Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Berpizkundea

Berpizkundeko pintura Herbehereetan

Beleneko errolda, Bruegelen koadroa. Bruselako Errege Museoa.<br><br>

XVI. mendean zehar oso gertaera tragikoak eta urte nahasiak bizi izan ziren Herbehereetan.

Protestantismoa indar hartzen hasi zenean Habsburgotarrek, Espainiako errege Karlos V a zutela buru, higikunde hura gogor zapaldu zuten, eta herritarrak agintari atzerritarren kontra altxatu ziren. Borroka eta liskar garaia izan zen beraz, baina ez alor guztietan ; izan ere, aski garai oparoa izan zen arteari dagokionez. Pinturak, esaterako, ez zuen XV mendeko maila bikaina lortu eta ez zuen, orobat, Berpizkundeko estiloari jarraituko zion maisu handirik eman, baina indar handia hartu zuen eta maisu handi gutxi batzuen ordez, garrantzi handiko artista multzoa sortu zen. 1500-1600. urteen artean Herbehereetako margolariak nabarmendu ziren Europako iparraldean, eta hurrengo mendeko maisu holandar eta flandriarren aitzindari izan zen talde hura.

Bi joera nabarmentzen dira garai hartako Herbehereetako pinturan : batetik italiar arteari jarraitu ziona eta bestetik ohiko erlijio gaiez gainera errepertorio berri bat landu nahi zuena. Bigarren joera horren eraginez, denborarekin, bazterrera utzi ziren erlijio gaiak.

Izan ere, elizetarako gero eta enkargu gutxiago eskatzen ziren, eta horrela, erlijio gaiak lantzeari utzi zioten eta izadi hilak, paisajeak etab. nagusitu ziren margolaritzan.

 

Bruegel

Pieter Bruegel Zabarra 1525 inguruan jaio zen, leku ezezagun batean, Hertogenbosch inguruan seguru asko, eta 1596. urtean hil zen Bruselan. XVI. mendeko Herbehereetako maisu handiena izan zen.

Hasieran marrazki eta grabatuak egin zituen batez ere, baina koadroek eman zioten ospe handiena ; 1557. urte ingurutikaurrera murgildu zen pinturan buru-belarri . Paisajeak eta nekazarien bizitzako xehetasunak margotu zituen batez ere, nahiz eta Anberesen eta Bruselan jardun zuen lanean eta ez zen bizi izan landan.

Bruegelen bizitzari eta ikasketei buruzko datu askorik ez dago, haina adituen ustez Pieter Coecke van Alest margolariaren lantegian hasi zen ; Coecke gizon ikasia zen eta italiar zalea, baina hareneta Italiako artearen eragina azkenaldiko obretan bakarrik, 1563az ondokoetan, nabarmendu zen Bruegelen obran. Bruegelen pinturan eragin handia izan zuen Boscok, haren hainbat obra imitatu zituen, nahiz eta Bruegelek hark baino ikuspegi zuzen eta errealistagoa eman zuen bere irudietan, eta bizitzako alor askotan hura bezain misteriotsua izan zen. Kultura handiko gizona bide zen, humanistekin harremanak izan zituen eta Habsburgotarren babespean aritu zen. Bere garaiko egoera azaltzen duten hainbat osagai txertatu zituen bere obretan, eta nolabait obra konprometituak egin zituela esan daiteke, baina objektibotasun handiz adierazi zituen, halere, xehetasun pintoreskoak.

Coeckerekin lan egin ondoren Hieronymus Cock grabatzailearekin lan egin zuen. Haren eskaerari jarraituz, Italiara bidaiatu zen 1552an. 1553an Erroman hartu zuen bizitokia eta Clovio miniaturagilearekin lan egin zuen han, marrazkigile eta margolari gisa ; urte hartakoa da Bruegelen lehen koadroa, nahiz eta 1557az gero hasi zen gainerako jarduerak alde batera utzi eta koadroak egiten. Bere estiloari dagokionez, ezin esan daiteke Italian bidaia hartan ikusitako monumentuek eta Berpizkundeko arteak edo eredu klasikozaleek Europa iparraldeko beste artista batzuei adina zirrara eragin zionik, azken urteetan izan ezik ; aldiz, hunkitu egin zuten hango, eta bereziki Alpeetako eta Siziliako, paisajeak, bidaia hartan egindako marrazki bilduma bikainak erakusten duenez (Reggio dr Calabrrako ikuspegia, Napoliko golkoarena ikirspegra...).

Konposizio libreko marrazkiak dira gehienak, bidaiko zenbait gairen konbinazioak, eta horietako asko Cockek bere grabatuak egiteko eskaturiko diseinuak dira ; Bruegelek laguntzaile izan zuen ParsajE handiak (1555) grabatu sailean.

Italiatik itzuli ondoren egindako obretan ere paisajea izan zuen kezka nagusia, baina 1556 ondoko urteetan aldaketa bat gertatu zen Bruegelen pinturan. Izan ere, urte horretatik aurrerako koadroetan paisajearen azterketari baino garrantzi handiagoa eman zion gizakiari ; dena dela, ez zuen erabat baztertu paisajea, eta horrela, paisajean oinarrituriko irudi guztietan bada elementu narratiboren bat, eta alderantziz, nagusiki narratiboak diren pinturetan paisajeak ere badu esanahi jakin bat Irud satiriko, didaktiko eta moralizatzaileak egiten hasi zen, eta bere koadroetan gizakier ahultasunak eta grinak adierazteko ahalegina egin zuen. Boscoren estiloari jarraituz, irudi ia absurduak marraztu zituen, iru di fantastiko eta groteskoak ; herritarlimeak agertzen dira Bruegelen garai honetako obretan, multzo handietan eta koadro guztian han-hemen barreiantrik, gehienetan, goitik begiratuta. Pinturan burubelarri sartzeko arrazoien artean aipagarriak dira, batetik, paisajea eta gizakia, bi aztergaiak, uztartzeko grina sortu zitzaiola, eta bestetik 1563an ezkondu eta Bruselara aldatu zelarik Cock grabatzailearekiko lotura eten egin zela, eta ez zuela harentzat ordu arte bezala marrazkiak eta diseinuak egiten jardun beharrik. Erlijo gaiak, gai mitologikoak eta herri folkloretik harrerak erabili zituen, Boscok bezala, zenbait koadrotan, adibidez Flandrrar esaerak (1559 ; Staatliche Museum, Berlin), L`tatrterraren eta Gnrrzunraren arteko kontrastea (1559 ; Kunsthistorisches Museum, Viena), Herioren garaipena (Prado, Madril) edo Haur jolasak (1560 ; Kunsthistorisches Museum, Viena) obra bikainetan. Erlijio gaiak 1562- 1567 artean landu zituen batez ere ; aipagarriak dira, besteak beste, Babelgo donea (Kunsthistorisches Museum, Viena) eta Magoengrntza (National GallerS, Londres).

Bibliatik hartu zuen, halaber, Itsuen parabola koadro ikusgarrirako gaia (156b), baina gaiaren ikusmolde berezia agertzen du bertan, eta fanatismo guztietatik urrundu nahi izan zuen haren bidez. Koadro horretan agertzen da, era berean, Bruegelen azkenaldiko lanetako kezka nagusietako bat, mugimenduarena hain zuzen, batez ere erortzen ari diren gorputzei buruzkoa. Europan egindako koadro bikainenetakoa da.

_formaren, eclukiaren eta aclierazkortasun.iren batasunagatik.

1564-1565 inguruan italiar artisten eragina nabarmentzen hasi zen Bruegelen koadroetan. Irudi gutxiago egiten hasi zen, eta irudi soil baina aldi berean monumentalakegin zituen, elkarren alboan pilatuta, espazio txikietan. Bereziki azpimarratzekoa du Eztei dantza (1566, Institute of Arts, Detroit), landa giroa hobekien islatu zuen obra. Nekazari baldar, handi eta trauskilak agertzen dira, baina aldi berean halako arrandia ere badute. Kolore lauetan egina da, itzalik gabe, eta konposizioa orekatua eta monumentala da, italiar maisuen lanetan gertatzen zen bezala.

1565 inguruan, bestalde, paisajeari heldu zion berriro, Hilabeteak sail bikainarekin ; obra horrek Europa iparraldeko paisajeen pinturaren tradizioa eraberritu zuen guztiz . Sail horretako bost irudi gorde diragaur arte, besteak beste, Behi taldearen rtzrrlera eta Ehiztariak eltrr - retarz (Kunsthistorisches Museum, Viena), baina kasu honetan, gainera, paisajea gizakiak diharduen ingurunea baino gehiago da : izadia da gai nagusia eta anekdota hutsa berriz gizakia.

Azkenaldiko obretan estilo aske eta orijinala erabili zuen, kolore bizi eta intentsitate handikoekin ; perspektiban eta proportzioetan efektu ikusgarriak lortu zituen. Aipagarriak ditu, aurrekoez gainera, Eztei otrtrurrtzak eta Nekaznrrerz clantzaldra (Vienako Kunsthistorisches Museumen biak).