Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Rogier van der Weyden

Santa Columba erretaulako erdiko ohola, Rogier van der Weyden margolari flandriarraren azken lanetako bat (1462 ing. ;Alte Pinakothek, Munich).<br><br>

Rogier van der Weyden XV mendeko flandriar margolari handienetako bat izan zen.

Robert Campin eta jan van Eyck saiatu ziren argiz, espazioz eta xehetasunez betetako mundu berri bat osatzen ; Rogierrek, aldiz, ezaugarri horien artetik hautaketa bat egin zuen, asmoa baitzuen pinturaren inguruko bere ikuspegia, oinarrian gotikoa, berritzeko . Garrantzi handiagoa eman zion gizakiari inguruari baino, eta bateratu zituen batetik erritmoa, eta bestetik, emozioak. Sintesi horri esker, samurtasunez, umiltasunez eta tristuraz betetako mundua osatu zuen.Jan van Eycken lanetan errealitate ikusgarriaren azterketa -argiaren eta kolorearen bidezkoa- goreneko mailara iritsi zen.

Rogier van der Weydenek (1400 ing.-1464), Flandriako pinturaren lehen aldiko hirugarren margolari handiak, berriz, beste era bateko zereginari ekin zion : iraganeko gotikoaren drama berreskuratzeari, baina bere aitzindariek sortutako estilo berriaren barruan betiere.

Rogier van der Weyden Tournain jaio zen 1400. urte inguruan. 1427an Tournaiko margolarien elkarteko nagusi zen Robert Campinen ikasle hartu zuten. Campinen ospea eskasa izan bazen ere, garrantzi handiko lana egin zuen eta eragin handia izan zuen XV. mendeko iparraldeko pintw - an.

Esate baterako, lehena izan zen olio pinturak forma trinkoak adierazteko zituen aukerak ikertzen. Eragin handia izan zuen Campinek bere ikasle Rogierrengan, baina hala ere, alde hancliak daude bataren eta hestearen artean. Campinek xehetasun guztiak adierazten zituen, eta zenbaitetan, nabarmendu egiten zituen gainera. Formen arteko lotura gehiegizkoa izaten zen zenbaitetan ; ez zion garrantzirik kendu nahi xehetasun bati berari ere. Rogierrek ez zuen behin ere halakorik egiteko beharrik sentitu, hark harmonia handiagoaz txertatu baitzituen formak ; gorputzen eta ehunen rnugimenduak koordinatuz lortzen zuen efektu hori. Bestalde, bere aurrekoek ez bezala adierazi zituen sentimenduak.

Modona zutik (Viena), Aingeruaren agurra (Paris, Louvre) eta Ltrkas santua Andre Maria marrazten (Boston) dira Rogierren lehenengo lan ezagunak. Lan horietan nabarmena da, batetik, Campinen eragina eta, bestetik, gogora ekartzen ditu jan van Eycken 1432-1434 bitarteko lanak.

Dena dela, jan van Eyckek sortu zuen mundua -xehetasunez eta sinbolismoz betea- Rogierrek sortutakoaren oso bestelakoa zen ; Gurutzetik jaistea lana (1435. urte ingurua ; Prado Museoa), esaterako, van Eycken eraginetatik urrun dago erabat. Pertsonaien erritmoa eta aurpegien adierazpen patetikoa harmonia ezin biribilagoaz lotu zituen. Margolana nitxo moduko batean sartzen duenez gero, oso hurbil eta aldi berean oso abstraktu atzematen da irudia.

Han der Paele kalonjearen Andre lllaria (1435. urte ingurua) eta Anclre llcn •iarert erretaula (1437. urte ingurua ; atal batzuk Granadan eta beste batzuk hey\w Yorken daude) lanek bete-betean erakusten clute Rogierren estiloa. Garai horretan Bruselan hartu zuen bizileku Rogierrek eta handik urtebetera hiriko margolari ofizial izenclatu zuten. Vienako Kalbarioaren triptikoa lanean (1440) Rogier saiatu zen irudien erritmoa eta paisajearen mugimendua osatzen. Azken Eparketa poliptikoan (1445- 1449, Beaunne) garraztasuna eta hurbiltasuna areagotu nahian, espazioa ezeztatu zuen. Prozedura arkaiko hori bera erabili zuen Kristo Gurutzean eta San Jtrcrn eta Andre-Maria (Johnson bilduma, Filadelfia) lanetan.

1450ean Rogier Italian izan zen : bera izan zen Italiara joan zen lehenengo margolari Flanchriarra. Han gutxienez bi lan egin zituen : Andre illnria tronuari santuekin -Medicitarren zainclari ziren Kosme eta Damian santuekin-(Frankfiuteko museoa), eta Kristoren Hileta, Fra Angelicoren lan batean oinarritua. Bladelinett erretaula (1452. urte ingurua) lanean Campinen ezaugarri eta kontzeptuetara itzuli zen Rogier eta zeharreko perspektibara jo zuen (joera hori ohiz kanpokoa zen garai hartan). Baina kontzeptuak berrikusi eta aztertu zituen behin eta berriz, haren helburua egitura argia, eta, aldi berean, forma nahaspila lortzea baitzen : protagonisten hiruki formako buruen soiltasuna eta leihoetatik ikusten den paisajearen lerro diagonalen nahas-mahas konplexua.

Rogierren azkeneko lanek, Zazpi sakranterttuenh"iptrkoct (1452-1454), San Joareen erretaula (1455 inguruan) eta Santa Coltrntba erretaula (1462 inguruan) lanek hain zuzen, sentiberatasun eta konplexutasun handia erakusten dute. Lan horietan aurrez aurre daude erritmo hertsia batetik, eta hestetik, atzealdearen xehetasuna. Bai Zctzpisakrameratttert triptikoan bai Sanjoanen erretaulan perspektiba aurreko lanetan baino nabarmenagoa da ; ikuslearen begiak atzeko planoko gertaeretara zuzentzen ditu.

Santa Coltunba erretaulako atzealdea Rogierren azkenaldiko gainerako lanena bezain zehatza da, baina hautsi egiten du plano hori, nolabait, ukuilu bereziaren bidez ; hala, aurreko lanetako espazioaren bultzacla desagertarazten du, baina ondo zaintzen du gainaldearen erritmoa, formak landuaz eta ñabardurak goxatuaz. Egituren soiltasunak, Italiara egindako bidaiaren eragin, leku egiten dio apaingarrien konplexutasunari .

Rogier van der Weydenen lan nagusia Gtnzrt_zetik jaistea da (1435. urte ingurua ;Prado Museoa). Lan hori triptiko handi baten zatia zen, baina hegalak galdu egin dira.

Van der Weydenek Lovainako Harresiz Gaindiko Andre Mariaren elizarako (baleztarien kapera) egin zuen lan hori. Kolore askotako eskultura lan handi baten Gisara har daiteke. Zorua naturalista du, gorabeherekin, zenbait landarerekin eta giza hezur hondakinekin, baina hondoa laua du, paisajerik gabea, eta horma zulo batean sartuta egongo balitz bezala antolatua dago guztia. Zulo horrek ez du sakonera handirik, eta irudiek osorik betetzen dute eremua . Gizakiaren mina oso hurbiletik antzeman daiteke lan honetan, pertsonaia guztien ezaugarriak zehatz-mehatz adierazten dituelako batetik, eta bestetik lanak duen forma eta kolore egitura bateratuagatik .

Hainbat agiriren arabera, XV. mendeko Flandriako pintore nagusi gehienek -Jan van Eyck, Robert Campin eta Rogier van der Weydenek, besteak heste- eskultura lanak ere egin omen zituzten, irudiei koloreak ematea adibidez. Eta marrazkilari horienkoadro askotan eskultura eta erliebeak izaten dira, hain ugari ezen eskola horretako eskultura nagusiak pinturan agertu ziren.

Van der Weyden izan zen, dena dela, pintore horien artean eskultura gehien marraztu zituena. Eskulturarenganako erakarpen hori argi ikusten da ez bakarrik irudiak hiru dimentsiokoak izatearen efektuan edo soinekoen tolesetan -Flandriako eskolako ezaugarri orokorra da hori-, baita marrazten dituen eskulturazko osagaietan ere. San joan Bataiatzarlea triptikoa (Berlin-Dahlem museoa) da horren adibide : istorioak lehenengo planoan jartzen ditu, ikuslearen eremua hartu nahi balu bezala, eta eliza baten aurrealdean jartzen, ate zangoetan eta arkiboltetan eskulturak dituelarik. Eskultura osagai horien bidez kontaeraren izaera sakratua indartzen du batetik, eta eduki ikonografikoa osatzen bestetik.

Van derWeyden oso ospetsu egin zen bere garaian eta ospe horren ondorioz gero eta eskaera gehiago etortzen zitzaion ; hori dela-eta, kopia asko eta egokitze asko egin ziren bere lantegian. Batzuetan, ezin bereizdaiteke argi eta garbi zein atal egin zuen Rogierrek eta zein haren dizipuluek. Hala eta guztiz ere, eta lantegian egin zen lana alde batera utzita, Van der Weydenek berrogeita hamarretik gora lan egin zituela esan daiteke. Lan horien artetik aipatzekoak dira triptikoak. Eskaera egilearen erretratua lan batean baino gehiagotan marraztu zuen ; Santa Coluntba lanean, adibidez, Borgoinako duke Karlos Ausarta jarri zuen errege mago gazteenaren paperean.

Entakunte erretratua (Washington, National Gallery) har daiteke erretratu mota horien adibidetzat. Maisutasun handiz elkartzen ditu errealismoaren Zehetasunak (buruko orratza, gerrikoa, bundco estalkiaren gardentasuna) eta irudiaren plano handiak . Eskuak bilduta edukitzeak eta alboko apaindura gotikoak nabarmendu egiten dute irudiaren efektu orokorra, alegia, geometria soiltasuna, koloreen zorroztasuna, handitasunezko itxura. Iparraldeko errealismoaren eta Italiako neurriaren elkartze horrek goreneko mailara eraman zuten Rogier van der Weyden.