Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Historia»Erdi aroa - Ekonomia

Nekazaritza hazkundea eta biztanle egitura (700-1200)

Arabako mendebala IX. mendetik XI. mendera. (R. Martínez Ochoa, 1982).<br><br>

Erdi Aroko euskal ekonomiaren ezaugarri nagusiak demografiaren hazkundea eta nekazaritzaren aurreramendua dira, gutxienez XI. mendeaz gero; ezaugarri horiek hirien berpiztea eta eskulangintzaren eta salerosketaren bilakaera ekarri zuten, XI. mendean zehar. Zabalkundea XIV.. endearen hasiera arte luzatu zen. Baina, hazkundearen azken adierazpenekin batera krisiaren lehen zantzuak ere nabarmentzen hasi ziren, eta XIV. mendearen erdialdetik aurrera krisia izan zen, hain zuzen, ekonomiaren ezaugarri aipagarriena. Biztanleengan eta nekazaritzan izan zuen eragin gehien krisiak, gutxiago siderurgian eta nazioarteko salerosketan.

Dena dela, XV. mendearen erdialdean ekonomia zuzpertu egin zen berriro.?Bakarrik guztien aurka?. 1988an Frantzian izandako hitzaldi garrantzitsu batean ?Goi Erdi Aroaren azterketan berezitutako historialari ospetsuenek hartu zuten parte?, R. Fossier-ek esandako esaldi honek laburbilduko luke, Erdi Aroan Europako gizarteak bizi izan zuen ekonomia hazkundearen adierazpenak, kronologia, protagonistak eta ondorioak aztertzen saiatu den egungo europar historiografiaren egoera.

Alde batetik, betiko ikuspegiak ?R. Fossier-ena barne, beste batzuen artean?, azpimarratzen du esandako garapena XI. eta XIII. mendeen artean gertatu zela, batez ere, eta, beraz, ez die kasu handirik egiten gertakariaren aurretiko zantzuei. Beste batzuek, aldiz, hazkundea lehenago hasi zela diote, eta pisuzko argudioak erabili dituzte ideia horren alde. VIII. mende inguruan hasiko zen hazkunde hori, eta 1000 alderako garapen maila garrantzitsua hartua izango zuen. Horrek ez luke esan nahiko, edozein moduz ere, Erdi Aroaren erdialdeko aurrerapenei ?XI-XIII. mendeak? garrantzia kentzen zaienik.

Kronologia gorabehera soilak? Ez. Muineko arazoa ?eztabaida? korapilatsuagoa eta ondotxoz sakonagoa da. Alde batekoek baiezten dute XI. mendetik aurrera garatzen den sistema feudala dela Erdi Aroko hazkundearen eragile, eta bestekoek, berriz, gizarte aldakuntzen oinarrian dagoela esandakohazkundea, eta bera dela, hain zuzen, antzinako egiturak erorarazi eta egitura berrien sorkuntza ?gizarte feudala? bultzatzen duena. Agerian uzten du horrek, jarrera bakoitzaren atzean, guztiz ikusmolde desberdinak daudela prozesu historikoen dinamikari buruz.

Hala ere, adostasun handiagoa dago gertakariaren adierazpen garrantzitsuenak zerrendatzeko orduan. Ondorengo hauek izango lirateke: a) demografia hazkundea; b) landutako eremuen hazkunde garrantzitsua, landu gabeko lurren kaltetan. Horrela, lur lantze sistema errotik eraldatzen da.

Teknologia berrikuntzei esker ?energia hidraulikoaren erabilpena, burdinaren zabalkundea nekazaritzan? ?, eta lur langintzan jende gehiago aritu izanaren ondorioz, galtzu denbora laburtzeko modua izango baita; c) habitataren eta jendeztatze egitura berezi baten sorkuntza; eta d) hirietako gizartearekin sortzen diren trukatze merkataritza harremanen garapena ?harreman berria ezartzen da nekazaritza munduarekin?, horretarako bide ematen baitute nekazaritza ekoizpenaren hazkunde nabarmenari esker sortutako soberakinek.

Baina zein da euskal historiografiaren egoera azaldu dugun ingurune orokor honetan? Gisa honetako arazoen azterketarako interesa nahiko berria da oraindik ?hirurogeita hamargarren hamarraldiaren azkenetanedo laurogeigarrenaren hasieran kokatzen da?, eta, funtsean, J.A. García de Cortázar buru duen ?eskolak? egindako lanari zor zaio.

Bestalde, aurrez aipatu ditugun bi ikusmoldeen artean kokatu behar izan du joera horrek. Horrela, nekazaritza hazkundearen ?erreferentziazko abiagunea? ?Arabako lurraldean soilik? IX. mendearen hasieran ipintzen badu ere, gero esaten du XI. eta XIII. mendearen artean agitu zirela hazkunde horren aurreramendu ikusgarrienak. Proposamen horren azpian, hala ere, segur aski, zerikusi handia izan bide dute, batetik, garai hartan nagusi zen kontestu historiografikoak, eta iturri urritasunak, bestetik ?idatzienak, batik bat?. Zentzu berean, G.

Boisen esaldi argigarri bat ekarri nahi dugu hemen gogora: ?Kontuan hartzen diren bi aldietako iturri desberdintasunak okertu egiten du historialariaren ikuspegia: aldi berrieneko dokumentazioa askoz ugariagoa denez, XI-XII. mendeko adierazpen nabariei garrantzi handiagoa ematea izaten baita aztertzailearen joera, eta, horren ondorioz, askoz ilunago ageri diren aurretiko garapen zantzuak gutxiestea?.

Laurogeita hamargarren hamarraldiaren erdialdera aztertu da lehen aldiz ?nafar lurraldea aztergai hartuta, eta J.J. Larrearen lanei esker?, milagarren urteaz aurretiko nekazaritzaren hazkunde hau ?adierazpenak, alegia?, eta, orobat, gertakari haren garrantzia, inplikazioak eta ondorioak.

Ondorengo orrialdeotan, batez ere, milagarren urterako eratuak zeuden habitataren egitura eta feudalismoaren aurreko jendeztatzea aztertuko dira, horiexek baitira, hain zuzen, esandako hazkundearen gure lurraldeko adierazpen agerienetakoak. Baina, aurrez, nahitaezkoa da bi arazori kasu egitea, bi oztopori, nahi bada. Lehenik, iturriak.

Hauek, hala idatziak nola arkeologikoak, biziki urriak dira. Hartaraino, ezen, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuan, esate baterako, ez baitago iturri idatzirik milagarren urtea baino lehen ?kroniketan inoizedo behin agertzen diren aipamen gutxi batzuk salbu?, eta ez dira berrogeita hamarrera helduko gorde diren 1200. urteaz lehenagoko dokumentu idatziak. Informazio urritasun hau, hala ere, ez da hain larria Araban eta Nafarroan. Eta, bigarrenez, aipatutako errealitate horren ondorioz, oso desberdinak dira euskal lurralde bakoitzari buruzko ezagutzak. Esan daiteke lurralde batzuetan ?Araban eta Nafarroan?, suma daitezkeela zenbait ziurtasun; beste batzuk ?Bizkaia eta Gipuzkoa? inkognitaz josita daude, eta, azkenekoak ?Iparraldea? iluntasunik beltzenean.

 

Araba eta Nafarroa, antzeko errealitateak

Lurralde hauei buruz dago informazio gehiena. Lehenengoaz, guztiz lekukotasun bakana gorde da: 1025 urteko golde burdinen zergaren agiria (Reja de San Millán), segur aski zerga bilketarako erabilitako katastro zaharren batetik abiatuta egindako dokumentua. Bigarren lurraldean, C. Jusué Simonenak egindako arkeologia lanak ?Urraul haranean, batik bat?, iturri idatzi askoz ugariagoek ematen duten irudia biribiltzera eta berrestera datoz.

?Mila eta hogeita bost urtean, (Kukulako) Donemiliagako buruak horrela jasotzen zuen Arabako burdina, eta horrela idazten dugu?. Idazpuru xume honen azpian 307 herrixken zerrenda dator. Esandako herrixkak hogeita bi barrutitan banatuak daude, eta zerrendan adierazten da herrixka bakoitzak monasterioari eman beharreko burdina kopurua (edota, oso noizean behin, aziendak). Ikerlari askoren aztergai izan den testu honek ?J. Caro Baroja, J. A. García de Cortázar, J.R. Díaz de Durana??, oso irudi zehatza ematen digu, nola milagarren urteaz lehendik eratua zegoen jendeztatze egituraz ?ordu arte inolako dokumentu idatzirik izan ez zuen eskualde batean?, hala Arabako demografiaz, onartzen bada behintzat, XII. mendearen erdialdeko ?Donemiliagako boto faltsuak? dokumentuan agertzen den datua, zeinean adierazten baiten hamar etxeko golde burdina bat ordaindu behar zutela.

Esandako agirian aipatzen den 1.700 kilometro karratu inguruko eremu horretan, hogei bat mila biztanle bizi bide ziren (397 golde burdina bider 10 etxe bider 5 koefizientea), beraz, 11 biztanle, batez beste, kilometro karratuko. Bestalde, espazio guztia hartuta, batez besteko biztanle dentsitatea 5,5 kilometro karratuko herrixka bat izango zatekeen. Eskualde arteko desberdintasunak ere antzeman daitezke ordea.J.A. García de Cortázarrek adierazi duen bezala, dentsitate txikienak ipar-sartaldeko eskualdeetakoak bide ziren. Dentsitatea trinkotuz doa Lautadan barneratzen garen neurrian, eta, hala, badira barrutiak lau kilometro karratuko herrixka bat dutenak, edota bi kilometro karratu eta erdiko herrixka bat dutenak. Eta, Zadorra eta Baia ibaien behe arroetan ere, hiru kilometro karratuz azpiko herrixka aurki zitekeen herrixka.

Lautadaren ipar-sartalde bazterreko bost barrutiri (Zuia Barrutia ?9 golde burdina?, Koartango ?12 golde burdina?, Urka ?8 golde burdina?, Zufia goikoa ?13 golde burdina? eta Zufia behekoa ?9 golde burdin?), nola guztira ordaindu beharreko golde burdinaren kopurua izendatzen zaien, barrutiak osatzen zituzten herrixkak banaka aipatu gabe, J.A. García de Cortázarren iritziz bi jendeztatze eremu bereiziko lirateke Araban, bi gizarte antolakuntza desberdinen ispilu izango liratekeenak. Bata, iparraldekoa, Gorbeiaren barrenaldean, Bizkaikoaren antzekoa, abeltzaintzan eta espazioaren ustiaketa kolektiboan oinarritutakoa.

Bestea, gainerako hamazazpi barrutietakoa, zerga biltzaileak argi eta garbi bereizten dituen herrixkaz osatua, zergapeko lur bihurtua eta laboreetara geroz eta gehiago emana.

Egia aitortzera, erakargarria dirudi proposamenak.

Hala ere, beste hipotesi batentzat ere izango litzateke tokia. Herrixkarik aipatzen ez den bost barruti horiei seigarren bat erantsi liezaieke, VIIII. Barrutia izenekoa.

Langraitzek ordaindu beharreko golde burdinen azpian agertzen da. Hala ere, J.J. López de Ocárizek aditzera eman du kopiatzaileak hutsegiteren bat egin bide zuela zerrenda idazterakoan; izan ere, barruti hori eta Langraitzeko hiru herrixka (Arrieta, Urtupiña eta Adana), Lautada sartaldean kokatuko bailirateke. Ocárizen ustez hiru herrixka hauek VIIII. Barrutikoak izango lirateke, baina ez bide ziren bakarrak, ?segur aski, gainerako herrixkak eta golde burdinak tintontzian galdu zirelako?. Antzeko zerbait gertatu ote zen gainerako bost barrutietakoren batean? Litekeena da. Batez ere, kontuan hartzen badugu, 1257an Calahorrako gotzain barrutian egin zen laurden banaketan, Zigoitia eta Koartangoko artzapez barrutietako biztanle egiturak ez zuela Lautadako beste batzuetatik bereiziko zukeen ezaugarri berezirik. Eta bi kasuetan, ?Golde burdinen zergan? azaltzen den egitura mota berbera dugu, herrixka sare trinko bat, alegia.

Bestalde, abeltzaintzan eta espazioaren ustiaketa kolektiboan oinarrituta, gainerako barrutietatik bereiziko litzatekeen biztanle egitura horrek ez du ematen argudio guztiz sendoetan oinarritua dagoenik. VII. Barrutiak ?Lautada sortaldean? 3 arkazte (hiruurte inguruko ardiak G. López de Guereñuren arabera) ordaindu behar zituen urtean.

Eskuarki ametitzen da, zerga eskakizuna aziendatan egiten denean, abere hazkuntza zatekeela eremu horietako jarduera nagusia. Hori da behintzat, ?Donemiliagako boto faltsuak? dokumentutik abiaturik, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomia jarduera aztertu nahi denean erabiltzen den argudioa: bi idi eskatzen ziren barrutiko, esandako agirian. Proposamen hori zuzena balitz, ikusten da mugako barrutiek zuten habitat egitura berdina zuela VII. Barrutiak.

Han kokatzen diren hamalau herrixkek hori pentsatzera eramaten dute. Laburbilduz, litekeena da ?Golde burdinen zergak? Arabarako erakutsiko lukeen jendeztatze eremu bikoitz hori, oinarrizko errealite desberdinaren ispilu baino areago, iturrien muga ?edo nahasketen? eragin izatea.

Espazioaren okupazio trinkoa, beste hitzetan, herrixkaz jositako mundu bat. Horixe da esku artean dugun testu bakan honek eskaintzen digun irudia. Elkarren hurbil kokatutako herrixkak ?dentsitateak, herrixkako bitik bost kilometro karratura bitartekoak izan ohi ziren?. Herrixken tamaina txikia izan ohi zen. Gehienak hamar etxe inguru ?196 (%63,84)?, edo gutxiago zituzten ?28 (%9,12)?. Hogei kasutan (%6,5) binaka biltzen dira herrixkak hiru golde burdina ordaintzeko. Hogeita hemeretzik (%12,70) hogei su inguru zituzten, eta bederatzi besterik ez ziren (%2,93) hiru golde burdina ordaintzen zituztenak. Azkenik, herrixka egonkorrak. 1025ean agertzen diren herrixka askok gaur arte iraun izanak indartzen du baieztapen hori, eta XI. mende hasierarako zutik zegoen habitat egituraren fosiltze maila altuaren erakusgarri da.

Zer gertatzen zen, ordea, jatorrizko Arabaren ingurumarian kokatuak zeuden eta ?Golde burdinen zergan? azaltzen ez zirengainerako eremuetan? Ez dago arrazoirik beste egitura desberdin bat zutela pentsatzeko.

Ondorio hori ateratzen da R. Martínez Ochoak mendebaleko Aiara eta Baia ibarrei buruz, eta E. García Fernández, F.

López eta J.R. Díaz de Duranak Arabako Errioxako Bastidari buruz egindako lanetatik.

Irudi hori, edozein moduz ere, bat dator, gutxi asko, Gaztela, Leon, Aragoi edo Kataluniako beste eremu batzuez ezagutzen denarekin. Eta, jakina, zer esanik ez Nafarroarekin.

Nahiz eta Iruñeko erreinuaren eremuetarako ez dagoen ?Golde burdinen zerga? bezain lekukotasuna zehatzik, bada lurralde guztiz egokia ?Irati, Salazar, Aragoi eta Onsella ibaiak biltzen diren tokia?, IX. eta X. mendeetako espazioaren okupazioa aztertzeko.

J.J. Larreak adierazi duen bezala, nola informazio idatziek hala arkeologikoek, zalantzarako tokirik uzten ez duen irudia islatzen dute. X. menderako eratua zegoen eskualde honetako villa (herrixka) sarea. Eta antzeko irudia atera daiteke, lekukotasunak hain ugariak ez diren arren, Lizarra eta Izarbeibar inguruetan.

Egitura honek, gainera ?herrixka sare itxia, lurraldearen okupazio trinkoa, eta demografia bultzada handia?, ulergarri egingo lituzke dokumentazioan azaltzen diren bi gertakari: gune bakoitzak oso ongi mugatutako lur sailak izatea, eta, IX. mendetik aurrera, komunitateen arteko gatazkak egotea.

Esandako historialariarentzat, nekazaritzaren eta demografiaren hazkundearen ondorio izango litzateke milagarren urtean nafar lurraldea estaltzen duen herrixka sare itxi hau, eta IX. mendearen lehen urteetan kokatzen du esandako hazkundearen abiagunea.

Feudalismoaz aurretiko biztanle egituraren ezaugarriak argi eta garbi ikusten dira hemen ere. 600-700 metroz beheko lurraldea erabat estaltzen duten herrixkak oso hurbil daude bata bestetik ?batetik hiru kilometrora bitartean?. E. Garcíak argi utzi duen bezala, erreinuaren sartaldeko eremuan ere ?Burunda eta Arakil inguruan?, antzeko biztanle dentsitateak ziren. Bigarrenez, C. Jusuéren arkeologia lanek erakusten dute herrixka pilatuak, trinkoak zirela habitat hauek. Apardozeko indusketetan, esate baterako, ikusten da harriz egindako oin angelu zuzeneko etxe xumeak direla nagusi, eta hasierako urbanismo apal baten zantzuak ere antzeman daitezke. Hirugarrenez, herri bakoitzak (hemen villa deitzen zaie) bere eliza du, eskuarki, habitatataren bazterraldera eraikia. Gaur arte iraun du herri egitura honek. Laugarrenez, gauza nabaria da herrixka bakoitzak oso ongi mugatutako lur sailak dituela. Eremuen guztirako gainaldea ez da lau kilometro karratura iristen, eta irabazpide osagarriakdituzten sail desberdinez osatuak daude: basoak, larreak, soroak? Habitat hauen neurri ohikoenak, A. Martín Duqueren iritziz, ondorengoak izango lirateke: 300dik 400 hektarea bitarteko eremua, eta etxeak ?suak? hamarretik hamabost bitartean. Bostgarrenez, herria kokatzeko mendiaren barrenaldea nahiago izaten zen, basoen eta soro lurren erdi bidean. Eta, azkenik, feudalismoaren aurreko habitat hauek iraunkorrak ziren.

Laburbilduz, Araban milagarren urterako gertatzen zen bezala, elkarren hurbil zeuden tamaina txikiko herrixka iraunkor ugarik estaltzen zuten lurraldea. Errealitate hau banaezina da Goi Erdi Aroko nekazaritzaren hazkundetik. Familia ekimena eta nekazarien arteko elkartasun harremanen garapena izango lirateke hazkunde horretako protagonistak, eta villa (herrixka) hauek gorpuzten dituzten eskubideetan ispilatzen dira bi alderdi horiek: norberaren jabetzan ?alodioa?, eta erabilera kolektiboko eskubideetan ?herri sailak?.

Baina Nafarroako adibideak badu beste interes bat ere. Feudalismoaren aurretiko biztanle egiturak, izan ere, aurreragoko aldietakoarekin alderatzeko modua eskaintzen baitu, eta horrek aztertu berri dugun eraketa testuinguru zabalagoan sartu eta iraupen luzeko aldietan aztertzeko bidea ematen du. Ildo horretan, bi gertakari nabarmenduko genituzke. J.J. Larreak erakutsi duen bezala, ez dago jarraipenik antzinako biztanle egituraren ?erromatarra, zeinaren desegituratzea V. mendean kokatu behar den?, eta feudalismoaren aurretikoaren artean. Bigarrenez, halaber, ez dago antzekotasunik milagarren urte inguruko habitataren eta V-VIII. mendeetan garatzen denaren artean. Azken denboraldi horretako aztarnategietan zeramika hondakinik edota bizileku egitura zantzurik ez aurkitzeak ?eta, iraganetik jarauntsitako eraikinak bizilekutzat erabili izanak?, pentsarazten digute, material galkorrak erabiltzeazgainera, nekazari habitat ibildauna zutela.

Orduko lur lantze sistemak eraginda, soro lurrak denboraldi batean ustiatu ondoren agortu egiten ziren, eta lur berrietara aldatu behar izaten zuten. Edozein moduz ere, gizakiaren presio ahula islatuko luke egoera horrek lurraldearekiko. Testuinguru honen barruan, beraz, ulergarri egiten da, Goi Erdi Aroko nekazari hazkundearen adierazpen nabaritzat hartzea feudalismo aurretiko biztanle egitura, eta, adibidez, ?Golde burdinen zergak? islatzen duen egoera ez litzateke abiagunea izango, baizik eta VIII. edo IX. mendearen hasiera aldera abiatutako prozesuaren helmuga.

Helmuga hori, hala ere, erlatiboa da, hedatzeko joera ez baita aldatzen, eta hazkundeak aurrera darrai XI. mendea eta XIII.a bitartean ?nahiz eta gizarte testuingurua guztiz bestelakoa den: feudala baita orain?.

Hazkundearen lekukotasun ugari dago.

Luberri lanek aurrera darraite. J.R. Díaz de Duranak erakutsi du mende hauetan zehar Araban labore lurretara gehitu ziren sailak bazter lurrak zirela. Historialari honen iritzian ?baso eta txaradiak, lanak dituen zailtasunengatik, larreak eta lautadak baino geroago bihurtu zituzten labore lur, baina, aldiz, ibai ertzetako padurak eta erriberak baino lehenago, nahiz eta ?esan beharrik ere ez dago?, ez zen prozesu lineala eta homogeneoa izan lurralde osoan?. Gertakari honek agerian uzten du Erdi Aroko mende hauetako nekazaritza hazkundearen izaera hedakorra, baina XIII. mendearen bigarren erdialderako hasten zaizkio prozesuari mugak ikusten. Bazter lurrak baliatzeko joera honekin batera, herrixka iraunkorren sorkuntza gertatzen da. Autore honen beraren iritziz 1025etik 1257 bitartean gutxienez 19 herrixka sortu ziren ?Golde burdinen zergak? hartzen zuen eremuan.

Nafarroan, hegoaldeko espazioak konkistatu eta ustiatzen direnean gauzatzen da, XI. mendetik hasita, kolonizatze hau. Gertakariaren sustraiak, J.J. Larreak adieraziduen bezala, ?jatorrizko lurraldearen garapena bultzatu duen nekazaritzaren dinamismoan bertan? kokatu beharko lirateke. Hala eta guztiz ere, jendeztatzeari dagokionez, erabat desberdinak izango dira Nafarroa Zaharraren eta Hego Nafarroaren etorkizuna.

Lehenengoan, feudalismoaren aurretiko jendeztatze egitura fosildu egiten da. Bigarrenean, aldiz, ?herri handiak? eratuko dira ?Artaxona, Erriberri, Miranda, Uxue, Tafalla??.

Lur sail zabalak dituzte herri hauek, eta, gotortuak egoteaz gainera, gaztelu baten mendean daude. Bi jaurgo mota desberdinen ispilu izango lirateke aipatutako bi biztanle egiturak.

Azkenik, XII. mendean hasita, Euskal Herrian sortzen den herri sare hori ulertzeko baldintza eta arrazoien artean, ondorengoak egongo lirateke: demografia hazkundea, nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpenaren gorakada eta soberakinak sortzea.

Beste hitzetan esanda, elementu banaezinak dira hazkundea eta biziguneen garapena.

 

Bizkaia eta Gipuzkoa.

Errealitate desberdinak?

?Pinceladas de una historia hipotética?.

Izenburu hori eman zioten J.A. García de Cortázar, B. Arízaga, Mª L. Ríos eta I. del Val, 1985ean argitaratutako Bizcaya en la Edad Media lanaren egileek, 750etik 1050era bitartean gertatua aztertzen zuen atalari. Esaldi berak adieraziko luke, halaber, garai hartan Gipuzkoari buruz ezagutzen zena ere. Areago, gure ustez, bi lurralde hauetako ondorengo 150 urteetako historiara ere heda zitekeen ideia hori. Hamabi urte joan dira ordutik, eta uste dugu izenburuak ez duela oraindik gaurkotasunik galdu. Zergatiak? Alde batetik, lekukotasun idatzien urritasun amorragarria. Bestetik, arkeologiak eskainitako datuak, orain artean, ez direla aski aroaren zirriborro hurbil samar bat egiteko, nahiz eta Bizkaian aurrerakada garrantzitsua izan duen, batez ere, I. García Camino eta A. Azkarateren lanei esker. Beraz, ez dugu ziurtasun handirik, oraindik, garai honetako historiaz.

Baina, informazio urritasunak eragindako oztopoez gainera, bada kontuan hartu beharreko beste arazo bat ere. Zurruntasun handiegiz aplikatu baita interpretazio eredu jakin bat. Horrela, esate baterako, ekonomiaren hazkundeari eta jendeztatzeari buruzko arazoak aztertzen direnean, sortzen den irudipena da ereduak berak sortzen duela ?edo, behintzat, ulergarri egitenduela?, historiako errealitatea, eta ez errealitatea dagoela ereduaren atzean. Eredu honek ?geroz eta eztabaidatuagoa bada ere, bazterrera utzia ez denean?, bederatzigarren eta hamargarren mendeetako Bizkaia eta Gipuzkoako gizartearen izaera tribala, leinuei estu lotua, azpimarratzen du. Gizarte arkaiko hori aldatzen hasi zen pixkana, modernoagotzen, eta hortik letorke XIII. menderako begien bistakoa bihurtzen den habitataren nekazari eta sedentario bihurtzearen prozesu garrantzitsua. Bide desberdinetatik etorriko zatekeen esandako bilakaera.

Batean, akulturazioa (besteren kultura hartzea) da kontzeptu giltzarria ?J.A. García de Cortázar, E. Barrena?. Bestean berriz, esandako komunitateen barne garapena ?Mª S. Tena?. Guztiaren azpian, leinu gizartetik feudalismora pasatzeko eredua dago. Hala ere, bat datoz bi ikusmoldeak, 1200 baino lehenagoko Bizkaia eta Gipuzkoako habitataren egitura eta ekonomia jarduera definitzen dituzten oinarrizko ezaugarrietan.

?Ekonomia egoera gehiago ondorioztatu behar da nork bere zentzuari kasu eginez, errealitate hori aipatzen duten beste hainbat agiritako hamalau esaldietatik baino (Bizkaian)?. Horrela zioten Bizcaya en la Edad Media liburuaren egileek. Eta uste dugu zentzuari kasu eginez defenditu dela abeltzaintzaren nagusitasuna ?eta larre aldatzeen garrantzia?, nola Bizkaian, hala Gipuzkoan. 1000 eta 1200 bitartean, lurralde hauetako abeltzaintza desberdintze bideetan abiatua bide zen; bestalde, garapen apalagoko beste jarduera osagarri batzuk ere baziren harekin batera. Funtsean, fruitu arbolen lantzea ?sagarra, batez ere?, baratzeak ?Gernikako itsas adarrean eta Durangaldean aipatzen dira?, eta arrantza ?itsasoan bezala ibaietan ere?. Sare honetan guztian, laborantzak berak ?lurra azaletik lantzera mugatuko litzateke, golderik gabe alegia?, oso paper apala jokatu bide zuen. Jarduera hauek guztiek oso presio ahula ekarri bide zuten lurraldearekiko, eta ustiatze maila apalak, eta, ondorioz, soberakin sorkuntza ere oso mugatua: hala ulertuko litzateke hiribilduen sorrera hainbeste atzeratu izana.

Bestalde, lau ezaugarri nagusi izango lituzke data hauetako habitataren eta biztanleriaren egiturak.

1. Abeltzaintzaren nagusitza horrekin ?lur azaleko laborantza osagarri soil bat zatekeen?, habitat ezegonkorra, mugikorra, sedentario bihurtzeko bidean zegokeena lotzen da. Hala ere, badira desadostasun txiki batzuk prozesuaren kronologiari buruz.

Mª S. Tenarentzat, XII. mendean antolatu bide zen Gipuzkoako biztanleria herrixka iraunkorretan, haran hondoetan eta mendi barrenetan. Bizkaian, ordea, XII. mendearen azkenetara eta XIII.aren hasierara atzeratzenda habitataren egonkortze hau. Hori da behintzat esaten dena Bizcaya en la Edad Media-n eta I. García Caminoren lan batean. Azken horren iritziz, egin diren ikertze eta induskatze lanetan giza bizitokirik aurkitu ez bada ?adibidez, Garain bi nekropoli eta eliza bat induskatu dira, eta ezin izan da aurkitu herrixka antzeko bizigune modukoren bat izan zitekeen ezer?, artean herrigune egonkorrik ez zelako da. Baina XIII. mendearen azken urteetarako sortuak ziren herrixka horiek.

2. Habitaten morfologia. Puntu honetan bai ez dagoela 1200 baino lehenagoko informaziorik ?ez idatzirik, ez arkeologikorik?, eta aldi honetarako egin diren proposamenak, neurri handi batean, Behe Erdi Aroko iturrietatik ateratako irudietan oinarrituta osatu dira. Jendeztatze sakabanatua, bildua, herrixka antzekoa? Villa zirelakoen aipamenek, oso bakanak izateaz gainera ?Aia, Izurun, Berastegi, eta Leintz Gatzaga, Gipuzkoan; Arstegiza, Garai eta Mundaka, Bizkaian?, ez dute datu bakar bat ere ematen esandako biziguneen morfologiari buruz. Egiaztatu daitezkeen bakarrak dokumentuetan agertzen diren zenbait leku izen dira; horietatik koka daiteke, eliza bat, monasterio bat, komentu bat, edo, bestela, zenbait pertsonaren jatorria adieraziko lukete, eta, pentsatzekoa da, jatorri hori, kasu batzuetan lurralde eremu bati zegokiola, eta beste batzuetan biziguneari zegokiona. Hala ere, uste da, lehenengo bizigune modu iraunkorra auzunea izan bide zela? ?ledania? Bizkaian?, J.A. García Cortázarrek inoiz edo behin herrixka deitu duena. Alegia, zurezko etxebizitza mordoska bat, leinu loturak lituzketen familia talde baten bizileku izango zena. Bizigune hauen itxura ezagutzeko, Foru Zaharrera (1425) jo beharra dago: ?Bizkaiko toki askotan, bi etxe, hiru, edo gehiago baitaude eraikiak?? Alabaina, ebatzi gabe jarraitzen du kronologiaren arazoak. Noiz eratu zen auzune eta elizate sare hau? Milagarren urterako? XII. menderako? XIII.erako? Herrixka hauetako bakoitzak bere eliza al zuen? Arkeologiak bestek ez dizkigu zalantzak argituko.

3. Jendeztatzearen banaketari eta dinamikari dagokionez, herrixka horiek pixkanaka gutxitzen joatea izango litzateke joera, harik eta, haran hondoetan kokatutako herribildu sarearen sorkuntzarekin amaituko litzatekeen arte prozesua. Arkeologiak eskainitako datuak kontuan hartzen baditugu, ordea ?Bizkairako I. García Caminok argi utzi duen bezala?, eskema hori ez bide zen hain lineala izan.

4. Espazioaren antolakuntzaren protagonismoa monasterioek, elizak eta komentuek bereganatu zuten. Esandako erakundeak, lehenengoak, batez ere, erdi sakabanatua zegoen biztanleriaren erreferentziak izango ziratekeen, azkena aipatutako autoreak adierazi duen bezala. Mendekotasun eta ustiatze eremu jakinen zentro, alegia, harik eta tokiko biztanleria lurralde geroz eta mugatuago batera lotu arte. Horietxek izango ziratekeen gaurko auzoen jatorri.

Baina ez dago erabateko ziurtasunik proposamen honen egiazkotasunari buruz. J.A.

García de Cortázarrek berak adierazi du ?eliz sarea geroagokoa dela auzuneetako jendeztatze sarea baino, baita Bizkaian eta Gipuzkoan ere?.

Hauek lirateke, oso era laburtuan, azken aldiko historiografiak proposatzen dituen ildo nagusiak, XI eta XII. mendeetako Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomia jarduera eta biztanle egitura ulertzeko. Datozen lerrootan, adierazi berri ditugun zenbait gaitan sortzen zaizkigun zalantza batzuk azalduko ditugu, eta galdera batzuk egiten saiatuko gara, hipotesi soilak besterik ez diren arren.

Abere hazkuntzaren nagusitasunari ematen zaion garrantzia, ez ote da, hain zuzen, dagoen dokumentazioa jaunen eta erregeen agiriak direlako? Egiaztatua baitago penintsula osoko monarkien, jauntxoen, eta monasterioen interesa, batik bat, abeltzaintzan kokatzen zela ?J.A. García de Cortázarrek adierazi zuen, Donemiliagako monasterioari buruz egindako azterketan, aristokrazia abere jabeen eta nekazari lur lantzaileen arteko dikotomia?. Uste dugu, gorde diren iturriek, funtsean, jaunen aziendaren gaineko interesak islatzen dituztela ?larre aldatzeek sortzen zizkien kezkak, esate baterako?, baina Gipuzkoa eta Bizkaiko nekazarien ?artzainen?? arazoak isildu egiten dituztela. Gainera, ez da hain begien bistakoa XI eta XII. mendeetako agiriek islatzen duten errealitatea erabat abere hazkuntzari dagokiona denik. Aldi bakar batean ezik ?Astigarribiako S. Andres monasterioa (1091)?, beti sartzen da orduko formula idatzietan terra hitza. Zenbait alditan terris cultis et incultis esaldia agertzen da ?Oroztegiko ?pardina? [herrixka ez iraunkorra] (1101), Champayn?go monasterioa (1134-1150) eta Berastegiko villa (1141)?. Beste batzutan agro-ak aipatzen dira, landak, soroak eta errotak ?Garaiko villa (1053)?, edota molendini-ak ?Iurretako monasterioa (1072) eta Berastegiko villa (1141)?. Bestalde, formula horietan mendiak eta larreak aipatu izana ez dago zertan abeltzaintzaren nagusitasunarekin loturik. Horrelako aipamenak oso arruntak dira IX. eta X. mendeetako Nafarroa, Errioxa, Gaztela edo Leongo agirietan, eta horietan eman zaien esanahiak ez du zerikusi handirik Bizkaia eta Gipuzkoarako proposatu direnekin.

Azkenik, biziki lagungarria litzateke bi lurralde hauetan artoa sartu aurretik zuten tradiziozko laborantza ezagutzea.

Garai hartako biztanle egituraren ezagutza, ikusi dugun bezala, galde ikurrez beteriko alorra da. Alde batetik, habitatarenegonkortze prozesua ?nekazaritza garapenarekin batera joango litzatekeena?, uste den bezain berandu gauzatu ote zen? Antso Handiak Leireko monasterioari egiten dion emari batean ?antzinakoek Izurun deitzen zioten herribildu hura? aipatzen da. Bi eliza, auzoak eta ekonomia jarduera desberdinak zituen: soroak, larreak, mendiak?, eta ondoren esaten da Izurun herribildua ez baino ?pardina? zela. Pardina edo behin-behineko bizitokiak, villa edo auzune iraunkor nola bihurtu ziren, Aragoiko Beralevillaren kasua ikertuz aztertu du J.J. Larreak. Egile honen iritziz eraldaketa gauzatuta zegoen X. menderako.

Hori kontuan hartuta, litekeena da, beraz, Izuruni buruzko informazioak 1024koak izatea ?eta ez XII. mendearen azken urteetakoak, orduan burutzen baita faltsutzea?, eta data haietarako habitat egonkorrak errealitate izatea.

Edozein moduz ere, gure ezagutzetan ziurtasun maila handiagoa lortzearren, uste dugu bi bidetatik egin behar litzatekeela lan.

Komeni litzateke, adibidez, I. García Caminok aurkitutako mendi barreneko aztarnategi horietakoren batean ?hiruzpalau baserriz osatutako auzune txikiak dira gaur? indusketak lehenbailehen egitea. Lan horrek, segur aski, kronologia arazoak ebazten laguntzeaz gainera, auzune, herrixka, edo elizate horien morfologia ezagutzeko ere balioko luke. Bestalde, hori bezain interesgarria izango litzateke kartografia doi bat egitea, bizigune guztiak ?auzuneak, elizateak, baserriak?, eta eliza eta ermitak ?baita nori eskainiak dauden ere?, han kokatzeko.

Lan hau lagungarri izango litzateke garai hartako biztanleriaren banaketa, dentsitateak eta dinamika ?eliz zaindarien antzinatasuna aztertuta?, hobeto ulertzeko.Ez genuke amaitu nahi lantxo hau, esan gabe, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanle egituraren eta ekonomia garapenaren azterketa egin daitekeela beste eredu historiko batetik ere, milagarren urterako nekazaritza hazkundea gertatutzat ematen duen eredutik, alegia. Eredu hori, ikusi dugun bezala, Euskal Herriko hego lurraldeetan argi eta garbi egiaztatu bada, zergatik ez pentsatu eragin berdintsua izan zuela Bizkaia eta Gipuzkoan ere Araban eta Nafarroan gertatutako hazkunde goiztar horrek? Kasu honetan, historiografiak auzune eta elizate deitzen dien bizigune egonkor sare baten sorkuntza izango litzateke, milagarren urterako, hazkundearen emaitza. Funtsean, bada, antzeko prozesua iparrean eta hegoan, nahiz eta emaitzak berdin-berdinak ez izan. Iparraldearen jendeztatzea ez litzateke hegoaldekoa bezain trinkoa izango.

Beharbada, oztopo ekologikoak ?eta lan prozesu desberdinak?, zeuden atzetik, gizakiaren eta ingurunearen arteko harremana zailago egiten zutenak. Ezer berririk ez diogu, halere. J.A. García de Cortázarrek esan zuen bere garaian: ?azken finean, ñabardura soilak dira Bizkaia-Gipuzkoako ereduen eta Araba-Nafarroakoen arteko desberdintasunak. Morfologia fisikoaren aldetik, bigarren ereduan lehenengoan baino formalagoa delako, eta funtzio aldetik, osoagoa, kasu bakoitzean eliza bat zutelako.

Ekonomiaren arloan berriz, nekazaritza jardueraren garapenarekin batera ?askoz nabarmenagoa bigarren ereduko herrixketan?, lurraldearen antolakuntza handiagoa gauzatzen delako?. Izatekotan ere, kronologiako eta abiaguneko gorabehera hutsak lirateke.