Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Erromanikoa: pintura eta arte xeheak

Taullgo San Clemente elizako absideko margoak, Katalunian.<br><br>

Gaur egun nekez irudika badezakegu ere, eraikuntza erromanikoak kolorez beterik zeuden, eskulturak margo bizi-biziez estalirik eta hormak freskoez apaindurik.

Zoritxarrez, baina, garai hartan egin ziren milaka freskoetatik gutxi-gutxi batzuk baizik ez dira gorde. Pinturak, ordea, harrian landutako dekorazioak bezala, bazuen apaingarri izateaz gainera beste eginkizunik : eliztarrei kristau bidea erakusteko balio behar zuen. Irudiak antzinako eta bizantziar tradiziotik ateratako gaiez aberasten dira, eta obraren kokalekuaren arabera hautatzen dira : maiestate eszenak absideetan ; ziklo narratiboak edo irudi bakartuak gangetan eta hormetan ; santu edo profeten erretratuak arkuen artean.Ikonografia erlijiosoa da salbuespenik gabe ia, eta estiloa apala, xehetasunak kontuan hartzen ez dituena, dekorazioaren funtzio monumentala azpimarratzeko. Bi estilo nagusi bereiz daitezke : karolingiarra, Reims-eko eskolan sortua eta Europako ipar-mendebaldean zabaldua batez ere, eta bizantziarra, Europako gainerako lurraldeetan zabaldua.

Italian eragin handia izan zuen arte bizantziarrak, Antzinateko azken aldiko tradizioetan txertaturik. Frantzian, berriz, Borgoinako horma irudien hondoko urdinak eta gainerako kolore aniztasunak Italiakoaren eta Alemaniako hegoaldekoaren estiloa gogorarazten dute. Aitzitik, erdialdeko eta mendebaldeko obretako hondo argiek, tinta itzaliek eta marrazki indartsu baina eskematikoek tradizio karolingiarra salatzen dute. Ingalaterran ere bi mugimendu nagusi bereizten dira : anglo-saxoi tradiziokoa, Reims-eko eskolari lotua, bata, eta bizantziar artearen eraginpekoa, bestea . Espainian estilo elementu nagusiak, Frantziakoak bezalakoak, tradizio mozarabiarrari gehitu zitzaizkion XII. mendeaz gero. Bizantziar artearen eragina ere XII.. endean hasi zen zabaltzen. Katalunia da horma pintura gehien eta hobekin gorde dituen lurraldea.

Pintura erromanikoaren bilakaera ez zen berdina izan lurralde guztietan. Frantzian, Loira ibaiaren iparraldean, estilo gotikoaren ezaugarri batzuk hartu zituen XII.. endearen erdialderako ; hegoaldean, berriz, pinturak erromanikoa izaten jarraitu zuen hurrengo mende osoan zehar. Espainiako eta Alemaniako garai hartako pinturak ere erromanikoak dira oraindik. Italiako pinturak eta Europako iparraldekoak oso bilakaera desberdina izan zuten : Europako iparraldean pintura erromanikoaren ondoren pintura gotikoa eta beira leihoetako artea etorri ziren bitartean, Italian artista handiak maisulan orijinalak egiten hasi ziren .

Eskuizkribuetako irudigintzak ere sekulako garrantzia izan zuen estilo erromanikoaren sorreran, eta etenik gahe ereduak eskaini zituen horma irudiak, beira leihoak, zilar eta urrezko gauzak eta are eskulturakegiten zituztenentzat ere. Abadeen babesean, eskuizkribu mordoa egin zen monasterioetan, irakaskuntza zabaldu ahala liburu eskaria ere asko zabaldu baitzen.

Inperioaren lurraldeetan miniaturak gorako bidean segitu zuen 1000. urtearen ondoren ere, tradizio karolingiarrari eutsiz.

Ingalaterran Winchester-ko eskola bere dekorazio joriagatik eta estilo ilusionistako marrazkiagatik egin zen ospetsu ; gero, XI.. endearen hasieran, manierismo estilizatu baten aldera egin zuen.

Espainian, X eta XII. mendeetan, Beato Liebenakoak Apokalipsiari buruz egin zituen komentarioek markatu zuten miniaturaren historia, arte mozarabiarraren elementuez aberastua. Frantzian Espainiarekiko harremanak Saint-Sever-en Apokalipsiaren eskuizkribuan gauzatu ziren . Loira ibaiaz iparraldeko eskualdeak arte anglo-saxoiaren eraginpean geratu ziren . Eskuizkribu ingelesekiko harremana eta arte karolingiarraren zuzperraldia dira Frantziako XI. mendeko miniatura lanen bilakaeraren ezaugarri nagusiak.

Italiako hegoaldean, sortaldearen eta sartaldearen arteko zubi zen neurrian, eskuizkribuak bi hizkuntzatan egiten ziren (grekoa eta latina). Gero, XI. mendearen bukaeran, Montecasinoko abadiako lantegien goraldiak eta Konstantinoplarekiko harremanek garrantzi handia izan zuten miniaturaren bilakaeran. Bestalde, Bizantzioren itzala Italia osora zabaldu zen, eta baita, Clunyren bitartez, Europako iparraldera eta mendebaldera ere. Arte bizantziarrarekin izandako lehen harreman hori higikunde handi bat bihurtu zen XII. mendearen hasieran, eta sortaldetik sartaldera eta hegoaldetik iparraldera zabaldu zen. Reimsko eskolako arte karolingiarraren joera dinamikoak txertatuz, higikunde horrek eman zion irudigintza erromanikoari nolabaiteko batasuna. XII. mendean irudigintzak erregulartasun handiagoa erakutsi zuen, eta forma erritmikoak nagusitu ziren . Aldi berean, izadiari jarraitzeko joera gero eta handiagoaren ondorioz, forma beteagoak eta bolumen handiagokoak egiten hasi ziren. Estilo hori, Meuse ibarreko arteak zabaldua batez ere, Sartaldeko gainerako herrialdeetan izan zuen eragina, eta arte bizantziarraren mendekotasunetik aske geratzea ekarri zuen.

Apaingarri gisa, asko zabaldu zen inizialak landareen irudiez edertzeko ohitura . XI. mendearen erditik aurrera historiako gertakariak txertatzen ziren inizialetan. Landare eta loreen irudi bihurrituez gainera animalia eta giza irudiak ere erabili ziren, letren jiran, mugimendu itxura sortzeko.

XII. mendearen bukaeran, baina, mugimendu lasaiagoak eta oreka handiagoko pertsonaiak azaldu ziren, eta erromanikoaren tentsioa ezabatzen hasi zen. Beste arte adierazpen batzuetan bezala, estilo berri bat sortzen hasi zen eskuizkribuen irudigintzan ere.

Beira leihoen arteak, zeina pinturari oso lotua baitzegoen, ez zuen aurrerabide handirik egin erromanikoan. Eraikuntzen arkitekturak berak -hornia eremu handiak pinturez estaliak eta leiho gune handirik gaheak- ez zuen aukera handirik uzten beira koloreztatua erabiltzeko. Ezagutzen diren zaharrenak XII. mendearen bigarren laurdenekoak dira. Hiru motatako beira leiho daude : a) irudi nagusia medailoi baten barruan azaltzen da, atzealdean apaingarri jarritako beste irudi batzuen artean ; b) beira leihoa arlotan banatua dago eta arlo bakoitzean gertakari bat azaltzen da ; c) pertsonaiak beira osoa betetzen du.

Saint-Deniseko eliza izan zen segur aski beira leihoen sorlekua, arte mota horrek gerora izan zuen zabalkunde izugarriaren abiapuntua. Zisterreko elizetan beste mota batekoak egin ziren. XII. mendeaz gero, zistertarren formula aszetikoak irudi edergarri hutsez eta kolore gabeko beirez egindako beira leihoak ekarri zituen. XIII. mendean, gero eta leiho handiagoak zabaltzenbaitziren elizetan, horma pintura desagertuz joan zen, eta pinturaren ordez leihoak eta beirak erabili ziren gertakariak eta historiako pasadizioak irudikatzeko.

Karolingiarrek material baliotsuak (urrea, zilarra, harri bitxiak eta bolia) lantzen lortu zuten maisutasuna Elizaren zerbitzura jarri zen hurrengo mendeetan. Urre edo zilarrez egiten ziren gauzen artean aipagarriak dira erlikia ontziak, asko eta era askotakoak egin baitziren. Batzuk kutxa edo etxetxo antzekoak ziren, bi isurkiko teilatu eta guzti, eta beste batzuek, berriz, gordeko zuten giza gorputzaren atalaren forma zuten. Italiako iparraldean material baliotsuen arte hau arkitekturaren eta eskuizkribuen irudigintzaren itzalpean geratu zen. Espainian -kristauen mende ostera-, dekorazio eta teknika islamiarren elementuak beretu zituzten eta sartaldeko artera transmititu. Ingalaterran dekorazio geometrikoari leial jarraitu zuten XII. mendearen hasiera arte. Frantzian, berriz, Saint- Germain-des-Pres-eko abadiak Inperioarekin izan zituen harremanen bidez salbu, ez zizkioten ateak zabaldu arte inperialaren eraginari. Arte mota horren bilakaeran garrantzi handia izan zuten Meuse ibarreko lantegiek. Haien joera klasikoak -jarrera lasai eta orekatuko pertsonaietan agertua- eragin handia izan zuen inguruko herrialdeetako artistengan. XII. mendearen hirugarren laurdenean Meuseko lantegietako artistek mugimenduaren adierazpena nabarmentzen zuten eta, beraz, gorputzaren errealismorantz jo zuten. Renaniako urre eta zilarginen lanetan irudien bolumen plastikoa urrituz joan zen. Prozedura teknikoak, baina, ez ziren aldatu : metala mailuz lantzea, filigranak, gemak eta perlak ezartzea. XII. mendearen hasieran garrantzi handiko aldaketa izan zen esmaltatzeko teknikan, eta horrek lana askatasunez eta erraztasun handiagoz egiteko aukera eman zuen.

Boliaren eskulturak harreman estua izan zuen urregintzarekin X. mendeaz gero.

Garrantzi handia izan zuten Germanialco lantegiek Oton enperadoreen garaian. Italiako iparraldean boligintza ez zen oso oparoa izan, baina hegoaldean garrantzi handiko produkzio gune bat izan zen Salernon . Espainia, mozarabiar elementuak bereturik, oso aberatsa izan zen langintza honetan. Frantzian, Limousin eta Meuseko urregintzako tailerren oparotasunak itzala egin zion bolizko objektuen produkzioari.

Bolizko eskultura lanak ez zuen garrantzi handirik ar-te erromanikoaren sorreran. Arte karolingiarrean eta gotikoan, berriz, oso harreman estua izan zen «arte txilciem» eta monumentalen artean.