Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Pierre-Auguste Renoir

Pierre-Auguste Renoir margolariaren bi maisulan. Ezkerrean, Bainu-hartzaileak, egile haren azken obretako bat (1916). Eskuinean, Ameslaria (1879), San Luiseko Arte Museoa, EEBB.<br><br>

Auguste Renoir pintore eta marrazkilaria izan zen (1841, Lirnoges - 1919, Cagnes). Bere lehenengo lanak joera inpresionistari lotu zitzaizkion bete-betean. Bizitza errealeko argazkiak bezalakoak dira, kolore distiratsuz eta argiz beteak (Le Moulrn de la Galette, 1876, Louvre). 188letik aurrera, zenbait bidaiaren ondoren, Italian Rafaelen lana ezagutu ondoren batez ere, inpresionismoaren ildotik aldentzen hasi zen, eta teknika diziplinatuagoa eta formalagoa erabiltzen ahalegindu zen, batez ere emakumeen erretratuetan eta bestelako margolanetan : Bainu-hartzaileak (1884-1887,Tyson Collection, Philadelphia) ; Euritakoak (1883, National Gallery London), Baintthartzailea zatigoa lehortzen (1905, Museu de Arte, Sao Paulo). Lirismoa eta sentimena, batetik, eta teknika maisutasuna, bestetik, izan ziren Renoirren ezaugarri nagusiak. Hezueriak jota, pintzela hatzetara loturik margotu zuen bere bizitzako azkeneko urteetan.

Renoir eskulangileen familia batean sor tu zen. Aita jostuna zuen. 1845ean Parisera joan ziren bizitzera. Oso gazterik hasi zen marrazten, eta berehala erakutsi zuen gaitasun berezia zuela margolaritzarako. Hamahiru urte zituela, aprendiz hasi zen zeramika fabrika batean lanean, eta platerak lore sortez dekoratzen ikasi zuen. Lan harian trebetasun handiz eta gustura aritzeak margolaritza ikasketak egitera bultzatu zuen.

1862an, diru pixka bat aurreratuta, marrazki eta anatomia ikasketak egiten hasi zen Arte Ederretako gau eskolan, eta pintura ikasketak Charles Gleyre-ren estudioan (Jean-Auguste Ingres pintore neoklasikoaren ikasle izana zen Gleyre). Irakaslearen estilo akademikoa ez zen hain juxtu berak ikasi nahi zuena, baina pintore izateko oinarrizko jakintza falta zuela jabeturik, gogo onez onartu zuen maisuaren diziplina. Bera hasi eta hilabete batzuetara Alfred Sisley, Claude Monet eta Frederic Jean Bazille hasi ziren Gleyreren eskolan ikasten. Iraganeko tradizioak alde batera utzita, lau artista hauek bat egin zuten bizitza errealari hurbilago lotuko zitzaion arte mota berri baten bilaketan, eta laguntasun handia sortu zen haien artean. Garaitsu hartan Parisko Acadentie Sttisse ospetsuan kezka hera zerabilten Paul Cezanne eta Camille Pissarrok. Bazille-ren bitartekotzaren medioz, bi taldeak elkartzen hasi ziren ezinbestean.

Egoera eta giro hark bultzatuta, beste estilo askeago bat bilatzen saiatu zen Renoir. Izan ere, ordu arteko tradizioan margolan guztiak, baita paisajeak ere, estudio barruan egiten ziren. Hala bada 1864ko udaberrian Gleyreren akademiako ikasle lagunek egonaldi bat egin zuten, Fontainebleauko basoan izadia bertatik bertara margotzen.

Lehenago ere Fontaineblauko basoak erakarriak zituen beste margolari batzuk, Theodore Rousseau eta Jean-Francois Millet adibidez. Frantses margolariok, baina, arteak eguneroko bizitzako errealitateairudikatu behar zuela pentsatzen bazuten ere, ez zituzten eskola tradizionalak ezarritako mugak erabat gainditu. 1863an Edouard Manetek gerora ondorio larriak izan zituen urratsa egin zuen : haren margolan batek, Le Dejeurzer sttr l'berbe (Askaria belarretan, Louvre, Paris), sekulako iskanbila sortu zuen, irudikatutako gaiak eta erabilitako teknikak margolaritzaren eraberritu beharra aldarrikatzen zutelako.

Hala bada, margolaritza joera berri bat sortu zen, inpresionismoa, eta Parisko artista gazte haiek higikunde berriaren aitzindaritzat hartu zuten Manet bere ausardiagatik . Inpresionisten lehenengo erakusketa (1874) Parisko erakusketa ofizialetik at egin zen, eta eskandalu hanclia izan zen. Esan daiteke higikunde hura izan zela arte modernoaren ernamuina.

Renoirren lanean argi eta garbi sumatzen da higikunde berriaren pentsamoldea eta teknika. Renoirrek beste edozein artistak baino hobeto sumarazi zuen pintzelukitu txiki koloretsuez atmosferaren dardara, zuhaitzen hostaileko distirak, eta hatez ere emakume gazte baten azalaren argitasuna aire zabalean. Renoir eta bere lagunak kolore bizi-biziko margoak egiten tematu ziren, batere beltz kolorerik gabeak.

Bide horretan, baina, oztopo handiak topatu zituzten. Haien lanak erabat urruntzen ziren margokera tradizionaletik, Parisko erakusketa ofizialetako epaimahikoek arbuiatuak ziren behin eta berriz, eta nekez saltzen ziren. Hala ere, kritikak kritika, inpresionistetako batzuek beren burua ezagutaraztea lortu zuten, bai kritikarien artean bai jendartean.

Renoirrek, baina, giza gorputzaren azterketan jarri zuen bere arreta osoa, eta inpresionistek paisajea besterik lantzen ez zutela ikusita, higikundetik aldetzen hasi zen. Bien bitartean, erretratuak egiteko eskariak izan zituen eta Georges Charpentier argitaratzailearen bitartekotzaz goi eta erdiko klaseko jende asko ezagutu zuen. Gizarte horretako emakume eta haurren margolan asko egin zuen. Ordurako maisu handia zen Renoir bere langintzan, eta arazo ekonomikoak kezkaturik bizi bazen ere, bizitasun handiko margoak egin zituen.

Garai horretakoak ditu bere maisulan handienetako batzuk : La Loge (1874, Courtauld Institute Galleries, Londres), Le Moulin de la galette (1876, Louvre, Paris), Chatpentier andrea bere alabekin (1878, Metropolitan Museum of Art, New York) eta Arrattnlarietzgosaria (1881, Phillips Collection, Washington) . Charpentierrek pintura erakusketa bat antolatu zuen Renoirren lanekin 1879an La Vie Moderne galerian.

1881 eta 1882 bitartean Renoirrek zenbait txango egin zuen Aljeriara, Italiara eta Proventzara. Bidaia horiek arrasto nabarmena utzi zuten bere artean eta bizitzan ere.

Ondorio batera iritsi zen, alegia, inpresionismoaren teknikak ez zuela guztiz betetzen, eta aurkako koloreen pintzelkada txikiek elkarren ondoan jarrita ezin zituela adierazi larruaren satin efektuak. Ohartu zen kolore beltzak ez zuela merezi bere kideek egiten zioten mesprezioa, eta zenbaitetan oso efektu ederrak sortzen zituela, bizitasun handia ematen zielako gainerako koloreei . Italiako egonaldian Rafaelen lanak ezagutu zituen, eta klasikoak ederretsi zituen : haien marrazkiaren txairotasuna, marra soilaren garbitasuna formak zehazteko, eta margotzeko modu leunaren adierazpen-indar handia gorputzaren malgutasuna eta egikera nabarmentzeko. Egonaldi hartan Cennino Cennini italiar margolariaren 11 lrbro dell'arte (1437) pintura tratatua irakurri zuen, eta haren ideiek bereak berresten zituztela ohartu zen. Liburuak krisi gogorra eragin zion eta inpresionismoa bertan behera uzteko zorian egon zen. Bidez okertu ez ote zen zalantzan hasi zen.

1883-1884 bitarteko lan gehienak hain daude diziplina berri baten arabera moldatuak, ezen artearen historialariek Ingres aldia" izenarekin taldekatu baitituzte, Ingresek erabiltzen zuen teknikarekin duten antzekotasunagatik . Baina Renoirrek inpresionismoaren eraginpean egin zituen lanak ez ziren, haatik, alferrekoak izan, inpresionistek bezala kolorez beteriko paleta erabiltzen jarraitu baitzuen.

Inpresionismoaren aurkako erreakzio gogor horrek 1890. urte ingurua arte iraun zuen. Bien bitartean zenbait bidaia egin zuen Frantziako hegoaldean : Aix-en-Provence, Marseilla eta Martigues. Horiek bezalako leku eguzkitsuetan ibiltzea lagungarria gertatu zitzaion inpresionistengandik bereizteko, berak Senaren ibarreko paisajeekin lotzen baitzuen higikundea. Frantziako hegoaldeak kolorez eta sentsualitatez beteriko lekuak eskaini zizkion. Bestalde, izadiari itxuraz zerion berezkotasun alaitsuak klasizismoaren arau guztiz estuetara lotzeko gogoa sortu zion. Hala, Frantzia hegoaldean egon zen denboran bere artearen berezko freskotasuna berreskuratu zuen. Lore sortak margotu izango zituen xarma eta edertasun berberarekin margotu zituen emakumeak bainatzen.

Ordurako bere egoera ekonomikoa askoz hobea zen, eta ezkondu egin zen, 1890ean, Alice Charigotekin. Handik bi urtera erakusketa bat antolatu zuten berarentzat, eta sekulako arrakasta izan zuen. Garai hartako lanek Renoirrek bere buruan zuen segurtasuna erakusten dute, eta etorkizunean zuela jarrita bere uste osoa.

Bi urte geroago ordea, erreuma krisi bat izan zuen, lehenegoa. Krisiak maiztasun handiagoz gertatzen hasi ahala, egonaldi luzeagoak egin zituen Frantziako hegoaldean, hango klima onuragarria zelako bere osasunarentzat. 1899an herri txiki batean ostatatu zen, Cagnes-sur-Mer, eta 1907. urtetik aurrera han gelditu zen bizitzen. Bizi izan zen etxea museoa da gaur egun. GaLxotasunaren ondorioz 1910erako ibiltzeko gauza ez bazen ere, Renoirrek ez zion utzi margotzeari. Eskuko hatzak gogortu zitzaizkionean ere, pintzela eskuari lotuta jarraitu zuen lanean.