Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Gotikoa: pintura.

Sienako eskola

Duccio di Buoninsegnaren Madona in maestá, Sienako eskolako maisuaren gaztetako obra bakanetakoa (Opera del Duomoko museoa, Siena).<br><br>

Orain arte ikusi ditugun italiar gotikoko margolariak, Cimabue eta Giotto, florentziarrak ziren, baina Erdi Aroko italiar pintura aztertzerakoan ez dago alde batera uzterik margolaritza tradizio aberats baten sehaska izan zen beste hiri bat, Siena, alegia. Sienako eskola deituak XIV mendearen lehenengo erdian bizi izan zuen distira handieneko aldia, baina ia hiru mendez iraun zuen, XIII. mendearen erdialdetik XVI.aren hasiera arte.

Eskola haren ezaugarri nagusiak bi ziren : Bizantzioko estilotik zetorrem koloreetarako gustu aparta, eta aro gotikoko adierazpideak bereganatzeko kezka goiztarra, konposizioen dotoretasunean eta luxuzko apaingarrietan antzematen den bezala. Lau izan ziren eskola honetako ordezkari nagusiak : Duccio di Buoninsegna, Sirnone Martini, eta Lorenzetti anaiak, Pietro eta Ambrogio.

 

Duccio di Buoninsegna

Duccio Buoninsegna izan zen (1255?- 1319), XIII. mendetik XIV.era bitartean, Sienako eskolak eman zuen margolari garrantzizkoena . Segur aski, ezagutzen den Duccioren gazte denborako margolan balearra (1285 baino lehenagokoa) Creroleko Andre rtilaria izenekoa da, egun, Sienako Opera del Duomo museoan dagoena.

1285ean rllaestd bat pintatu zuen (egun Uffizin), Florentziako Santa Maria Novellarako, baina Cimabueren obratzat hartu zuten berehala eta urte askotan egon zen oker hori indarrean, baita 1790ean Ducciorena zela frogatzen zuen agiria aurkitu eta geroztik ere. rYladorzaza Rzrcellai esaten diote gaur egun margolan ospetsu horri, eta funtsezko obra da Duccioren bilakaera artistikoaren barruan. Denbora asko eman dute arte kritiko modernoek Duccioren eta haren garaikide zen Cimabueren arteko harremanak aztertzen, eta uste da biak batera aritu zirela lanean Asisko frantziskotarren basilikako obretan. Askoren iritziz, Cimabueren ikasle izan zen. 1308tik lira bitartean margotu zuen bere obra ospetsuena : Sienako katedraleko aldare nagusirako erretaula, bi aldeetatik pintatua. Aurreko aldean rllaestdbat dago, aingeruz eta santuz inguratua (Sienako lau santu zaindariak, horien artean), eta atzekoan, 26 laukitan, Nekaldiko Pasarteak kontatzen dira. Ducciok oso konposizio desberdinak garatu zituen, tradiziozko bizantziar kontakizunetik aldenduak gehienak, eta izadiaren eta eguneroko gertaeren behatzaile zorrotza zela erakutsi zuen.

Edertasun eta kolore aparteko obra hau oso ondo ordaindu omen zioten Ducciori, garai hartako kronikariek idatzi zutenez. Ez da ahaztu behar debozio handia ziotela Sienan Ama Birjinari eta, agi danean, poz handiz hartu zuten sienatarrek margolana. 1285etik 1311ra egin zituen obren artean aipatzekoakdira Sienako katedraleko beira leihoetarako egin zituen marrazkiak : Ehorzketa, Igoktutdea eta Ama Brrjinarerz koroatzea; Bernako Kunstmuseumen dagoen Ama Birjrrza ; Sienako Frarztzrskotarren Ama Birjrna ; Sienako pinakotekako 28. poliptikoa ; Londresko National Galletyn dagoen triptiko bat ; eta pintorearen azken urteetan, bere lantegikoen laguntzaz egin zuen 47. poliptikoa, gaur Sienako pinakotekan dagoena.. lanieragreca zelakoaren zurruntasuna asko bigundu zen Duccioren eskuetan. Estilo hartako arropa izur-gogor eta angelutsuen ordez, uhin moduko oihal malguak margotu zituen Sienako maisuak, eta irudien gorputz, aurpegi, eta eskuak bolumenez eta hiru dimentsiotako bizitzaz bete zituen .

Baina Ducciok egin zuen beste ekarpen garrantzitsu bat ere. Goian aipatu den Sienako katedraleko aldare nagusiko erretaulan dagoen Anza Birjinaren lokartzearen iragarpena izeneko formato txikiko pasartean, ordu arteko pinturaren historian inoiz ikusi gabeko zerbait azaltzen da : bi irudiak egitura arkitektoniko baten "barruan" kokatu dira. Antzinako margolariak -eta bizantziarrak berdin- ez ziren gauza izan arazo hori ebazteko : margotutako eraikinak irudien "atzean" geratzen ziren beti, eta barruko pasarteak ere, kanpoan, teilaturik gabeko agertoki batean gertatzen ziren irudipena sortzen zuten. Duccioren pertsonaiak, alcliz, arkitekturak sortu eta definitutalco espazio batean daude. Konposiziohorren jatorria, zalantzarik gabe, eskultura gotikoak izan ohi zuen espazio arkitektonikoan bilatu behar da.

Simone Martiniren maisua izan zen eta beste jarratzaile asko ere izan zituen, horien artean Ugolino di Neri, Segna di Bonaventura, Isolako Badiako Maisua, Citta di Castelloko Maisua, etab.

 

Simone Martini

Sienan jaio zen Simone Martini 1284 aldera, eta Avignonen hil zen 1344an. Bera izan zen Duccioren ikasleen artean ospetsuena . Ezagutzen den bere lehen lana 1315ean egindako fresko bat da. dlaesta du izenburua, eta Sienako Jauregi Publikoan teago (Batzar Aretoan). Martinik berak berriztatu zuen 1321ean. Giovanni Pisanok Sienako katedralerako egin zituen eskulturek, agi danean, eragin handia izan zuten Martiniren obran, eta Avignonera joaterako oso ongi ezagutzen zituen frantses gotikoko lan eder asko, esmalte, miniatura eta bolizko lanen bitartez. Batez ere, marra erabili zuen adierazpide nagusi gisa, eta guztiz modu finean interpretatu zituen hala gai sakratuak nola profanoak. 1317an anjoutarrekin harremanetan hasi zen, eta orduan margotu zituen bi obra ospetsu : Tolosako San Ltrdouico Anjotrko Roberto koroatzera (egun Napolin, Capodimonteko museoan) eta San rllartirten bizitzako pasarteak, anjoutarren aldekoa zen Gentile di Montefiori kardinalearen eskariz, Asisko San Frantziskoren beheko basilikan margotutako fresko bat. Zaldun santuaren bizitza pintatzeak bide eman zion Martiniri kontakizun sakratu hura elementu profano ugariz aberasteko . 1319tik 1325era bitartekoak dira Ornietoko katedralerako egindako poliptIIco batzuk eta Agostino Novello dohatsuaren bizitzako pasarteak. 1333koa da, berriz, Iragarpena izenekoa, Sienako katedraleko aldarerako egina, baina gaur Florentziako Uffizin dagoena . 1340an, Avignonera joan zen Martini Benedikto XII. aita santuaren gorteko pintore gisa, eta han Petrarcaren lagun egin zen.

Azken garai honetakoak dira Aita Santuen Jauregiko fresko batzuk (gaur oso hondatuak), mundu guztian barreiaturik dagoen Orsini poliptikoa, eta Liverpooleko Walker Art Galleryn dagoen Familia Sakratua.

 

Pietro Lorenzetti

Lorenzetti anaietan zaharrena (1280- 1348?) Arezzon, Florentzian eta Asisen aritu zen lanean eta, segur aski, 1348ko izurritean hil zen. Duccio eta Giotto izan ziren Pietro Lorenzettiren pinturan eragin handiena izan zuten artistak. Ez da ahaztu behar,Sienako semea zenez, Duccioren eskolan eta hegopean hezi zela Pietro ; Giottoren pintura berriz Asisen ezagutu zuen, hiri hartako San Frantziskoren beheko basilikan margotu baitzuen Aina Birjina eta Haurra Frantzisko eta,jocna Bataiatzailea sanaren artean izenburuko freskoa. Leleen garai haietakoa da, orobat, Arezzoko Santa Maria parrokiarako egin zuen poliptikoa. 1320ko obra hori har liteke Duccioren eraginaren goren puntutzat. Dokumentazio gaheko aldi baten ondoren, estilo aldaketa handia nabaritzen zaio, Florentziako Giottoren obra ezagutu izanaren ondorioz. 1326tik aurrera, anaia Arnbrogiorekin batera, Sienako San Frantziskoren komentuko freskoak pintatu zituen. Zildo horietako biren zati batzuk, Gtrrutzrltzaketa eta Kristo berpizau •ik, elizan bertan daude. 1329an, Ama Birjina tronuan, aingeruak eta ordenako santuak eta Karmeldarren bizitzako pasarteak margotu zituen (gaur Sienako Pinakotekan). Obra horietan nabaritzen den -eta hain Giottorena den- espazio batasun berbera antzematen da Florentziako egonaldian egin zituen lanetan : Santa Luzia ohol gaineko margolana (Florentziako izen bereko elizan), eta Apaltasun dobatsua (Uffizin). Gero, Siena eta Asis artean ibili zen txandaka, eta azken hiri horretan margotu zituen 1335-40 bitartean San Frantziskoren beheko basilikan clauden Nekaldiko Pasarteak izenburuko freskoak. Pietro Lorenzettiren azken lanen artean, aipatzekoak dira Haestñ (1340, Florentzia, Uffizi), eta Ama Brrjatarert,jarotza (1342, Siena, Opera del Duomo museoa).

 

Ambrogio Lorenzetti

Pietroren anaia gaztea zen Ambrogio (1285-1348?). Hasieran, Florentzian egin zituen lan batzuk, baina 1332az geroztik Sienan aritu zen. Anaia Pietro bezala, 1348ko izurritean hil zela uste da. Gorde den Arnbrogioren lan zaharrena 1319an margotutalco Anra Birjina bat da, Florentziatik gertuko Vico d'Abateko parrokian dagoena. Lan horretan ikusten da Ambrogiok, segur aski, Giottoren Florentziako jarraitzaileekin ikasi zuela margotzen. Pietroren kasuan ez bezala, ez da Duccioren eraginik nabaritzen Ambrogioren margolanetan. 1326 aldera, anaia Pietrorekin aritu zen Sienako San Frantziskoren komentuko freskoetan. 1332 inguruan Florentzian zegoen, eta han margotu zuen gaur Uffizin dagoen Ama Birjina, San Nicola eter San Procolo triptikoa eta San Nicola di Baziren bizrtzako latz pasarte.

Handik hamar bat urtera hasi zen Sienako Jauregi Publikoko Bederatzien Aretoko freskoak pintatzen. Hiriko eta landako gobernu onaren eta tzarraren alegoriak eta eragiteak izeneko fresko bikain eta ospetsuhoriek, artearenetik ez ezik, ikonografiaren eta clokurnentuen ikuspegitik ere berebiziko interesa dute. Jauregi bererako egin zuen Maesta bat 1340an. 1342koa da, berriz, Florentziako katedraleko San Iireszentzioren aldarerako margotu zuen Tenpluko aurkezpena (Uffizi). 1344 ingurukoak dira SienakoPinakotekan dagoen Iragarpena, eta Massachusettseko Cambridgeko Fogg Art Museumen dagoen Gtuzrtzrltzaketa bikaina.