Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Barrokoa

Herbehereetako pintura IV: Vermeer eta Hooch

Jan Vermeerren Margolariaren lantegia, bere estiloaren heldutasunaren erakusgarritzat hartzen den koadroa. Rijksmuseum, Amsterdam.<br><br>

Vermeer ez zen aitzindari izan, ez zuen, alegia, ez estilo berririk sortu ez ikuskera iraultzailerik ekarri pinturara.Aitzitik, bai estiloz eta bai gaiez bere inguruko holandar maisuen urratsak jarraitu zituen. Bestek axaletik edo imitazio soilez landu zuten bidearen ondorioak bere osoan eta saltonean sumatzea izan zen hain zuzen haren merezimendua, eta gogotik lehiatu zen bide hark eskaintzen zizkion aukerak azken bururaino baliatzen .

 

Jan Vermeer

Delft-en jaio zen ; ehule eta ostalari baten semea zen, eta XVII. mendean Holandan nagusi zen burgesia txikikoa zen beraz . 1653. Lotearen bukaeran Vermeer Delftelco margolarien gildan onartu zuten, eta horrek esan nahi du hainbat urte ari izana zela itzal handiko maisu batekin ikasten ; Leonaert Bramer (1595-1674) izango zen ziur asko maisu hura, Delfteko margolari ospetsuenetalto bat garai hartan. Vermeerren obra ez zen oso oparoa izan, hogeita hamar bat koadro hartzen dira gaur egun ziur berak margotutzat, eta oparotasunik eza hori guztiz ere bat dator haren lan egiteko moduarduratsu, zehatz eta zorrotzarekin. Garai hartako lekukotasun idatzien arabera, Vernneerek arrakasta izan zuen eta prezio onean saldu zituen bere koadroak, baina 1672ko krisi ekonomikoaren ondorioz erreka jo zuen, eskasian egin zituen azken urteak, eta hil ondoren zorpeturik utzi zuen bere familia .

Vermeerren hiru koadroren data zehatza baizik ez dakigu : Gorteko andrea (1656), Astronomoa (1668) eta Geografoa (1669).

Hala eta guztiz ere, haren ia obra osoa gure egunetaraino gorde denez, badago jakitea zer urrats artistiko egin zuen eta zer nolako bilakaera izan zuen. Kristo rlfartareu eter Mariaren et.xearr eta Diana eta bere rziufak 1654-1656koak izan behar dute. Bi koadro horiek gai historikoak dira ; izan ere, Vernneer barrualdeetako gaiak lantzen zituen margolari gisa baldin bada ere ezaguna, geroago baizik ez zuen hartu bide hori, eta hasieran men egin zion Italian sortu eta Holandan indar handia hartua zuen gai historikorako zaletasunari.

1650etik aurrera maila handiko artista batzuek Delften hartu zuten bizilekua. Rembrandten ikasle Carel Fabritius izan zen haietalco bat, eta haren trompe 1'oeil eta perspektibazko kutxekin hirugarren dimentsioaren irudipena sortzen zuen eraikinetako barrualdeak irudikatzen zituzten koadroetan . 1650ean ere Emnnanuel de Witte-k goi mailaraino eraman zuen elizetako barrualdeak irudikatzeko antzea. Berrikuntza haiek guztiek ez zuten hasieran eragin handirik izan Vermeerrengan, baina erabakigarriak izan ziren gerora haren lanean. Garai hartan, Vermeer genero galanteari eta erotikoari atxiki zitzaion Jacob van Loo-ren, Gerbrand van den Eeckhout-en eta Gerard ter Borchen eraginez. 1656an Rictrtaleert arteko bitar tekoa margotu zuen ; koadro hori sakonerarik gabeko plano baten gisa zegoen irudikatua, ez baitzituen artean Fabritius-ek eta de Witte-k sakoneraren eremura ekarri zituzten berrikuntzak bereganatuak. Joera horren baitakoa du orobat Neska gaztea lozorroctu (1657). Delften bizileku hartu zuen Pieter Hooch margolariak bikain asmatu zuen gertakari galanteak barrualde guztiz errealistetan kokatzen, arestian aipatu ditugun pintore horien guztien eraginak bildurik . Hooch-ek eragin handia izan zuen Vermeerrengan, haren bideari jarraitu zion, eta gorputz erdiz ikusitako giza irudi bat edo bi jartzen hasi zen gela bereko leiho ondoan : Soldadua eta neska gaztea, Neska irakurlea eta Esneketaria, Neska gaztea eta baso bat ardo. Koadro horietan Vermeerrek eguzkiaren argiak gainalde batean jotzen duenean iristen duen distiraren bizitasun osoa nahi zuen irudikatu, eta hori, garai hartan, ezin irudikatuzkotzat jotzen zen. Litekeena da, zatika eta aldez aurretiko zirriborroak erabili ordez, Vermeerrek zuzenean kopiatzea koadro osoa, garai hartako ohituren oso bestela. 1658-1661 aldi hartan Vermeerrek orobat margotu zituen kanpoaldeko ikuspegiak; haien artean Deneko ikuspegia da bikainena. Trinkotasun errealista, gogorra, pintzelada gotorrez eta pintura sendo oraturik egina -zati argituetan batez ere-, axaleko margo geruza ere zimurtsua : horiek dira 1658-1661ko koadroen ezaugarri nagusiak.

Perla pisatzailea, Perlazko lepokoa eta Neska gaztea urdinez koadroetan, ordea, Vermeerren pinturak izan zuen aldaketarik : margoaren ehundura leunagoa, koadroa argiztatzeko modua ez hain bortitza, eta bolumenak eta marrak finagoak. Vermeerriordea eragozpena zitzaion giza irudien mugimendua berak nahi bezain zehatz irudikatzea, eta hori zela-eta zurrunak ziruditen ordu arteko koadroetako giza irudiek, baina hiru koadro horiek margotuz geroztik bere koadroetako giza irudiak geldirik egon beharreko zereginetan irudikatuz-eta begiak erdi itxita askotan- konpondu zuen arazo hura, lIusrka rkasgaia eta Lantegia koadroetan garbi ikusten denez. Vermeerrelc garai hartan eta koadro horiekin iritsi zuen heldutasuna eta betetasuna ; bazekien ezin zuela hobeto margotu, ezin zela urrunago joan, eta, hortaz, estilizaziora jo zuen aurrerantzean.

1667tik aurrera, Vermeeren azken urteetan alegia, argi ageri dira haren lanean estilizazio horren ondorioak : alferrikako osagaiak kendu zituen, argia eta itzala zehatzago banatu eta mugatu zituen, oro har, ezin bikainago eta ezin indar handiagoz jakin izan zuen giza jarduera baten edo langintza baten ardura eta arreta irudikatzen.

Joera horren erakusgarri dira : Andrea zutik birjrnalaren aurrean, ddaitastntezko gutuna, Enkctjegilea, Neska gitarra jotzeri, Fedearen alegoria.

 

Pieter Hooch

Rotterdamen jaio zen 1629an eta Amsterdamen hil 1684an. Vermeerrek eta XVII.. endeko zenbait margolari holandesek bezala, burgesiaren bizimodua eta etxe barruko giroa izan ziren Hoochek landu zituen gai nagusiak.Haarlemen egin zituen ikasketak, Berchemen lantegian, baina ez zuen haren eragin handirik izan. 1653an Delften hartu zuen bizilekua ; 1655an Delfteko gildako kide egin zuten, atzerritar gisa. 1663an Amsterdamen kokatu zen, eta han bizi izan zen gutxienez 1682 arte, ez baitago geroztikako inongo dokumenturik haren herri ematen duenik. Hooch denbora luzean egon zen ahaztuta, harik eta XVIII. mendearen bukaeran arte-salerosle batzuek haren balioa sumatu eta ezagutarazi zuten arte, ordu arte imitatzaile soiltzat gutxietsia izan haitzen. Hoochen berrehun bat koadro ezagutzen dira gaur egun. Haren bizitza hiru alditan banatzen da, hiri desberdinetan bizi izan baitzen -Haarlem, Delft, Amsterdam-, eta aldi bakoitzari margotzeko modu berri bat eta margogai herriak dagozkio, betiere hark landu zuen generoaren baitan. Bilakaera hori bat dator alderdi askotan Holandako pinturak XVII. mendean izan zuen bilakaerarekin, eta orobat pintura hark gai nagusitzat hartua zuen holandes gizartearenarekin.

Hoochek pintatutako lehenengo koadroak, Zaldunak, ez du zerikusi handirik geroztik landuko zuen gaiarekin -etxe burgesetako familia giroak eta barrualdeak- , mendiko ikuspegi bat baita koadro hori, italiar kutsukoa, Berchemen lantegian ari zela oraindik pintatua, 1648 inguruan. Bere lehen garaian bere estiloari eta izaerari arrotz zitzaizkion gaiak margotu zituen, Haarlemgo eskolaren eraginez ziur asko, hala nola goardiako taldeak eta mozkorraldiak. Garai horren bukaeran hasia zen jadanik familia giroari gehiago zegozkion gaiak pintatzen : Jaikialdia, Ebizako itzulera, Hoochek kolore-emaile gisa zituen dohainak eta argi efektuen bilaketa argi eta garbi adierazten dutenak. Bolada batean Hoochek Caravaggioren tankeralco argiztatzeak baliatu zituen, teknika horrek arrakasta handia izan baitzuen aldi hartan Holandan, eta bereziki Haarlemen : Erttakztmea zitara jotzen.

Delften egin zuen egonaldian Hoochek bere estiloa finkatu zuen, eta bete-betean eman zitzaion bizimodu burgesa eta etxe burgesen barrualdeak irudikatzeari : gelak, korridoreak, patioak, lorategiak, argi-ilunen jokoa maisutasunez landu zuen halakoetan . Garai hartan harreman estua izan zuen Vermeerrekin, eta bataren zein bestearen obran antzematen da harreman hori.

1658koak ditu bere maisulanak, patioen eta lorategien koadro sail bat : Putzua, Kartajokalariak, Emakzrme edalea.

Arnsterdanen bizilekua hartu zuenean, halako haustura bat izan zuen Hoochen estiloak, dekoratu eta jantzi gero eta apainagoak eta aberatsagoak izan baitziren aurrerantzean haren lanaren ardatza, eta gai aldaketa ere ekarri zuen gertalekuen bilakaera horrek : amatasunezko edo etxe giroko gaietatik kontzertuetara eta jende bilkuretara ; gaietan aldagabe iraun bazuen ere, jarraitu zuen margoa eta argia berrikuntzaz lantzen. 1668 urteaz geroztik Hoochen teknika ahuldu eta akastu egin zen, ustez diru faltagatik eta enkarguz bizkor lan egin beharraren eraginez.