Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Berpizkundea

Manierismoa: Tintoretto

Susana eta agureak, Tinttoretok kolorearen eta argiaren arteko oreka gordez margotutako maisulana (1560). Kunthistorisches Museum,Viena.<br><br>

Jacopo Robusti Tintoretto (1518-1594), Veneziako manierismoaren pintore nagusietako bat, indar eta asmamen izugarriko artista zen. Berpizkundeko azken garaiko pintore nagusietako bat izan zen, eta manierismoaren antiklasizismoa Berpizkundearen dotoretasunarekin bateratzen asmatu zuen. Perspektiba eta konposizio konplexuak egin zituen, eta argia modu berezi batez erabili zuen (argi apal batek hartzen du koadroa, eta kolore biziagoek irudi nagusiak). Mitologia, historia, alegoriak eta erlijioa izan zituen gai nagusiak. Erretratu bikainak egin zituen. Azketa afaria, San Matkosett ttartnt iak, Egrptoko ihesaldra, Paradrsua, Gurutziltzatzea ditu, besteak beste, obra nagusiak . Bestalde, Tintorettok guztiz bat egin zuen bere garaiko Veneziako gizartearekin, XVI. menderen bigarren erdian askatasun zibil eta erlijiosoaren alde egin baitzuen. XVIII.. ta XIX. mendeko artistek ez ikusia egin zioten, baina kritika modernoak ostera aitortu dio Tintorettoren obrari bere balio guztia, gainerako manieristenari bezala.

 

Ikasketa eta heziketa urteak

Jacopo Robusti Venezian sortu zen, 1518an. Tindatzaile baten semea zen, eta horregatik, aitaren lanbideagatik, eta txikia omen zelako, jarri zioten Tintoretto goitizena, "tindatzaile"ren txikigarria. Tintorettolc ongi hartu zuen goitizena, eta familia deitura gisa erabili zuen, baita bere ondorengoak izendatzeko ere.

Lehenengo pintuira ikasketak Tizianoren lantegian egin zituen, baina honek berehala bidali omen zuen lantokitik, ikasle gaztearen gaitasun artistikoaren inbidiaz edo, nonbait. Ez dirudi Tintorettok gaizki hartu zuenik, handik urte batzuetara, bere lantegiko goiburu, esaldi hau jarri baitzuen, gaztetan gehien kilikatu zuten artisten omenezedo : "Michelangeloren marrazkia eta Tizianoren margoak".

 

Lehen aldia

1540-1550 urteetan lan asko egin zuen, bai partikularrentzat bai eliza eta monasterioentzat . 1548 aurreko lanetan nabari du Parmigianinoren pinturaren eragina, eta eragin horren ondorioz manierismora jo zuen bere bizitza osoan eta lan guztietan.

Italiako pinturan nagusitu ziren joeren bilakaera bera izan zuen Tintorettolc ere, baina artista batzuen obran -Veroneserenean, esate baterako-, manierismoa eragin hutsa den bezala, Tintorettorenean sakona eta erabatekoa da, bere margokeraren joera nagusia baita. Tintorettoren obran irudien jarreragatik sortzen den tentsioalc bizia ematen die espazioei. Margolanen konposizioan ezkerreko belielco angelutik goiko eskuinekora doan lerro diagonal bat nagusitzen da gehienetan. Horrek tentsioz kargatzen du eszena, eta suge kiribildu baten jarrera ("serpentinata") hartzera behartzen ditu irudiak . Lehenengo garai jada guztiz manierista hartako lan nagusiak ditu. Testts doktoreencrrYecnz (1542, Duomoko museoa, Milan) eta Emakume ezkon-uabaslea (Galeria Nazionale, Erroma).

Badirudi 1547an Erroman izan zela. Michelangeloren lana zuzeneak ikusteak, eta Tintorettolc berak zuen maisu handiaren marrazki eta molde bilduma aztertu eta lantzeak, eragin handia izan zuten haren aurrerantzeko lanetan. Handik aurrera, Tintorettoren margolanetan, irudia luzatzen da eta espazioak eta argiak beste esanahi erreal eta sinboliko bat hartzen dute. Hala argia, nola irudien jarrera, aldez aurretik aztertzen zituen bere lantokian argizarizko panpina txikiekin. El Grecok ere teknika bera erabiltzen zuen.

Garai hartako maisulanetako bat Oin garbiketa du (1547, Prado museoa, Madril).

Koadro handia da (210 x 533 cm). Ez ohiko gauza bezala, lehen planoan, koadroaren eskuinaldean, dago obrako talde protagonista . Talde horren aurkako aldean, badago apostolu bat sandalia askatzen, talde nagusiaren kontrapisu gisa edo eginez jarria . Zilar koloreko halako argi batek argiztatzen ditu irudiok, baina begiralea erdi itzalean dagoela ematen du, lehen planoko apostolu taldearen atzean ozta-ozta sumatzen den aterpe edo estalpe moduko baten azpian. Koadroan, bigarren planoan, apostolu talde bat dago mahai baten ingurtian, zilar koloreko argi batez horniturik hauek ere. Hirugarren planoa erdi ilunpean dago egitura arkitektoniko baten azpian ; plano horretan bi giza irudi besterik ez dira ageri : bata zutabe baten oinaren kontra eserita, hestea zutik, koadroaren erdian, beste zutabe baten kontra bermattrrilc, erdi ezkutuan.

Azkenik, laugarren planoa joko arkitektoniko bat da, espazioa luzatzeko eta mihisearen atze-atzeko arkuan ihes puntu bat sortzeko asmatua. Zoruko lauzatu geometrikoak, berriz, perspektiba handitu eta begirada ihes punturantz bideratzen du. Lehen planoko mutur banako giza irudien artean, koadroaren erdi-erdian, txakur bat dago lurrean etzanda, hura gabe hutsunea handiegia izango zelako beharbada. Koadro honek azalpen bikoitza du : batetik, eszenaerlijioso baten irudikapena da, ikuspuntu orijinal batetik ikusia, baina interpretazio klasiko baten arabera betiere ; bestetik, pinturaren historian espazioa bere osotasunean irudikatzen den aurreneko aldietako bat da.

Ematen du koadroan azaltzen diren irudiak aitzakia bat besterik ez direla haien arteko espazioa mugatzeko. Ikuslea edo begiralea hera ere espazio horretan dagoen beste elementu bat da, nahiz eta koadroaren kanpoan egon. Velazquezek berak bere koadro kutunenen artean omen zeukan Tintorettoren hau, eta ez da harritzekoa gero : Tintorettok bezala espainiar margolari handiak ere koadroaren mugez haragoko espazioa harrapatu zuen bere Las llerrinas harrigarrian.

1550. urtetik aurrera sumatzen da Tintorettoren lanetan halako joera bat argia kolorearen baitan harrapatu ("tizianismoa" esaten zaio) eta paisajea hautemangarriagoa bihurtzeko. Garai horretakoak dira Scuolla della Trinita-rentzat egin zituen Hasierako Historiak (Veneziako Akademiako Galeriak). Garai horretako beste lan batean, Susana (Kunsthistorisches Museum, Viena), zeinak oreka miresgarria gordetzen baitu kolorearen eta argiaren artean, Veronese gaztearen margolceraren halako kutsu bat sumatzen da Susanaren gorputzaren gardentasun kristalezkoetan, Tintorettok asko miresten baitzuen Veronese, bere helduaroan egin zituen margolan handi jendez beteetan argi ikus daitekeen bezala.

Nolanahi ere, Tizianoren eskolaren eragina nabarmena da geroago ere beste zenbait koadrotan, adibidez Jttcltt eta Holofervzes izenekoan (Prado Museoa, Madril), non koadroaren egitura guztiz logikoak Tizianoren manierismoaren garaiko pintura gogorazten baitu.

 

Helduaroa

1562 eta 1566 bitartean Tintorettok hiru mihise margotu zituen Scuola Grande di SanMarco-rako. Margolan horietan espazioaren disoluzioa gertatzen da, Oin garbiketa aipatuan jada sumatzen zena. Sail honetako margolanetako batean, Sara tllarkoserr gor- Artzaren atn •k rkzrntza (Brerako pinakoteka, Milan), arkitekturak eratzen duen espazioa tunel ilun bat bezalakoa da, non giza irudiak gorputza bihurdikatuz eta keinuka ageri baitira, amesgaizto batean bezala.

Hainbat lan egin zuen gero pintura estilo horretan Scuola di San Roccorako. Erakunde hau karitate elkarte laikoa zen, eta, garrantzi soziala eta politikoa irabazi ahala, Tintoretto bezalako pintore ospetsu bati lanak eskatzeko bezainbat ahalmen ekonomikoa izatea ere lortu zuen. Scuola di San Rocco-rako lehen mihiseko lanak 1564an hasi zituen, eta ez zuen 1587a arte bukatu azkena. Mihise horiek dira Tintorettoren helduaroko lanik hoberenak eta osoenak, marra laster urduriez eginak, dinamismoz betetako irudiekin eta perspektiba ausart zorrotzekin.

Lehenbizi Nekaldiari buruzko pintura multzo bat egin zuen Albergo aretorako, eta horien artean aipagarriena, dramatikotasun handikoa baita, Gzzrzrtziltzatzea da. Lehen solairuko aretoan, berriz, Itun Zaharreko pasarteak kontatzen dituzten margolanak egin zituen sabaian, eta Listoren bizitzari buruzkoak hormetan, 1575 eta 1581 urte bitartean. 1582. urtean beheko solairuko mihiseak egiten hasi zen, Ama Birjina goraipatzen tiuten Itun Berriko pasarteekin.

Obra guztiak berak bere eskuez egin zituen, lantegiko ikasleen ia laguntzarik gabe. Margolan horietan argi eta garbi ikusten da Tintoretto helduaren estiloaren bilakaera, pintura manieristaren goren unea, argi joko ikusgarriekin, bat-batean barreiatzen diren espazioekin, "suge" baten gisa eta behartuta kiribildutako irudiekin, nabarmen-nabarnienak hariak bezalako siluetak iuc natzen dituzten beste batzuen artean.

 

Azkenaldia

1580. urtetik aurrera, ezin berak bakarrik lan guztiekin burutu eta lantegiko ikasleen laguntza baliatu zuen. Scuola di San Rocco-ko margolanetan ikasleek (horien artean bere seme Domenico zegoen) ez zuten izan aukera handirik laguntzeko, maisuaren begirada zorrotzaren pean betiere, baina Tintorettoren handik harako lanetan, berriz, nabarriena da kalitatearen beherakada, ikasleen parte hartze gehiegizkoagatik.

Tintorettoren azken lana Afaria izan zen, San Giorgio Maiore elizarako egina.