Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Antzin Aroa

Erroma: severotarrak eta anarkia militarra

Ezkerrean, Karakalaren termen kanpoaldeko ikuspegia (Erroma). Eskuinean, Septimio Severo enperadorearen bustoa. Louvre museoa, Paris.<br><br>

Komodo enperadorea hil zutenean (193), mende bat lehenago Neron hil zenean bezalakoxe giroa sortu zen Erroman. Komodok ez baitzuen ondorengorik utzi, senatuak, pretoriarrek eta lejioek zeinek bere hautagaia izendatu zuen aginpidea lortzeko asmoz.

Gerra zibil odoltsu baten hasiera izan zen hura. Septimio Severo atera zen garaile, Panoriako lejioen laguntzaz. Leptis Magnakoa zen Severo, afrikar punikoa beraz, eta siriarra berriz, haren emaztea, Julia Donura, Emesako eguzkiaren tenpluko apaiz baten alaba. Enperadore berria erromatar petoa zela zalantzarik ez zegoen ; egina zuen, ohitura zen bezala, " cursus honoruma" zeritzana, baina haren kartagotar jatorriak eta emazteak berak ere eragin handia izan zuten handik hara inperioak bultzatu zuen arte moldean, ateak zabaldu baitzizkioten sortaldeko eraginari. Severotarren artea "barrokotzat" hartzen da antoninotarren klasizismoari kontrajarriz, baina Severotarren arte moldea ez da, azken batean, Antonino eta Marko Aurelio garaiko zenbait monumentutan jadanik nabariak ziren joeren ondorio baizik.

"Anarkia Militarra" izenez ezagutzen den aldi bat (235-284) gainditu ondoren -berrogeita hamar urtez aginpidea indarka beretzeko eta indarka eraisteko borroketan igaro ondoren eta barbaroen erasoen aurrean mugak atzera eta aurrera ibili ondoren-, hasi zen severotarren garaia.

 

Arkitektura

 

Leptis Magna

Gobernari familia berriaren jaioterria lltira izanik, severotarren etxegintzak Leptis Magnari egin zion batez ere mesede.

Afrikako beste hiri batzuk eta Afrikako iparraldeko merkataritza harremanak ere orduan aurreratu ziren gehienbat, inperioko beste alde batzuen kaltean, Hispaniaren kaltean, adibidez. Hispaniak lehenago, Traxano eta Hadriano hispaniar enperadoreekin iritsi zuen bere urre aroa.Fotzrm Novttnt Severianttm plaza gotortua zen, Erromako bertako beste edozein foruren parekoa handitasunean. Plazaren iparraldean dotntts divina edo Septitrtra gensaren tenplua zegoen eta beste muturrean, hegoaldean, basilika. Inguruko etxeen banaketak utzitako lekuaren arabera antolaturik, Leptis Magnako foruan basilika eta tenplua ez zeuden, ohi zenaren kontra aurrez aurre jarriak, baina erabat erregularrak ziren solairuetan. Hogeita bost metroko zabalera bazuten hiru mailadi zeuden tenplura sartzeko. Tenpluak zortzina zutabeko hiruzutabe ilara zituen, Asuango granito gorrizkoak eta marmol zurizko plintoetan jarriak ; mamol zurizkoak ziren zutabeen oinarriak eta kapitelak ere. Atondoa kare harrizko arku multzo bat zen, marmol berdexkako zutabeek eutsia ; arkuetan marmol zurizko medailoiak zeuden apaingarri.

Basilika, berriz, Karakala enperadoreak amaitu zuen 216. urtean, eta egoera onean iraun du egun arte. Hiru habearte zituen : erdikoak, alboetako biak baino garaiagoa, leihoak zituen ; alboetakoek, triforioa. Habearteko zutabeak Asuango granito gorriz eginak ziren.

Septimio Severoren lau aldetako arkua 203. Urtean eraiki zen, Erromakoaren urte berean eta arrazoi berberagatik: alegia, enperadorearen agintaldiaren hamargarren urteurrena ospatzeko. Alde bakoitzean 7,30 X 1,72 metrolto friso bat zegoen, non < , augusta-en garaipen desfilea eta errege familiaren elkartasuna irudikatzen haitzen : Septimio Severo, Julia Domna, Karakala eta Geta. Erliebeak oso urrutitik ikusteko moduan egin ziren, ez dira oso sabelduak baina ertz ingurua nabarmena clute. Estiloz erliebe klasikoa da, inperioko irudigintzan gisa horretako azkena beharbada, Marko Aurelioren monumentuetan azaltzen hasi zen arte estilo herrikoi edo "antifisiko" berriak harRr baitzuen handik hara klasikoaren lekua.

 

Severoren arkua Erroman

Partiarren kontrako ekinaldien ohoretan eraiki zen Severoren arkua, 203. urtean.

Marmol eta adreiluzkoa da eta garaipen arku handiena izan zen bere garaian (23 metro garai). Titoren arkuaren aldean, apaingarri ugariz hornitua dago. Kapitel elkartuko lau zutabe ditu oinarri garaiek eutsiak eta fatxadei buruz aurreratuak. Arku nagusiko giltzarrian aipagarriak dira Herkulesen inidi txiki batzuk eta horien gainean, arku nagusiaren alde banatan, lau garaipen hegodun, garaipenaren kurrak dituztela eskuetan . Arku txikietan, berriz, Tigris eta Eufrates ibaietako jainkoak ageri dira eta zutabeen oinarrietako erliebeetan berriz, lejionarioak presoak eramaten. Arku txikietako bakoitzean, bata bestearen gainean, lau erliebe daude -bi foruko alde bakoitzean eta bi Kapitolioko aldean-, non partiarren kontrako ekinaldiaren lau gertaldi irudikatzen diren. Erliebeko plaka bakoitza bi edo hiru zerrenda horizontaletan dago banatua. Irudiak txikiak eta buruhandiak dira (isozefalia), arte herrikoiaren ereduzkoak ; gainerakoak, herriz, klasizismoaren ereduzkoak dira.

 

Karakalaren termak

Septimio Severoren ondorengo izan zen Marko Aurelio Antoniok (212-218), Karakala deituak, herri bainuetxe handi bat eraikiarazi zuen. Terma handi haien erdiko gunea beraren erreinaldian bukatu zen, baina osotara ez zen Alexandro Severoren agintaldia arte (222-235) burutu.

Erdiko eraikuntza edo bainuetxea 220 metro zabal eta 114 metro sakon zen. Traxanoren termen arabera egin zen, baina haiek baino askoz handiagoa zen. Irudizko ardatz batek bi alde guztiz simetrikotan banatzen zituen gelak eta patioak : natatro, fi-igidarrtrnt, tepidarrunt eta caldariunt. Berokuntza sistema bat zegoen lurpean terma eta lurrun geletalco lurra berotzeko. Bainu beroak hartzeko gelek hegoaldera ematen zuten. Frrgidariunta gela handi bat zen, hiru gurutze gangez estalia. Puntu erdiko sei arkuk eusten zieten gangei eta beste hainbeste zutabek arituei. Lurraren apaingarri zeuden mosaikoak galduak dira, fi -igidarrumeko atartekoak izan ezik.

Bainuetxearen jiran lorategi karratu bat zegoen, 300 metroko muna baten barruan.

Laukiaren ipar-ekialdeko aldean ate nagusia zegoen eta kontrako aldean mailadi bat ; mailadiaren atzean ur biltegiak zeuden, Aqua rllarcra-ren erretenen bidez hornituak.Laukiaren beste bi aldetan erantsita, liburutegia eta bi areto zeuden. Areto horietako bat oktogonoa zen, petxinek eutsitako ganga batez estalia, Konstantinoplako Santa Sofia elizako ganga baino lehenagokoetan ezagutzen den aurrena.

Severotarren garaiko beste eraikuntza batzuen artean Domus Seuerrana eta Septrzoniturt-a dira aipagarrienak. Lehenengoaren adreiluzko arku erraldoiak zutik daude oraindik ; bigarrena berriz, iturri erraldoi bat, guztiz suntsitu zuten XVI. mendean.

 

Erromako harresiak

Anarkia Militarraren garaian barbaroen etengabeko sarraldiek arriskuan jarri zuten Inperioko hiriburuaren segurtasuna. Aureliano enperadoreak (270-275) harresi bat eginarazi zuen Augustoren Erromako hamalau eskualdeak babesteko. Eraikitze lanak Proboren agintaldian amaitu ziren (276-282).

Aurrerago, fV. mendean, dorrez gotortu zen.

Aurelianoren harresia esparru hexagonal bat zen. Ia 19 kilometroko luzera zuen, ganbarak zituen barruan, eta plataforma moduko bat gainean, hesi almenadunez babestua.

Harresia, gehien-gehiena, adreiluzkoa zen.

 

Eskultura

 

Estatuak eta erretratua

Hadrianoren garaiaz geroztik ez zen erretratuen estiloan aldaketarik gertatu. Septimio Severoren bustoak Antoninotarrenak bezalakoak ziren estiloz : bizar eta ile ugari kizkurrak, aurpegierak keinena eta aldi berean lasaitasuna adierazten du. Karakalarekin ordea aldaketa etorri zen. Ordu arteko estatuetan ez bezala, haren begitarteak gogorkeria erakusten zuen, zen bezala -psikopata hiltzaile bat- agertuz enperadorearen nortasuna. Ilea eta bizar kizkurrak ditu, baina ez aurrekoenak bezain harroak. Karakalaren irudiarekin hasitako teknika hori bera erabili zen Alexandro Severoren erretratuan ere, baina hartan ilea, bibotea eta belarrondoko bizarrak puntuen eta ebakien bidezirudikatu ziren lehengo aldiz. Teknika hera erabiliko zen gero anarkia militarreko enperadoreen erretratu bikainetan. Horrela eginak daude Maxunino, Filipo Arabiarra eta Galoren erretratuak, lejioek hautaniho enperadoreak ; motz-motza dute ilea, arrastoz eta zulotxoz egina, bizarra bezala. Beren kalitate tekniko eta adierazkortasunagatik Errepublikako azken mendekoen pare jar daitezke erretratuok.

 

Sarkofagoak

Antoninotarren garaian hildakoak sarkofagoetan sartuta lurperatzen hasi ziren eta III. mendean izan zuten beren gorenunea erliebez apaindutako sarkofagoek. Atikako lantegietako sarkofagoetan mitologia gaiak eta piztien ehiza irudikatzen ziren gehienbat.

Horietakoa da, adibidez, dlattei sarkofagoa.

Sarkofago horiek ezaugarri helenistiko garbiak dituzte : argi-itzalak ez dira nabarmentzen, eta gorputzak atletenen antzera zizelatzen dira.

Bestelakoak dira Erromako edo Errorea inguruetalto sarkofagoak. Irudiak multzotan pilatuta claude, eta gehiago nabarmenarazten da argien eta itzalen arteko aldeaharria zulatzeko tresna berezi baten bidez (trepanoa) . Era askotako gaiak eta pertsonaiak irudikatzen ziren sarkofagoetan : Dionisos jainkoa, Erromako politikaren gorabeherak, hildakoaren «cursus honorunr—aren unerik inportanteenak (Acilia sarkofagoa), filosofoak eta musak, guduak eta hilaren ekinaldi militar gogoangarrienak (Lttdouisr sarkofagoa), etab. Azkena aipatutako sarkofago hori Traxano Dezio enperadorearen seme Hostilianorena (251n hila) zen. Gudu bat irudikatzen du barbaroen eta erromatarren artean ; bai batzuk bai besteak estereotipoen bidez daude irudikatuak, guduaren itxurazko nahas-mahasean elkarrengandik erraz bereizteko moduan. Erdian, Hostiliano zaldi gainean agertzen da, Mitra erlijioa hartu berrien gurutze marka duela kopetan ; eskuin besoa zabalik duela beretarrengana, armarik gabeko garaile baten gisa, bera da guduan parte hartzen ez duen bakarra.