Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Claude Monet

Calude Moneten bi koadro. Ezkerrean, Askaria lorategian (1872). Orsay museoa, Paris. Eskuinean, Amsterdameko ikuspegia (1871).<br><br>

Frantses margolaria (1840, Paris - 1926, Givermy, Frantzia). Inpresionismoaren sortzaileetako bat izan zen, eta higikunde horretako maisu handiena. Paisajeak margotu zituen batez ere. 1874an, Cezanne, Renoir, Degas eta beste artista batzuekin batera, inpresionisten lehen erakusketan parte hartu zuen. Moneten argiaren eta egurataren aldaketek gauzak nola eraldatzen zituen agertzek,o ikuspegi bereren zenbait bertsio egin zuen, argitasun eta urtaro desberdinetan (Rottetzgo katedrala saila, 1892-1894 ; Sarzzt-Lazare geltokia saila, 1876-1878). Beste lan aipagarri batzuk : Askaria belarretan (1865-1866, Louvre, Paris) ; Ezzzaktttzzeak lorategian (1866, Paris, Louvre) ; Catzzrlle soineko berdez jantzia (1866, Bremen, Kunsthalle) ; IYjesttzzrtzsterko zabia (1870, Londres,Astor), Tamesis ibaia saila (1900-1909).Bost urte zituela, familia Sainte-Adressera joan zen bizitzera, Le Havre ondoan, aitak bere gain hartu zuelako negozio oparo baten zuzendaritza. Gaztetan karikaturak egin zituen, marrazki bikainekoak. Bere izeba Lecadre margolari amateurra zen, eta beharbada haren eraginez bidali zuten Claude herriko artista batekin marrazki ikasketak egitera. Dena den, Moneten margolari bizitza ez zen hasi Eugene Boudin ezugutu eta hark aire zabalean margotzera -gauza guztiz ez ohikoa garai hartan- zaletu zuen arte. Esperientzia haren ondoren, Monetek bere margolari bizitza guztia eman zuen begietaratua egoki margoratzeko metodo berriak saiatzen eta ikusmenaren fenomenoak aztertzen.

Ez ziren paisaje haiek izan margotu zituzten lehenak, XVI. mendeaz gero margotu izan baitziren ; bai ordea estudiotik kanpo, bertatik bertara, margotzen ziren aurrenetako paisajeak. John Constable eta William Turner pintore ingelesek ere eginakzituzten olio lanak kanpoan XIX. mendearen hasieran, baina Monetek ez zituen lan horiek ezagutzen. 1859-1860 urteetan Parisen izan zen lehenengo alcliz. Han Barhizon eskolako pintoreak (Charles Daubigny, Constant Troyon) ezagutu zituen ; haien lanek txunditurik utzi zuten. Bere familiaren nahigaberako, uko egin zion Arte Eclerretako eskolan ikasteari. Aitzitik, garai hartako artista aurreratuenak elkartzen ziren lekuetara azaltzen zen eta, hesteak beste, Camille Pissarro ezagutu zuen. Handik guztira, baina, soldaclutzak eten egin zuen margolari gaztearen prestakuntza ez formal hura. Monet Aljeriara joan zen. Eugene Delacroix margolari erromantikoarenganako mirespenez aulceratu zuen, agian, Aljeria, Delacroixen margokera koloretsua Marokora egindako bidaia baten ondorioz aldatu haitzen ; uste izatekoa da Aljeriako argitasunak eta koloreek barrena astindu ziotela.

1862an Sainte-Adressera itzuli zen, gaixorik beharbada, eta itsasoaren margolanak eginzituen Boudinekin batera. Han Johan Barthold Jongkind holandar itsas margolaria ezagutu zuen. Handik urte betera-edo, Parisa joan zen, ikasketak jarraitzera, Charles Gleyre-ren akademian oraingoan. Akademia hartan Frederic Bazille, Alfred Sisley eta Pierre-Auguste Renoir ezagutu zituen. Ikasleok akademiako maisuarekin bat ez zetozelaeta, Chailly-en-Biere herrira joan ziren, Barbizon ondoan, Fontainebleaulco basoan.

Garaitsu hartan Monetek japoniarren margolanak ezagutu zituen, apaingarriak eta lauak. Lanok eragin handia izan zuten Frantziako margolaritza modernoaren hilalcaeran .

Moneten gaztaro emankorraren lanaren balioa 1865-1870 bitarteko koadroetan taxutu daiteke, pintzel-ukituka margotzen hasi baino lehen, inpresionismoaren ezaugarria izan zen bezala. Garai hartako lanik aipagarrienetako bat (amaitugabea, Gustave Courhertek lanari egin zizkion oharpenengatik, nonbait) Askaria belarretan du (1865- 1866, Paris, jabetza pribatua), Edouard Maneten izen bereko lan ospetsuan oinarritua.

Izan ere, Monetek 1863ko "Salon de Refuses" (°Ulcatuen Erakusketa") erakusketan ikusi zuen Maneten lan hura, eta antzeko gai bat pintatzea erahalci zuen. Maneten maisulana, baina, Berpizkundeko margolaritzaren parodia zen, eta Monetek, berriz, benetako neurrian margotu nahi izan zituen pertsonaiak koadro handi batean (4,5 x 6 metro, gutxi gorabehera), handiegia aire zabalean egin ahal izateko. Jatorrizko lanaren atal bat baizik ez da gorde (Louvre, Paris), baina bada konposizio osoaren bertsio txikiago bat (124 x 181 cm), Puxkin Museoan, Moskun. Manetek hezala Monetek ere bizitza modernoko gertaerak margotu zituen batez ere, eta alde batera utzi zituen artifiziozko gai historikoak eta kutsuerromantikokoak. Garai hartako bere gutunen arabera, ekonomia arazo handiak izan zituen, eta osasun arazoak begietan. Dirudienez, Monetek finantza arazo larriak izan zituen beti, baita ospe handiko maisua zela ere, baina erdiko mailako klasearen bizimodu erosoa azaldu zuen beti margolanetan .

Nolanahi ere, Moneten helburu nagusia ez zen izan erdiko mailako klasearen bizimodua eta la uie moderrxe pintatzea, baizik eta izadiaren bere ikuspegi erradikala ohialeratzeko modu egokia bilatzea. Ibaia (1868, Art Institute of Chicago) eta Sainte fldresseko hondartza (1867, Art Institute of Chicago) bezalako margolanek, pertsonaiak agertzen ziren aurreko hesteek baino askoz hobeto erakusten dute inpresionismora iristeko urratu zuen bidea. Bere lan mota eta garai guztietatik 1865-1867 bitarteko hondartza eta itsas pinturak ditu ikuspegi "normaletik" hurbilen daudenak. Moneten helburua ez baitzen aurrean ageri zitzaiona zehatz-mehatz kopiatzea, ikusmenaren une bateko inpresioa unean bertan grabatzea baizik. Txalupak, eraikinak, bigarren mailan agertzen diren irudiak, hondartzako legarra eta abar, pintzelkada laster arinez eginak dira guztiak, kolore lauetan, haien pisuari edo sendotasunari konturik egin gabe.

1860 ondoko urteetan Monet estuasunean eta batetik bestera bizi izan zen, ia ezer saldu gahe. Hala ere, zenbait erakusketatan parte hartu zuen, eta harrera on samarra egin zieten haren lanei. Aipagarria du, adibidez, bere emazte Camilleren erretratu bikaina, ez inpresionista oraindik.

1860an Bogival herrira joan zen, Sena ibaiaren ertzean, eta Renoirrekin lan egin zuen.

Oso antzeko koadroak egin zituzten estiloz ; jendea bainua hartzen, txalupen kulunka,eta urak islatzen duen argi biziaren distira margotu zuten. Margolan inpresionistak ziren bete-betean, baina Monetek berak "zirriborro txartzat hartu zituen. Bibiek pintzelkada labur indartsuen bidez oihalerani zuten landako argitasuna eta mugimendua, perzepzioaren une berean.

1868an domina bat irabazi zuen Le Havren.

1870ean, Trouvillen, Camilleren erretratu bat egin zuen (Tate Gallery, Londres), pintzelkada sendo zabaletan. Errealismo bisualaz inoiz pintatu den adibiderik onena da, hondar aleak pigmentuan txertaturik jarraitzen baitute. 1870 ondoko leleen urteetan izadiko gertaerak margotzen jarraitu zuen. Frantzia eta Alemaniaren arteko gerraz libratzeko, Londresa joan zen. Hurrengo bi urteetan ubideak, txalupak eta haize errotak margotu zituen Holandan. Atzera Frantziara itzuli zenean, etxe bat hartu zuen errentan Argenteuil-en, Sena ibaiaren ertzean, Parisen ondoan. Monetek hiri hartan igarotako urteak inpresionismoaren goren urteak izan ziren.

Monet ezaguna da gai bat hartu eta argiaren eta eguratsaren aldaketek hura nola eraldatzen duten aztertzen jarduteagatik, alegia, argi eta egurats giro desberdinetan gai bati buruzko margolan sailak egiteagatik.

Era horretan egindako lehenengo lanak Parisko Saint-Lazare geltokikoak ditu, 1876- 1877 bitarteko neguan eginak. Gero Vetheuil-era joan zen bizitzera. Han igarotako urteak ez ziren hain zoriontsuak izan ordea : Monetek zorrak zituen, eta Camille haurdun zegoen eta gaLYo. Moneten maitaleak, Alice Hoschedek, ordaindu zituen zorrak eta zaindu zuen emaztea. Camille 1879ko irailean hil zen.

1881. urte aldera desegiten hasi zen inpresionisten taldea. Hala ere, beste bi erakusketa egin zituzten (azkenekoa 1886an,baina Monetek ez zuen parte hartu). Ordurako Monetek baizik ez zuen jarraitzen izadiaren eta koloreen gorabeherak aztertzen.

Lelcu askotan ibili zen margotzen. 1886an, adibidez, Holandara joan zen ostera, tulipa soroak margotzera, eta gero egonalcli luzeak egin zituen Etretat-en eta Belle-Ile-n. XX.. endearen hasieran bi sail handi egin zituen, gai berrien bilaketan egindako azkenak . Lehenengoa Londresen egin zuen, 1899-1904 bitartean : Tamesis ibaia, Waterloo eta Charing Cross zubiak, eta Legebiltzarra . Bigarrena Venezian egin zuen, 1908- 1912 bitartean : hiriko ubideak eta jauregiak.

Izan ere, Venezia gai ezin hobea zen inpresionista batentzat. Margolan haietan, baina, beste sail batzuetan baino efektu orokorragoak dira argia, ura, mugimendua, arkitektura eta uraren distira.

1890ean Monetek padura zati bat erosi zuen, bere errekastoa, zubi japoniar bat eta guzti, eta igebelarrak ipini zituen bertan. Berehala zume negartiak, lirioak, kanaberak eta ur gaineko landareak sortu ziren inguruan . Monetek hogei urtetik gora eman zuen ingurune horretan gogoetan eta lanean. Igebelarren lehenengo lanak ez zituen oso handiak egin, baina gero oso konposizio zabalak egin zituen. Esango litzateke landare eta lore sortak, uraren urdina, hodeien isla eta guzti, zintzilikaturik daudela espazioan, eta espazio hori margolanaren ertza bera baino harantzago doala. Espazio hartzailearen kontzeptu hori, berria margolaritzaren historian, Parisen eman zuen ezagutzera, 1920an, Orangerie jauregiko bi areto handi bete zuten margolan erraldoien bidez . Handik urte batzuetara kritikari batek margolan horiek "inpresionismoaren kapera sixtinoa" zuela esan zuen. Bizitzaren azkeneko urteak, begiak lausoturik bazituen ere, lanean eman zituen.