Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Neoklasizismoa Frantzian : Jean-Auguste Ingres

Mademotselle Rrutereren erretratua, jeanAuguste Ingresek Riviere familiarentzat egindako erretratuetako bat (1805). Louvre museoa, Paris.<br><br>

Frantses margolaria (1780, Montauban-1867, Paris). Neoklasizismoaren pintore nagusia izan zen Jacques-Louis Daviden ondoren. Ingresen lanak, hotz antzekoak, argiz beteak, eta konposizioan ongi orekatuak, eskola erromantikoaren antitesia ziren. Erretratugile bezala nabarmendu zen batez ere. Irudiaren muga lerroaren zehaztasunak obsesionatzen zuen.Aita pintorea eta eskultorea zuen, musikaria izateaz gainera, eta berarekin egin zituen lehen ikasketak artearen munduan.

Eskola ikasketak, berriz, sei urterekin hasi zituen. Lau urte geroago, ordea, Frantziako Iraultzak sortutako giro nahasia zela eta, itxi egin zuten eskola, eta hartan bukatu zen Ingresen heziketa akademikoa. Ikasketak hala eten beharrak atsekabe handia sortu zion, eta bizitza osoa eman zuen bere burua ahalik eta hobekin prestatu nahian. 1791n aitak Tolosara bidali zuen, bere jaioterrira,marrazki ikasketak egitera. Hiru urtez, 13tik 16ra, bigarren biolin gisa lan egin zuen hiriko orkestran bizimodua ateratzeko.

1797ko uda bukaeran Parisa joan zen, eta jacques-Louis Daviden estudioan hasi zen ikasten. Bi urte geroago Arte Ederretako Eskolako pintura sailean onartu zuten.

1800eko otsailean eskolako lehenengo saria irabazi zuen gorputz enbor batez, eta urrian bigarren geratu zen Erromako Sariketan . Hurrengo urtean sariketa irabazi zuen Agarnenonen mandatariak izeneko koadroarekin (Ecole des Beaux-Arts, Paris).

Frantziak, Napoleonen gerretan murgildurik, ezin izan zuen koadroa erosi, eta horren ordez lan egiteko leku bat eta diru kopuru txiki bat eman zioten. 1804an, Liejako hiriak hala eskatuta, Bonaparteren erretratu bat egin zuen (Musee des Beaux-Arts, Lieja), eta orobat egin zuen bere aitaren erretratu bat (Montauban), eta autoerretratu bat (Chantilly). 1805ean Riviere familiaren hiru erretratu egin zituen (aita, ama eta alabarenak), eta hurrengo urtean ergin zuen bere lan bitxienetako bat, Napoleonen erretratu bat handitasun jarreran : Napoleon I.a enperadore jarlekararr (Musee de I'Armee,Paris).

1806ko urrian Erromara joan zen, han egonaldi bat egiteko dirulaguntza jasota.

Urte hartako Parisko Erakusketan - xelebretzat eta "iraultzailetzat" hartu zituzten haren koadroak. Kritika haiei kasurik egin gabe lau urte oparo eman zituen Erroman, non,beste lan askoren artean. 1808an La Baigneuse de i'alprncon (Louvre, Paris) ospetsua egin zuen.

Dirulaguntza bukatuta ez zen Frantziara itzuli, aldiz, Erroman bertan gelditu zen.

Lagun baten bidez Erroma okupatuan agintari zeuden frantses ofizialak ezagutu zituen, baita lagun handiak egin ere haietako batzuk . Agintari haiek eskatuta bi mihise handi egin zituen historiako gertakariei buruz : Ronnalo Acron garaituaren ormak eramaten (1812, 1 cole des Beaux-Arts, Paris) eta I'irgilioEneida irakur7zen (1812, Musee des Augustins, Tolosa). Ingresek Erromako aldihartan egin zituen lapitzezko erretratu gehienak, oso gutiziatuak gaur egun, Ingresek berak erdipurdikotzat bazituen ere. Izan ere, Ingresek ez zuen parerik erretratatzen zituen pertsonak zehaztasunez irudikatzen, haien nortasuna eta are gizarte maila edo naziotasuna ere koadroan azaltzen.

1813an Madeleine Chapelle-rekin ezkondu zen. Napoleonen porrotaren ondoren (1815), ez zioten lan eskaera ofizial gehiago egin, harik eta enbaxadore berriak, zenbait hilabete geroago, Kristo San Pedrori giltzak ematera egiteko eskatu zion arte.

1816 eta 1817 urteetan Erromara bisitan joandako ingeles askoren erretratuak egin, zituen . Parisko 1819ko Erakusketan aurkeztu zituen lanak -Odaliska etzanda (Louvre, Paris), Felipe V.a Berzoick-eko mariskala dekoratzera (Albako dukea, Madril), eta RogerAngelica salbatzen. (Louvre, Paris)- aurreko erakusketakoak bezain zorrotz eta gogor kritikatuak izan ziren. Tristeturik, Florentziara joan zen lagun batek gonbidatuta, eta han bizi izan zen 1820-1824 bitartean.

Adiskideen erretratuak marrazten eta pintatzen, Montaubango katedralerako margolan handi bat -LtrisXIILa Anta Birjinari errega egiten- margotzen, eta beste lan txikiago batzuk egiten, zeregin handia izan zuen Ingresek urte horietan. 1824. urteko udazkenean, Montaubango katedralerako margolana besapean hartuta, Parisa joan zen.

Bere harridurarako, izugarrizko harrera ona izan zuen lanak, eta Karlos X.ak berak kondekoratu zuen. Hurrengo urtean, ekainean, Arte Ederretako Akademiako kide aukeratu zuten, eta geroxeago estudio bat zabaldu zuen ikasleentzat.

1827an Homeroren apoteosia egin zuen Louvrerako. 1829an Arte Ederretako irakasle izendatu zuten, eta 1834an Iehenclakari.

Urte horren bukaeran Parisko Erakusketan San Srnforranoren nrarlrrroa-ri egin zioten harrera hotzak mingosturik, Erromara joan zen, hango Acadernie de France-ko zuzenclaritza eskaini baitzioten. Erroman oso ongi etorri heroa egin zioten, bai ikasleek bai langileek, eta zuzenclari egon zen urteetan (1835-1841) akademia berritu eta zabaldu zuen, liburutegia osatu zuen eta arkeologia ikasketak sartu zituen. Bien bitartean zenbait lan burutu zuen, hala nola, lagun batentzat OdaJiska esklabonrekirt (Fogg Art Museum, Cambridge, vlassachusetts), Orleansko dukearentzat Antiokos eta Estr •a touize (Musee Conde, Chantilly, Frantzia), eta Nikolas I.a tsarrarentzat Amu Birjina ostiarekrn (Puxkin Museoa, Mosku).

Parisa itzulita oso harrera ona egin zioten oraingoan : bazkari handi bat egin zuten haren omenez, Luis Filipe I.a Frantziakoari bisita egitera gonbidatu zuten Versaillesera eta Neuillyra, eta Comedie- Francaise-n bizi guztian doan sartzeko baimena eman zioten. 1843an Luynesko chilceak bi horma irudi eskatu zizkion Danr pienreko gazteluko galeria batean jartzeko : Urre aroa eta Brn •d in area. Artean amaitu gabe zituela, emaztea hil zit sion, 1849an.

Artistak ez zuen adorerik izan Dampierrera lana bukatzera itzultzeko, eta 185Oean Luynesko dukeak bertan behera utzi zuen kontratua .

1852ko udaberrian Delphine Ramel-ekin ezkondu zen. 1853an Aapoleon Larera npoteosra (1871ko maiatzan Komunako istiluetan sortu zen sutean suntsitua) egin zuen Parisko Udaletxeko Ertperadol •ear •ert aretoko sabairako. 1850 aurreko eta ondoko urteetan emakume eta gizonen erretratu asko eta bikainak egin zituen, baita bere burlaren bat ere, hirurogeita hemezortzi urterekin (Uffizi, Florentzia). 18G2an senadore izendatu zuten eta 1865ean Belgikako Arte Eclerretako Errege Akademiako kide.

Latin gutxi eta grekera batere ez bazekien ere, bere margolari kutuna zen Rafaelen margolanak bezain ongi ezagutu zituen, itzulpenen bidez. Homero eta Virgilio poeten lanak. Izan ere. Ingresek bizitza guztian jarraitu baitzuen ikasten, bere burua prestatzen, jakintsu jendearen lagunartean.bere hezibide goizegi etenak utzitako hutsunea bete nahiz. Adituak ere duela gutxi ohartu dira Ingresen zenbait koadrotan egiten diren aipamenen eta agertzen diren alegoria eta ikurren esanahiaz. Adin handiko zela ere, ikasten eta lanean jarraitu zuen.

Azkeneko marrazkia, Giotto cli Bondone florentziar margolariaren lan baten argazki baten gaineko kalkoa, hil baino aste bete lehenago egin zuen.

Ingresek bere lanetako asko utzi zizkion bere jaioterriari oinordetzat : lau bat mila marrazki, hainbat margolan, hala nola Ossanen antetsu (1813) eta jesus doktoreen artean (1862), biluziaren gaztetako oliozko estudioak, han eta hemen lortutako zenbait margolan, zirriborro eta ohar liburuak, bere biolina eta abar. Hau guztia bere izena daraman museoan clago egun gordeta.

Ingres marrazkilari bikaina izan zen, marrazki sendoa eta delikatua zuena aldi berean, margo argiak erabili zituen eta konposizioan oso orekatua zen. DelacroLx erromantikoaren margokera arbuiatu zuen, argiilunaren erabilera dramatikoagatik, mugimencluaren zurrunbiloagatik eta testuinguruaren tinkotasunagatik batez ere. Denboraren joanak moteldu egin du bere garaiko liskarren garraztasuna eta agerian utzi du, aldiz, artistaren bikaintasuna. Gaur egun ahobatez onartzen zaio sartaldeko tradizioko maisu handienetako bat izana.