Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Hieronymus Bosch

Ezkerrean, Belar orga triptikoko erdiko ohola (Prado museoa, Madril). Eskuinean, Paradisua, Hieronymus Boschen Atsegizzen lorategia maisulaneko ezkerreko ohola (Prado museoa, Madril).<br><br>

Hieronymus van Aken edo Aeken Bosch, "Bosco" deitua (1450 ing.-1516), Bravantelco pintore familia bateko kide zen. Bere bizitzari buruz ez da gauza handirik ezagutzen, baina dirudienez ospe handia izan zuen bere garaian. Irudi bitxi eta irrazionalek betetzen dituzte bere lanak, eta oso zaila da obra horietako irudiak interpretatzea ; horietako batzuk, enigma dira oraindik ere. Horren adibide argiena Atseginen lorategia lana da, Boscoren lan aberatsenetako bat, misterioz beterikoa. Eromena, bekatua eta heriotza dira Boscoren gai nagusiak.Michelangeloren beraren adierazteko gaitasuna zuela esan ohi cla Boscori buruz, Leonardo da Vinciren garaikoa zen ordea. Boscoren lanek ohiz kanpoko ikonografia dute, konplexua eta estilo erabat berekiaz adierazia. Haren lehenengo lanei buruz esaten zen, debaruez beteak zeudela, eta margolariaren gaitasun bakarra esanahi satirikoz betetako gauzak asmatzea zela, hala ere, urteen joanean argi erakutsi zuen Boscok pentsaera sakonekoa zela, eta bizitza eta bizitzaren sorrera adierazteko ahalmen berezia zuela.

Bosco gizon ezkorra zen oso, eta mora lista zorrotza ; ez zuen sinesten gizakia arrazionala zenik, ezta mundua adikorra zenik ere, haren iritziz gizakiak berak usteldu baitzuen mundua sortu zen unean bertan. Sermoi modukoak dira Boscoren lanak, filosofia gaietan jantziak direnei zuzenduak, eta hortaz, interpretatzen nekezak. Boscoren lanaren misterio ugariak argitzen zailak zirenez gero, sekta bateko kide zela ere uste izan zen bere garaian. Bere lanetako gaiak oinarrian erlijiozkoak badira ere, erabiltzen dituen sinboloek tentaldia eta gizakiarengaiztakeria adierazten dituzte ; hori zela-eta, arte ezkutuetan aritzen zela ere egotzi zioten . Dena dela, azken mendean egin diren ikerketen arabera, Boscok gaitasun berezia zuen eta oso ondo ezagutzen zuen gizakiaren izaera ; bestalde, kontzeptu abstraktuak marraztu zituen lehen artistatzat hartzen da.

Boscoren lanen inguruan gero eta ikerketa gehiago egin bada ere, xehetasun asko eta asko gelditzen da oraindik argitzeko.

Boscoren lanen kronologia zehatza egitea oso lan zaila da ; izan ere, ustez harenak diren hogeita hamazazpi lan ingururen artetik, argi eta garbi zazpitan baino ez da haren sindadurarik edo datarik ikusten.

Horrez gainera, Boscoren bizitzaren lehen urteei buruzko dokumentu gutxi dago ; pintore familia bateko serie zela besterik ez da ezagutzen. Bosco jaio zen hiri bereko Andre Mariaren Kofradiaren artxiboetan idatzirik dago haren izena, eta agiri ofizialetan 1486tik hil zen urtea arte agertzen da ; hil zenean Insrgnis prctor izendatu zuten. Lan apaingarriak, erretaulak eta beira apainduak ere egin zituen.

Gaztaroko lanak traketsak dira konposizioari dagokionez, eta muga handiak dituzte pintzelaren erabilerari dagokionez.

Garai horretakoak dira, besteak beste : Eronren-barriaren eranzten (Madril, Prado museoa), Gurzztziltzatzea (Brusela, Arte Ederretako Errege Nluseoalc), Aiagoen gurtza (Filadelfia, johnson Bilduma), Zazpi bekatu nagusiak (Madril, Prado), Karroko ezkozztza (Rotterdam, Boymans-van Beuningen Nluseum), Ecce Honro (Frankfurt am Main, Stadelsches Kunstinstitut), Hizlorro (Saint-Germain-eri-Laye, Udal Museoa). Sail horretako lehenengo margolanaren (Eromen-barrrcn err eraarzten) eta azkenaren artean (Hizlaria) bilakaera handia izan zela atzeman daiteke. Azken lanaren ikonografia aurrekoetakoa baino konplexuagoa da, eta lan horretako zenbait sinbolok Boscoren azkenaldiko lan handietako sinbolismoa iragartzen dute. Bere lanek, oro har, lotura dute alde batetik mende horretako lehenengo gai tradizionalekin, eta, bestetik, Flemalle maisuaren lanekin.

Zazpi bekatu nogusrok lanean lau biribil txiki marraztu zituen laukiaren alde banatara, eta horien barruan "azken lau gauzak" agertzen ditu (Heriotza, Azken Epaia, Paradisua eta Infernua), eta erdian, besteak baino biribil handiago batean, Boscoren garaiko gizon eta emakumeak azaltzen dira, gaitz moralak erakusten dituztela : bekaizkeria, nagikeria, haserrea, harrokeria, haragikeria, diruzalekeria eta sabelkeria. Erdiko biribil handiaren erdi-erdian, begi nini bat balitz bezala, Jesukristo berpizttuik ikus daiteke, eta azpian "Cate, cace, Dei rs Bidet" (Kontuz, kontuz, jainkoa begira daukazu)idazkuna irakur daiteke. Biribilak mundua adierazten du, zazpi bekatuak hartzen dituen biribil osoa ; bestalde, jainkoaren begiaren sinboloa ere bada. Ondorengo lanetan ere erabiltzen ditu Boscok ikur edo sinbolo horiek guztiak.

Boscok lan asko egin zuen heldutasun garaian, horien artean tamaina handiko triptikoak, Belar orga (Madril, Prado museoa), Sar? Antonioren tentazioak (Lisboa, Antzinako Arte Museo Nazionala), eta Atseginen lorategia (Madril, Prado museoa), besteak beste. Irudiak atseginak dira, eta koloreak arinak; mundu konplexu batean higitzen dira gauza guztiak. Izadiaren legeak etenik daudela dirudi, eta ez da batere garbia animalien eta landereen munduaren arteko bereizketa, bizitzaren eta heriotzaren artekoa, ezta egiaren eta gezurraren artekoa ere.

Azkenaldi horretan bere hasiera-hasierako ideiak landu zituen. Fantasiaren eta errealitate kupidagabearen arteko nahasketa harrigarria da, eta horren adibide argiena Belar orga da, zeinak gogorarazten baitu Zazpi bekcrtrr nagusiak lana.

San Antonioren tentazioak lanean oso garbi antzematen da Boscoren heldutasun estilistikoa, eta pintzela ondo menderatzen zuela ere ikusten da. Konposizioak aurrekoetan baino jario handiagoa du, eta ametsezko xehetasunen sail batek betetzen du espazioa. Gizonak tentazioaren kontra borrokan marrazten ditu, eta deabrua nonahi agertzen da ; oinarrizko lana da hori artistaren ikonografiaren barruan. Santu eremutarragizonaren sinbolo heroiko gisa agertzen da. Konposizioaren erdi-erdian dago Antonio santua ; santuaren inguruko mugimendua harekiko simetriko diren bi gunek adierazten dute. Guneetako batean Jesukristo dago kapera txiki batean sartua, Antonio santuari Kristo gurutziltzatua erakutsiz. Beste irudian aztia (eclo deabrua) agertzen da, zubiaren ondoan makurtua. Boscok, ziur asko, alkimiara jotzen zuen inspirazio iturrien bila, eta hortik datorkio Erdi Aroan izan zuen ospea.

Atseginera lorategia-n, zeina heldutasun garaiaren eredu baita, lurreko paradisua azaltzen du Boscok, eta paradisu horretan erakusten ditu emakumearen sorrera, lehenengo tentazioa, eta eroraldia. Edertasun handiko irudi asaldagarriak dira, sentsualitatez eta ametsez beteak, atseginez betetako mundu batean bizitzen marraztuak. Lan horrek indar handiz erakusten du Boscoren llconografiaren berezitasuna. Boscoren heldutasun garaiko margolanen ezaugarri dira irudi onirikoak : mamu arinak airean igeri dabiltzala dirudite paisajearen barruan, eta harmoniaz betetako osotasun perfekto bat osatzen dute osagai guztiek.

Boscoren ondorengo lanak erabat bestelakoak dira, bai tamainaz bai osaeraz. Izaki txiki-txikiez betetako zelaiak edo paisajeak marraztu beharrean, gerritik gora marrazten ditu bakarrik giza irudiak, eta irudi horiek elkarren ondoan pilatuta jartzen ditu.

Arantzazko koroa (Londres, National Gallery) eta Gurutzea eramaten (Gante, Museum voor Schone Kunsten) azken garai horren eredu dira. Lan horietan ikuslea marraztutako gertaeratik hain hurbil dago, ezen gertaera horretan parte hartzen baitu.

Irudiek maila handiko sinbolismoa adierazten dute. Esate baterako, Arantzazko koroa-n Kristoren inguruan dauden lau borreroak gizakiaren lau adinak adierazten dituzte, lau izaerak, gizakiaren lau ankerkeria motak.

Boscok ez zuen nahi, inolaz ere, munduko gaitzek berak munduaz zuen ikuspegia iluntzea bere lanetan, edertasunez betea ikusten baitzuen berak mundua.

Koloreen harmoniak erabiltzeko eta sentimendu sakoneko konposizioak osatzeko ohi ez bezalako gaitasuna zuen. Haren imitazioak, infernua eta tentazioaren gainekoak batez ere, ugaldu egin ziren XVI. mendean, baina ez zen haren maila iritsi zuen inor izan. XX. mende amaierako begiez ikusirik, saihestu ezinezkoak gertatzen dira esoterismoa, surrealismoa, psikoanalisia bezalako kontzeptuak. «Visionnaire integrah, deitu zuen Andre Bretonek. Berehala datoz gogora Salvador Dali eta Max Ernst-en irudi surrealistak. Psikoanalisiarentzat, Boscoren irudiak ametsarenak dira, eldarnioarenak.

Alabaina, obra bat da, eta egileak, berariaz, bere garaitiko «gezurren giltzarriak» erabili zituen obra horretan. Agerikoa da sinbolo hermetikoen erabilera : alkimiaren hizkera -koloreak, arrautzak, kristalezko globoak Taroteko arkanoak, gai astrologikoak, bestiario mistikoa.