Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Gotikoa: arkitektura erlijiosoa eskualdeka

Parisko Notre-Dame katedralaren fatxada nagusia.<br><br>

 

Frantzia

 

Saint-Denis

Aurreko gai batean aipatu den bezala, Saint-Deniseko abatetxeko eliza hartzen da (Suger abadearen ekimenez eraiki zen 1137- 1144 inguruan) arkitektura gotikoaren lehen obratzat.

Egia esan, bai eraikinaren oina, bai arku zorrotza eta bai ojibazko ganga, denborarekin arte gotikoaren ezaugarri nagusi bilakatuko zirenak, lehendik ezagunak ziren erromaniko frantses eta anglo-normandiarrean, baina ez ziren inoiz denak batera erabili Saint-Deniseko eliza eraiki zen arte.

Nolanahi ere, esandakotik ezin da ondorioztatu arkitektura gotikoa zenbait elementu erromanikoren sintesi soila izan zenik . Hori hesterik ez balitz, oso zaila litzateke ulertzen Saint-Denisen arnasten den espiritu berria: diseinu guztiz geometrikoari eman zitzaion garrantzia eta argitasunaren bila egin zen ahalegina.

Suger-en kronikan bi faktore horiek azpimarratzen dira, egitura berriaren balio goren gisa. Alde batetik, harmonia -hau da, parteen arteko erlazio matematikoa- jotzen du edertasun ororen iturritzat, hor geratzen baitira agerian Jainkoak unibertsoa eraikitzeko erabilitako legeak ; eta bestetik, goiko leiho sakratuetatik sartzen den argia, jainkozko argia, Jainkoaren espirituaren ikur bilakatu da.Argiaren eta zenbakizko harmoniaren interpretazio sinboliko horrek mencleak zeramatzan erroturik kristau pentsamoldean.

Horregatik, edo Saint-Denis ikusten zuen guztia txtuiditurik geratzen zelako, kontua da izugarrizko arrakasta izan zuela, eta urte asko baino lehen, Ile-de-Franceren mugak baino askoz harantzago zabaldu zen estilo berria.

 

Pariseko Notre-Dame

Pariseko Notre-Dame katedralaren oina (1163an hasi zen eraikitzen) guztiz trinkoa eta bateratua da eliza erromaniko gehienekin alderatuta. Koruko deanbulatorio bikoitzak alboetako habearteetara ematen du zuzenean, eta transeptuak oso gutxigatik gainditzen du fatxaclaren zabalera. Barruan, erromaniko normandiarraren zantzuak antzematen dira : sei zatiko gangak erdiko habeartean, eta galeriak alboetako habearteen gainean. Hala ere, guztiz gotikoak dira beira leihoez hornitutako goiko galeria, eta itoira orokor arin eta liraina. Eta gotikoa da, zalantzarik gabe, barruko espazioaren "bertikaltasuna" ere.

Notre-Dame katedraleko horma bularrak -egituraren eskeletoko hezur gogorrak- ez dira barrutik ikusten, kanpoko aldetik baitaude, eta alboetako habearteen gainean, horma bular horietatik arbotante izeneko arku batzuk ateratzen dira leiho arteko puntu jakin batzuetan bermatzeko, puntu horietan kontzentratzen baitira, hain zuzen, habearte nagusiko gangen kanpoalderako bultzadak.

Edozein moduz ere, fatxada nagusia da Notre-Dame katedralaren alderik deigarriena . Eskulturak alde batera utzita -estatuak asko hondatu ziren Frantses Iraultzakoan, nahiz eta gehienak zaharberrituta dauden-, gainerako guztiak jatorrizko itxurari eusten dio. Fatxadaren ezaugarri nagusia osotasunaren oreka miragan-ia da. Diruclienez, lanak zuzendu zituen obra maisuak ondo gogoan hartu zituen Suger abadeak harmoniari, ordena geometrikoari eta proportzioei buruz esandakoak. Baina Notre-Dameko fatxadak badu aintzat hartzeko beste ezaugarri bat ere. Farfaila modura eratutako arkuek, ate handiek eta leiho-irekiune handi eta ugariek hormen janaitastrna erabat hausten dute, eta horma zulatu guztiz arin baten itxura ematen diote fatxadari.

 

Chartres

1145 aldera, Chartreseko gotzainaren ekimenez, katedrala eraikitzeko obrak hasi ziren, estilo berrian. Handik berrogeita hamar bat urtera, mendebaldeko fatxada ez beste guztia erre zen sute batean. Hasieran, izugarrizko hondamenditzat hartu zen ezbeharra, elizarekin batera, Ama Birjinaren erlikia ere galdu zela uste baitzen. Baina erlikia salbatu zela egiaztatu zenean, animoak erabat irauli ziren. Izan ere, goiko seinaletzat hartu baitzuten sutea, Jainkoaren Arearen cluin izango zen eliza ederrago bat eraiki zedin.

Hala, interpretazio hark berrinclartuta, 1195 inguruan hasi ziren katedrala berriro eraikitzeko lanak. Pariseko Notre-Damekoa baino belaunaldi bat geroago eraikia, lehen gotikoko arkitekturako maisu lan gorentzat hartzen da Chartreseko katedrala. Alboetako habearteen gaineko galeriak triforioaren arkuen atzean ezkutaturiko pasabide estu bilakatu ziren ; habearteko arkuak altuagoak eta estuagoak ziren; euskarri funtzioa betetzen zuten zutabe nagusiei beste batzuk atxiki zitzaizkien zutikako lerroen jarraitasuna areagotzeko, eta habearte nagusiko gangak ez ziren jada sei zatikoak.

Chartreseko katedralak, gainera, oraindik gordetzen ditu hasierako leiho polikromatu gehienak. Izatez, beira leiho zoragarri horiek asko urritzen dute eguzkiaren argia, kolore askotako iragazki erraldoi batzuen antzera portatzen baitira, eta Suger abadeak hainbeste laudatu zituen balio sinbolikoak eransten dizkio egun-argi arruntari.

 

Reims

Chartreseko katedralak gainditzen zaila zen mailara igo zuen arkitektura gotikoa.

Eta ez gotikoaren "gailurra" iritsi zuelako, baizik eta eraikinaren kostu eta konplexutasun ikaragarriengatik. Chartreseko katedrala gainclitzeko ahalegin bakarra Reirnseko katedralaren eraikuntzan egin zen. Eta ezin zitekeen bestela izan, ez baita ahaztu behar Reimseko artzapezpikua zela Frantziako erregeak sagaratzen zituena, eta guztiz premiazkoa zen katedral egoki batean egitea monarkiarentzat halako esanahia zuen zeremonia. Horregatik, 1210ean katedral zaharra erre zenean, presa handia zegoen lanei ekiteko : Filipe Augusto urteetan gora zihoan, eta haren oinordekoa koroatzeko espazio duin bat eduki nahi zen lehenbailehen . Izatez, Luis VIII.aren koratzea, 1223an, eta Luis IX.arena, 1226an, amaitzeko artean asko falta zitzaion katedral batean ospatu ziren.

Ezin da ukatu Reimseko katedrala egiteko Chartresekoa hartu zutela erreferentziagisa, eta arlo batzuetan behintzat, lortu zuten gainditzea. Esate baterako, Chartreseko klaristorioko erroseta konplexuen ordez, trazeriakoak egin ziren Reimsen, eta handik aurrera, arkitektura gotiko guztira zabalduko ziren. Horri esker, kolorezko beira leiho zabalago eta apaingarri gehiagokoak egin ahal izan ziren. Oro har, Chartresen soluzio eskematikoak proposatzen ziren tokietan nabaritzen da gehien Reimsekoaren apaingarri aberastasun handiagoa. Adibidez, kapiteletako apaingarri berbera errepikatu ordez, bakoitzean apaingarri desberdinak egiten saiatu ziren, eta ahal zuten leialtasun handienaz imitatu zituzten hosto naturalak.

 

Amiens

Nolanahi ere, Chartres eta Reimsekoa bezalako luxuzko eraikuntzak etorkizun eskasa zuen arkitektura gotikoan, nahiz eta bi katedral horietako elementu asko errepertorio unibertsalera pasako ziren.

Hala bada, Amienseko katedrala eraikitzeko lanak bere gain hartu zituen Robert de Luzarches arkitektoak ez zituen errepikatu nahi izan goian aipatu diren katedraletako nabarmenkeriak. 1220 inguruan hasi ziren obrak plangintza guztiz zehatz baten arabera, eta eraikuntza teknikak era arrazoituagoan erabili izanari eta gehiegizko harri metaketak baztertzeari esker, Chartresekoa eta Reimsekoa baino ere katedral hanciagoa eraikitzea lortu zuen. Haietan bezala pilare lodiak ezarri ordez, meheagoak jarri zituen, eta horrela, zutabeei zabalean falta zaiena altueran irabazi zuten.

Ate nagusitik begiratuta ikusten da katedral barruaren dirdira guztia, eta horrekmeritu handiagoa du Amiensen, eraikina ez baizuten alde horretatik hasi, transeptuaren hegoaldeko besotik baizik. Dirudienez, Amienseko lehen arkitektoak aurreko mendeetako ezein obra maisuk baino kontuagoan izan zuen ate nagusitik sartzen zenaren ikuspuntua.

 

Estilo flamigeroa

Arkitektura gotikoaren azkeneko aldiari flamrgero deitzen zaio. Aldia, izatez, XIII.. endearen azken aldera jaio bide zen, haina, Ingalaterraren aurkako Ehun Urteko gerra zela-eta, atzerapen handia izan zuten garai hartako eraikuntza lanek, eta hala, XV.. endearen hasiera arte ez dira estilo honetako benetako adibideak aurkitzen.

Latinezko_flnmma (sugarra) dago estiloaren izenaren azpian, eta arkitektura gotikoaren azken aroko trazerietan nagusi diren formengatik eman zitzaion izen hori.

Egiturari dagokionez, gotiko flamigeroak ez zuen aurrerapen aipagarririk ekarri ; aro honen ezaugarri nagusia, aldiz, apaindura aberastasun handia cla. Arkitektoen birtuosismo muturrera eramanak ia guztiz estaltzen zuen, apaindura sare trinko baten bitartez, eraikinaren egitura, eta hainbeste lerroren nahasketa bitxian ezkutaketa joko deigarri bat bihurtzen da eraikinaren "hezurdura" aurkitzea.

 

Ingalaterra

Ingalaterrako gotikoa ez zen sortu erromaniko anglo-normandiarraren bertako bilakaeratik, aitzitik, Ile-de-Franceko gotikotik -Canterbury-ko katedraleko korua berreraikitzera joanclako arkitekto frantsesak txertatu zuen, 1175ean- eta zistertarren ordenak eramanclakotik jaio zen. Handik berrogeita hamar urte baino lehenago, gotiko irzgelesgoiztar •ra (Earl) , Ereglisb) deitu zaion estiloa argi eta garbi definituta zegoen, eta huraxe izango zen nagusi XIII. lehen laurdenetik aurrera. Nahiz eta hamarraldi haietan eraikuntza lan asko egin zen, egitura anglo-normandiarrei gehitutako eranskinak izan ziren ia gehienak, eta horregatik, oso gutxi dira erabat gotiko ingeles goiztarrean proiektatu eta eraikitako elizak.

 

Salisbury-ko katedrala

Eliza gutxi horietako bat da Salisburyko katedrala. 1220an hasi zen eraikitzen, Amienskoaren urte berean, eta hura baino berancluxeago amaitu zuten, 1266an. Deigarria da denbora berean eraikiak izanda -eta, teoriaz, estilo berekoak- zeinen desberdinak diren ikustea. Kontinenteko katedralaren estutasunaren eta bertikaltasunaren ordez, itxura luzeka, baxu eta adarkatua du honek, kontuan izan behar baita gurutzadura gaineko dorre handia, gainerakoeraikina baino mende bat geroago eraikia ez. ezik, hasieran proiektatua baino askoz garaiagoa dela. Arbotanteak, egiturari eusteko premiazkoak ez zirenez, geroago erantsi zitzaizkion.

Mendebaldeko fatxada eliza bera baino zabalagoa da eta zerrenda horizontalak, bai apaindurazkoak eta bai estatuak dituztenak, kontinenteko eliz fatxadetan ez bezala daude nabarmenduak. Fatxadako dorreak, aldiz, ia desagertzeraino kaskartu dira. Eraikinaren oinak, bere bi transeptu irtenekin, eliza erromanikoen eraketa orokor zatikatuari eusten dio ; ekialdeko oin karratuko koprak, berriz, zistertar arkitekturan du jatorria .

 

Estilo perpendikularra

Salisburyko erdiko dorrearen bertikaltasun ausartaren eta gainerako eraikinaren horizontaltasunaren arteko alde handiak, gotiko ingelesak, tarteko ehun urteetan, izan zuen bilakaeraren berri ematen du. Aldaketa begien bistakoa da, esate baterako, Salisbutyren barrualdea eta 1332tik 57ra eraikitako Gloucester-ko katedralaren korua alderatzen badira. Ingeles gotiko beranduko estilo honi perpenclikzlar deitzen zaio, eta ezin esan izena gaizki jarrita dagoenik, estilo goiztarrean ez bezala, egitura bertikala asko azpimarratzen baita bernen.

Gangako nerbioak, estilo honetan, izugarri ugaldu dira, apaingarri sare itxi bat osatzeraino, eta sistema honek gainalde jarraitu eta guztiz apain baten itxura ematen dio gangari. Ganga aipaindu hauen muturrera eramandako adibide bat Westminsteneko abatetxeko Henrike VII.aren kaperaren ganga harrigarria da.

 

Italia

Italiako arkitektura gotikoa erabat berezia da gainerako europar gotikoarekin alderatuta . Ile-de-Franceko ohiko irizpideak estu hartuz gero, Italian ez dago ia gotiko izena merezi lukeen eraikin erljiosorik. Hala eta guztiz ere, badira Italian garaitsu hartan eraikitako zenbait eliza, edertasun eta handitasun apartekoak, bertako estilo errornanikoaren jarraipen soil gisa ulertzen ez direnak . Kontu izan beharra dago, hortaz, monumentu hauek aztertzerakoan, irizpide zorrotzegiak edo teknikoegiak ez erabiltzen, arriskua baitago, hala egitera, Mediterraneoko eraikuntza usadioen eta elementu gotikoen konbinazio bikain hauek merezi hezala ez estimatzeko.

Arkitekto frantsesak baino areago, zistertarrak izan ziren Italian elementu gotikoak txertatu zituztenak. XII. mendearen hondarrean, zistertar ordenako abatetxe batzuk sortu ziren Italiaren ipar eta erdialdean, eta, denetan, ordena bereko Frantziako eraikinak imitatu zituzten.

 

Fossanovako abatetxea

Erromatik ehun bat kilometrora dago, hegoaldera, 1208an sagaratu zen eliza eder hau. Non dagoen ez jakitera -alegia, eraikinaren estiloa ikusi eta beste gabe-, berdintsu koka genezake Borgoinan, nola Ingalaterran. Elizaren oinak, izan ere, Salisburykoaren aldaera bakun bat ematen du, eta barrualdea, oso proportzio egokikoa, garai hartako zistertar abatetxeen antzekoa da. Ez du dorrerik fatxadan, eta bai linterna bat gurutzaduraren gainean, ordenaren zorroztasunari eta soiltasunari zegokion bezala . Gangak, nahiz eta arku zorrotzean oinarritzen diren, ez dira ojibazkoak, ertz gangak baizik. Leihoak txikiak ditu eta erromanikoko sendotasuna asko nabaritzen da, baina barrualdeak, oro har, gotikoaren espiritu ukaezina du.

Fossanovakoak eta haren antzeko elizek zirrara handia egin zieten frantziskotarrei, eskeko fraide hauek, izan ere, pobretasun, xumetasun eta apaltasun botoak egiten zituztenez, oso bere idealen hurbilekoa jotzen baitzuten zistertar gotikoaren edertasun soila.

Hala, San Frantziskoren ordenakoek eraiki zituzten elizetan, hasiera-hasieratik erabili zuten zistertar estiloa eta, beraz, funtsezko papera jokatu zuten arkitektura gotikoak Italian izan zuen zabalkundean.

 

Florentziako Santa Croce

Florentziako Santa Croce eliza cla, segur aski, garai hartako frantziskotarren eraikin guztien artean ospetsuena eta ederrena . Fossanovakoa baino mende bat inguru geroago eraiki zen, eta arkitektura gotikoaren maisu-lan bat da, nahiz eta, ojibazko gangen ordez, zurajezko sabaia duen.

Ez dago zalantzarik nahita egin ziotela halako sabaia, eta ez merkeagoa edo teknikaz errazagoa zelako, baizik eta, bertako ohitura izateaz gainera (gogoratu Toscanalco erromanikoko zurezko sabaiak), lehen basilika kristauetako apaltasuna eta pobretasuna islatu nahi zelako.

Elementu zistertarrak eta paleokristauak ere konbinatzen dira Santa Crocen, baina ez du, esate baterako, arbotanterik, teilatupeko zurajeak ez baitu kanpoko euskarri premiarik. Zergatik hartzen da orduan eliza gotikotzat? Eliz barrura sartzen denak berehala uxatuko ditu zalantzak, eraikin paleokristau edo erromanikoetan ez hezalako sentsazioa izango baitu : erdiko habearteko murruek Frantziako katedraletan ikusten den arintasun eta gardentasun berbera dute, eta ekialdeko muturreko leiho ugaritasunak izugarrizko argitasuna ematen dio elizaren barrualdeari.

 

Orvietoko katedralaren fatxada

Mendebaldeko fatxadari ez zitzaion Italian eman Frantziako katedraletan bezainbateko garrantzirik. Gutxi batzuk amaitu ziren Berpizkundearen aurretik (Santa Croc°koa, esate baterako, geroagokoa da), eta, erabat amaitutakoen artean, Orvietokokatedralarena da, agian, osoena eta deigarriena . Lorenzo Maitanik egin zuen proiektua, eta interesgarria da Toscanalco fatxada erromanikoekin eta Frantziako katedral gotikoekin alderatzea. Orvietoko fatxadako elementu askok bigarren iturri honetan clute jatorria, eta gotikoa da, orobat, fatxadaren itxura arina. Hala ere, funtsean, Pisako katedralekoaren antzeko fatxada basilikala da : aldeenenetako dorreak txikiak dira eta erdiko gableteari ematen zaio nagusitasuna.

Goi-erdialdeko errosetoia eta ateak kenduta, fatxadak ez du benetako irekiunerik eta parte asko horma markodunak dira. Hala ere, ez dute gainalde trinkoen itxura ematen, aitzitik, argia pasatzen zaiela dirudite, kolore distiratsuzko mosaikoez beteta baitaude . Era horretan, iparraldeko katedral gotikoetan beira leihoek betetzen duten funtzioaren kideko efektua lortzen da.

 

Milango katedrala

1386an eraikitzen hasitako Milango katedrala da Italiako eliza gotiko guztien artean handiena, eta baita iparraldeko katedral handiekin hobekien aldera daitekeena ere. Proiektuak eztabaida ospetsu bat piztu zuen arkitekto italiarren eta Frantziatik eta Alemaniatik etorritako espezialisten artean.

Azkenean egin zena, ezin liteke esan ipar eta hegoaldeko arkitektura tradizioen sintesia izan zenik, aldiz, hitzarmen moduko baten itxura handiagoa du -behartua, nahiz eta goranahia- Poligono formako korua du eraikinak, bost habearte, transeptu irtena eta deanbulatorioak inguratua. Neurriengatik ez balitz, ohiko eskema zen hori garai hartako Italia iparraldeko elizetan. Katedralaren barrualdea izugarri nasaia da : 52 pilarek eusten diote eraikinari eta pilare horien berrikuntza aipagarri bat kapiteletan dituzten eskulturak dira. Kanpoko aldean berriz, neogotikoa da nagusi : hormak zutikako maineletan zatikatuak daude, leihoetako trazeriak oso aberatsak dira, eta dorretxo kopuru ikaragarria du, guztiek, puntan, heren estatua dutela. Nolanahi ere, esan behar da, XVIII.. ta Xlx. mendeetan amaitu zirela katedralaren kanpoko parte asko.

 

Alemania

Alemanian ez zen Ingalaterran bezain azkar errotu arkitektura gotikoa. Aldiz, XIII.. endearen erdialdea arte tradizio erromanikoa izan zen nagusi -otondar zantzuak ahaztu gabe-, nahiz eta geroz eta hobeto onartzen zen estetika gotikoa.

 

Koloniako katedrala

Baina 1250etik aurrera, gutxi gorabehera, Ile-de-Franceko gotikoak eragin indartsua izan zuen Renanian. Koloniako katedralaren lehen proiektuak ondotxoz lehenago egin baziren ere, 1248 arte ez ziren hasi eraikuntza lanak eta, hasiera-hasieratik, frantses gotikoa garatzea eta gainditzea izan zuten xede. Gogoangarria da, esate baterako, mendebaldeko fatxadaren proiektua : 1300 inguruan marraztutako lau metro altu baino gehiagoko pergamino bat da, zeinetan mendebaldeko fatxadaren proiektua xehetasun guztiz islatua agertzen den.

Nolanahi ere, gauza jakina da katedrala ez zela Erdi Aroan amaitu -XIX. mendea arte ez zitzaien berriro lanei ekin-, baina ez teknikaren edo artearen arloan soluziorik ez zutelako, baizik eta dierrik ez zegoelako.

Amaitu gabe ere, Erdi Aroan eraikitako dorrerik handiena zen Koloniako katedralaren hego-mendebaldeko dorrea.

 

Areto oineko elizak

Alemaniar gotikoko eraikin ezaugarrienak, hala ere, Hallerzkrrche edo areto oineko elizak dira. Tenplu hauetan, erdiko habeartea eta alboetakoak altura berekoak dira. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik estilo honek oso onarpen zabala izan zuen Alemaniako lurretan, eta mota guztietako areto oineko elizak eraiki zituzten.

 

Iberiako penintsula

 

Gaztela eta Leon

Iberiar penintsulako lurretan, nahiz eta XII. mendearen hondarrean eraikitako katedral batzuetan (Lleida, Tutera, Avila) elementugotikoak antzematen diren, XIII.. endearen bigarren laurdena arte ez ziren benetan aplikatu frantses berrikuntzak. Burgos, Leon eta Toledoko katedralak izan ziren estilo berriaren aitzindari nagusiak, baina badira aipatzea merezi duten gehiago ere, Cuencakoa eta Palenciakoa, esate baterako .

122lean hasi ziren Burgosko katedraleko erail ontza lanak, Henrike maisuaren agindupean, eta 1260rako oso aurreratuak zeuden obrak. Hiru habearteko tenplu zabal bat da, transeptua eta jirola dituena, eta azken horretara irekitzen dira bost kapera poligonal eta hiru angelu-zuzen. Fatxadan, Bourgeskoaren antza du, hura bezain arina eta argitsua ez bada ere.

Leongo katedraleko lanak 1255ean hasi ziren; eraikinaren arintasunak, argitasunak eta elementu guztien arteko loturak eta osotasunak argi uzten dute obra maisuen frantses inspirazioa. Hiru habearteko oina du eta presbiterioko jirolak trapezio oineko zatiak ditu, pentagono oineko kaperetan irekitzen direnak. XIV. mendearen hasiera aldera amaitu zen eta Burgosen aritutako Henrike maisua izan zen obra maisu.

Frantses ereduetatik urrunxeago dago Toledoko katedrala. Triforiolco gingil formako arkuetan, adibidez, arabiar zantzuak antzematen dira. Ximenez de Rada artzapezpikuaren ekimenez eraiki zen eta 1227- 34 inguruan hasi zirela lanak uste da. Bost habearteko katedral zabal honen egile nagusiak Martin maisua -lehen arkitekto gisaeta Petrus Petri zelako bat izan ziren. Katedralaren alderik interesgarriena jirola bikoitzaren orijinaltasuna da : jirolaren habearteetan, tarte karratuak eta angelu-zuzenak txandakatzen baitira, garai hartako arkitektura gotikoan oso arraroa bazen ere.

 

Katalunia

XIV. mendean eraikuntza lan handiak egin ziren kataluniar lurretan, baina kasu honetan Okzitaniako irizpideak erabili zituzten eredu gisa. Eraikin hauetan, oro har, alboetako habearteek ia erdikoak bezainbateko goratasuna eta garrantzia dute, eta espazio bakar bat osatzen dute denen artean.

Bestalde, arbotante arteko espazioak kaperetarako baliatzen dira, eta, hala, kanpoko aldeak itxura bateratuagoa hartzen du, arbotanteei protagonismoa kentzen bazaie ere.

Gironako katedrala da, beharbada, denetan orijinalena. Hasierako proiektuan hiru habearteko oina aurreikusten zen, erdikoa albokoak baino ondotxoz zabalagoa eta altuagoa zena ; hala ere, arkitekto batzar batekin eztabaida luzeak izan ondoren, katedraleko kapituluak Guillem Bofill arkitektuari eman zion tenplua amaitzeko ardura, baina habearte bakar batek (hori bai, 22,80 ni zabalekoa) barrunbe sakratu guztia hartzen zuela.

 

Portugal

Portugalgo lurraldean fraide ordenak izan ziren arkitektura gotikoko berrikuntzak leleenik zabaldu zituztenak, nahiz eta XIV.. endearen azkenaldea arte ez zuten indar handirik hartu. Garaitsu hartan hasi ziren eraikitzen -Joan Laren ekimenez eta Aljubarrotako guduan gaztelarrak garaitu izanaren oroitzapenetan- Portugalgo eliza gotiko ospetsuena izango zena : Batalhako monasterioa.

Alfonso Dominguesen agindupean hasi ziren eraikuntza lanak, baina, 1402an, Huguet izeneko arkitekto batek (ustez, ingelesa, edo arkitektura ingelesa ongi ezagutzen zuena, behintzat) hartu zuen obren gidaritza . Huguetek itxi zituen Dominguesek hasitako gangak eta herak diseinatu zuen mendebaldeko fatxada ere.

Azkenean, Manuel Laren erregealdian (1495-1521) amaitu ziren Batalhalko monasterioko eraikuntza lanak. Portugalgo azken gotikoari marruelrrto deitzen zaio, errege haren omenez, eta bere ezaugarri nagusiak, egituran baino areago, apaingarrien arloan nabaritzen dira. Aintzat hartzekoak dira, beren orijinaltasunagatik, itsasoarekin zerikusia duten apaindura gaiak : haizez puztutako belak, kateak, koralak, madreporak, etab.