Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Pintura erromantikoa Frantzian: Eugene Delacroix

Delacroixen bi obra. Ezkerrean, Chrosko brlkrntza, Delacroixek 1824an aurkezturiko maisulana. Louvre museoa, Paris. Eskuinean,Atrla Italiako hondakinetan zehar (1847). Parisko Nazio Biltzarra.<br><br>

Eugene Delacroix (1798, Charenton-Saint-Maurice - 1863, Paris) Frantziako pintura erromantikoaren maisu handienetako bat izan zen. Konposizioen dinamismoagatik eta gaien eta koloreen erabilera bikainagatik nabarmendu zen batez ere. Koloreen erabilera horrek eragin handia izan zuen inpresionismoko eta inpresionismo ondoko pintoreen margokeran. Irudimen eta sentiberatasun handiko obrak egin zituen (La Mort de Sardanapale, 1827, Louvre). Literaturako pasarteetatik eta historiako edo bere garaiko gertakarietatik atera zituen pintatzeko gaiak. 1832an Afrikako iparraldera egin zuen bidaiaren ondoren elementu exotikoak sartu zituen bere lanetan (Fenzmes d'Alger dansleur appartement, 1834, Louvre). Erretratuak, freskoak, urmargoak eta, besteak beste, apaintze lan asko egin zuen.Delacroix familia aberats batean sortu zen, eta laugarren senidea zen. Haren ama, Victoria Oeben, XVII eta XVIII. mendeetan gorteko altzariak egiten jardun zen familiabatetik zetorren, eta aita, Charles Delacroix, enbaxadore izan zen Holandan eta prefeta Bordelen. Hamazazpi urterekin ikasketa klasikoak hasi zituen Delacroixek. Bere familia itzal handiko eta artistikoaren altzoan, musikara eta antzerkira zaletu zen. 1815ean Baron Pierre-Narcisse Guerin akademia pin- tore ospetsuarenean hasi zen ikasten. Ga- raitsu hartan Antoine-Jean Gros ezagutuzuen, erromantizismoaren aitzindarietako bat, eta Baron Francois Gerard pintorearen erakusketa bisitatu zuen. Louis Thiers politikari eta historialariak, barne ministro zela, eraikinen apaintze lanen ardura eman zion.

Bere garaiko gizona izanik, eragin handia izan zuen harengan Theodore Gericaultpintorearen erromantizismoak, eta baita Richard Parkes Bonington pintore ingelesarenak, Fryderyk Chopin pianojole poloniarrarenaketa George Sand idazle frantsesarenak . Hala ere, Delacroixek ez zuen parte hartu higikunde erromantikoaren tirabira eta liskarretan, Victor Hugo, Hector Berlioz etabeste batzuek bezala.

Bere lehenengo maisulana, Dante eta Virgilio infernuan (1822, Louvre, Paris),Danteren Drvina Conznzedian dago oinarrituta . Koadroari darion kutsu trajikoak Michelangelo eta Rubensen zenbait lanena gogoraztendu. 1822an, Chiosko uhartean turkiarrek greziarren aurka egin zuten sarraskia gai hartuta, mihise handi bat egin zuen:Chrosko hilkintza. Konkistatzaileen harrotasunak, greziar errugabeen beldur eta etsipenak, eta zeru zabalaren distirak halakobatasun espresibo bat sortzen dute, eta agerian uzten dute artistaren jeinua. MargolanaParisko 1824ko Erakusketara aurkeztu zuen.

Richard Bonington eta Fielding anaiak (Thales, Copley, Theodore eta Newton) ingelesezik, Jolu-t Constableren ingeles paisajeak ere miretsi zituen. Eta hala, bere teknika biribiltzeko eta kultura zabaltzeko, 1825ean Lonclresa joan zen. Han, Willian Turner, John Constable eta Sir Thomas Lawrence pintoreen arrimoan, artean Rubensi ez beste inori ezagutzen ez zitzaion askatasuna, arintasuna eta leuntasuna lortzeraino hobetu zuen bere teknika. 1827 eta 1832 bitartean maisulan asko egin zituen. Historiako gertakariez margotutakoen artean aipagarriak ditu Portrersekogudua (1830, Louvre, Paris) eta Narzcpko gardua (1831, Musee des Beaux-Arts, Nancy, Frantzia). Beste zenbait koadrotarako gaiak Byron ingeles poetaren lanetatik hartu zituen.

Hamazazpi litografiako sail bat ere egin zuen Goetheren Fausto obraren argitalpen frantses bat irudikatzeko. 1830. urteko iraultzak inspiraturik egin zuen, La lrbertegztidazzt le peuple (Le 28 jurllet 1830) (1830, "Askatasuna herria gidatzen", Louvre, Paris), bere koadro ospetsuenetako bat. Azkenean arbuiatu zuen Erromantizismo baten azken emaitza izan zen lan hori. Hau du literatura gaiak alde batera utzi eta bere garaiko gertakari bati buruz egindako koadro bakanetako bat. 1830ean Iraultzak borbondarren gobernua eraitsi zuen Frantzian, eta bide eman zion monarkia konstituzional bati, Luis Felipe Orleanskoaren agintepean. Bera anaia Charlesi urrian idatzitako gutun batean hau zioen Eugenek : "Gai moderno bati ekin zioat, barrikada bat [...]. Ez diat aberriaren alde borroka egin, baina aberriaren alde margotuko diat behintzat [...]". Margoak piramide egitura du, erpinean Frantziako bandera dagoela, lehen planoan dagoen emakume erdi biluziak -askatasunaren alegoriak- eutsita.

Margo honetan, askatasunaren irudiak bezala gainerako pertsonaiek ere aurrera bultzaka koadrotik irtengo direla ematen dute. Hurrengo lanetan, beraz, ez zituen gehiago azaldu hasierako margolanak bereizizituzten ezaugarriak : ez Sardanapaloren berrotza-ren (1827, Louvre) kolore zorabiatzaileak, ez Delako apezpikttarenn bilketaren (1829, Louvre) nahaspila eta asaldura, ezta historia gertakarien handikeria gehiegizkoa ere. Bere adierazpen dramatikoetan literatura zaletasunak edo historiako xehetasunak zehaz-mehatz emateko joerak mendera ez zezaten ahalegindu zen. Barne poza sortuko zion errealitate baten bila ibili zen, eta 1832an aurkitu zuen, Marokora egin zuen bidaia batean. Urtarrila eta uztaila bitartean egin zuen bidaia, Mornayko kondearekin, zeina Luis Filipe I.a erregearen ordezkaria baitzen sultanaren aurrean. Hango naturaren oparotasunak eta arabiarren edertasunak inspirazio iturri izan zituen aurrerantzean. Delacroixek marokoar jendearen artean aurkitu zuen bere frantses arirna jantzian faltan sumatzen zuen antzinatasunaren oreka noblea.

Bestalde, eta arestian aipatu den bezala, Delacroixek apaintze lan asko egin zituen. 1833an gobernuaren eraikin bat dekoratzeko eskaria egin zioten : horma irudi sail bat Palais-Bourboneko Errege Aretorako.

Proiektuak zenbait arazo zituen arkitektura apaingarriekin, baina Delacroixek kolorearen erabileraz konpondu zituen. Veneziako pintoreen lanak, Rubensenak eta Fontainebleauko jauregian Rosso Fiorentinok eta Francesco Primaticciok egin zituzten apaingarriak erabili zituen gogoan lan horretarako. Ondo antolatutako koloreak erabili zituen, konposizioaren elementuak azken xehetasuneraino bateratuz. Harrezkero Berpizkundeko jeinuenak adinakoak izan ziren hark egindako apaintze lanak. Aipagarriak dira, baita ere, Versaillesko historia museorako egin zituen lanak : Tarllebozugeko gudua eta Guartzatuak Konstantinopla hartzen. Lan horietan historia, mitologia, filosofia, erlijioa eta gizakiaren sofrikarioa nahastu zituen agerkari zoragarri batean. 1835 eta 1861 bitartean apaintze lan asko eta handiak egiten zituen. Palais-Bourbonen alegoriak margotu zituen Errege Aretoko sabaian eta ate gaineko frisoetan ; liburutegiko sabaian (1847an bukatua) bi hemiziklo eta hogei petxina margotu zituen.

Palais de Luxembourgeko liburutegian (1846an bukatua) hemizilioa, kupula eta lau petxinak. Louvreko museoan (1851n bukatua) Apoloren Galeriako erdiko sabaia margotu zuen. Parisko udaletxean (1871n sute batean suntsitua) Bakearen Aretoko sabaia, zortzi panel eta hamaika tinpano margotu zituen (1849an hasita). Saint-Sulpice-ko elizako Aingeru Sainduen kaperan San Migel pintatu zuen sabaian eta Santiago, aingeruak eta Heliodoro hormako freskoetan. Azkenean hainbesteko lanak osasuna galarazi zion. 1849rako ez zitzaion jada ahaide hurbilik edota adiskiderik gelditzen : iloba NeR= Yorken hil zitzaion 1834an ; anaia, Charles DelacroLx, 1845ean ; Chopin 1849an. Handik aurrera senak agintzen ziona besterik ez zuen margotu.

DelacroLYek izugarizko inidirnena zuen, adimen fina eta sentiberatasun berezia. Haren lana zabalegia da higikunde batean sailkatzeko. 1830. urte inguruan erromantikotzat jo zuten, haina berak ldasizista hutsa zela esanez erantzun ohi zuen. Turner pintore ingelesarekin batera inpresionismoaren berritzaile izan zen, eta espresionismo modernoaren aitzindari. Arte adierazpenaren bitartez bere izatearen poesia helarazten ahalegindu zen. Hala bada, lan bakoitzean, formen eta, batez ere, koloreen sinfonia bat sortu zuen. Auguste Renoir, Claude Monet, Paul Cezanne, Paul Gauguin, Vincent van Gogh, Odilon Redon, Georges Seurat, Henri Matisse eta Pablo Picasso, guztiek aitortu zuten harengana zordun zirela.