Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Historia»Antzin Aroa

Hizkuntzaren egoera Antzin Aroan

Iberiako penintsulako mapa, Ptolomeoren oholetan oinarriturik Ulmen 1482an argitara emana.<br><br>

E uskal Herriak antzinatean zuen hizkuntza egoera aztertzen da hemen. Egiten den sintesian ikusten da gerora baino askoz lurralde zabalagoetan mintzatzen zela euskara antzinatean, batez ere sortaldean eta iparrean, Akitania aldean. Hiru herri indartsu inguruan zituela –galiarrak iparretik, hegotik eta sartaldetik zeltiberiarrak eta sortaldetik iberiarrak–, herri horien hizkuntzak euskal lurraldean sartzen dira, eta elebitasun egoerak sortzen dira toki batzuetan eta besteetan. Behin latina alde guztietan nagusitu zenetik, hizkuntza horren eragin sakona jasan zuen euskarak.Hizkuntza baten historia osatzeko ezinbestekoa da ahalik eta datu gehien edukitzea esku artean, antzinako beste edozein gertaeraren historia osatzeko bezala. Euskal Herrian antzina erabiltzen ziren hizkuntzen historia berregiteko izaten diren arazo berak izaten dira, beraz, Antzin Aroko historiaren beste alorretan ere: dokumentu urritasuna, alegia. Hizkuntzaren datuek, oro har, nolakotasun berezia dute; izan ere, onomastika arrasto batzuk nahikoak izan daitezke lurralde jakin batean hizkuntza bat edo bestea zela frogatu ahal izateko. Datu horiek adierazgarriak izanez gero, hizkuntza baten berezko bilakaera edo familia bereko beste hizkuntzekiko izan duen bilakaera ere hauteman daiteke. Baina, hizkuntza horren garrantzizko alderdiak ezagutu nahi baditugu, adibidez hizkuntzaren erabileraren muga geografikoak, gizataldearen barruko egoera soziolinguistikoa, kontuan hartu gabe hizkuntzaren barruko egitura eta egitura horrek denboran izan duen bilakaera, ezinbestekoa da informazio masa aberats eta trinko bat izatea eskura. Euskarari dagokionez, informazio masa trinko hori ez da XVI. mendea arte sortzen, eta ez oso nabarmen gainera.

Dena dela, erraztasun handia du hizkuntzalaritzak, aipatutako beharrak alde batera utzita, onomastika arrasto txikiena hizkuntza bati dagokiola esateko. Erdi Aroan esaterako (informazio eta datu ugariko garaian) on façendu afaria bezalako zergaren inguruko dokumentazioak Nafarroako gizarteko erakundeen alderdi bat argitu dezake; toponimiaren ikerketek, bestalde, muga geografikoak edo kronologikoak jartzen dizkiote ekonomia jarduera bati. Beraz,datu linguistikoek ematen duten laguntza areagotu egiten da gainerako datu historikoak falta direnean. Antzin Aroan Erdi Aroaren behe edo erdi aldeko mendeetan baino askoz ere datu gutxiago dago, eta aro hartan erabiltzen ziren hizkuntzei buruzko hipotesiak ezinbestekoak dira erromatarren aurreko herri bat etnia batean edo bestean sailkatzeko; izan ere, literatura iturriek zenbaitetan herri baten izenaren berri besterik ez dute ematen.

Antzin Aroko hizkuntzei buruzko datuak era eta balio askokoak izan daitezke. Herriautoktono batek erabiltzen duen hizkuntzan, testu idatziak dira, zalantzarik gabe, daturik garrantzitsuenak. Dokumentu mota horiek, herri autoktonoen inskripzioak alegia, hizkuntza komunitate horrek idazte sistema bati buruz duen ezagutzaren araberakoak izaten dira. Hala bada, berez hizkuntzaren arazo dena arazo kulturalaren mende dago, hau da idazketaren ezagutzaren mende. Zenbat eta hurbilago egon herri bat zibilizazioaren erdigunetik (Mediterraneoaren ekialdetik), orduan eta aukera gehiago izango da idatzizko dokumentuak aurkitzeko. Mediterraneo inguruko herri nagusiak sartu ziren Iberiako Penintsulan eta zabaldu zuten idazkeraren erabilera, hau da, feniziarrak eta haien ondorengo kartagotarrak lehenbizi, greziarrak gero, eta erromatarrak azkenik. Iberiako Penintsulako zenbaitek atzerriko idazkerak erabili zituzten beren hizkuntzan idazteko; Alacant eta Murtzia inguruan, esaterako, K.a. IV. mendeko zenbait idazki iberiar aurkitu dira greziar-joniar alfabetoan idatziak. Herri kolonizatzaileekin izandako harreman kulturalaren ondorio nagusia, zalantzarik gabe, idazkera sistema propio baten sorrera izan zen. Idazkera sistema horrek hiru aldagai zituen, eta horietxek izan ziren, hain zuzen, Iberiako Penintsulako inskripzio gehienak erredaktatzeko erabili zen idazkeraren oinarria. Hiru aldagaietatik, sortaldeekialdekoak edo iberiarrak izan zuen hedadurarik handiena: Jucar ibaitik (hegoaldeko mugan) Narbonneraino (Frantziako hegoaldean), Ebro ibaiaren ibar osoa eta erdialdeko goi-ordokiaren ekialdea hartzen zituela, K.a. IV. mendetik hasi eta Augustoren garaia arteko aldian, gutxi gorabehera.

Euskal Herriko hegoaldean eta ekialdean K.a lehen milaldiaren azken bi mendeetan ezagutu zuten idazkera iberiar hori, nahiz eta, badirudien oso erabilera mugatua izan zuela eta dirua jotzeko erabili zela batez ere, errepublikar numismatika hispaniarraren egituraren baitan. Bildu diren datuengatik, bi hizkuntza desberdinetan idazteko balio izan zuen idazkera horrek: batetik, eta batez ere, iberiar hizkuntza (ez zuen beste idazteko sistemarik izan), eta bestetik, zeltiberiar hizkuntza (Augustoren garaitik aurrera latindar alfabetoan idazten hasi zen, denbora tarte laburrean desagertu zen arte).

Beste datu mota batzuk onomastika informaziotik bildutakoak dira (pertsona, jainko edo leku izenak). Izen berezi horiek autoktonoek era naturalean adierazten dituzte latinez, bai epitafioetan, bai gurtza aldareetan; bestalde, erromatarrek garrantzizko gertaera historikoak kontatzeko garaian azaltzen dituzte izen horiek. Hau da, bigarren hizkuntza batean, latinez alegia, aditzera emandako informazioa da. Datu mota horiek, hizkuntzari buruzko informazioari dagokionez, testuek baino balio gutxiago izateaz gainera, kontuan hartu beharreko beste arazoak izaten dituzte. Batetik, izen nagusi direnez gero, azpimultzo bat osatzen dute hizkuntzaren barruan, eta hizkuntzarekin harreman bereziak izaten dituzte: baliteke, izen bereziak izen arrunt izatea aldi berean, edo dagoeneko erabiltzen ez diren antzinako izenak izatea; baliteke jatorri ezezaguneko izenak izatea, eta arrazoi kulturalengatik bereratu izana. Bestetik, latinerazko inskripzio baten bidez aditzera eman denez gero, izen autoktonoa latindar testuaren eskakizun morfologikoetara eta sintaktikoetara egokitu ohi da; horregatik, latinaren flexioek eta hondarkiek izenaren jatorrizko formak ezkutatu ohi dituzte.

Hizkuntza autoktonoen eta latinaren arteko harremanak estutu ahala bertakotu egin zen moldatze prozesu hori: idatzi errepublikazale interesgarrienetako batean, hau da, Ponpeio Estrabonek turma salluitanako zaldunei hiritartasuna eman zienean (Ascoliko kobrezko txaponean jasoa), iberiar zaldunen izenak, ilerdearrak izan ezik, latindar sistemako flexioetara egokitu gabedaude, oro har; goi inperioko epigrafe latindarretako izenak, aldiz, latindar hondarkiak dituzte. Moldatze prozesu horren maila gorena Erdi Aroko hainbat euskal zaindariren izenetan ikus daiteke: esaterako Enecoiz eta Berascoiz izen patronimikoak, Eneco eta Berasco izenetan oinarrituak dira, latinezko genitiboaren bidez (adibidez, Eneconis).

Hiru eratakoa izan daiteke historia gertaerak argitzeko hizkuntzalaritza historikoak eta konparatuak eskaini dezakeen laguntza: a) Hizkuntza datuak aurkitu (testuak edo onomastika arrastoak), eta aurretik ezagutzen den edo berria den hizkuntza bati dagozkiola adierazi. Hizkuntzaren datu horiek aurkitu diren inguruan herri bat edo hizkuntza bat bazela ziurtatzeko informazio historikoa baldin badago, bi informazio iturriak elkartzeko aukera izango da.

Prozedura mota horren adibide ugari daude.

Hispaniar goi-ordokiko idazkiak –iberiar idazkeraz idatziak–, esaterako, zeltiberiar herriaren hizkuntzan idatziak zirela prozedura horren bidez asmatu zen; izan ere, erromatar iturriei esker ondo ezagutzen da zeltiberiarren geografia eremua eta historia.. ) Toponimoen inguruan egindako analisia historiaurrera proiektatu. Toponimoek irauteko duten joera kontuan hartuta, nahiz eta, zenbaitetan sortu zituen hizkuntza desagertu den, hizkuntzalariak baieztea dauka, inguru bateko toponimo multzo sistematikoa eta homogeneoan oinarrituta, garai batean erabiltzen den hizkuntza baino lehenago beste hizkuntza bat izan dela.

Aurreko hizkuntza hori beste lekuren batean ezagutzen bada, hizkuntza hori beste leku batera eraman zuten gertaera historikoen inguruko galderak sortzen dira, alegia, jendearen mugimenduak, bateratze politikoak, etab. Esaterako, Bielorrusiako ibai izenek, baltiar sustraiak dituztenak eta, beraz, Lituania edo Letoniarekin lotura dutenak, adierazten dute historiaurrean hizkuntza baltiarrak izan zirela ondoren eslaviar hizkuntzen mendeko izan zen lurraldean.. ) Hizkuntza familiak osatu. Hizkuntza bat hizkuntza familia bati dagokiola baieztatzeak garrantzizko ondorioak ditu; izan ere, familia bateko kide izateak alderdi ugari argitzen ditu hizkuntza horren jatorriaz eta erabiltzen duen herriaz. Indoeuropar hizkuntza familia (Europaren mendebaletik hasi eta Indiako ekialdeko muturrerainoko hizkuntzak biltzen ditu indoeuroparrak) izan zela jakiteak, Europako historiaurrearen mugak zabaldu zituen, eta arkeologiak aurkitutako kultura materialen nahaspila argitu zuen. Hispaniako zeltiberiarra hizkuntza zeltaren barruan sailkatzen da, eta ahaide ditu Galiako galiarra, Italiaren iparraldeko lepontikoa, eta uharteetako hizkuntza zeltikoak, galesa eta irlandarra; izan ere,hizkuntza horiek guztiek arbaso bera dute, baina zoritxarrez ez dago horren dokumentu idatzirik. Ez dago hizkuntzalaririk hizkuntza horien jatorria Iberiako Penintsulan dagoela esango duenik, izan ere, indoeuropar hizkuntzek osatzen duten zuhaitz handiaren adarrak baitira; hizkuntza horien banaketaren arabera, bestalde, ekialderagoko herri batean sortuak behar dute hizkuntza horiek.

Hizkuntzalaritza konparatuaren eginkizun horren barruan, ordea, euskal hizkuntzari ez zaio arbasorik aurkitu, nahiz eta saio ugari egin diren azken bi mendeetan. Hizkuntzaren historiaurrea argitzeko eta herriaren beraren historiaurrea zehazteko arazoak oinarrian daudela esan nahi du horrek.

Askoren ustez, aski da euskal hizkuntza erromatar aurrekoa izatea ia Harri Aroan kokaturiko gizarte primitibo baten ordezkari gailena dela esateko. Dena dela, datu gehiago ditugu K.a. IV. milaldiko indoeuroparren gizarte, familia, ekonomia eta sinesteen egiturari buruz, garai hartako euskaldunen egiturari buruzkoak baino.

Proposamen guztien artetik bi dira ikerlarien arreta gehien piztu dutenak. Lehen hipotesiak kamita-semita familiarekin (azken urteotan afroasiar esaten zaionarekin) elkartzen du euskal hizkuntza, berberiar hizkuntzekin (familiaren adar kamita osatzen dutenekin) duen harremanaren bidez.

Hipotesi hori H. Schuchardtek defendatu zuen antzekotasun morfologiko gutxi batzuetan oinarrituta: esaterako, -en genitibo singularra, jenero markak (maskulinoa edo femeninoa) aditzaren bigarren pertsonan, eta partizipioaren egitura. Alabaina, berberiarren hizkuntzek eta hizkuntza semitikoek parekotasun nabarmenak dituzte egitura ezaugarrietan, euskal hizkuntzan ezagutzen direnetatik oso urrunekoak: Ablaut edo bokalen apofoniaren erabilera funtzio gramatikalean, aditzaren antolamendua, erroaren egitura, edo bi terminoen arteko anexioa gramatika mendekotasuna adierazteko; beraz, ezinezkoa dirudi euskara hizkuntza familia horretako kide dela pentsatzea. Duela gutxi, euskararen eta berberiarren hizkuntzen arteko loturaren aldekoak entzun dira, hizkuntzalaritza argudioetan baino areago herrien genetikan oinarrituak. Euskaldun eta berberiar biztanle gutxi batzuen genetika ikerketak munduko herrien genetikaren barruan balioztatu behar dira ordea, Cavalli Sforzak eta bere lankideek egin zutenaren antzera. Bestalde, herrien arteko konparazio genetikotik ateratako emaitzak hainbat hipotesiren bidez argitu daitezke; hipotesi horien artetik ondorio historikoak dituztenak –eta aleloen bilakaera hutsaren bidez esplikatu ezin direnak–, beste adierazpen historikoekin lotu behar dira, hizkuntzalaritza konparatuak ematen dituen adierazpenekin esaterako.Azkenik, herriaren eta hizkuntzaren arteko harremana ezin izan daiteke biunibokoa; izan ere, gerta daiteke herri autoktono egonkor batek hizkuntza galtzea, edo herri inmigranteek iritsi diren lekuko hizkuntza bereganatzea.

Bigarren hipotesiak kaukasiar hizkuntzekin lotzen du euskal hizkuntza. Kaukasiar hizkuntza horiek, Kaukaso mendien inguruan erabiltzen direnak, ez dute familia bakarra osatzen. Azterketa nagusien arabera hiru multzotan biltzen dira, gaur egun arte banatu ezinak: hegoaldeko hizkuntzak edo kartveliarrak (georgiera, besteak beste), ipar-mendebalekoak eta ipar-ekialdekoak.

Gehiegitan bildu izan dira kaukasiar hizkuntza guztietako terminoak euskalkaukasiar kidetasuna frogatzeko, haien artean batasuna badela segurutzat jota, nahiz eta batasun hori frogatu gabe egon. Joera honen adar tradizionalak euskararen eta georgieraren arteko harremanak ezarri nahi izan ditu; beste batzuen iritziz, aldiz, iparekialdeko hizkuntzekin kidetu behar da euskara. Mitxelenak eta Vogtek gogor kritikatu zituzten hurbilpen horiek, batez ere metodologiaren aldetik. Gaur egun esan daiteke, beraz, ez dagoela oinarri sendorik hipotesi horietan, onartuz gero ez baita adar horien historiaurre lingustikoaren ezaguera osatzen. Litekeena da euskara batetik eta kaukasiar hizkuntzak bestetik hizkuntza egoera homogeneo batean bizirik iraun zuten uharteak izatea, indoeuropar hizkuntzen nagusitasuna baino lehen; hala ere, ezin froga daiteke benetan hala izan zenik.

Hizkuntzalaritza konparatuak ez badigu batere argitzen euskararen historiaurrea, hizkuntza horren dokumentu zaharrak, inguruko hizkuntza ezagunetatik hartutako maileguak eta hizkuntzaren egituraren analisia izango dira gure ezagutzaren iturburua.

Dokumentu idatziei dagokienez bada gertaera bat nabarmentzekoa: euskal hizkuntzari buruzko datuak, X. mendetik aurrera, eta hurrengo mendeetan gero eta nabarmenago, gaur egun arte betidanik euskara erabili den eremuan bildu dira, lehenbizi glosa eta latindar edo erromantze kartularioetako izen nagusien bidez, eta zuzenean ondoren, lan idatzien bidez. X. mendearen aurreko dokumentu gehienak Erromako goi-inperioko garaikoak dira, beraz, zortzi menderen eta milaldi baten arteko hutsunea dago, Goi Erdi Aroko hileta inskripzioak eta visigodoen eta frankoen kronika batzuk salbu. Susmoa dago goi Erdi Aroko mende ilun horiek ez ote diren erabakigarriak izan Euskal Herriaren osakeran, ez bakarrik politikari eta erlijioari dagokienez, baita hizkuntzari dagokionez ere. Bigarren milalditik aurrerako egoera ez dakigu erromatar aldiaren eta erromatar aurreko aldiaren jarraipen leiala den edo gorabehera handiaktza ekarri zuten Euskal Herriko hainbat ingurutara.

Antzinako eta Erdi Aroko dokumentuek batetik, eta euskararen lexikoak bestetik, argi adierazten dute euskararen eta latinaren artean izan zen harreman luze eta jarraia. Euskal Herrian latina edo erromanizantzea izatea baino aipagarriagoa izan zen inperioaren alderdi honetan euskarak bizirik iraun izana; izan ere, Britainia ez bezala, Euskal Herria Erromaren mende egon baitzen bai politikan, bai hizkuntzaren mailan.

Mª Teresa Echeniquek berak ere Euskal Herriko erromantze bat izan zela esan izan du.

Dokumentuen izaera eta antzinako iturriekin zerikusia duten beste hainbat alderdi kontuan hartuz gero, atal honetan ikertuko den eremua hainbat inguru geografikotan bana daiteke.

Gaur egun ez dago zalantzarik euskal hizkuntzaren aztarna garbienak erdialdeko Pirinioetan eta Gaskoinako goi-ordokiaren alderdi handi batean daudela, hau da, antzina Akitania esaten zitzaion eremuan. Inperioaren garaiko latinerazko ehundaka inskripzio aurkitu dira Atharratzen (mendebalean) eta Salaten ibarraren (ekialdean) arteko eremuan. Inskripzio horietan pertsonen eta jainkoen izen ugari daude, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik multzo homogeneoa osatzen dutenak osakera eta eratorpen prozesuen arabera; inskripzio horiek, bestalde, harreman estua dute ondorengo mendeetan ezagututako euskararekin. Multzo onomastiko horren barruan hainbat gizon izen daude: Cison, Sembecco, Senico, Hanabi, euskal izen arrunten bidez argitu daitezkeenak, hala nola gizon, seme, sein edo anai. Emakumezkoen izenen artean aipatzekoak dira Andere eta Nescato, gaur egungo izen arrunten berdin-berdinak.

Horiek, beraz, adibide batzuk besterik ezdira, adierazgarrienak agian, erakusten dutenak antzinako akitaniarren hizkuntza, Julio Zesar eta Estrabonen iritzian, hurbileko galiarren hizkuntzaren oso bestelakoa zela, eta ondoren ezagutu zen euskararen familia berekoa. Akitaniako onomastika hain da berezia, non ez baiten batere zalantzarik izan Rhin ibaian (sorterritik oso urrun) zilarrezko xafletan aurkitu ziren izenak akitaniarrak zirela onartzeko. Salat eta Garona ibaien ibarrean eta Okzitaniako Tolosatik hurbil dagoen goi-ordokian galiar izenak aurkitu dira akitaniar izenekin batera. Horrek argi eta garbi adierazten du, K.a. lehen milaldiaren azken mendeetan eta hurrengo milaldiko lehen mendeetan, Okzitaniako Tolosaren (Volcae Tectosages-etako hiriburua) eraginaren mendeko lurraldeetan barneratu zela galiar hizkuntza. Badakigu Bordele (antzinako Burdigala) Bituriges Vivisciko galiarren hiriburua zela, eta gaur egungo Landak lurralde zingiratsua izan dela duela gutxi arte. Ipar Euskal Herrian ez da erromatarren aurreko aztarnarik ia aurkitu, Lapurdiko, Aire-sur-Adoureko eta Akizeko idazkietan latindar izenak aurkitu baitira bakarrik. Baina euskal-akitaniar arrastorik ez agertzeak ez du esan nahi izan ez zirenik; izan ere, hori onartuz gero onartuko litzateke erromatartze aztarna gutxiko inguru horretan latinizazioa handiagoa izan zela Lugdunum Convenarum (Saint-Bertrand-de-Comminges) eta Civitas Consoranorum (Saint-Lizier) hiri garrantzitsuetan baino.

Nabarmentzekoa da, bestalde, gaskoieraren (Gakoinian erabiltzen den Languedocekoaren motako erromantzea) lurralde linguistikoaren eta antzinako Akitaniaren lurraldearen arteko egokitasuna. XIX. mendeaz gero hizkuntza sustratuaren hipotesiaren bidez argitu da egokitasun hori: hau da, onartzen da gaskoiera, bai lurralde banaketagatik, bai ezaugarriengatik, Akitaniako antzinako biztanleek erabiltzen zuten latineratik eratorritako erromantzea dela.

Iberiako Penintsularen aldean aurkitutako dokumentuak ugariagoak dira, eta askoz ere zaharragoak, baina konplexuagoak, aldi berean. Alde batetik, iturri klasikoetan ez da Pirinioen hegoaldean batasun etnografiko eta linguistikoa izan zenik aipatzen, Akitanian gertatzen denaren antzera. Estrabonek Iberiako Penintsulako iparraldean herrien arteko antzekotasun kulturala bazela aipatu zuen; baina ez dirudi hizkuntza batasuna ondoriozta daitekeenik hartatik.

Iturrien arabera herri desberdinak izan ziren, ilergeteek eta zeltiberiarrek ez zuten herri bera osatzen; hala eta guztiz ere, ez dago herri bakoitzeko definizio etnografikorik.

Baskoiak lehen aldiz sertoriar gerran (K.a. 87tik K.a.72ra) izan ziren gertaerekin lotura dutela aipatzen dira, nahiz eta, lehenagoko guduak, esaterako Catonek Jacahartu zuenekoa (K.a 195) edo Senpronio Gracok Gracchurris fundatu zuenekoa (K.a.

179), baskoien lurraldearen inguruan edo lurraldean bertan gertatu ziren.

K.a II. mendetik hasi eta K.a. I. mendea arte, erromatarren konkistaren kanpainaren barruan, Ebroren ibarreko eta goiordokiko hainbat hirik iberiar idazkerako hitzak grabatzen zituzten diru hispaniarrean.

Diru horretan idazten ziren hitzak aztertuz gero (J. Untermann-en MLHetako lehen alean argitaratuak), gutxienez, bi multzo linguistiko bereiz daitezke argi eta garbi: iberiar hitzak batetik, eta bestetik zeltiberiarrak.

Iberiar hitz horien ezaugarriak hauek dira: ilti-ren antzeko erroak daude iltirta eta ilergeteetatik eratorritako hitzetan; zenbait atzizki, -sken esaterako (ausesken Ausetani-ena, laiesken Laietaniena, biak Kataluniakoak, edo urkesken Urciena, Almeria ingurukoak). Zeltiberiar hitzetan, aldiz, hauek dira ezaugarriak: gramatika zeltaren bidez adieraz daitezke, nertobis esaterako, iturri klasikoetan Nertobriga esaten zioten hiritik eratorritako hitza, edo kalakorrikos, Calagurris toponimotik abiatuta eta -kos atzizkiaren bidez eratorritako adjektiboa.

Bigarren talde zeltiberiar horretakoak dira Ebroren ibarrean, Euskal Herritik hurbil, bildu diren zenbait testu: usamuz hitza, Uxama hiriari dagokiona (Gaubeako Osma, Araban); uirouiaz, Briviescakoa; titiakos, Tritium toponimotik eratorria (gaur egungo Tricio, Errioxan) eta arestian aipatutako kalakorrikos Calagurris (gaur egungo Calahorra) toponimoari dagokiona. Beraz, Arabaren mendebalean, eta Burgosko eta Errioxako probintzietan, Ebroren hegoaldean, zeltiberiar diruaren multzoko dirua egiten zen, hizkuntzaren ikuspegitik betiere; multzo horren gunea, bestalde, Iberiako mendietatik hurbil zegoen.

Datu horiez gainera, badira beste hainbat, lurralde horiek hizkuntza eremu zeltaren barnera biltzen dituztenak. Mesa de Beloradon aurkitutako abegi oneko tesera batean, esaterako, garrantzi handiko inskripzio zeltiberiarra aurkitu da: abegi oneko tesera izatea, testua bera eta bertako izen nagusiak bat datoz bete-betean eremu zelta edo zeltiberiarrarekin. Beste testu batzuetan ere agertzen dira inguru horretako hiriak: tesera batean, esaterako, libiaka adjektiboaren bidez Libia-ri egiten zaio erreferentzia (gaur egungo Herramelluriri dagokio); beste tesera batean uirouiaka agertzen da Briviescari erreferentzia egiten diola.

Azken urteetan, lau tesera aurkitu dira Vianan, kultura eta hizkuntza zeltaren eremuan sartzekoak horiek ere. Inskripzio ilunak dira, batetik batzuk gaizki gorde direlako, eta bestetik, analisia zaila dutelako.

Dena dela, ez dago zalantzarik mundu zeltari dagozkienik.Material autoktonoez gainera, Estrabonen garrantzizko lekukotasuna hartu behar da kontuan. Egile horren arabera, beronesak (gutxi gorabehera gaur egungo Errioxako probintzian bizi zen herria) zelten leinuko kide ziren, nahiz eta erabat zeltiberiarrak ez izan. Bestalde, ikuspegi horrekin bat datoz inperioaren garaiko latinezko idatzietako pertsona izenak; izen horiek osagai zelta edo indoeuroparren bidez argi adieraz daitezke oro har.

Diru etxeak zituzten Nafarroako eta Aragoi iparraldeko hiriak hauek dira: Iaca (Jaca), Segia (Ejea de los Caballeros), Osca (Huesca), eta oraindik ezagutzen ez diren beste hainbat. Hiri horien artean dago baskunes-barskunes esapide ospetsua, Tovarrek izen bereko herriarekin lotu zuena, baskoiekin; dena dela, gaur egun hitzaren bigarren aldaera dela-eta zalantzan jartzen da hipotesi hori. Diru horiek Untermannek, MLH, I, 16. mapan bildu zituen, eta horien forma eta apaingarrien azterketa tipologikoa egin ondoren “estilo baskoia” izena eman zien. Hizkuntzaren aldetik analizatzen zailak dira, izan ere, zenbait arrasto zeltiberiar izan ezik, barskunes hitzaren -nes bukaera esaterako –ondo aztertutako beste zeltiberiar atzizkiekin parekatu daitekeena–, ez dago beste arrastorik zeltiberiarraren alorrean sartzeko, ezta iberiarraren alorrean ere, ez behintzat arestian aipatutako katalan diruen bidez ezagutzen den iberiar alorrean.

Badira, horrez gainera, zeinbat aztarna, J. de Hozek ikusi bezala, euskal gramatikaren bidez argitu daitezkeenak: adibidez, Osca-ko (Huesca) diru peza bateko bolskan hitza eta oraindik ezagutzen ez den diru etxe bateko bentian hitza, lokatibo kasu moduan uler daitezke, euskal -n atzizkia baitute.

Duela urte gutxi Nafarroaren erdialdean bi inskripzio autoktono aurkitu ziren, arestian aipatutako Vianako teserekin elkartu daitezkeenak. Guztietan interesgarriena Andelosko (gaur egungo Muruzabal Andionen, Arga ibaiaren bazterrean) etxe bateko mosaiko baten oinarrian aurkitutako testua da (K.a I. mendekoa). Testu hori Teruelen, Camínrealen hain zuzen (zeltiberiar eremuaren eta iberiarraren arteko trantsizioko lurraldean), aurkitutako mosaiko batekoaren oso antzekoa da, baita xehetasunetan ere.

Antzekotasun hori, dena dela, erraz argitu daiteke: mosaiko egileak beren lantegietatik kilometro asko urruntzen ziren beren lanetara, eta horregatik dute inskripzio horiek horrenbesteko antzekotasuna –horietan azaltzen den izen nagusietako bat berdin-berdina da, Likine–. Bete-betean onartzen da inskripzio hori iberiar hizkuntzan idatzita dagoela, nahiz eta testuaren forma interesgarrienetako bat, ekien hain zuzen, funtzio bereko ekiar iberiar formaren oso bestelakoa den; aldaketa horren arrazoiazein den, ordea, ez da ezagutzen. Testuan abuloraune forma agertzen da, eta zeltiberiar izen arrunta ekartzen du burura, abulos; dena dela, atzizki hori ezezaguna da zeltiberiar hizkuntzan, eta iberiar hizkuntzan ere ez du parekorik.

Bigarren inskripzioa, dirudienez, Arangurenen aurkitu zuten, Iruñetik hurbil. Kobrezko txanpon txiki bat da, zati-zati eginda dago eta bi aldeetatik idatzia. Gorde diren zatien analisiatik ezin esan daiteke zehatz-mehatz zein hizkuntzatan idatzita dagoen, nahiz eta, aukera handiagoa dagoen iberiarra izatekoa zeltiberiarra izatekoa baino.

Dena dela, kobrezkoa izateak, eta ez berunezkoa, eta grabazio teknika motak, zeltiberiar kulturaren eremura hurbiltzen dute.

Bi testuek ezaugarri hibridoak dituzte, hau da, zeltiberiarrak eta iberiarrak. Idatziaren oinarrizko hizkuntza, edo iberiarra edo inguru horretako ez indoeuroparra da; dena dela, ezaugarri batzuek, onomastikoek Andelosekoan edo materialek Arangurenekoan, zeltiberiarrarekin lotura eta eragina erakusten dute.

Inperioaren garaiko pertsona izenen onomastikak, latindar idatzietan ikus daitekeen bezala, bi kulturaren eta bi hizkuntzaren eragina baieztatzen du. Gómez Moreno 1925ean konturatu zen Nafarroaren mendebalean, Lizarraldea esaten zaion eremuan, onomastika zeltiberiarra nagusitzen dela, Araban bezala; ekialdean (Zangoza, Xabier, eta abarretan), Aragoiko Cinco Villasen (Zaragozarekin mugan) inguruan, aldiz, iberiarra dela nagusi. Egile horren arabera garai hartako baskoien dokumentuetan ez dago euskalduntasun arrastorik.

1960an, ordea, hipotesi hori bertan behera gelditu zen Lergan erromatar epitafio batzuk agertu zirenean; bertan, hiru izen nagusi bereizten dira: Ummesahar, Abisunhar eta Narhuges. Hirurek Akitaniako euskal erroko onomastika oroitarazten dute, bai osagaien aldetik, bai formaren aldetik. Hala, Mitxelenak lehen izena ume eta zahar hitzekin lotu zuen; beste biek, aldiz, euskalakitaniar hasperena dakarte burura (iberiar dokumentuetan agertzen ez dena); horrez gainera, akitaniar onomastikaren parekoak dira. Hurrengo urteetan ezaugarri horiek berak zituzten izen nagusiak aurkitu ziren, Bortzirietan batez ere, baskoniar geruza autoktonoaren adierazgarri direnak; geruza baskoniar horrek gainera zeltiberiarrarekin batera bizi behar izan zuen mendebalean, eta ekialdean, berriz, iberiarrarekin.

Zenbait daturen arabera, Nafarroaren erdialdean euskararen mota bereko hizkuntza erabiltzen zen aroaren aldaketa izan zenean: a) Lizarraldean, zeltiberiar izenekin batera, teonimo autoktonoak aurkitu dira, hala nola Loxsa, Selatse, Larrahe, etab., euskararen bidez aztertzen errazak, esaterakolotsa lehen izenarentzat, edo larre azkenekoarentzat.

Badirudi, izen zeltiberiarrak hartu bazituzten ere, antzinako jainkoetan sirenesten jarraitu zutela herri autoktonoek.. ) Gizon baten izena, Ordunets, eta Andelosko emakume baten aitarena, Urchatetell, zeltiarrak dira argi eta garbi, baina grafia susmagarria dute: lehen izenean -nes osagai iberiarra ikus daiteke, -nets eran idatzia, eta bigarrenean, berriz, -h- hasperena eta temaren azken-l-aren errepikapena; bi ezaugarri horiek euskararen edo akitaniarraren fonetikaren bidez argitu daitezke soilik.

Baskoien lurraldean aurkitutako aztarna horiek hizkuntza komunitate propio bat izan zela baieztatzen dute, harreman estua zuena Pirinioen iparraldean erabiltzen zen akitaniar hizkuntzarekin eta, beraz, euskaltasunaren Antzin Aroko lekukotzat har daiteke.

Nafarroa eta Huescako Pirinio aldeko ibarretan aurkitu den toponimo mota berezi batek baieztatzen du inguru horiek erromatarren aurreko hizkuntza eremu honen barruan sar daitezkela: -uési / euskarazko -oize atzizkiaz osatuak (euskarazko atzizkia òs gaskoiaren berdina izanik).

Onomastikaren arabera, baskoien lurraldeak inguruko bi hizkuntzen presioa izan zuen, tradizio eta garrantzi handiko hizkuntzena hain zuzen: zeltiberiarra mendebalean eta hego-mendebalean, eta iberiarra ekialdean eta hego-ekialdean. Azken urteetan Juan de Hozek hipotesi berri bat aurkeztu du: iberiar hizkuntza ez zen penintsulako herrialde guztietako hizkuntza autoktonoa, Levante aldekoa zen soilik; inskripzio iberiarrak aurkitu diren gainerako lurraldeetan, aldiz, iberiar hizkuntza salerosketan edo kultura harremanetan erabiltzen zen. Hipotesi hori egiaztatzen duten zenbait arrasto aurkitu dira Katalunian eta beste hainbat lekutan. Nafarroan, esaterako, badira grafia euskararen fonetikara egokituta dituzten iberiar jatorriko zenbait izen. Horren arabera, beraz, aipatutako hipotesi hori baliagarria da euskal lurraldeetarako. Hipotesi onargarriak dira, iberiar hizkuntzaren inguruko ikerketek aurrera egin ahala baiezta daitezkeenak. Hizkuntza zeltiberra, berriz, Nafarroako hegoaldean eta Errioxa aldeko Ebroren ibarrean (Vianan, Calahorran, etab.) erabiltzen zen segur asko. Litekeena da Lizarra inguruan ere zeltiberiarra erabiltzea, baita Araba aldean ere. Ultzama toponimoaren arabera, dokumentu batean baino gehiagotan agertutako uxama –gaztelaniazko Osma– gogorarazten baitu, ondoriozta daiteke barren-barreneko lurraldeetara sartu zela hizkuntza zeltiberiarra.

Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru probintziek Antzin aroan zuten hizkuntza egoera zehaztea zaila da oso, datu gutxi baitago garai hartakoa. Ez dago idatzi autoktonorik, usamuz-ko diru etxearena salbu, onartuz gero hitz hori Arabarenmendebaleko muturreko Gaubeako Osma herriari dagokiola. Latinezko idatziei dagokienez, desberdintasun nabarmena dago Mediterraneo aldearen (Nafarroan, eta Burgos eta Errioxako mugako probintzietan aurkitutako dokumentuen antzekoak dira inguru horretakoak) eta Kantauri aldearen (idatzi gutxi aurkitu dira) artean. Arabako onomastika ikerketaren arabera, indoeuropearraren eragin sakona izan zuen herrialde horrek, izan ere, izen nagusi gehienak indoeuropar gramatikaren bidez, eta zenbaitetan zeltaren bidez, ondo argitu daitezke.

Dena dela, Mª L. Albertosek adierazi bezala, badira izen gutxi batzuk euskararekin lotura dutenak: Illuna emakume izena, interpretazio zailekoa; Uxama hiriko Barca ezizena, ibar hitzarekin lotu daitekeena; eta duela gutxi Agurainen aurkitutako Lu(n)tbel izena, –bel(s) atzizkia duten akitaniar izen ugarirekin eta Oiartzunen aurkitutako batekin (Beltesonis, gen.) lotu daitekeena.

Bildutako dokumentuak onomastika indoeuroparraren aldekoak dira erabat, baina aurkitu dira izen batzuk euskararekin lotura dutenak; izen horiek adierazten duten egoera Nafarroan ikusitakoaren oso antzekoa da: alegia, hizkuntza zeltaren presiopean euskara erabiltzen zutenek dokumentuek erakusten dutena baino kopuru eta indar handiagoa zuten. Hau da, litekeena da Antzin Aroko euskararen ezaugarri soziolinguistiko nagusietako bat, Mitxelenak esan bezala, hizkuntzaren izaera atzerakoia izatea. Goi Erdi Aroko lehen aztarnetan jadanik ikus daiteke Erkidegoko hiru probintziak euskaldunak zirela hizkuntzaz (vascongadas), eta ez euskaldunduak (vasconizadas), zenbait historiografok esan duen bezala. Ezin esan daiteke euskal lurraldean euskalduntze prozesua gertatu ez zenik, Araba inguruan batez ere (visigodoen garaian iparraldetik), edo Pirinioen inguruan; dena dela, Antzin Aroko euskal hizkuntzaren izpiak Erdi Aroko egoerarekin lotzea da errazena. Bi joera horiek, ordea, ez dira bata bestearen kontrako: litekeena da visigodoen garaian hizkuntzaren indartzea eta zuzpertzea gertatu izana, zeren eta, nahiz eta erabat desagertuta ez egon, egoera larrian egon baitzitekeen euskara inguru horretan.

Bretainian, esaterako, litekeena da antzeko zerbait gertatu izana, onartuz gero hilzorian zegoen galiar hizkuntza armorikarra britainiar ekarriaren laguntzarekin berpiztu zela.

Euskal Herriaren Kantauri aldeko isuraldea Akitaniako hego-mendebaleko inguruaren jarraipen naturala dela dirudi; hau da, erromatar presentzia txikia izan zuena, gune estrategikoetan bildua, esaterako Bidasoa edo Urdaibai ibaien estuarioetan eta beste hainbat herritan. Inguru horretan ez zen erromatartzearekin batera zetorren idatziak egiteko ohituraren barneratzea gertatu,beraz, bertako biztanleen hizkuntzaren inguruko hipotesi zehatzak emateko ez dago aski informazio. Oiartzungo idatzi batek euskal-akitaniar jatorriko izen bat du, Beltesonis, eta horrek inguru hau baskoi lurraldearen eta Akitaniaren eremu zabalaren barruan sartzen du. Bizkaian aurkitutako idatziek ez dute izen autoktonorik, eta horrek ere Akitaniako hego-mendebaleko alderdia eta baztertuena dakar gogora.

Euskal Herriaren inguruko lurraldeen egoera lingustikoak, batetik Santander aldera, eta bestetik Burgos eta Errioxa aldera, interesgarriak dira oso. Bi lurralde oso desberdin dira, bai Antzin Aroko dokumentuei dagokienez, bai Erdi Arokoei dagokienez.

Kantabria inguruan euskal hizkuntza izan zela espainiar joera erudito tradizionalek babesten dute; joera horrek berak erromatar inbasioari aurre egin zieten baskoiak eta kantabriarrak elkartzen zituen.

Tovarrek babestu egin du hipotesi hori ikuspegi zientifikoaren aldetik, zenbait toponimo kantabriarretan, esaterako Selaya, Ibío, Iseca, Monneca, eta beste zenbaitetan, euskararen ukitua ikusten baitzuen. Toponimo horiek salbu (euskararen bidez ezin argi daitezkeenak) antzinako onomastikaren datuek ikuspegi erabat indoeuroparra erakusten dute, asturren lurraldearekin eta orokorrean Hispaniako gainerako inguru zeltekin guztiz lotua.

Errioxako ibar mendebalekoenak, Oja eta Tiroen ibaienak batez ere, eta Burgosko mugan dagoen ingurua, ordea, euskal hizkuntza komunitateko kide dira Erdi Aroaren hasieratik. Inguru honi dagozkion Donemiliagako X. mendeko eskutitzetan, Lamiturri “lamiaren iturria” eta Larrehederra bezalako leku izenak agertzen dira, eta bi euskal glosa garrantzitsu. Glosa horietan era guztietako datuak ematen dira, albisteak, toponimoak eta pertsona izenak; bestalde, frogatzen dute euskara izan zela inguru horretako hizkuntza, gutxienez, Erdi Aroko lehen urteetatik XIII. mendearen erdialdea arte.

Inguru horretako onomastika materialaren analisiak adierazten du erabiltzen ziren dialektoak mendebaleko multzokoak zirela eta, beraz, lotura estua zutela bizkaitarrarekin eta arabarrarekin. Adibidez, Errioxako toponimo askok -uri amaiera dute, Nunno-falzauri, Mutilluri, etab., mendebaleko uri aldaera dute, eta ez ekialdeko -iri, “hiria”.

Arazoak sortu dira egoera hori goi Erdi Aroan euskaldunak bere lurralde zenera itzuli zirelako edo antzinako erromatar aurreko hizkuntza berpiztu zelako (hala nahi zuen J. B. Merino Urrutiak) gertatu zen argitzeko garaian. Bigarren hipotesi hori ezin da, ordea, gaur egun ditugun datuekin frogatu.

Dena dela, ez da erabat ezinezkoa Arabarako baieztatu dena beste inguruhonetarako ere baliagarria izatea, baina esan beharra dago antzinako datuek (Mesa de Beloradoko tesera zeltiberiarra, Libiako diru etxea, pertsona izenak, etab.) asko zailtzen dutela hipotesia hori.

Azterketa horren ondorioz esan daiteke Antzin Aroan euskal hizkuntza erabiltzen zen eremua ondorengo garaietakoa baino askoz ere hedadura handiagokoa zela, batez ere ekialdera eta iparraldera, Akitaniaren inguruan. Latinaren sarreraren aurretik hiru hizkuntza indartsuk inguratzen zuten: galiarrak iparraldetik, zeltiberiarrak hegoaldetik eta mendebaletik, eta iberiarra ekialdetik. Hizkuntza horiek ez ziren guztiak era berean barneratu euskararen eremuan; mapan, esaterako, argi ikus daiteke galiarra Garonaren alderditik nola sartu zen.

Baskoien artean, bestalde, zelta, euskara, eta suguruenik iberiarra ere erabiltzen ziren; baina hizkuntza bakoitzak zuen estatusaren inguruko zehaztasunik ezin da eman. Elebitasun egoera horrek edo hizkuntzen arteko harreman estu horrek, ordea, ez du euskararen baitan arrasto nabarmenik utzi.

Onartzen bada euskarak zenbait mendetan zehar harreman estuak izan zituela hizkuntza zeltekin, latina horien ordez ezarri aurretik, zelta jatorriko hitz gehiago egon beharko luke euskal lexikoan. Bi arrazoi egon daitezke hori horrela ez izateko: batetik erromatarren garaian izan zuten harremana ez zela askoz ere lehenagokoa, eta bestetik, zelta hizkuntzetatik euskarara igarotako maileguak kulturarekin zerikusia duten alorretan izan zirela gehienbat, eta latin jatorriko hitzek ordezkatu zituztela ondoren.

Latina bazter guztietan nagusitu zenean, euskarak latinaren eragin sakona eta luzea jasan zuen, gaur egun arte iritsi dena. Latin maileguak aztertzean ikus daiteke horietako batzuk oso antzinakoak direla: esaterako, merkataritzarekin zerikusia duten iztupa, bik(he), lukuru hitzek, latindar bokalaren tinbreari eutsi diote, -o- / -e- irekidura erromatzerik gabe; beste batzuek, dena dela, itxura modernoagoa dute, kristautasunarekin harreman dutenek esaterako; hala zeru < lat. caelum, latin arruntean hasierako kontsonantearen ahoskera sabaikaria eskatzen duena. Euskal Herriaren latinizazioa erromatartzearekin hasi zen, eta ondoren Elizaren eskutik jarraitu zuen kristautzearen bidez garai modernoa arte; azken garaian inguruko erromantzeek ordezkatu zuten latinaren eragina. Arrazoi ezezagun baten ondorioz, latinaren presio hori, Europa mendebaleko aurreko hizkuntza guztiak suntsitu zituena eta euskara kinka larrian utzi zuena, seguruenik, ez zuen iraun euskara desagertarazteko adina. Goi Erdi Aroan izan zen indartzeak beste milaldi eta erdirako indarra eman zion euskarari.