Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Edgar Degas

Edgar Degasen Absenta edalea (1876). Louvre museoa, Paris.<br><br>

Ez da erraza Degasen nortasun artistikoa mugatzea. Inpresionisten taldetik bereizi samar ibili zen, baina bat egin zuen hala ere haien helburu nagusiekin. Ingresen jarraitzaile sutsua izan zen, eta marrazkilari bikaina. Mugimendua irudikatzea zen haren helburu nagusietako bat, eta, hala, gogokoago izan zuen balletetako dantzarien mugimenduak eta jarrerak, eta argiak eta itzalak gorputzetan sortzen zituen efektuak pintatzea, inpresionistak hain zaletuta zeuden paisajeak pintatzea baino.

 

Bizitza

Edgar Degas Parisen jaio zen 1834ko uztailaren I9an. Familia burges batean eta kultura handiko giroan hazi zen : aita bankaria zuen, pinturazalea eta musikazalea ; hari esker Degasek Lacaze, Marcille eta Valpincon-en arte bildumak ezagutu zituen, eta Valpinconi esker Ingres margolariaren ezagutza egin zuen. Sarri joan ohi zen Pariseko Grabatuen Museora, eta Durero, Mantegna, Veronese eta Rembrandten lanak kopiatzen zituen han. 1854an, Louis Lamothe pintorearen lantegian hasi zen ikasle gisa. Frantzian barrena eta atzerrian egin zituen bidaldiak gorabehera, Parisen bizi izan zen gehienbat, Monmartren bereziki, eta hango artisten eta burgesen lagunarte, lantegi eta kateetako giroan. 1917ko irailaren 27an hil zen, Parisen.

 

Hasierako lanak.

Ingresen eragina

Degasen lehenengo margolanak (1853- 1859) autoerretratuak eta familiako erretratuak izan ziren, soiltasun handiz eginak -Rene de Gas-. Italian egin zuen egonaldian (1856-1860), Florentziako maisuak begiz jo zituen, eta baita grina handiz kopiatu ere. Parisera itzuli zenean, gai historikoko koadro asko margotu zuen, oso estilo tradizionalean : Seuiiramis Babilonia eraikitzen (1861), Gudu eszena batErdiflroart (1865).

Koadro horien zirriborroak gorde dira, jantzienak eta gorputz biluzienak gehienbat, eta modu tinko eta ziurrean marrazturik claude, Degasek bizitza osoan maisutzat izan zuen Ingresen bidetik. —Marrak egin itzazu, gazte, marra asko, zuzenean kopiatuz eta buruz. , , horra Ingresek Degasi eman zion aholkua. Ingresen eragina Degasen teknikan eta margoen erabilera berezian da batez ere nabarmena.

Ingresen itzala orobat nabaria dute Degasek 1858tik 1870era margotu zituen senideen eta adiskideen erretratuak, errealitatearen sena eta edertasunaren ideala elkarturik. Erretratu multzo horren artean aipagarria da Bellellr familiaren erretratua (1858-1867), eta ez dira maila apalagokoak koadro horretarako egin zituen zirriborroak.

Aipagarriak dira baita ere : 71..rerese de Gas, Llorbrlliko dukesaren erretratua (1863) eta Neska Gazte baten erretratua (1867).

Ordurako Degasek merezimendu handiak zituen pintura ofizialaren baitan onartua izateko, baina errealismoaren zaletasunak eta Degasek berak gai berriak irudikatzeko zuen gogo biziak zaldi lasterketetako eta antzokietako giroetara bideratu zuten haren lana. Bolada luze batean giro horietako alderdirik bitxienak begiratzeari eta aztertzeari eman zitzaion bete-betean.

1860-1862 inguruan zalcli lasterketei buruzko lehenengo koadroak margotu zituen. Berehala hasi zen orobat dantzako eta operako emanaldien koadroak egiten -Fiocre andere,ioaren erretratua dturria-balletean, Opera antzokiko barrera aretoa- ; garai horretan Degasek efektu berriak eta orijinalak sarna zituen bere koadroetan, askotan irudi nagusiak erdigunetik aterata ipiniz (Operako orkestra) ; gainera, orduan oso modan zegoen japoniar artearen kutsuko elementuak ere erabili zituen (Krisantemoen andrea).

 

Inpresionistekin harremanetan

Bere anaiarekin New Orleansen egon ondoren, Kotoi bulegoa Neto Orleansen pintatu zuen, bere aurkikuntza errealisten erakusgarri. Parisera itzulirik, Degasek Edouard Manet ezagutu zuen, eta, antzeko gustuak zinatenez bai bizitzan eta bai artean, aise kidetu ziren ; Degasek ordea setaz uko egin zion izadiaren gurtzari, irudigaiak nahitaez aire zabalean pintara beharrari. Degasek inpresionisten lagunartea maite zuen, baina bere lanean ez zuen mugimendu inpresionistaren estetika aintzat hartzen. Ez bakarrik ukatzen zuen inpresionistak aire zabalera kateatuta zeuzkan joera, orobat gaitzesten zuen argiaren aldaketak kosta ahala kosta sumatu beharra, berak nahiago zuen-eta mugimendua aztertu eta bat-batekotasuna irudikatu. Hala eta guztiz ere, inpresionistekin elkar hartu zuen, eta hamar koadro aurkeztu zituen inpresionisten taldekide gisa, 1874an, Nadar argazkilariaren etxean, egin zuten lehenengo erakusketan, eta gerokoetan ere parte hartu zuen.

 

Degasen begirada

Degasen jarrera artistikoa oso zorrotza zen. Oso iaioa zen bat-bateko sentipen bat atzemateko, eta zentzu horretan Degas inpresionista dela esan daiteke, baina, bestalde, haren artea gogoetatua zen, landua, betegintzarrearen senaz zeharo hartua. Degasentzat marra zen beste elementu guztien gainetik garrantzitsuena : haren marrazki bizkor, zeinatzek, garbi adierazten dute mugimendua aztertzeko eta arkatz marra balear batez irudikatzeko zuen trebetasun harrigarria eta sen handia. Koadroen gelditasuna hausteko, irudiak erdigunetik ateratzen zituen, odaiertzelto inarra gorago jartzen zuen, perspektiba zeharo aldatzen zuen, erlo oso modu arbitrarioan mugaturiko espazio batean kokatzen zuen koadro barneko gertaldia. Argazkigintzak ere izan zuen eraginik haren lanean, eta oso gustukoa zuen argi artifizialarekin jokatzea.

1880az geroztik, Degasek pastel asko margotu zuen, eta pastel horietan eta olioetan tonuak distiratsuak ziren : urclin ilunak, arrosak eta laranjak; kolore bakarreko planoak kolore nahastugabelco ukitu batzuen hilez bizitzen zituen. Degas etengabe, zintzo, nekaezin zebilen bilaketan, gai bakoitza, jarrera bakoitza, ikuspegi hakoitza behin eta herriz egiten eta desegiten, nekagaitz.

 

Degasen izaera

Degas oso pertsona harroa zen, ez zuen heste inoren iritzirik, aholkurik edo laucloriorik aintzat hartzen, bere buruaz baizik ez zen fidatzen, eta berariaz uko egiten zien ohore ofizial guztiei. Izaera zaila zuen, ez zuen aise amore ematen, eta are gehiago zakartu zen 1878an here familiak kiebra jo zuenean ; berak ordaindu zituen zorrak, baina geroztik inoiz baino haserrekorragoaeta ezkorragoa izan zen. Bere misantropia gorabehera, izan zuen hala ere adiskide minik; baina, Dreyfus kasua zela eta, haietako batzuekin etsaitu zen, Degas oso atzerakoi baitzen, iraganaren, tradizioen eta gudarostearen aldezle sutsua. Luzidoa eta ironikoa zen orobat, eguneroko bizitzaren behatzaile krudela.

Balletari eta dantzari eskaini zizkion koadroetan, adibidez, ez zuen dantzarien grazia eta dotorezia irudikanl nahi izan, aitzitik, jarrera absurduetan eta oreka sinesgaitzetan irudikatu zituen. Haren begirada are gupidagabeagoa zen emakumea here burua bakuntzen irudikatu zuen koadro ugarietan : bainuontzian, bainuontzitik irteten, xaboia ematen, bere burua igurzten, garondoa, hankak eclo soina lehortzen...

(Bainua. 1890). Emakumearen erdeinuz pintatutako koadroak ziren haiek, emakumea bere bakardean ustekabean harrapatu izan balu bezala, izan ere, misogino porrokatua baitzen Degas ; baina, aldi berean, koadro horietan emakumea inclarrez eta egiantzekotasunez irudikatua ageri zen, pastelezko tonu indar handikoen bidez eta argi marren bidez (Eruaktmtea bainuontzitik ateratzen, 1885). Oso antzeko ikuspegiz irudikatzen zituen emalcurnealc lanean edo kafeetako giroan (Lis(itzaileak lanemr, 1884). Degasek orobat pintatu zituen zirkoko, burtsako, eta prostituta eheetako giroak estilo ia espresionista batean. Paisaje bakan batzuk ere egin zituen, pastelaz, eta buruz pintatuak, xehetasunak alde batera utzirik.

Itsutzen hasi zenean, marrazkia eta grabatua utzi behar izan zituen Degasek. Haren pastelak gero eta ausartagoak ziren, distiratsuagoak.

Formak margoen bidez tankeratu zituen, koadroaren antolamendua soilduz, eta koadroak kolore urdin, arrosa eta laranja bizi-bizizko marrez ildokatu zituen . Guztiz itsutu zenean, bere hakardaelera bildu zen, betizu. Degasek eragin handia izan zuen bere garaiko pintoreengan : Toulouse-Lautrec, pintore errealista eta akademikoak, Bonnard, eta beste asko. Bere obra handiaren (2.000tilc gora pintura eta pastel) zati handi bat Pariseko Orsay museoan dago, eta Estatu Batuetako museo nagusietan, batez ere New Yorkeko Metropolitan Nluseum-en.

 

Degas eskultore

Degasek aski goiz egin zituen lehenengo saioak eskulturagintzan, 1866-1868an, baina batez ere 188laz geroztil egin zituen bere eskultura gehienak, itsutu zelarik, alegia. Degas erabateko eta bere-berezko eskultorea zen, forma berrien asmatzaile, eta eskulturak geroztik izan duen joera askoren baldintzatzaile eta eragile : kubismoa, futurismoa, margolaritza abstraktua... Etaeskulturagintzan buru belarri ari izan zen, ez bakarrik itsu gelditu zelako, aitzitik, eskulturaren premia bizia sentitu zuelako here baitara dinamikaren eta bolumenen arteko harremana aztertzeko premia hain zuzen.

Degasek argizariz egin zituen bere eskultura gehienak, eta gehienak bera hil ondoren aurkitu zituzten. P. Durancl-Ruelelc haien inbentarioa egin zuen -150 dira guztira- . eta Bartholome eskultoreari eman zizkion brontzez landu zitzan. baina honek ez zuen lan hura 1919 arte egiterik izan. Eskultura asko egoera harrean zeudelako, eta hondatu ez zitezen, Bartholomek 72 pieza berregin behar izan zituen argizari urtuaren teknikaz (jatorrizkoak hondatuta gelditzen elira teknika horrekin). Lau gai nagusi erabili zituen Degasek bere eskulturetan, margolanetakoen antzekoak : clantzarialc, zalclialc, emakumezkoak biluzik, eta gainerako gaiak.