Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Neoklasizismoa Frantzian : Jacques-Louis David

Jacques-Louis Daviden Marat eraila, dramatismo handiz margoturiko koadroa, errealismo tragikoaren erakusgarritzat har daitekeena (1793). Bruselako Arte Ederretako Errege Museoa.<br><br>

XVIII. mendeak aurrera egin ahala, rococoaren bizitasunaren aurrean bertutea, egia eta neurrizkotasuna berreskuratzeko joera nagusitu ziren frantses margolaritzan. Lehen aldian"Luis XVI.aren estiloa" izeneko joera nagusitu zen Frantzian, baina neoklasizismoaren gorena Iraultza aurreko eta Iraultzaren garaietan iritsi zen (1780-1795). Izan ere, garai hartan moralaren bertutea aldarrikatzen hasi zen, familia ez ezik gizarte osoa ; ilustratuek gizakia hobeagoa izan dadin hezitzeko zuten helburuarekin bat etorri zirenune jakin batean estatuaren interesa, eta helburua berbera ez bazuten ere, biek jo zuten bertutea berreskuratzearen garrantzia aldarrikatzera. Idealismoa eta zorroztasunintelektuala eta morala nagusitu ziren, eta abertzaletasunak eta errepublikazaletasunak indar handia hartu zuten.

Neoklasikoaren garaian berrikuntza handiak gertatzen ari ziren, beraz, hainbat alorretan, gizartean, politikan eta etikan, besteak beste. Hainbesteraino aldatu zen giroa ezen belaunaldi gazteetako artistakAkademiaren kontra agertu baitziren, aristokratikoa eta ankerra zela eta, eta erakunde hura desegitea ere lortu zuten 1793an. Frantziako gizartean sumatzen zen berrikuntza nahi hori adierazteko antzinateko ereduak hartu ziren oro har, eta baita margolaritzan ere. Hasieran Plutarkoren obretako pertsonaiak hartu ziren oinarri, eta Iraultzako heroiak ondoren.

Frantziako margolari neoklasiko nagusia, Iraultzaren margolaritzat hartua, J.-L. David izan zen. Berak zabaldu zuen neoklasizismo betea Frantziako pinturan, baina bere karreran zehar izan zituen, halere, kontraesanak ; Delacroixek zioenez, esaterako, errealismoaren eta idealaren arteko halako nahasketa bitxia osatu zuen Davidek.jacques-Louis David margolaria Parisen jaio zen 1748an eta Bruselan hil zen 1825ean. Europako artista neoklasiko nagusietako bat izan zen. Bere obran zehar ideal klasikoak berreskuratzea helburu etikoen irispidearen izaera du. Iraultzaren margolaritzat hartua izan da ; izan ere, berak adierazi zuen hobekien, antzinateko ereduak harturik, Iraultzaren garaiko frantsesgizarteak zuen berrikuntza nahia.

Margolaritzarekiko lehen harremanak Parisen izan zituen. Hemezortzi urte zituela Pintura eta Eskulturako Errege Akademian sartu zen, baina hasieran ez zuen arrakasta handirik izan, harik eta behin eta berriro saiatu ondoren 1774. urtean Erromako saria irabazi zuen arte. Gai mitologiko eta historikoko obrak egin zituen hasieran, eta lehensari hura ere Plutarkoren Bizrtzc~ paraleloakobratik ateratako Antioko eta Estraton rze (1774 ; Arte Ederretako Eskola, Paris) gai historikoarekin lortu zuen. Dena dela, oso goiz agertu zuen arren klasizismorako joera eta hizkuntza propio baten bilaketa, hasiera-hasierako garaiko obretan antzematen zaio rococoaren kutsua ere.Sariari esker Erromara aldatu zen 1775ean, eta han bizi izan zen 1780 arte.

Garai hartan hainbat iturritatik edan zuen Davidek, eta orduan hasi zen klasizismoa ikertzen, batez ere Berpizkundeko artea, Rafaelen obraren bidez, eta XVI. mendekoa, Poussinen obraren bidez. Caravaggioren dranmatisnlo errealista eta haren jarraitzaileen argi-itzalen arteko kontraste nabarmenak ere beretu zituen. Baina bere estiloaren bilakaeran bereziki azpimarratzekoakdira teorilari ldasizisten ideiak, Winckelmann eta Mengsenak batez ere.

1780. urtean Frantziara itzuli zen eta bere garaiko gizarteari bertutearen eredu gisa proposaturiko gertaera klasikoen irudiak egin zituen, bestek beste, Belisario lrutosna bartzera (1781 ; Arte Ederretako Museoa, Lille), Artdrouledareu samina (1783, Arte Ederretako Eskola, Paris). Urte haietan ospe handia lortu zuen, eta horrela, 1784an Errege Akademiako kide izendatu zuten. Urte hartan bertan Erromara bidaiatu zuen eta egonaldi hartan margotu zuen bere maisulan handiena, Horazioen zina (1784 ; Louvre, Paris). Koadro horretan ageri-agerian gelditzen dira Daviden ldasizismoaren ezaugarriak, konposizio zorrotzean, marrazkiaren sintesian eta hizkuntzaren elokuentzian eta argitasunean. Obra hori hartu zen, hain zuzen ere, antzinatearen berreskuratzearen manifestutzat, ez bakarrik formari dagokionez, baita haren inguruan egin zen irakurketa politikoagatik ere, izan ere aristokraziaren ustelkeriaren kontrako eta Erromako errepublikak ezaugarri izandako garbitasunera eta moral abertzalera itzultzeko bidetzat hartu baitzen. Bide horretatik beretik jarraitu zuen hurrengo urteetan Davidek, eta horrela egin zituen Sokratesen heriotza (1787) eta Liktoreak Bruttrsi bete senteeu gorpuak erantatem (1789) obrak, besteak beste. Frantziako Iraultzan parte hartu zuen eta kultura artistikoa eraberritzeko eta antolatzeko ardura hartu zuen ; 1793. urtean arte batzordeko kide izendatu zuten, eta pintzelaren Robespierre.> ezizena jarri zioten . Hainbat obra eskaini zien garai hartako pertsonaia ospetsuei, eta dramatismo handiko koadroak osatu zituen. Horien artean aipagarriak dira, besteak beste, Jett de Pattrueko zina (1790-1791 ; marrazkiak eta zirriborroa Versaillesen), Bararen heriotza (amaitu gabea, 1794; Calvet museoa, Avignon)eta 1llatat eraila (1793 ; Arte Ederretako Errege Museoa, Brusela) ; azken obra horretan, emozio berezkoena adierazi nahian, neoklasizismoa nola bihur daitekeen errealismo tragiko erakutsi zuen Davidek.

Iraultzaren zerbitzurako egin zituen, orobat, hainbat obelisko, domina etab.

Robespierre hiltzera zigortu zutenean espetxean sartu zuten David. Bi aldiz egon zen espetxean. Lehenengoan margotu zuenbere paisaje bakarra, Parisko Luxenburgo lorategien iktrspegra, eta autoerretratu bat utzi zuen amaitu gabe. Espetxean bururatu zitzaion, halaber, Sabinak koadroa egiteko ideia, baina aske gelditu ondoren egin zuen azkenean, 1799an hain zuzen ere (Louvre, Paris). Koadro horren bitartez hainbeste urtetan elkarren kontra aritutako alderdien arteko elkarrizketaren alde lan egin zezan eskatzen zion Davidek gizarteari. Napoleoiacques-Louisnek aginpidea eskuratu zuenean haren margolari ofiziala izan zen : Napoleonen erretratu sail bikaina egin zuen (Napoleon San Bernardo gurutzatzera, 1800 ; Malmaison, Paris) eta baita hanbat koadro ere, Napoleonen egitandiak goretsiz, adibidez, Napoleonen koroatzea (1805-1807 ; Louvre, Paris) edo Arranoen banaketa (1810 ; Versailles) . Obra horietan guztietan efektu arranditsuak eta epikoak bilatzeko grina bizia erakutsi zuen, eta erretorikara eraman zuen askotan horrek. Baina Napoleonen erretratuak bezala, Daviden karreran bereziki azpimarratzekoak dira beste zenbait pertsonaiaren erretratuak ere. Izan ere, azterketa psikologikoak egiteko trebetasun handia erakutsi zuen erretratuetan, eta oso obra finak osatu zituen : Madame Dauideun erretratua (1813 ; National Gallery of Art, Washington), 1Vladamre Hotel de Taugr-)~ eta alabak (1818 ; Louvre, Paris), etab.1815. urtean, Napoleonen gainbeheraren ondoren eta Errestaurazioarekin batera, Bruselera erbesteratu zuten David. Frantzian bizi izandako garai nahasietako grinak alde batera utzira, energia galdu zuen Daviden obrak eta gaztaroan erabilitako gaiak berreskuratu zituen atzera, gai mitologikoak eta historikoak alegia. Garai hartako obren artean ondoko hauek ditu aipagarriak : Kuprdo eta Psike (1817 ; Arte Museoa, Cleveland, Ohio), Mm -te, Artizarra eta Graziak (1824 ; Arte Ederretako Errege Museoa, Brusela).

Azpimarratzekoa da margolaritzaz gainera Davidek irakasle gisa egin zuen lana.

Izan ere, ehundaka margolari trebatu zituen Horazioren zina koadroa egin zuen garaiaren eta Waterloolco guduaren arteko urteetan, eta eragin handia izan zuen belaunaldi gazteetako maisuengan, batez ere Gerard, Gros, Girodet eta Ingres margolariengan.