Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Gotikoa: arkitektura erlijiosoa

Parisko Sain Severin elizaren barnealdea. Gotikoan ohi zen bezala, ganga nerbiodunak erabili ziren eliza hau eraikitzeko.<br><br>

Hiri gotikoen irudi ezaugarria, defentsarako harresiak baino areago, merkatu plazak, ahaltsuen etxe edo jauregiak eta katedraletako murru, arbotante, horma bular, beira leiho, kapitel eta dorreak izan ziren.

Belaunaldiz belaunaldi, hiriak gogor saiatu ziren katedralen eraikuntzan, hiritarren ahaleginak (baita ekonomikoak ere) horretaraxe zuzendu ziren, baina askotan ez zuten lana amaituta ikusterik izan.

Katedrala hiriaren erdigunea zen, ez bakarrik kaleak katedraleko plazan amaitzen zirelako, baizik eta hirira heltzen ziren kanpotiko bideak ere, kale nagusietatik, haraxe biltzen zirelako.

Katedrala, hiriko eliza nagusia zen aldetik, hiriaren arte gaitasunaren eta ekonomia ahalmenaren ikurra izan otu zen.

 

Katedralak

Gardentasuna, argitasuna, kanpoko eta barnako aldeak nahastea, dira katedralen eta gainerako eraikin gotikoen ezaugarriak.

Efektu horiek lortzeko, arkitektoa edo obra maisua tradizio erromanikoetatik abiatu zen, baina errotik aldatu zituen oinarrizko eraikuntza elementuak eta berorien arteko erlazioak.

Eliza gotikoaren ohiko oina basilika handi batena da. Habearte nagusi bat izan ohi du erdi-erdian, luzetara, eta beste bat edo bi alde banatan, presbiterio atzetik bueltan, deanbulatorioan batzen direnak.

 

Arkitekturako elementu nagusiak

Espazioaren antolakuntza orokorrean, ikusten den bezala, ez dago berrikuntza handirik eliza erromanikoekiko, baina bi elementu guztiz ezaugarri txertatu zituzten egituran : arku zorrotza edo ojiba erakoa, zirkuluerdikoaren ordez, eta arku zorrotzezko ganga, zeina, funtsean, bi kanoiren elkargune edo gurutzadura baita, baina ebaketa ertzak harrizko nerbioz sendoturik dituela.

Ojiba edo arku zorrotza, argiaren goren puntuan elkartzen diren 90° baino gutxiagoko bi zirkunferentzia arkuk osatzen dute, eta badu erdi puntukoak ez duen alde on bat : bultzada txikiagoa eragiten du alboetara . Gainera, nola ojibaren zabaleraren (edo argiaren) eta goratasunaren artean ez dagoen erlazio finkorik, erraztasun handiagoz tratatu ahal izan ziren hutsarteak, eta, hala, arkitektura gotikoaren oinarrizko elementu bilakatu zen arku zorrotza.

Eraikinen estalkiari dagokionez, aipatu diren arku zorrotzezko ganga nerbiodunak erabili zituzten, eta hasieran oso bakunakziren arren, denbora joan ahala, geroz eta konplexuagoak eraiki zinaten. Sistema horretan, gangak hartzen duen laukiaren lau erpinetara biltzen da egituraren bultzada eta lurreraino pasatzen da, hormetara itsatsitako zutabe erdien bitartez. Esandako guztiagatik, arkitektura gotikoa, batez ere hezurduran edo egituran oinarritu zen, eta, beraz, neurri handi batean behintzat, murruek euskarri funtzioa galdu zutenez, aurreko garaietan pentsatu ere ezin zitekeen erraztasunez zulatu abai izan ziren hormak.

 

Hezurdura edo egitura

Hori guztia gorabehera, egituraren pisuaren zutikako transmisioa ez zen aski alboetako bultzadak indargabetzeko. Erromanikoaren garaian, aldamenetako habearteetako kanoi laurdeneko gangek eusten zieten alboetako bultzadei, baina gotikoarenaroan, funtzio hori betetzeko, erradio Handiko arku batzuk asmatu zituzten, arbotante izenekoak. Arbotante horiek, arku zorrotzezko gangaren hasieran bermatzen dira alde batetik, eta epai angelu-zuzeneko pilare edo horma bular batera transmititzen dute eraikinaren kanpoalderako bultzada.

Habearte nagusiak ematen dio katedralaren barrualdeari espazio bakar jarraitu baten sentsazioa. Beheko aldeko arku zorrotzek, izan ere, tarteko hormak zulatu baino gehiago-hori gertatzen zen eliza erromanikoetan-, erdiko eta alboetako habearteak lotzen dituzte, beren argi eta hutsarte zabalen bidez. Arku baxuenen gainean eliz balkoi bat edo bi egon ohi dira, eta habearte nagusiaren goiko aldean, gangen hasiera parean, gutxi gorabehera, trrforio izeneko pasabide estu bat, arkutxoen bidez erdiko habeartera irekitzen dena.

Beira leihoen Icromatismotdc iragazitako argiak lotura moduko bat eratzen du eraikinaren kanpoko eta barruko aldeen artean, baina bi dira barruko espazioa antolatzen duten lerro nagusiak : horizontala, ataritik aldarea bitartekoa, erdiko habearteko arkuen jarraipen erritmikoak definitzen duena, eta bertikala edo zutikakoa, egituraren hezurdurak iradokitzen duena. Espazio gotikoaren luzetarako konposizioa, hala ere, eten egiten da presbiteriora heltzean. Elementu horren zirkuluerdi formako egiturak bi aukera sortzen ditu : bata zentrifugoa, kanpora aldekoa, eta bestea zentripetoa, aldare alderakoa, baina, biak ala biak, ezin hobeto indargabetzen dira aldarea inguratzen duen deanbulatorioan. Katedral gotikoaren espazioa, hortaz, jainkoaren eta gizakiaren arteko harremanen espazioa da, dagoenaren eta ez dagoenaren artekoa, horizontaltasunaren eta bertikaltasunaren artekoa, hutsaren eta osotasunaren artekoa.

 

Kanpoko itxura

Katedral gotikoaren kanpoko bolumenek, eskuarki, barruko hezurdura islatzen dute -batzuetan, katedral osoaren egitura-, ganga nerbiodunen "makulu sistematzat" hartzen diren arbotanteak eta horma bularrak direla-eta. Arrazoi horregatik, eliza gotikoen barrualdea espazio nahiko bateratua izan ohi den artean, kanpoko aldea konplexuagoa izaten da, eraikinaren euste sistemaren parte handi bat hantxe egoten baita.

Eraikinaren egitura alde batera utzi eta tipologiaren ikuspuntutik begiratuta, katedral gotikoaren kanpoko elementurik deigarriena eta nortasun handienekoa fatxada da, nahiz eta barruko antolakuntzarekin kontraesanean dagoela ere esan litekeen.

Baldin eta garai hartako arkitektoek eraikinaren barrualdearekin bat zetorren fatxada egin nahi izan balute, garrantzi handiagoa emango zioketen fatxadaren erdialdeari, habearte nagusiak katedralaren barruan duen nagusitasuna islatzeko. Baina ez da horrela gertatzen ; aldiz, fatxadaren bi alboetako dorreek aldamenetara erakartzen dute arreta, eta dorrearen gailurreko kapitel eta gezi altuek areagotu egiten dute efektu hori.

Fatxada, eskuarki, ez da izaten barneko gangak baino altuagoa, eta hiru zerrenda horizontaletan banatutako lauki handi bat bezala irudika daiteke. Barreneko zerrendan arku zorrotzezko hiru ateak egoten dira ; erdiko zerrendan, erdi-erdian, errosetoi izeneko leiho biribil zulatua eta beiraz itxia, eta alboetan, beste bi leiho ; eta gorenekoan, galeria ireki edo leihodun bat egon ohi da.

Eskulturaz betetako friso jarraitu batek bereizten ditu erdiko eta barreneko zerrendak .

 

Katedralaren irudia eta sinbolismoa

Katedrala izan zen, zalantzarik gabe, mundu gotikoaren ispilu nagusia, eta bere harrietan sinbolizatzen zituen, bai gizakiaren eguneroko bizitzako nahimenak, bai naturaz gaindiko traszenclentzia beharra.

Aro gotikoa aztertu duten egile gehienek Erdi Aroko eliza espiritualaren gauzatze materialtzat hartu dute katedral gotikoa.

Erdi Aroko teologoentzat eliza edo eraikin sakratu guztiak jainkoaren hiri ziren : Jerusalen zerutiarrak, nolabait esateko, eta ideia hori, eliza erromanikoetan baino gehiago, hasierako basilika kristauetan eta katedral gotikoetan nabaritzen da. Baina, eliza hiri gisa hartzen baldin bazen lehen tenplu kristauetan, mundu gotikoan berriz eraikinaren izaera zerutiarrari eman zitzaion indarra, eta horregatik eskaini zitzaion goiko argitasunari ordu arte ez bezalako garrantzia . Espazio gotikoan, erromanikoan ez bezala, ez zen beharrezkoa jainkoa munduaren argi gisa irudikatzea, eliza edo katedraleko eraikuntza elementuek ematen baitute jainkozko argi sentsazio hori.

Begietatik sartzen den espazio argitsu eta garden hori beirategietatik iragazten den argiak sortzen du. Garai hartako elizgizonen arabera, beira leihoen funtzio nagusia, argi egitea baino gehiago, jainkozko argia sinbolizatzea zen. Ikus bestela zer zioen Chartreseko katedraleko kantzilerra zen Pierre de Roissyk : Elizako beira leihoek haizea eta euria pasatzea eragozten dute, baina uzten diotepasatzen, aldiz, eguzkiaren argiari. Eta Idazti Deuna sitzbolrzatzen dute, bonek ere, kaltegarri zaigzzna atzera botatzen baitu, eta, aldi bereari, argi egiten. (..) Beheko lauki formako leihoek Elizako doktoreak srazbolrzatzen dituzte (..). Goiko leihoak, ordea, biribilak dira, peifektoak izari, behar baitute eta jainkoa zerbitzatu betierekotasun guztiz, Bera baita hasiera eta amaia ".

 

Eraikuntzako teknikak eta lanbidea

Goian aipatu den sinbolismo hori guztia harrien bidez islatu ahal izateko, ez dago dudarik eraikuntza teknika oso landuak erabili behar izan zirela. Hala, teknika horiek etengabe aurreratu eta hobetu ziren aro gotikoak iraun zuen guztian.

Dirua jartzen zuen patroi edo nagusiaren papera -gotzaina, abadea, katedral bateko kapitulua, gremioa, etab.- ez zen askorik aldatu erromanikoaren aroarekin alderatuta, baina obra maisu edo arkitektoaren -magister operrs- gizarte ospea hainbesteraino igo zen, non, haietako bat, Pierre de Montreuil, doctoz • lathonzoaztnz. gisa irudikatu baitzuten, nahiz eta titulu horiunibertsitateko irakasleentzat gordea izan, eta beste bat, Lanfranc izenekoa, Modenako katedrala eraiki zuena, architector et mirrfrcus aedrfrcator izendatu zuten.

Arkitekto baten irudia egiten zenean, ez zitzaizkion eskulangile arrunt baten jantziak jartzen, baizik eta jakintsu batenak. Horrela agertzen da, esate baterako, Reirnseko katedraleko hilarrian, Hugh Libergier, kapeluz eta jipoiz jantzita. Lanbideko tresnak ere ez dira falta ohi irudikapen horietan : haga edo erregela luzea, eskuaira, konpasa eta maketa, azken hori eskuineko eskuan.

Arkitektoak, ia beti, marrazki batean islatzen zuen lehenik bere proiektua, eta, gotikoaren azkenalderako behintzat, berariazko lamietan kontu handiz egindako marrazkietan aurkezten zion nagusiari edo obra finantzatzen zuenari eraikinak izango zuen azkeneko itxura. XIII eta XIV. mendeetan fatxaden marrazkiak izan ziren ohikoenak, eta askoz bakanagoak eraikinaren oinaren marrazkiak.

XV. mendean, ohikoa izaten zen arkitektura xehetasunak ere marraztea. Marrazki horiei esker ezagutzen dira Koloniako katedralaren mendebaldeko bista, Estrasburgokoaren fatxada, Vienako San Estebangoaren iparraldeko dorrea, eta beste hainbat.

Baina, marrazkiak ez ezik, beste bitarteko batzuk ere erabili zituzten arkitektoek beren proiektuak egiteko. Erdi Arolco irudikapen askotan ikusten dira, bai margolanetan eta bai eskulturetan, eskuetan eraikin baten maketa daramaten arkitektoen irudiak. Hala ikusten da, esate baterako, Ulmeko katedralaren sorrera (1377) gogorarazten duen erliebe batean, non Ulmeko alkatea, emaztea eta arkitektoa agertzen baitira, azken hau, katedralaren maketa bizkarrean duela. Gauza jakina da, bestalde, Florentziako hiri agintariek, 1295ean, duotnotako proiektuak aurkezterakoan, eraikinaren marrazkia ez ezik, zurezko edo igeltsuzko maketa ere nahitaez eskatu zutela.