreaulc Arte Ederren eskolan zuen lantegia izan zen fauvisten harrobi nagusia.

Bukatu, ordea, bat-batean bukatu zen fauvismoa, eta tupusteko bukaera horrek harrituta utzi zituen artearen historialariak.

Bat-batean margo ilunak erabiltzen hasi ziren (marroiak, berde itzaliak, urdin ilunak), eta koadroa antolatzeko modu zurrun eta geometrikoak. Ez zen beraz bilakaerarik izan, erabateko haustura baizik.

 

Fauvismoaren ezaugarriak eta eraginak

Fauvisten arteko lotura eta ezaugarri nagusia kolore biziak erabili izana da, bere garaiko jende asko asaldatu zuen ezaugarria hain zuzen ere. Koloreak beren horretan ezartzen zituzten koadroan : gorriminak, horiak, herdeak Vlaminckek ; gorriak eta urdinak Derainek ; laranjak eta ubelak Matissek eta Manguinek ; denek ez zuten margo eskala bera erabiltzen, baina denek erabili zituzten kolore bizi horiek, aldez aurretik azterketa sakonak egin ondoren, batez ere Gauguinen eta Van Goghen obran.

Koloreak balio adierazkor bat zuen haientzat, eta zirrarak adierazteko erabiltzen zuten mugimenclua irudikatzeko bezainbat.

Plano margotuen kontrakotasunaren bidez mugimendua eta sakonera iradokitzen zuten . Hori da, inondik ere, fauvistek egin zuten ekarpenik emankorrena. Fauvismoa bukatu oncloren ere, pintore haiek margoen ezaugarri hori sakontzen jarraitu zuten, eta alderdi horretan pintura abstraktua zordun zaio fauvismoari. Esan izan da fauvistak, margoez liluraturik, guztiz axolagabeturikzeudela marrazkiaz eta irudien antolamencluaz . Egia da hori ez zela haien kezka nagusia . Berariaz marraztu zuten marrazkera soilaz eta are batzuetan traketsaz, nahiz Matisse eta Dufy, adibidez, marrazkilari bikainak ziren.

Fauvismoan erabateko ezaugarriak, denentzat berdinak, nekez finka badaitezke ere, fauvista askok sintesirako borondante garbi bat erakutsi zuten, estilizaziorako joera, alegia, eta, beraz, interes handia izan zuten joera hori berez zuten bi adierazpidetan : kartelak eta, batez ere, karikatura. Fauvista batzuk karikaturagile bikainak izan ziren.

Fauvistek bidaia asko egin zituzten, eta paisajea landu zuten gehienbat : Paris eta bere inguruak, Normandia, Cote d'Azur, Anberes, Londres ; oso ikuspegi arruntak ziren : kale xumeak, portuak eta itsasertzak ; ez zuten ez paisaje fantastilcorik edo heroikorik pintatu, ez pertsonaia aipagarririk, eta oso bakan baizik ez izadi hilik.

XIX. mendeko pintore independente guztiek, margoari bere indar adierazkorra ematen ahalegindu ziren guztiek, izan zuten eraginik fauvismoan : DelacroLx, Turner, Manet, Redon, Monet, Cezanne, Gauguin...

Orobat Monticelli, Carrand, Diaz, Munch, Ensor eta Picassoren lehenengo obrek. Baina Munch izan ezik, fauvismoaren aitzindari berehalakotzat har baitaiteke, gainontzekoak zeltarkako eragina izan ziren fauvismoarentzat . Eragin zuzenagoak izan ziren, nahiz batzuek auzitan jarri zituzten, inpresionismoa, neoinpresionismoa eta Gustave Moreau.

 

Henri Matisse (1869-1954)

Matisse da XX. mendeko artean aztarna sakonena utzi eta eragin guztiz ere emankorra izan duten hiruzpalau artistetako bat, bai bizirik zela, eta bai hil ondoren . 1905 inguruan hasi zen ospetsu izaten, fauvismoaren aitzindari gisa, baina, berritzailea izan baitzen ororen gainetik, ezin da Matisse joera, higikunde edo dotrina baten baitara mugatu, bai bilakaera sakonean ari izan zelako beti, bai era askotako teknikak erabili zituelako : pintura, eskultura, grabatua, tapizgintza, antzerkirako dekoratuak, beira leihoak, paper ebakiak .... Artean tirabira, bilaketa sutsua eta kezka nagusi ziren garaian, Matisseren obra, aldiz, eder-ederra zen eta soseguz betea, formaren aldetik betegina eta dotorea bezain zehatza.

 

Bizitza eta bilakaera

Cateau-n jaio zen 1869an. Lege ikasketak egin zituen, pinturan hasi aurretik.

1892an Parisera joan zen; Apaindurazko Arte Eskolan eta Jullian akademian ari izan zen ikasten, eta gero Arte Ederren Eskolan hasi zen, Gustave Moreau pintorearen lantegian hain zuzen. Moreauk ikasle bikaintzat zeukan Matisse, baina Moreau hil zenean (1898) Matisse eskolatik bota zuten. Bere kontura hasi zen orduan bilaketan eta ahaleginean ; neoinpresionisten, Cezanneren, Gauguinen eta Van Goghen eragina izan zuen, eta orduan hasi zen bere lehen eskulturak egiten. 1904ko udan neoinpresionismotikhurbil ari izan zen, baina 1905ean egin zuen koadro sail margo harrrigarrikoa fauvismoari zegokion bete-betean . 1905etik aurrera Matissek arrakasta handia izan zuen, eta Estatu Batuetako eta Errusiako zaletuak berehala hasi zitzaizkion koadroak eskatzen. 1908rako Matissek utzia zuen fauvismoa. Aljerian, Marokon eta Alemanian ibili zen, eta han margogai berriak aurkitu zituen.

1930ean Tahitin hartu zuen bizilekua bolada baterako ; 1933an bukatu zuen Filadelfian bere koadro ospetsuenetako bat : Dantza. Teknikaren aldetik, ez zen pinturara mugatu ; eskultura eta grabatua gero eta gehiago landu zituen ; orobat hasi zen kolorezko paper handiak mozten eta itsasten ; 1948tik 1951ra Venceko Errosarioaren kapera izan zen bere lan nagusia. Oso lan gogokoa izan zuen hura, eta zeregin hari zegozkion alderdi guztiak hartu zituen bere gain : arkitektura, apaindura eta altzari guztiak, meza jantzietarako ereduak ; baina, gauza bitxia, horiek guztiak egiteko, teknika asko erabili zuen, pintura izan ezik : beira leihoak eta meza jantziak dira koloretako elementu bakarrak. Matisseren maisulan horrek arteari buruz zuen kezka nagusia bildu zuen : oreka eta sosegua. Nizan hil zen 1954an.

 

Estiloa eta margogaiak

Matisseren obrak batasun handia izan zuen. Haren artean ezin dira margoa eta marrazkia berezi, marrazkilari handia baitzen margolari bikaina bezainbat. Artista gutxi izan ziren Matissek bezain iaioak bere lanbidean. Iaiotasun horren beraren eraginez, mesfidantza handia zuen bere buruarekiko, eta haren lanak ziurtasunaren sentipena adierazten badu ere, Matisse galdeketan eta bilaketan ari izan zen etengabe, zirriborro eta saio ugari egin zuen, eta teknikarik zailenak erabili zituen. Izadi hilak eta paisajeak margotu bazituen ere, giza irudia landu zuen gehienbat, baina ez beti hain zuzen erretratua, nahiz egin zuen erretraturik, giza irudi berezko ezaugarri berezirik gabeak baizik.

Matissek berebiziko eragina izan du artean . 1905etik aurrera herrialde askotako pintoreak izan zituen miresle, haren erakusketak gero eta gehiago maiztu baitziren Europan eta Estatu Batuetan, orobat haren lanen argazkiak eta haiei buruzko argitarapenak . 1908an Matissek La Grarzd Revue aldizkarian argitaratu zuen «Pintore baten oharrak, arrakasta eta zabalkunde handia izan zuten. 1914rako abangoardiako maisutzat aitortu zuten aho batez mundu osoan.

Picasso, Leger, Juan Gris, Delaunay, Kirchner, Kandinsky, Mondrian zordun izan zitzaizkion zein bere karreraren uneren batean edo bestean.

Lan nagusiak : Bretainiarebzrlea (1896), Korsikako paisajeak (1900), Luxua, baretasuna eta lizuna (1905), Ijitoa (1905-1906), Marinel kapeluduna (1907), Dantza eta musika (1909-1910), Alfonbra gorriak (1911- 1913), Marokoarrak (1916), Hiru ahizpak, Odaliskak. (1918), Leihoa Nizan (1919).

Paper ebakiak ; Jazz, Boxeolari beltza, Zztlnta.

Gainera, Matissek liburuetarako marrazkiak egin zituen lumaz, besteak beste, Joyceren Ulysses eta Baudelaireren Les flettrs du mal (1947) liburuetarako.