Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Berpizkundea

Berpizkundeko arkitektura eta eskultura Frantzian

Fontauiebleaul-o gaztelua, Frantzisko Laren ekimenez Frantzian XVI. mendean eraikitako gazteluetako bat.<br><br>

Frantzia izan zen Europako herrialdeetan Italiako Berpizkundearen eragina bere egin zuen lehen herrialdeetakoa. 1520an oraindik ez zen oso aintzat hartua gainerako herrietan, bai ordea Frantzian. Frantzia izan zen, hain zuzen, Berpizkundeko estilo betea osatu zuena. Hala ere, artista frantsesak tradizio gotikoan heziak ziren, eta horrenbestez, ez zituzten, jakina, bat-batean beretu Berpizkundeko moldeak, arkitekturari dagokionez bereziki. Frantziara aldatutako italiar artisten bidez zabaldu zen gehienbat estilo berria herrialde hartan. Horretan eragin handia izan zuen, besteak beste, Frantziako erregeek Italian zuten nagusitasuna medio, hainbat artista Italiara joan izana gortean lan egitera. Frantzisko Laren inguruan bildutako adituek ikasi zuten, batez ere, arte italiarra . Oro har, hasieran Lombardiako eta Florentziako artearen kutsua zabaldu zen Frantzian, eta 1530az gero Manierismoa nagusitu zen, barroko aurreko zenbait osagai nabarmentzen zirela.

 

Arkitektura zibila ; «chateaux» edo gazteluak

XVI. mendetik aurrera gaztelu sail ikusgarria eraiki zen Frantzian, Erdi Aroko arkitektura zibilaren maila iritsi zuena. Landan eraiki ziren gaztelu horietako gehienak, leku atseginetan, Italiako villen modura. Eraikin hauetan nabarmen antzematen da nobleen ohiturak eta helburuak aldatzen ari zirela, Erdi Aroko jaunen ohiturekin alderatuz gero ; izan ere, ordu hasteko gotorleku harresituenordez bizitoki atseginak eraikitzen hasi ziren, interes militarrak indarra galdu zuen, eta ehizak hartu zuen gerraren lekua.

1515ean Frantzisko Lak Bloisko gaztelu baten iparraldeko atala eraikiarazi zuen antzinagoko eraikin zati batzuei itsatsirik. Fatxadatik patiora eskailera poligonal bat du, are ateria zabalekikoa ; patioko fatxada Lehen Berpizkundeko moldeei jarraituz eraikia da eta eskailerak antzinagoko arkitekturaren ezaugarriak gogorazten ditu. Horren antzeko eskailera batez, espiral biko eskailera biribil batez hornitua da Chambordeko gaztelua, Frantziako chateau nagusietakoa.Chambordeko gaztelua Frantzisko I.ak Fointanebleau, Saint-Germain eta beste zenbait parajetan eraikiarazi zituen gazteluetako bat da, erregearen kuttuna hain zuzen ere.

Gaztelu honetan Frantziako Berpizkundeko arkitekturaren ezaugarri batzuk agerian dira oraindik, haina Frantzisko I.aren garaiko gaztelu gehienak hondatu egin zituzten iraultza garaian edo berrikuntzan handiak egin zizkieten eta garai hartako grabatuetan oinarriturik egin behar dira arkitektura azterketak.

Chambordeko gazteluaren jatorrizko proiektua eta, seguraski, erdiko atalaren planoa Sangalloren ikasle italiar batek egin zituen. Dena dela, proiektu hari aldaketa asko egin zitzaizkion. Estilo konplexuko eraikina da ; haren oina, dorreak, teilatu kizkurra eta tximinia garaiek Louvre eraikina gogorazten dute. Erdiko atala laukia da ; erdian eskailera kiribila dago, gazteluko atal aipagarriena, apaindura pintoreskoez hornitua, eta haren inguruan lau korridore daude . Korridoreek lau ataletan banatzen dute espazioa, gurutze bat osatuz, eta atal bakoitzaren baitan areto handi bat, bi txikiago eta kabinete bat dago. Aretoen banaketa Italiatik harrera zen, baina Frantziako arkitektura ezaugarri nagusietakoa bihurtu zen.

Frantzisko I.aren agintaldiaren azken urteetan Parisko Louvre jauregi-bizitokia eraiki zen, Erdi Aroan gaztelu-gotorleku izandako eraikinean zenbait alcaketa egin ondoren, Lescot arkitektoaren zuzendaritzapean .

Pierre Lescot (1510 ing.-1570) izan zen Frantziako Berpizkundeko arkitekto aipagarrienetakoa . Humanistekin harremanakizan zituen eta gortean lan egin zuen. Louvreko eraberritzea da hark utzitako lan bakarra, baina nahikoa izan zuen Frantziako arte klasiko handiaren bultzatzaile gisa ezagutua izateko. Hasierako proiektua erabateko eraberritze proiektua izan zen, baina haren parte bat bakarrik burutu zen, Sena aldeko atala eta harekin angelu zuzena osatzen duena. Dena dela, atal horietan iritsi zuen Frantziako Berpizkundeko arkitekturak bere heldutasuna ; gotikoko joerak alde batera utzita, baina aldi berean italiar moldeekiko mendekotasunik gabe, eta Frantziako bertako molde tradizionalak nabarmenduz eraikia da. Frantzisko I.ak eskatu zion lan hura 1546an. Patio koadroaren mendebaleko atala bakarrik eraberritu zuen, elkarren gainkako bi ordena ageri dira fatxadan, eta haiei buru emanez atiko bat, multzo guztia pilastra, arku, frontoi eta frantses tradizioko teilatu makurtuen erritmo armoniotsu batean eraikia ; multzo orekatua da eta ez dago italiar moldeetara makurtua . Goialdean Jean Goujonen eskultura sail bat ageri da. Fatxadan xehetasun klasikoak dira nagusi, baina egiturak ez du italiar artearekin zerikusirik. Elkarren gainka jarrita ageri diren ordenak bai dira italiar berpizkundeko bete beteak eta baita leiho frontoidunak eta behealdeko arkuak ere. Baina, aldiz, antzinako gazteluaren clorreen ordez eraikitako hiru pabiloiak eta teilatua traidizio frantsesari jarraituz eginak dira.

Gaztelu tradizionala eta Berpizkundeko jauregia bateraturik ageri direlako da batez ere aipagarria eraikin hau.

Lescotez gainera aipatzekoa da, hesteak beste, Philibert Delorme (1510 ing.- 1570).

Lan ugari egin zituen Valoisko gortean, nahiz eta gaur arte gorde direnak oso aldatuta edo hondatuta dauden. Delormek Erroman osatu zituen bere ikasketak, eta 1536an handik itzuli ondoren hasi zen gortearentzatlanak egiten. Enrike II.ak Frantzisko Laren hilobia egiteko enkargua eman zion, iTillrers- Cotteretseko gaztelua amaitu zuen eta Fontaulebleaukoan atal batzuetan lan egin zuen, baina bere obra aipagarriena Aneteko gaztelua da (1545-1555). Azpimarratzekoa da ataurrea, elkarren gainka jarritako hiru ordena ageri dituena, eta kapera, fatxada molde klasikokoa eta oina biribila duena, eta lurrean eta kupulan elkarri loturiko kurbekiko apaingarriez hornitua.

Delormeren garai berotsukoak dira J.

Androuet du Cerceau (1510 ing.-1585) eta J. Bullant (1510 ing.-1578). Lehena grabatzaile eta marrazkilaria izan zen batez ere.

Grabatu bilduma bikinak osatu zituen eta besteak beste Verneuil-sur-Oise eta Charlevalko chateaux-etarako proiektuak diseinatu zituen. Bullantek, berriz, lan aipagarriak ditu Ecouengo chateauaren planoak, Chambord eta Fontainebleauko zenbait atal, Henrike II.aren eskariz eginak, eta Tullerietan, Mediciko Catalinarentzat egindakoak.

 

Eskultura

Arkitekturan denbora asko hartu zuen Erdi Aroko tradizioak erabat baztertzeak, baina pinturan eta eskulturan samurragoa izan zen gotikotik berpizkunderako trantsizioa . Garai hartan osatu zen arkitekto multzoaren ekarpenak osatu zituzten eskultoreek, eta Italiako ezaugarriak beretu zituzten arren, tradizioari jarraitu ziotela adierazten dute zenbait berezitasunek, esaterako hileta monumentu ugariek, oro har hildakoaren irudia etzanda edo otoitzean agertzen dutenek ; bereziki aipagarriak dira hildakoa hezurdura gisa agertzen dutenak. Izpiritu errealistari jarraitu zioten eta konposizio narratiboak osatu zituzten, hainbat erreferentzia Lxertatuz gerai hartako janzketari edo lanbidei eta abarri buruz.Garai honetako eskultoreetan aipagarria da Ligier Richier (1500 ing.-1567). Erroman egonaldia egin zuen arren, Erdi Arolco kutsua eta patetismoa ageri dute bere lanek.

Bere maisulana Saint-Mihielko hilobi santua da (1552-1564), kristau inspiraziokoa, naturalista eta joera klasikoa duena tolesetan eta edertasunean, nahiz eta obraren izpiritua eta ikonografia mende hasierakoak diren.

Bere garaiko korronteei gehiago begiratu zien Jean Goujonek (1510. ing.-1566), YVI. mende erdialdeko frantses eskultore handienak. 1547an erregearen eskulturagile izendatu zuten. 1549an Nirzj'ak erliebeak egin zituen, Errugabeen itzarrian ; grazia handiko irudiak dira, Celliniren manierismoa gogorazten dutenak, eta Lescotek arkitekturan bezala, xehetasun klasikoak eta halako sotiltasun frantses bat nahastu zituen bere lanetan. Urte hartan bertan egin zituen, orobat, Louvreko patioko alegorien erliebeak .

Germain Pilonek lan ugari utzi zituen, baina guztietan aipagarrienak errege-erreginen hilobiak eta erretratuak dira. Frantzisko Laren hilobian parte hartu zuen eta Medicilco Katalinak eskatuta Medicikoen kapera egin zuen Saint-Denisen. Brontzezko lau estatua eta beste hainbeste bertute daude kaperaren angeluetan ; hilobi gainean errege-erreginak agertzen dira otoitzean eta marmolezko errege-erreginen gorpuak daude kapera barruan etzanda, biluzik. Erretratuetan azpimarratzekoak dira Rene deBirague kantzilerrarena eta OrleanskoJearz de rnorurlliers gotzainarena, azterketa psikologiko bikainagatik, jantzien lanketa arranditsuagatik eta polikromiagatik. Pilonek manierismoa, tradizio gotikoa eta antzinate klasikoko eskulturako osagaiak bateratu zituen bere lanetan.