Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Antzin Aroa

Erroma: Errepublika

Erromako otseinen, Erromako Errepublikaren hasierako eskultura. Romulo eta Remo haurren estatuatxoak Berpizkunde garaian erantsi zitzaizkion.<br><br>

Erromako artearen historia, menderatu zituen herri guztien artea bere egin eta arte unibertsal bihurtzeko gai izan zen artzain arte baten historia da. Erromatar artearen existentzia bera zalantzan jarri izan dute kritikari anitzek, greziar artearen jarraipen endekatu soiltzat hartu izan baitute. Baina, azterketa sakonak egin ondoren, argi dago erromatar gizarteak bere arte adierazpen propioa sortu zuela, nahiz eta elementu grekoetan bermatu.

Erromatarrentzat, gizartean eta moralaren arloan zuen erabilgarritasunak justifikatzen zuen artea. Horregatik, arkitektura izan zen Erromako arte adierazpen nagusia, eta tenpluetan eta batzar politikoetarako eraikinetan gauzatu zen. Era berean, garrantzi handia izan zuten erretratuek eta erliebe historikoek ere. Bestalde, Erromako monumentuen autoretza monumentua eraikitzea erabakitzen zuen politikariari egozten zaio, izan ere, zuzenean hartzen baitzuen parte eraikinaren sorkuntzan, bertan utziz bere nortasunaren lorratza.Teknikariak eta artistak, erabat erromatartuak, tresna soilak ziren, eta guztiz eragin eskasa izan zuten erromatar artearen norabidean.

Hiri izatetik inperio izatera eraldatu zuen prozesuan zehar, arte adierazpen desberdinenak bereganatuz joan zen Erroma, harik eta eklektizismo miresgarri batera heldu zen arte. Arte italikoaren adierazpen soil izatetik arte unibertsal izatera iritsi zen beraz.

 

Errepublika

 

Lehen mendeak

Nahiz eta, tradizioaren arabera, Erroma K.a. 753an sortu zen, X. mendeaz gero bazen Palatinon artzain herri bat, eta gainerako muinoak jendeztatuak zeuden K.a. VII.. enderako. Gero, grekoen eragin handia zuten etruriarrek menderatu zuten Erroma, eta harresiak eraiki, tenpluz apaindu, eta Lazioko buru bihurtu zuten, harik eta azkenerregea K.a. 509an bota zuten arte, orduan sortu haitzen Errepublika.

Tarkinoen Erroma hartatik zenbait zeramika hondakin geratzen dira, eta horietan ikusten da ongi ezagutzen zutela joniar artea. Orobat, garai hartakoa da tenplu etruriar bat ere, Kapitolioko hiru jainkoei eskainia Jupiter, juno eta Minerva-, oinarri garai baten gainean, bere itura trinko, zutabe bakan, atzeko murru itsu, eta zur eta zeramikazko estalkiarekin, eta harrigarriro amaitutako tuparrizko estatuez apaindua.Azkenik, Kapitolioko otsemea, hasierako Erroma hartan brontzezko estatuagintzak iritsitako kalitatearen eta doitasunaren adierazgarri bikaina, ez zen alferrik bihurtu Erromaren ikur eta totem.

 

Errepublikako erdiko mendeak

K.a. 509. urtetik hasita Erromak bere inguruko herriak borrokatu eta azpiratu ondoren, eta ekonomia hedakuntzarekin batera -Mediterraneoaren ertzetako eragin desberdinak ere tartean zirela- berrikuntza artistiko ugari sortzen da, batzuk erromatarrak, beste batzuk Grezian inspiratuak, baina, beti ere, erromatar "interpretazioaren" zigiluarekin.

 

Arkitektura

Batez ere arkitektura erlijiosoan nabarmentzen da erromatarren orijinaltasuna eredu grekoak egokitzeko orduan. Greziar tenpluek lau aldeetatik zituzten harmailak (ez oso altuak). Erdiko habeartea irekia zen aurretik eta atzetik, eta haren inguruan zinez basoak balira bezala zeuden zutabeak.

Erromatar tenplua podium garai baten gainean zegoen eraikia, eta aurretik soilik zituen harmailak ; zutabeak eraikinaren aurreko aldean zeuden, eta, inoiz, aldareenetan, non zutabe erdiak izaten ziren (hormatik ateratzen diren zutabeak), baina, edozeinetara ere, jainkoaren bizilekua, cella, aurrera bakarrik irekitzen da. Aurrealdearen nagusitasuna, eta aurre-atze ardatza dira erromatar tenpluaren ezaugarri definitzaileak.

Materialak Erroman eta inguruan eskuratzen zituzten : toba, zura eta tuparria. Marmola ez zuten ezagutzen, eta trabertinoa, gerora gehien erabiliko zutena, oso gutxi erabili zuten hasieran.

Alabaina, ondorengo mendeetan Erromaren ezaugarri izango ziren eta erabilgarritasun praktikoa zuten obra handiak egiten hasi izana da garai hartako gauzarik aipagarriena : hamaika km luzeko tobazko harresi handiak, lehen akueduktuak, eta Vra Apia-k Erroma urbs bihurtzen dute, munduko hirien eredu.

Sortzen dituen kolonietako hirigintza moduak betirako markatuko ditu Europako eta munduko hiri asko. Bi ardatz ortogonal handitan oinarritzen da kale sarea, angelu zuzenetan antolatua, Fazutr-a duela erdian, erlijio, politika, justizia, ekonomia eta abarren zentrua, alegia.

 

Eskultura

Zeramika da nagusi eskulturan, eta noizik behin, zura. Obra asko inclar handikoak edota biziki tolesgabeak dira. Eragin grekoa nabaritzen bazaie ere, erromatarrak dira funtsean, eta trinkotasuna eta xehetasunen doitasuna nabarmentzen dira, nahiz eta K.a. 111. mendearen azken alderako ezaugarri horiek galduko diren, orduan hasten baita bereizten arte herritarretik arte "handia".

 

Pintura

Lekukotza gutxi geratzen dira garai honetako erromatar pinturarenak, baina ordurako agertzen hasiak ziren gerora nagusituko ziren bi joerak : bata, dokumentu izaerakoa, gertaera historikoak erakusten dituena ; eta bestea, irudimenera, fantasiara, ametsetara irekia.

Hauek ziren jendea informatzeko eta janzteko egiten zen pintura "oroigarri" horren ezaugarri nagusiak : kontakizun etenik gabea (zenbait jazoera bata bestearen atzetik, protagonista behin baino gehiagotan agertzen dela), proportzio hierarkizatuak (garrantziaren araberako tamaina), irudiak bata bestearen alboan lerrokatuak, goitiko ikuspegia, xehetasunen doitasuna, protagonistak inskripzio bidez izendatzea.

K.a. IIL mendearen azkeneko hire laurdenetan, zibilizazio jakintsu, dotore eta sendo hau, eragin greko sakonak zituena, gainbehera hasi zen. Erromak Italia hegoaldearen aurka izan zituen gerrak zirela-eta, etenda edo noraezean geratu zen urte horietan Erromako arte sorkuntza.

 

Gerra punikoen amaieratik Silaren garaietara

Gerra punikoen ondoren, Erromak mundua menderatzeari ekin zion, eta sustraitik aldatu ziren erromatarren bizimodua eta artea . Greziako eta beste leku askotako artista helenizatuak heldu ziren, eta hala sortu zen Erromako artearen ezaugarri nagusi izatera helduko zen arte eklektikoa.

Arte aristokratikoa edo hiritarra geroz eta gehiago aldendu zen arte herritar edo probintziakotik. K.a. II mendeko artea elitista eta aurreko garaiko arte edergarriaren aurkakoa zen. Erromako jaun berriek, argi eta garbi uztearren herri xehearekiko aldeak, Greziako arte neoatikoa kopiatu zuten, etaordu arte gutxien erabiltzen zen materiala erabili zuten bai arkitekturan bai eskulturan, marmola.

 

Arkitektura

Kartago erraustu eta Korinto menderatzearekin batera hasten da arkitektura eredu berrien eraikuntza, Erroma Greziaren kultura mailara goratzeko asmotan. Marteren Zelaian grekoei kalkatutako eraikinak altxatu ziren, korintotar artea zabaldu zen, eta italikoen zurezko habeen ordez harrizko taulamenduak eratu zituzten. Baina eskema italikoa jarraituz eta ordu arte erabilitako materialez ere -tuparria eta trabertinoa- eraiki zituzten tenpluak. Halaber, eraikin eredu berri bat sortu zen, basilika, hura ere Grezian inspiratua.

Eraikuntza teknika berri batek izugarrizko aldaketak ekarri zituen arkitekturara : opus caententicraun zuen izena, kareorez eta harriz egindako nahasketa zen, eta nnunr lodi gotorrak egiteko ez ezik, arku, ganga eta kupula zabalak ere eraikitzeko ere erabil zitekeen. Era berean, inperio guztian zabaldu zen adreiluaren -opus laterrcirun- erabilera ere. Teknika berri horiek erabiltzearen ondorioz greziar ereduak utzi eta aurrerapen handiak egin ziren ohiko eraikuntza italikoarekiko. Opus caemerrtrcruin teknika, erabilgarritasun praktikoa zuten obretan erabili zen lehenik, baina berehalaxe beretu zuen arkitektura erlijiosoak, eta eraikuntza handietan erabili zuen. Zutabe eta taulamenduak fatxadako apaingarri soil bihurtu ziren; hartan puntu erdiko arkua izan ohi zen euskarri funtzioa zuena. Arku eta platabanda eraketa hau guztiz berrikuntza garrantzizkoa izan zen erromatar arkitekturan. Eraikuntza arranditsu horren garapenean greziar ereduak jarraitu haziren ere, tenplu italikoetalco ohiko eskeenetara egokituz bereganatu zituzten kasu gehienetan.eta inclartsuak, baina erromatar errealismoak urteen joana islatzen zuen burua ezartzen zion erretratua egiten zitzaionari. Baina K.a.

II. mendeko estatua mota ezagunena togatars izenekoa izan zen. Ohiko materialez egin ohi zen eta bere togarekin agertzen zen pertsonaia irudikatua. Oso erretratu bakanetarako erabiltzen zuten brontzea.

 

Behe erliebea

K.a. 11. mendean sortu zen erromatar munduko arte handia izatera helduko zen beste bat ere: kontalcarizko edo oroitzapenezko behe erliebea. Greziako marmolezko erliebeetatik eta Italiako zeramikazkoetatik eratorri zen eta arte "oroigarriaren" ezaugarri asko hartu zituen, beti ere, erromatarrek eskatzen zuten irudikatze doi eta zehatzarekin . Denbora joan ahala bi joera kontrajarri nagusitu ziren : fantasia irudimentsu dotorea, alde batetik, eta bestetik, kontakizun guztiz zehatzak, hala gizon ospetsuen gertaera handiak, nola jende xumeen eguneroko jazoera txikiak.

 

Pintura eta mosaikoa

K.a. 11. menclean eta hurrengoaren lehen hamarraldietan lehen ponpeiar estiloa deituriko pintura marmolezko lauza polikromatuak imitatzera mugatu zen. K.a. I. mendearen hastapenetan, lauza geometriko margotu horiek erliebea hartzen hasi ziren, zutabeak, frisoak eta erlaitzak iradokitzen zituztela. Halaxe hasi zen ondorengo aldiaren ezaugarri izango zen bigarren ponpeiar estiloa.

Mosaikoak, berriz, iraganeko pinturako gaiak eta prozedurak berregin baizik ez zuen egin. Izatez, harriz gauzatutako pintura koadroak besterik ez ziren. Greziar eragin nabarmenaren pean, mosaikoak ez zuen artean gerora Erromako arte orijinalenetakoa izatera eramango zuen autonomiarik eskuratu . Hasierako urte erabakigarriotan hasi zen tankeratzen erromatar artea deitzen zaiona.