Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Inpresionismoa

Ezkerrean, Enraktattea zakur batekin, Mary Stevenson Cassatt emakume margolarien aitzindariaren obra. Eskuinean, Degasen Hiru dantzari errusiar (1895). Stockholmeko Nazio Museoa.<br><br>

XIX. mendearen azken herenean Frantzian sortu zen margolaritza joera da inpresionismoa . Errealitatearen eta argiaren unez uneko aldaketak irudikatu nahiak elkarganatu zituen artista inpresionistak. Bestalde, pintura errealistaren kontrako erreakzioa ere izan zen, neurri batean. Inpresionistek paisajeak margotu zituzten batez ere, eta izadiari modu objektibo batez begiratzen eta norberak harekin zuen harremana adierazten ahalegindu ziren. Haien koadroetan ez dago ez islarik ez marrarik, eta lausoa da gauzen arteko muga. Margolari inpresionista nagusiak hauek izan ziren : Edouard Manet, Claude Monet, Camille Pissarro, Pierre-Auguste Renoir, Alfred Sisley eta Edgar Degas . 1886an desegin zen inpresionisten taldea. Higikundeak iraultza estetiko bat ekarri zuen, eta eragin handia izan zuen geroko margolari askorengan.M. mendearen azken herenean, Europan oro har eta Frantzian bereziki bizi zen krisi giroak berak eraginda agian, aurrerapen tekniko asko eta handiak gertatu ziren, eta garapenaren azkartasun horrek modak eta gustu estetikoak azkar aldatzea ekarri zuen aldi herean.

Teknika modernoak inoiz ez bezalako dinamismoa txertatu zuen bizitzari buruzko jarreran, eta azkartasun eta aldaketa sentimen horrek inpresionismoan aurkitu zuen bere adierazpidea. Inpresionismoa hiriko artea izan zen, bai hiria paisaje gisa ezagutarazi eta margolaritza landatik hirira itzularazi zuelako, bai munduaren hiri ikuspegia zuelako eta kanpoko inpresioen aurreangizon tekniko modernoaren neurriz gaineko urduritasunez erreakzionatu zuelako. Gotikoarekin eta Erromantizismoarekin batera, sartaldeko artearen historiaren bidegunrtze nagusietako bat izan zen. Izan ere, margolaritzaren historian, joera dinamikoaren goren unea izan zen inpresionismoa, eta munduaren Erdi Aroko irudi estatikoa behin betiko desegitea ekarri zuen.

Existentziaren mugimendu betierekoan, une baten adierazpena dira irudi inpresionistak . Argia, airea eta eguratsa irudikatzeko moduak, margoa zabalduta eroan ordez orbanetan eta puntutan deskonposatzeak, argiaren islaren eta itzal argituen jokoak, margozko puntuen pilpira eta dardarak,pintzelkadaren zabaltasun, arintasun eta askatasunak, margotzearen bat-batekotasunak, marrazki azkar zirriborratuek, irudi itxuraz iheskor, asolakabe eta zabarrak, eta, aldi berean, irudiaren zabarkeria birtuosoak..., horiek guztiak etengabe mugitzen eta aldatzen ari den errealitate dinamiko horren sentimena baizik ez dute adierazten.

Inpresionismoa, esperientziaren elementu optikoak elementu kontzeptualetatik deslotzean eta ikusgarritasunaren autonomia goratzean, aurreko higikunde guztietatik aldendu zen. Inpresionismoaren aurreko artearen irudikapenak irudi kontziente batean oinarritu ziren bitartean -uniformetasun itxura eman arren modu heterogeneo batean osatua eta kontzeptu eta sentirnen elementuez eratua-, inpresionismoak ikusgarritasun hutsaren homegeneotasuna lortzea izan zuen helburua.

Inpresionistentzat irudikatutakoaren ikusgarritasuna zen inportanteena, eta uko egin zioten gaiaren elementu literarioei, pintura bere bitarteko berezienetara murrizteko . Ez zuten paisajeez, izadi hil eta erretratuez beste gaiarik onartzen, edo, bestela, dena hartzen zuten " paisajetzat" edo "izadi hiltzat", margolanetan "pinturaren funtsa" nagusi zedin. Hain zuzen ere gaiak tonuen arabera eta ez gaiaren arabera tratatzeak bereizi zituen inpresionistak gainerako pintoreengandik .

Inpresionismoak bi dimentsioko gainalde batera murriztu zuen errealitatea, eta bi dimentsio horien barruan, ertzik gabekoarrasto sistema batera ; uko egin zion plastikotasunari eta marrazkiari ; objektuaren forma espazialari eta linealari. Baina irudiak dinamismoan eta sentsualtasunean irabazi zuena argitasunean galdu zuen, eta jendeari handiagoa iruditu zitzaion galera irabazia baino. Inpresionisten irudi azkar formagabeak adar jotzea iruditu zitzaion hasieran jendeari. Gaur egun ordea, ikusmolde inpresionista da munduaz dugun irudi optikoaren osagai nagusietako bat. Inpresionistek erabili zituzten koloreek aldatu eta desitxuratu egin zituzten gure ohiko esperientzietako irudiak. Horregatik, objektu jakin batekin lotzen dugun "kolore mentalak", ohitura eta esperientzia luze baten ondorio baita, alde batera baztertzen du inpresio konkretua, berehalako perzepzioaren bidez lortua.

Azkenik ikusmolde inpresionistak beste aldaketa sakonago bat eragin zuen errealitatearen ohiko irudian, ez baitzituen erakusten koloreak dagokion objektuari lotutako kalitate konkretu gisa, gertaera kromatiko abstraktu, gorpuzgabe eta materiagabe gisa baizik. Eta hala, suaren koloreak distira galdu zuen, ledarenak bere dirdirak, urarenak gardetansuna, eta abar, zeren inpresionismoak azaleko kolore gorpuzgabeez margotzen baititu objektuak.

Inpresionismoa pintore independente eta gazte batzuek abian jarri zuten abentura izan zen. Pintore horiek -Claude Monet, Pierre-Auguste Renoir, Camille Pisarro, AIfred Sisley, Paul Cezanne, Edgar Degas eta Berthe Morisot, nazkaturik eta haserre Parisko Erakusketa ofizialean parte hartzen uzten ez zietelako, erakusketa publiko bat antolatu zuten Nadar argazkilariaren etzean, Parisen, 1874ko maiatzaren 17ean. Hara azaldu zen kritikari batek Moneten Iutpressiorr . Soleil levant margolana irrigarri utziz Le Cbarivari aldizkarian egin zuen kritika garratzetik sortu zen gero inpresionistaizendapena :..Impression, s'exclame un des joyeux lurons de la presse boulevardiere qui Lant se tordirent de nire a cette exposition, impression, j'en etais sur. je me disais aussi, puisque je suis impressionne, il doit y avoir de 1'impression la-dedans...» (inpresioa, dio Boulevardetako prentsako aprobetxategi horietako batek, erakusketa horretan barrez lehertu beharrean, inpresioa, ziur naiz. Nik ere gauza bera nioen neure artean, inpresionatua nago-eta, izango da inpresiorik hor barruan.). Hitza, baina, iraingarria izatetik kalitatearen sinonimo izatera igaro zen denborarekin. Taldea 1886an desegin zen, zortzigarren erakusketaren ondoren. Gero inpresionismotik beste margolaritza joera bat sortu zen, postinpresionismoa,eta Cezanne hil zenean desagertu zen, 1906. urtean.

XVII. eta XVIII. mendeetan literaturak izan zuen garrantziaren ondoren, eta Erromantizismoan musikak, XIX. mendearen erdialdetik bukaera arte pinturaren aroa izan zen. Pintura gainerako arte mota guztiak baino aurreratuagoa zegoen eta literaturakoak baino kalitate gehiagoko emaitzak sortu zituen, batez ere Frantzian. Han esaten zenez, garai hartako poeta handienak pintore inpresionistak berak izan ziren.

Pintura inpresionistak ezagutarazi zituen sentipenak poesiara eta musikara ere zabaldu ziren, arte mota horien adierazpideak pinturaren moldeetara egokituta, betiere.

Baina inpresionismoa arte guztiak menderatu zituen estiloa izateaz gainera, balio orokorreko azken estilo "europarra" izan zela ere esan daiteke. Higikunde hura desegin zenez gero, ez artean ez kulturan ez da estilo batasunik izan. Dena dela, inpresionismoa ez zen bat-batean sortu, ez batbatean desagertu ere. Delacroix eta Constable izan zituen aitzindarietako batzuk : batak kolore osagaien legea eta itzalak margotzeko modua aurkitu zituen ; besteak, berriz, koloreak izadian dituen eraginen konposizioa. Delacroix eta Constablerekin hasi zen, baita ere, ikusmenaren dinamizazioa, inpresionismoaren funts nagusia. Barbizongo eskolako pintoreen ekarriak ere garrantzi handia izan zuen. Baina talde higikunde gisa hartuta, hura sortzeko ezinbestekoa izan zen hiriko margolaritzaren esperientzia (Manet eta Monetek eman zituzten lehenengo urratsak), batetik, eta jendearen jarrerak elkartzera bultzatu zituen gazte argi haien batasuna, bestetik.