Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Naif artea. Henri Rousseau

Henri Rousseauren Futbol jokalariak (1908).<br><br>Guggenheim museoa, New York.<br><br>

Naiy hitzak "tolesgabe, bakun, inozo" esan nahi du frantsesez, eta hitz hori erabili ohi da margolaritzaren joera bat -errealitatea, arte primitiboa edo haurren margotzeko era gogorarazten duen modu subjektibo batez adierazten duena- izendatzeko, naturalismotik eta arau akademikoetatik urrun, baina arte figuratiboaren mugen barruan betiere .Naif artea egiten duten margolariek ezaugarri bere-berekiak badituzte ere, bada guztiek batera duten zenbait berezitasun ; ikuspen objektiboaren datuetara ez markurtzea, esate baterako. Naif margolariek aurrean ikusten duten errealitatea hartzen dute oinarri, baina gauzei buruzko heren ikusmolde bereziak edo inrdimenak bururatzen dizkien elementuak ere tartekatzen dituzte : adibidez, izadiaren elementuak -zuhaitzen hostoak, esaterako-, gehiegizko xehetasunez irudikatzen dituzte eta zehaztasun handiko marrazki korapilotsuak egiten dituzte koadroaren zirrikitu guztiak betetzeko.

Naif margolariek oso kolore biziak erabiltzen dituzte, aseak, pintura molde akademikoaren kolore ñabarren eta nahasien ordez. Konposizio simetrikoak egiten dituzte, bi dimentsiokoak, kontuan hartu gabebolumenari, argiari eta perspektibari buruzko arau tradizionalak, edota heste era batera erabiliz. Horregatik berezkotasun eta xalotasun halako bat darie narf margolarien lan guztiei ; haien koadroetan mugimendua izozttra dagoela ematen du, eta irudiak, aurrera begira gehienetan, espazioan dilindan.

Hasieran, sortu zenean, gutxietsia izan zen, arau estetikoen bilakaera orokorretik bereiz zegoelako, baina geroago, inpresionismoak lehenbizi eta kubismoak eta beste joera batzuek ondoren, hankaz gora irauli zutenean Berpizkundean sortu zen margolaritzaren hizkera, arte higikunde bereziaren izaera ezagutu zitzaion.

Antzinako arte koptoan eta Giottoren (1266-1337) eta Paolo Uccelloren (1397- 1475) obretan naif artearen aztarnen bila ibili izan dira adituak, baina estilo honen aurreneko benetako aitzindaria Henri Rousseau Le Douanier frantses pintorea izan zen (1844-1910). Joera honi heldu zioten artista gehientsuenek ez bezala, Rousseauk, ongi ezagutzen baitzuen inpresionismoaren margolaritza teknika, nahita eta jakinaren gainean apurtu zituen perspektibari eta konposizioari buruzko arauak.

Margolaritza joera honen historia 1886an hasi zen, Rousseau-k Salon des Irtdependerats-eko erakusketan eskegi zuen lanarekin : Arzimalierz inauteria. Gero DerBlaue Reiter taldearen eta Kandinskyren azterketek azpimarratu zuten arte joera honen garrantzia arte modernoaren programetan. ).. endean zehar naif estiloa zabal hedatu zen mundu osora, eta jarraitzaile asko izan zuen : Italian O. Metelli, Rosina Viva, A. Ligabue, B. Pasotti eta Covili ; Frantzian Camille Bombois, Seraphine de Senlis, L. Vilvin, A. Bauchant eta D. Peyronnet ; Jugoslavian Ivan Generalic, D. Gazi, I. Rabuzin, F. Filopovich, H. Virius, F. Mraz eta E. Fejes ; Alemanian O. Braren, A. Trillhaasi eta L. CH. Thegen ; Herbehereetan L. Greffe, M. Boyadjcan eta J. van Veert ; Polonian Nikifor eta T.

Ociepka ; Georgian N. Piromanisvili ; Espainian M. Vivancos ; Estatu Batuetan Grandma Moses eta M. Hirshfield ; Haitin H.

Hyppolite ; Mexikon J. G. Posada ; eta Perun M. Urteaga.

 

Henri Rousseau

Laval hirian jaio zen, Frantzian, 1844an.

Hala-holako ikaslea izan zen, eta ikasketak bukatu gabe utzi zuen eskola. Gero lau urte eman zituen soldadutzan. 1862-1865 bitartean, Frantziatik Dlexikora Maximiliano enperadoreari laguntzera joandako gudarostetik onik itzuli ziren soldaduen istorioak entzun zituen han, eta soldaduok herrialde hartaz egin zuten deskripzioetan oinarriturik margotu zituen bere lehenengo paisaje exotikoak, oihan tropikaleko ikuspegiak-eta.

Margolan horien bizitasuna eta indarra gorabehera, Rousseau ez zen sekula Mexikon izan, hala zabaldu bazen ere.

1868an, soldadutzatik bueltan, Parisa joan zen bizitzera. Handik urte betera ezkondu egin zen, Clemence Boitard-ekin, zurgin baten alaba. 1871n lanean hasi zen Parisko udal-zerga bulegoetan, eta han sortu zen gerora bere burua ezagutarazi zuen "aduanazaina" izengoitia. Ez da bere haurtzaroko marrazkirik gorde, baina uste izatekoa da Rousseauk haur zenetik margotu izango zuela eta bere asmoa bere garaiko pintore akademikoak bezala margotzea izango zela. 1884n baimena eman zioten Louvren margolanak kopiatzeko. 1886an parte hartu zuen lehenengo aldiz erakusketa batean (Inauteri gaua"), pintore gazteek erakusketa ofizialen hertsikeriatik ihesi urtero antolatzen zuten Independenteen Aretoan .

Bere lehen lanak etorkizun handiko margolaria zela erakutsi bazuen ere, Rosseauren lana oharkabean joan zen hurrengo zazpi urteetan, behin eta berriz barregarri uzten saiatzen ziren kritikari batzuentzat izan ezik. Artean pintore amateurra zen, eta pintatzen, zerga bulegoan lan egiten eta familiaren artean banatzen zuen denbora.

1888an emaztea hil zitzaion, eta urte gutxiren barruan familia osoa galdu zuen, alaba bat izan ezik, ahaideekin utzi zuena.

Urte gogor haietan ordea, inoiz baino margolan gehiago egin zuen. Eta orduan Rousseauren bizitzan garrantzi handia izan zuen gauza bat gertatu zen Parisen, 1889ko Erakusketa Unibertsala. Han ikusitakoak sekulako zirrara egin zion, eta bere hurrengo lanak erakusketan ezagutu ahal izan zituen paisaje exotikoetan -Senegal, Tonkin, Tahiti eta abar- inspiratu ziren. Izan ere, bere garaiko margolari inpresionistak bezala, Rousseauk ere landa ikuspegi asko egin baitzuen. Garai hartako bere lanik apaigarriena bere buruaren erretratu bat da : Neroni: parsaje-erretratua ( 1890, Arte Modernoko Museoa, Praga). Lehen planoan zutik azaltzen da bera, eskuan margoen paleta duela, Parisko ikuspegi batez inguratua (itsasontzi bat ibaian, zubi bat eta etxeak).

1893an zerga bulegoko lana utzi zuen, buru-belarri margotzen hasteko. Handik gutxira Alfred Jarry ezagutu zuen, Lavalgoa hura ere, idazle gazte inkonformista bat, surrealismoaren aitzindarietako bat izango zena. Jarry xundituta zegoen margolari autodidaktaren lanarekin, eta Le 1Vlerczu •e de France abangoardiako aldizkariaren inguruko intelektual talde bat aurkeztu zion.

Hain zuzen ere, aldizkari horretan argitaratu zen lehenengo aldiz Rousseauren lanari buruzko laudoriozko artikulu bat, haren Gerra (1894, Louvre, Paris) lanaren gainean.

Gerrari buruzko alegoria bat zen ; lan harekin landa ikuspegien margolari xume bat baino zerbait gehiago zela erakutsi zuen, eta handik aurrera benetako margolaritzatezagutu zuten. Garai hartako margolan inportanteena, baina, Ijitoa lotara du (1897, Arte Modernoko Museoa, New York) : emakume bat basamortuan lotan, ilargiaren argitan, mandolina eta pitxar bat alboan dituela, eta lehoi handi bat ondoan zutik.

Margolan hori izan zen ametsezko munduak sortzeko zuen gaitasunaren lehen erakusgarria . Teknikari dagokionez, oso margolan primitiboa da : emakumea zurrun datza lurrean, bere makilari helduta, haur baten irribarrea aurpegian. Bere soineko barratuaren marrak eta lehoiaren adatseko ileak banakotasunez, xaloki baina apaingarriro, ia abstraktutasunez, eginak daude. Nolanahi dela ere, adierazkortasun handiko lana da. Ijitoaren irribarrea, lehoiaren begirada finkoa, naturaz gaindiko paisaje mortua, eta lehoiaren isats mutur tenteak, bakea eta arriskua adierazten dute aldi berean, misterioa eta fantasia, adierazkortasun handiko eta lilura xarmagarriko halako giro sorgindu bat sortuz.

Garai hartan Rousseauk uste osoa zuen bere lanean, eta pintore handitzat zeukan bere burua. Bere lanek akademia margolarien trebetasun teknikoa falta zutela ez ohartzeaz gainera, akademia pintoreenak bezalatsukoak zirela ustea zuen ; margolaritza ofizialaren onespenaren zain zegoen oraindik, nahiz eta haren lana abangoardiako pintore gazteek baizik ez zuten aintzat hartzen . Gazte horien artean Robert Delaunay (1885-1941) eta Pablo Picasso (1881-1973) margolariak zeuden, eta Guillaume Apollinaire (1880-1918) idazlea, zeinak asko miresten baitzuen haren izaera xaloa eta aldi berean harroa.

1905ean Salon d Azztonvaae erakusketan (erakusketa erdi-ofiziala, pintore akademizisten artean izan zen haustura batetik sortua) parte hartzera gonbidatu zuten : Lehoi gosetia (1905, bilduma pribatua, Suitza) aurkeztu zuen eta orduko pintore ezagunenen lanak eskegi zituzten gela berean ipini zuten . Rousseauri lagun egin zioten pintore horiek margolaritza joera berri baten sortzaileak ziren, fauvistak, hain zuzen : HenriMatisse, Andrh Derain eta Maurice de Valminck . Pintore horien lanek, kolore garbikoak eta ohiko errealismorik gabeak izanik, bazuten antzik Rousseaurenarekin. Eta halako batean hari buruz hitz egiten hasi ziren kritikariak. Orduko artelanen salerosle nagusia zen Ambroise Vollardek haren zenbait lan erosi zituen. Hala, Rousseau pertsona ezaguna egin zen pixkanaka abangoardiako artisten eta intelektualen artean, eta 1908an Picassok bazkari bat antolatu zuen bere estudioan haren ornenez ; han izan ziren garai hartako artista eta kritikari onentsuenak .

Lehoi gosetra-ren arrakastaren ondoren, paisaje exotikoak egiten segitu zuen, eta bere ikusmolde primitiboaz estilo bere bereki bat erdietsi zuen gisa horretako eszenetan . Landare mota asko, exotikoak, margotu zituen, xehetasun guztiekin. Landare multzo trinkoaren erdian kolore askotako txoriak hegaka eta animalia misteriotsuak ageri dira ikusleari begira-begira. Sarritan gertaera trajllcoren bat jartzen zuen erdian -Lehoia ehizari erasoka, adibidez-, bera hain zale zen garai hartako margolaritza tradizio akademikoaren kontaketa historiko eta dramatiko handiosoaren arabera.

1910ean, hil baino pixka bat lehenago, oihanaren margolan horietako hoberena egin zuen, Yadiuigharen ametsa (Arte Modernoko Museoa, New York) : emakume bat biluzik, felpazko sofa victoriano gorri batean erdi etzanda, oihan sarri-sarri baten erdian ; era askotako landareak eta zuhaitzak, marrazki zehatzekoak, koadro guztia beteaz, eta lore erraldoiak emakumearen buruaren jiran ; kolore biziko hegazti exotikoak, eta bi lehoi eta elefante bat landare artean kirika ; eta lehoien atzean musikari beltz bat flauta jotzen. Margolan honek, Rousseauren gaitasun deskriptibo eta adierazkorraren erakusgarri izateaz gainera, bere irudimen ahaltsu eta berezia ere agerrarazten du. Rousseau 1910eko irailaren 2an hil zen, Parisen. Haren lanak arrasto saltona utzi zuen, naif margolarien artean ez ezik, ondoko margolaritza joera askotan.