Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Barrokoa

Espainiako pintura III

Alonso Ganoren Putzuko miraria maisulana, 1648koa. Prado museoa, Madril.<br><br>

 

Alonso Cano

Alonso Cano Granadan jaio zen 1601ean.

Oso gazterik sartu zen Juan del Castilloren lantegia, Sevillan, eta ondoren Pacheco eta Herrera Zaharraren ikasle izan zen. Bizimodu nahasia eta zaila izan zuen. Lehen emaztetik alargundu ondoren berriro ezkondu zen, baina bigarren emaztea hil egin zioten eta bera erreidun hartzeko arriskuan zegoela eta, Valentziara ihes egin behar izan zuen.

1646an Madrilen zegoen eta Madrileko egonaldiko obrek osatzen dute Alonso Ganoren obraren bigarren aldia (lehena Sevillako ikasketa eta lanek osatua da). Velazquezen estiloari jarraitu zion, eta Zurbaranen eragina nabarmena izan zuen. Bereziki aipatzekoa du argi-itzalen erabilera, adibidez Sanjoan Ebanjelaria aingerua lagundirela (Wallace bilduma, Londres) eta Elizgizon baten erretratua (Hispanic Society, New York). Lehen garaian aipagarriak dira, orobat, Santa Teresaren erretaula, Sevillako San Alberto eliza (1628) eta Sanjoan Ebanjelaria, San Paulako komentuan (1635), Alonso Canoren estiloan eragin handia izan zuen, esan bezala, Velazquezek eta orobat errege bildumen azterketak. Eragin horien emaitza dira San joan (Malagako museoa), Jeronrnto saitara (Pradoko museoa, Madril). Italiar moldeen eragina antzematen da Budapesteko museoko Noll nte tangere, San Fernando akademiako Kristo eta sanrarrtar •ra, eta abarretan. Bere maisu lanak Putzuko miraria (1648 ; Pradoko museoa, Madril) eta Kristoren jaitsiera linbora (Los Angelesko museoa) dira.

Madrildik Granadara aldatu zen, eta 1652 inguman eskultura lantzen aritu zen bunrbelarri . Margolaritzan Familia sartura, Van Dycken eragin nabarmena duena, San Ficrntzrskoren heriotza (san Fernando akademia) eta San Bernardoren ikuskaria (Pradoko museoa) margotu zituen. 1655ean Malagara aldatu zen eta handik Madrilera, baina handik bost urtera Granadara itzuli zen, hango katedraleko ataurrea egitera.

 

Murillo

Bartolome Esteban (Sevilla, 1618 - Sevilla, 1682) Espainiako barrokoko margolari handienetakoa izan zen. Erlijio gaietan nabarmendu zen batez ere, erlijio ordenek eskatutako obrekin.

Murillo Juan del Castilloren lantegian sartu ikasle 1633 inguruan, Alonso Canorekin batera, besteak beste. Irakaslea hil zelarik gortera aldatu zen Murillo eta han hasi zen bere kasa lanean, 1639an.

Hasierako lanetan irakasleen eragina, Italiako manierismoarena eta flandriar errealismoarena nabarmentzen da. 1645 inguru arte iraun zuen Murilloren obran garai hotza deritzona osatzen duenak, eta aipagarriak dira orduko obra hauek, hesteren artean : San Frantzisko eta Santo Tomas (1638- 1640 ing.), Ama Birjina Santo Tomasi errosarioa emateri (1638-1640 ing.).

Baina haiek baino ezagunagoak dira 1645-1646 inguruko koadroak, gar-ai epela izena eman zaion aldikoak, Sevillako frantziskotarren komentuko klaustro txikirako egindakoak adibidez (Frai Frantzisko etaaingeruen sukaldea, San Diego Alcalakoa pobreei jaten ematen, San Fiztntzrsko, etab. ; gaur egun Madril, Paris, Dresde eta abarretan barreiaturik). Zurbaran eta Velazquezek osatutako Sevillako eskolaren naturalismoari eta tenebrismoari jarraituz egin zituen obra haiek, Berpizkundeko tradiziotik aldenduta, eta gaiei dagokienez, esan bezala erlijio gaiak erabili zituen arren, gero eta xehetasun eta eszena gehiago sartu zituen eguneroko bizitzatik hartuak. Azpimarratzekoak dira Murilloren haur irudiak. Hasieran erlijio gaietako koadroetan hasi zen haurrak marrazten, jesusen eta San joanen haurtzaroko eszenekin (Saia Joanito, Haurrak oskolarekin), baina erlijio gaiekin gero eta lotura gutxiago zuten haurrak egiten hasi zen eta azkenean jenero irudi modura ere landu zuen haurren pintura, adibidez Bi balu- nieloia eta mahatsa jaten (1650 ing. ; Bankes bilduma, Municheko pinakoteka) eta Ulutikoak zorriak kentzen (1645-1650 ing. ; Louvre museoa, Paris) koadroetan.

Ume pobreak dira gehienak, baina ez dute itxura tristea ematen, baizik eta atsegina eta xaloa ; horrelakoak dira, halaber, Murilloren obran aipatzeko beste pertsonaia batzuk, emakrune irudiak hain zuzen (Amorra ilobari zorriak kentzen, Atsoa iruten, etab.).

Irudi herrikoiak, eszena pikareskoak egin zituen, eta arruntasun hori erlijio obra batzuetan ere islatu zuen adibidez, San DiegoAlcalakoarert limosna.

Murilloren estiloan aldaketa nabarmena gertatu zen 1650 inguruan. Madrilera bidaiatu zen garai hartan eta Velazquez ezagutu eta errege bildumako Tiziano, Rubens eta Van Dycken obrak aztertu zituen. Handik itzuli zenean ospe handia lortu zuen Sevillan eta bezero asko kendu zizkion Zurbarani . Ordu arteko obretan nabarmentzen zen naturalismo soila eta tenebrismoa alde batera utzi zituen, eta modernitatea erakusten duten irudiak egin zituen, kolore argiagoekin, molde ia inpresionistekin, ametsezko giroan bezala irudikaria bere pertsonaiak; konposizio konplexuagoko eta egituraketa bikaineko obrak egiten hasi zen.

Garai hau aro anpulutsua gisa ezagutzen da Murilloren obran. Bibliako gaietan eta santuen irudietan edertasun ideal eta finaren irudia eskini zuen, batez ere Area Birjina eta Haurra agertzen dituztenetan. Garai hartakoa du, hain zuzen ere, bere maisulanetako bat, San Antonioren ikuskaria (1656 ; Sevillako katedrala) eta Andre maria Sortzez Garbia (Sevilla), San Leandro eta San Isrdro (1655 ; Sevillako katedrala). Argiaren erabileragatik azpimarratzekoak dira Sevillako katedralerako egindako Anrn Birjrnarenjaiotza, (1660 ; Louvre museoa), kaputxinoen komenturako erretaulak, eta gaueko irudietan, Aingerua San Pedro askatzen (1671-1673 bitartean ; Ermitage museoa, Leningrado) .

1660an Sevillako pintura akademia sortu zuen eta haren lehen lehendakari izan zen. 1660az gero, gutxi gorabehera, elizarekiko lotura handiagoa izan zuen ; herritarrei elizaren mezua helarazteko aukera ematen zuten bere koadroek, adibidez Andre rllaria Sartzez Garbiaren bertsioek. Aipagarriak ditu, bestalde, azken urteetako talde irudiak, esaterako Haurrak enpanadajaten (1670-1678 ing. ; Alte Pinakothek, Munich).

 

Valdes Leal

juan de Valdes Leal Nisa Sevillan jaio zen 1622an eta hiri hartan bertan hil 1690ean. Haurretan Cordobara aldatu zen ; Antonio del Castilloren ikasle izan zen han, eta haren eta Herrera Zaharraren eragina jaso zuen.

Oso gaztetan hasi zen margolari gisa eta 1640 eta 1650 hamarraldietan osatu zuen bere lehen aldia, Cordobako obrekin. Bere lehen lan ezaguna, San Andres koadroa (Cordobako San Frantzisko eliza), 1647koada eta lehenengo aldian aipagarriak ditu, halaber, Zilarginen Ama Birjina (Cordobako museoa) eta 1653an Carmonako Santa Clara elizarako kontrataturiko koadro sail bat, santu haren bizitzari buruzkoa (Santa Clar •a ren i) -agarmena, Santa Clar •a ren heriotza, etab.) eta batez ere Karmengo komentuko erretaulako margoak (Igarlearenametsa, KarmerrgoAnra, AitzzrloetakoAmq 1658), barrokismoa gehien antzematen zaion maisulana. Valdes Lealek dinamismo handiko obrak, oso irudi aclierazgarriak egin zituen oro har, baina aldi honetako ezaugarri nagusia izan zen koloreen aberastasuna.

Bigarren aldia Sevillan igarotako urteetako obrek osatua da. Orduan iritsi zuen heldutasuna bere estiloak. Irudi luzeak, dinamikoak eta jarrera behartuak erabili zituen orohar garai honetan. Azpimarratzekoak dira, besteak beste, Andr •e lllar ia Sartzezgarbia saila, San Diegolco, Lisboako eta Cadizko museoetan dauden koadroez osatua, besteren artean, San,jeronrmo saila (Sevillako museoa), 1660 inguruan egin zituen, orobat, Hutsaltasunaren alegar •r a (Hartfordelco museoa) eta Alañararen bihurtzea (Yorkeko museoa), lehenengo izadi hilak, gerora nabarmenaraziko zuen jeneroko lehenak hain zuzen. Azken urteetan (16691690) kolore ilunagoak eta gai makabroak erabili zituen batez ere ; lehenengo aldiari jarraituz egin zituen, hala ere, Arrdredlarin Sortzez Garbia eta jasokundea (Sevillako museoan biak). Azken urteetan aipagarriak dira Sevillako Karitatearen ospitaleko dekorazioa (1670-1675), Mañarak kontratatuta.