Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Berpizkundea

Manierismoa: Veronese

Veroneseren Marte eta Venus Maitasunak baturik, egilearen azkenaldiko obretako bat (1580). Metropolitan Museum of Art, New York.

Paolo Caliari Veroneseren obra (1528-1588) joera errealistako salbuespentzat hartzen da estilo manieristaren barruan. Haren garaikide Tintorettok ez bezala, Veronesek uko egin zion erreferentzia espiritual orori, eta Tizianoren joera erromanistaren eta modako manierismoren arteko pintura molde berezi bat asmatu zuen.

 

Ikasketak eta lehen obrak

Paolo Caliari zuen izena, baina i/ Veronese deitzen zioten, Veronako hargin eta eskultore baten seme zelako. Hamar urte zituela pintore ofizioa ikasten hasi zen Antonio Badile-ren lantegian, eta, horretaz gainera, buztinezko irudiak moldatzen zituen aitaren ereduari jarraituz. Andrea Mantegnaren pinturaren ondoko estiloen jarraitzaile sutsua izan zen, eta harremanak izan zituen Giovan Francesco Caroto eta Francesco Torbido pintoreekin, zeinak Giorgioneren estiloaren jarraitzaile baitziren, Antonio Badile-rekin, kolorista orijinala berau, eta Domenico Brussorzi-rekin, gai fantastikoen pintore.

Veronesek berehala beregenatu zuen manierismoa. Mantuara joan zen, han Giulio Romano-ren obrak ezagutu zituen, eta irudiak eta koloreak kokatu behar zituen espazioaren arkitektura zentzuaz jabetzen lagundu zion horrek.

Bere garaiko pintura ondo ezagutzeaz gainera, Veronesek, hargin baten seme izanilc, Veronako garai hartako arkitekto hoberena ezagutzeko aukera izan zuen, Michele Sanmicheli, zeinak eragin handia izan zuen Veroneseren arkitektura kutsuko konposizioetan, lehenengo obretatik bertatik agerikoa.

Bere lehen garaiko pintura lanak veneziar dirudunen udako landetxeak dekoratzen egin zituen, gai askeak eta jai girokoak erabiliz. Pintura mota horietan landu zituen Veronesek bere perspektiba jokoak, marko arkitektoniko fantastikoez sendotuak.

Veroneseren obraren parte handi baten bereizgarri nagusia dira, hain zuzen, arkitektura ingurune horiek. Lehen lanetako batean, Thiene-ko Castello-ren dekorazioan, osorik azaltzen da jadanik pintorearen jeinu artistikoa. Pintura horietan halako noblezia azaleko bat irudikatzen da, eguneroko errealitatearen guztiz kontrakoa.

Horretarako kolore argiak eta alaiak erabili zituen, Tintorettok bere obretan ez bezala.

Venezian San Sebastian. elizarentzat egin zuen bere lehenengo lana, 1555ean : Mariaren koroatzea. Monjeei hainbeste gustatu zitzaien Veroneseren lana ezen elizako sabaia pintatzeko ere eskatu zioten. Arrakasta handia izan zuen eta lan eskaera asko egin zizkioten handik aurrera. 1560 eta 1561bitartean Venezia utzi zuen, Palladio arkitektoak Maser-en (Trebiso) eraiki zuen Barbaroen landetxeko freskoak margotzera joateko, gai mitologikoak eta alegorikoak, kolore argi alaiez margotuak. Veronesek, bere estiloari jarraituz, ilusio arkitektonikoak sortu zituen, Palladiok ezarritako muga espazialak desagerrarazten zituzten efektu optikoak (trontple-l'oeiJ), ez baitzituen eraikuntzaren arkitektura egiturak kontuan hartzen.

Badirudi Palladiok, oso haserre, bere obra ilusio optiko batean barreiaturik suntsitu izana leporatu ziola Veroneseri.

 

Kanako ezteiak

1560 inguruan Veroneseren estiloa heldutasunera iritsi zen. Handik hiru urtera Kanako ezteiak (Louvre) egin zuen, neurri handiko mihise bat (669 x 990 cm), non maisu gaindiezinaren bere bitarteko guztiak baliatu zituen arkitektura espazio artifizialak eta festa giroa sortzeko, oso modan garai hartako goi mailako Klaseetan. Margolan horri buruz era askotako azalpenak eman daitezke : erlijio gai bat azaltzeaz gainera, orduko pertsonaia handi askoren erretratua ere bada : Alfonso Davalos eta Leonor Austriakoa dira, adibidez, ezkonberriak, eta Pescara-ko markesa, behiz, txotx batez hortzak garbitzen ari den gonbidatua. Orobat azaltzen dira erretrataturik, apain-apain jantzirik, ordurako hilak ziren pertsonaia handi batzuk, hala nola Frantzisko La, Karlos V.a eta Maria Ingalaterrakoa, edota, baita ere, Jesukristo eserita dagoen mahai berean kristautasunaren etsai bat eserarazteko beldurrik edo lotsarik ez zuela erakutsiz, otomandarren sultan Suleiman La. Areago ere joan zen, eta margolanaren erdi-erdian, Jesukristo eta MariarenaunTe-aurrean hain justu, musikari talde bat margotu zuen, garai hartako veneziar pintore hoberenek osatua : Veronese bera zuriz jantzia eta biola joz, Tiziano zaharra kontrabaxtrarelcin, atzerago Tintoretto, biola joz hau ere, eta Bassano, xinilarekin. Gainera, tresnak badu zerilcusirilc bakoitzak lantzen duen arte motarekin : Tizianok tonua ematen du kontrabaxuarekin, eta Bassanok, gai idiliko eta bukolikoetan espezialista, xirula jotzen du. Pintore musikariak erregeen eta printzeen maila berean azaltzean, ordu arte inork izan ez zuen ausardia erakutsi zuen Veronesek.

Lan gehienetan bezala, honetan ere zenbait animalia margotu zuen : zakurrak, katu bat pitxer batekin jolasean, zakur bat burua goialdeko ezkerreko balkoitik ateratzen, eta zenbait hegazti agertoki fantastikoan zehar hegaldatzen .

Ezteietako pertsonaiak inguratzen dituen arkitektura alegiazkoak jauregi bat itxuratzen edo iradokitzen du, eta gehiago ematen du olinpoko jainkoen egonlekua Ebanjelioko pasadizo baten gertalekua baino.

Oso ongi adierazita daude eraikuntzako material mota ezberdinak.

Egiturari dagokionez, koadroak klasikoagoa ematen du, baina hori ere ez da hala. Behatzailearen ikuspuntua Kristoren buruaren aurrez aurre dago, koadroaren erditik beheraxeago. Ikuspuntu horrek aukera ematen du mahai lagun guztiak argi ikusteko eta arkitektura egiturek sortzen duten sakontasun sentipena handitzeko.

Perspektiba hiru plano handiren bidez sortzen da, antzeztoki bateko dekoratua balitz bezala albo banatan jarrita dauden arkitektura bloke handiek mugatuak.

Perspektiba hori `lautua" egotea du gauzarik bitxiena. Koadroari begira gaudela,teleobjektibo batekin ateratako argazki baten aurrean daukagun sentipen bera sumatzen dugu : alegia, atzeko planoak daudena baino hurbilago daudela iruditzen zaigu, lentearen efektu optikoak planoen arteko tartea txikitzeagatik. Efektu horrek areagotu egiten du konposizioaren eszenografia itxura.

Heroiei eta mitoei buruzko koadroetan ere erlijio pinturetan margotzen zituen arkitektura agertoki berak erabiltzen zituen.

Darioren fantilra izeneko koadroan (1565- 1567) -National Gallery, Londres-, adibidez, Kanako ezkontza-en erabilitako eredu berberak erabili zituen. Darioren faiiiilia-k, baina, badu bitutasun aipagarri bat : behatzailearen ikuspuntua koadroaren erdigunea baino askoz beherago dago, ia belauniko bagina bezala, koadroko pertsonaia batzuen ikuspuntu berberetik begira.

 

Afaria Leviren etxean

Veronesek margotzeko hartu zituen lizentziak Inkisizioa ohartarazi zuten. Izan ere, Trentoko kontzilioaren aginduak erlijio pinturan betetzen ote ziren zaintzeaz ere arduratzen baitzen Inkisizioa.

Azken afaria (1573) izeneko koadroan, bere beste koadro askotan bezala, bufoiak, zakurrak eta alemaniar soldaduak tartekatu zituen mahaikideen artean. Hori zela eta, Veronesek Inkisizioko auzitegiaren aurrean azaldu behar izan zuen. Honela erantzun zien galderei : "Guk, pintoreok, poetek eta zoroek hartzen dituzten askatasun berberak hartzen ditugu". Eta erantsi zuen gero : "Eskatu zidaten nahi nuen bezala dekoratzeko koadroa, eta oso handia nola baita, pertsonaia asko kabitzen dira". Ez dakigu Veroneseren azalpenak Inkisizoa gogobete ote zuen, baina kontua da koadroari izena aldatu behar izan ziola eta lehengoaren ordez AfarraLeutrerzetxean (Veneziako Akademia)jarri, gaiari buruzko interpretazio libreago bat egiteko atea zabalik utziz.

Garai hartako beste erlijio margolan batzuetan, hala nola Eztabaida elizako doktoreekin tenpluan izenekoan (Prado museoa, Madril), Kontraerreformako ideiekin adosago dagoela ematen du. Koadro horretan Veronesek beheko ikuspuntua erabili zuen berriro, zutabe doriarrez eta korintotarrez egin zuen dekoratua, eta kolore beroei eman zien lehentasuna.

Neurri txikiko koadroetan, Aloises ttretatiksalbatua (1560-1570 inguru) izenekoan (Prado museoa, Madril), adibidez, Veronesek maisutasun handiz erakutsi zuen manieristek miniatura eta xehetasunei zioten atxikimendua. Tamaina txikiko lana izanik ere (50 x 43 cm), xehetasun handiaz azaldu zituen pertsonaien arropen kalitateak, Veneziako garai hartako erara jantziak. Bufoi ipotx batek eta zerbitzari beltz batek kutsu exotikoa ematen diote obrari.

 

Azkenaldia

1580an Veneziako Dukearen Jauregiko Kontseilu Handiaren aretoa apaintzeko lanak hasi zituen. 1585ean bukatu zituen, hil baino hiru urte lehenago. Margolan horiek Tiepoloren dekorazio pintura barrokoen aitzindari-edo hartzen dira. Gorputzak airean zintzilik bezala daude, arkitekturek eratutako ametsezko espazio batean esekita . Margolana Veneziaren alegoria bat da : Venezia jainkosa gisa koroatua, basailuez inguratua, emakume itxuran irudikatutako garaipenez, eta gainerako erreinuetako enbaxadoreez.

Pintorearen azken hamarraldiko lanetan halako histura edo melankolia giro bat nagusitzen da ; koloreak eta eguzki argia bera ere, bizi-biziak aurreko aldietan, motelagoak dira orain. Lan batzuetan, Vienako Lucrecia-n, esate baterako, ilunabarraren argitasunez margotzen du.