Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Berpizkundea

Berpizkundeko arkitektura Espainian

Diego Siloe arkitektoak egindako Granadako katedralaren xehetasuna. Katedrala Diego Slloek egin zuen, baina Alonso Canok zenbait berrikuntza egin zituen fatxadan.<br><br>

Espainiako artean ezin bereiz daiteke azken gotikoaren amaiera distiratsuaren eta Berpizkunde hasieraren artean muga garbirik. Zenbait lekutan oso bizkorra izan zen estilo batetik besterako trantsizioa, eta kanpoko artistak erakartzeko adina indar lortu zuten zenbait kasutan ; horrela,Andaluzia eta Gaztela esaterako arte gune aipagarri bihurtu ziren Berpizkundean.Azken gotikoan estilo platereskoa nagusitu zen, baina XVI. mendearen erdialderako italiar purismoa zabaldu zen eta, Italiako artea ongi ezagutu arren, aldi berean Espainiako bertako kulturan oso errotuta zeuden artistak Berpizkundeko errepertorioa lantzen hasi ziren. Espainiako Berpizkundearen hasierako arkitekturan Rafaelen eragina da bereziki azpimarratzekoa, baina Michelangeloren zenbait ezaugarri ere antzematen dira ; gerora, ordea, Michelangelo hartu zuten eredu, "manierismo eraberritu" gisa ezagutzen den joeraren baitan.

Espainiako Berpizkundearen aitzindari nagusia Pedro Machuca toledotarra izan zen, eta Berpizkundea bete-betean islatzen duen obra, berriz, Escorial monasterioa, hispaniar artean berebiziko eragina izan zuen eraikina, "estilo herreratarra" sortu zuena hain zuzen ere. Berpizkunde hasieraren eta Berpizkunde betearen artean aipatzekoa da, orobat, Espainiako gune musulmanetan Berpizkundeko joerak eta apaindura musulmanak bateratuz eginiko zenbait arkitektura lan, Cisneros kardinalearen arkitektoek eginak gehienak, adibidez Toledoko katedraleko kapitulu aretoa eta Alcalako unibertsitateko kapera eta paraninfoa.

 

Espainiako Berpizkundearen aitzindariak: Pedro Machuca eta haren jarraitzaileak

Pedro Machuca (Toledo, ? - Granada, 1550) arkitekto gisa ez ezik, margolari gisa ere nabarmendu zen. Pintura eta arkitektura ikasketak Italian egin zituen, eta handik itzuli ondoren Granadan hartu zuen bizitokia . Italian egon zen garaian harremanak izan zituen Rafael eta Michelangelorekin, eta haien kutsua nabarmena da bere pinturan, Michelangelorena bereziki, Sttfi •agioko Andre Ltarra (1517 ; Prado, Madril) esaterako.

Lan hori Italian bizi izan zen garaikoa da, baina koadro gehientsuenak Granadara itzuli ondoren egin zituen. Dena dela, Machucak margolari gisa baino ospe handiagoa izan zuen arkitekto gisa. Arkitekturako lanetan Bramanteren eta Sangalloren eragina antzemanten zaio, eta baita Florentziako eskolako arkitektoena ere. Bere obra aipagarriena Granadako Karlos V.aren jauregia da, Alhambraren barrutian eraikia. Jauregi haren proiektua 1526koa da, baina Pedro Machucaren seme Luisek amaitu zuen 1550.. rte inguruan. Espainiar tradizioa alde batera utzita, garai hartan oraindik lantzen zen estilo platereskotik urrun, oso nabarmenadu italiar artearen eragina, batez ere Bramante, Rafael eta Peruzzirena, eta huraxe izan zen Espainian XVI. mende hasieran egin zen eraikin ,
Machuca, eta bereziki Karlos V.aren jauregia izan ziren, esan bezala, Espainiako Berpizkundeko arkitekturaren aitzindariak, baina Machucaren jarraitzaileek ere egin zituzten lan aipagarriak, batez ere Andaluzian. Arkitekto ezaguna da, esaterako, Andres de Vandelvira (1509-1575). Soluzio berriak erabili zituen ataurreetan, eta trebetasun handiz landu zuen ganga trenkatua ; zutabe meheak erabili zituen batez ere, eta apaindura soilez hornitu zituen bere eraikinak . Lan ezagunenak Jaenen egin zituen : Salbatzailearen eliza (1566), Siloeren marrazkietan oinarraiturik egina, ataurre bikaina eta oinarri beribileko kapera bat dituena ; Uela de los Cobos (1561) eta Vazquez de Molina (1562 ing.) jauregiak ; Santiagoko ospitalea (1575), ganga trenkatu bikainekiko eliza duena, eta katedraleko zenbait ataletan ere lan egin zuen (gangak eta harroinak, kapitulu aretoa, saltristia). Baezan udaletxean eta katedralean egin zituen zenbait lan.

Izpiritu lclasizista berreskuratzen ahalegin handia egin zuen, halaber, Hernan Ruiz Gazteak Cordoban eta, batez ere, Sevillan.

Izan ere, Sevillan Odolaren ospitaleko eliza eraikinaren proiektua egin zuen (1560), Escorial monasterioaren aurreko eraikinik klasikoena, eta Giraldaren eraberritze lanak amaitu zituen (1568).

 

Escorial

Escorial monasterioa cla Espainiako Berpizkunde beteko monumentu nagusia. Filipe II.a erregeak eraikiarazi zuen monasterio hau, erregeren panteoi eta jauregi ere izan zedin. Espainiar monarkiaren eta, bereziki, Austriako etxearen arrandia aditzera eman behar zuen. Erregearen botere guztizkoa eta haren mendekoen batasuna adierazi behar zuenez, leku mortu batean eraiki beharra zegoen, beste monumentuetatik urnul, eta oinarrizko zerbitzuak betetzeko behar zen jendeak bakarrik bizi behar zuen han, hau da zerbitzu izpiritualak betetzeko erlijio komunitate bat eta zerbitzu materialak beltzeko gutxieneko zerbitzariak.

Eraikuntza lanak li63an hasi ziren, Juan Bautista Toledokoaren planoetan oinarriturik . Arkitekto hura Italian bizi izan zen eta Michelangeloren taldean jardun zen lanean, Erromako San Pedro basilikan, baina ez zen pertsonaia ospetsua garak hartan, eta agian horrexegatik aukeratuko zuen erregeak Escorialeko arkitekto ; izan ere, italiar artea ezagutu arren ezezaguna zen arkitekto bati errazago betearaziko baitzion bere asmoa, hau da formen tolesgabetasuna eta multzo zurruna eraikitzea, estilo propioa osatua zuen arkitekto ospetsu bati baino.

Juan Bautista Toledokoaren proiektuan lauki luze bat agertzen da, patio sistema baten inguruan egituratua, eta bi alderdi bereizi zituena. Baina proiektu hura zabalduz joan zen eta Juan de Herrera arkitektoak osatu zuen behin betiko planoa, 1567an Juan Bautista Toledokoa hil zenez gero lanen ardura bere gain hartu eta monasterioa amaitu zuenak. Herrera hartzen da, horrenbestez, Escorialgo arkitektotzat.Escorialgo monasterioa arkitektura manieristaren eredu bikaina da,' hainbesteraino ezen Berpizkundeko apaingarriak eta ordena alde batera utzirik geometria kuboa hartu baitzen espazioa antolatzeko oinarritzat . Ordena erabilienak doriarra eta toskanarra izan ziren. Kanpoaldeko basamentoetan berezkotasunaren zorroztasuna eta intelektualtasunaren perfekzioa bereizteko baliabide gisa edo, bestelako ordena bat erabili zen, ez hain landua.

Escorial espazio lauki-zuzen izugarri handia da ; 260 m-ko fatxada du eta 161 m-ko hondoa. Angelu bakoitzean dorre bana du, eta multzo guztian bereziki nabarmentzen da basilikari buru ematen dion kupula. Basilika da monasterioak barrualdetik duen atalik aipagarriena (1574-1584) ; gurutze greziarreko oina du, Bramanteren estilokoa.

Elizako aldare nagusia Crescenzik egina da, eta baren azpian dago hain zuzen ere, erregeren panteoia. Erretaula da elizako atal aipagarriena, Tibaldi, Zuccari eta Leonren pinturez hornitua ; gangetan Cambiasoren eta Giordanoren margoak ikus daitezke.

Elizaren ondoan Ebanjelarien patioa dago. Juan Bautista Toledokoaren obra da, galeria bikoitzekoa ; arku doriarrak ditu behean, eta joniarrak goian. Patio honetan azpimarratzekoak dira monumentaltasun geometrikoa, formen garbitasuna eta indar purista. Aipagarria da, orobat, elizarako sarbidea egiten duen Erregeen patioa, bi gorputzeko fatxada monumentala duena.

Aretoei dagokienez, liburutegia eta kapitulu aretoa dira nagusiak. Azkenik aipagarriak dira erregeren aretoak ere. Elizaren burualdeari itsatsita dagoen gorputzean daude, eta izatez areto soil eta gunea den arren, arte lan, tapiz, koadro eta altzari bikainak bildu ziren han Filipe II.aren garaian.Apaingarriei dagokienez, hainbat artistaren lanak nahastu zirtuen Filipe Ilak 1568az gero, artista italiarrenak (Tiziano) gehienbat, haina baita margolari flandriarrenak ere (Van der Weyden, Bosco). Escorialen jardun zuten halaber Greco, Luca Cambiaso, Carducho eta abarrek ; dena dela, Greco hera, esate baterako, berehala baztertu zuten, erregearen soiltasun xedea adierazteko apaindura orotatik aldenclu eta zorroztasunari heldu behar baitzitzaion .