Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura

VI. Perpaus txertatuak

 

Sailkapena

Perpaus txertatuen sailkapena aski arazotsua da, irizpide bat baino gehiago erabil baitaiteke. Irizpide nagusiak bi dira: a) irizpide formala, adizkiaren formari eta gainerako atzizki eta aurrizkiei begiratzen diena; eta b) esanahiaren eta funtzioaren arabera egiten den sailkapena. Zail da irizpide hauetariko batekin bakarrik lan egitea. Horregatik, guk, lehentasuna formari emango badiogu ere, funtzioa eta esanahia ere sarritan kontuan hartu beharko ditugu.a. Adizkiaren araberako sailkapena: adizki jokatua dutenak eta adizki jokatu gabea dutenakHau da lehenbizi egin beharreko bereizkuntza. Perpaus txertatuko adizkia batzuetan jokaturik agertuko da eta beste batzuetan jokatu gabe:(1) a. Berehala isiltzeko esan genion Andoniri.Berehala isiltzeko perpaus txertatua da, baina perpaus txertatuko adizkiak ez du ez pertsona markarik ez denbora markarik: isiltzeko adizkia jokatu gabea da.b. Berehala isilduko zela esan zuen Andonik.Berehala isilduko zela ere perpaus txertatua dugu, goikoa bezala, baina oraingoan adizkiak baditu pertsona eta denbora markak. Beraz, kasu honetan aditz jokatuzko perpaus txertatua dugu.Batzuetan, perpaus txertatua adizki jokatuzkoa izan edo adizki jokatu gabekoa izan, alde handia dago, semantikaren ikuspegitik.

Goiko (1a) eta (1b)-ren artean zein diferentzia dagoen ikusi besterik ez da. Baina beste batzuetan, morfologiazko diferentzia horrek ez dirudi alde semantiko handirik dakarrenik berekin. Adibidez, honako bi perpaus hauen artean ez dago alde handirik, nahiz bata aditz jokatua duena eta bestea aditz jokatu gabea duena izan:(2) a. Berandu etortzeagatik pasatu zaizu hori.. . Berandu etorri zarelako pasatu zaizu hori.b. Perpaus txertatuen sailkapena esanahiaren eta funtzioaren araberaGramatiketan, perpaus txertatuak duen funtzioaren nahiz esanahiaren arabera sailkatu ohi dira. Alde honetatik, honako sailkapena egin liteke:a. Perpaus konpletiboak: gehienetan ZER galderari erantzuten diote eta izen sintagma objektuaren edo subjektuaren lekua hartu ohi dute perpausean.b. Perpaus erlatiboak: sarritan ZEIN galderari erantzuten diote eta izen sintagman izenlagunak betetzen duen zeregina bete ohi dute.. . Denborazko perpausak: NOIZ galderari erantzuten diote eta adizlagunaren zeregina betetzen dute.. . Modu perpausak: NOLA galderari erantzuten diote eta moduzko aditzondo baten ordain izan daitezke. Adizlagun izan ohi dira hauek ere.. . Kausa perpausak: ZERGATIK galderari erantzuten diotenak.. . Helburu perpausak: ZERTARAKO galderari erantzuten diotenak.. . Baldintzazko perpausak: baldintza bat ezartzen dute.Modu bertsuan bereizi ohi dira perpaus kontzesiboak edo «hala ere»-zkoak, ondoriozkoak edo kontsekutiboak, konparaziozkoak etab.

Beti ere, perpaus txertatuaren eta perpaus nagusiaren arteko erlazio semantikoa kontuan hartuz egindako sailkapena da hau. Sailkapen honek duen arazoa, hala ere, da zail dela hizkuntzaren bidez aditzera eman daitezkeen ñabardura semantiko guztiak jasotzea.

Bestalde, zenbait perpaus modu bateko eta besteko izan daiteke aldi berean. Adibidez, perpaus konparatiboak denborazko ere izan daitezke. Esaterako,(3) Zuk nahi zenuen baino lehenago etorri ziren bisitariak.Perpaus honetan konparazioa ezartzen da baina, aldi berean, denborazko ere badela argi dago. Hain zuzen, denborari buruz egiten da konparazioa.Dena den, bide zehatzagoa dirudi perpaus txertatuetan gertatzen diren marka edo morfema desberdinak banan banan aurkeztea.

Horrela, perpaus txertatuak semantikoki barik formalki sailkatuko dira. Nolanahi ere, semantika piska bat baztertu arren, bestelako irizpideak, alegia, perpaus barrenean perpaus txertatuak betetzen duen zereginari erreferentzia egitea nahitaezko da. Alde horretatik, perpaus erlatiboez edo konpletiboez, konparatiboez eta antzekoez hitzegitea nahitaezko gertatzen da.

 

Aditz jokatua duten perpaus txertatuak

Aditz jokatua duten perpaus txertatuetan perpausari atzizki bat eransten zaio (edo aurrizki bat, bait- eta ba-ren kasuan bezala). Atzizki edo aurrizki hori perpaus osoari badagokio ere, aditzari itsasten zaio. Izen sintagmetan ere gauza bera gertatzen zen: kasu marka edo posposizioa izen sintagma osoarena izan arren, sintagmako azken osagaiari itsasten zaio. Hortaz, perpaus hauen taxu ohikoa hau izango da:

 

1. Perpaus konpletiboak: -ELA

Aditz jokatua duten perpausak beste perpaus nagusiago baten osagai izan daitezke. Baina horretarako atzizki edo aurrizki baten premia dute: -EN, -ELA, BAIT- etab.

-ELA atzizkiaz horniturik ageri den perpaus txertatuak ZER galderari erantzuten badio, orduan perpaus konpletiboa dela esan ohi dugu:(2) a. Bi eta bi lau direla aspaldi ikasi nuen. (ik.: ZER ikasi zenuen?) b. Egia da denok izaten ditugula akatasak. (ik.: ZER da egia?)Baina badira zenbait aditz nagusi -ELA-dun konpletiboa onartzen dutenak baina perpaus txertatu honek ZER galderari erantzun beharrean ZERTAZ galderari, adibidez, erantzun diezaioketenak. Horietakoak dira, esaterako, OHARTU, KONTURATU eta beste bakarren batzuk:(3) a. Berehala ohartu naiz zu zinela (ez *zu zinelaz).. . Ziur nintzen berak ezkutatu zuela pelota. (ez, *berak ezkutatu zuelaz).Hauek ere, hortaz, konpletiboak dira. Dena den, era honetako perpausak oso loturik agertu ohi zaizkigu aditzarekin: aditz honen esanahia ulertuko bada nahitaezkoa egiten da era horretako osagarri bat edo izen sintagma bat izatea. Adibidez, (4) Uste dut {joango naizela / egia dela / erosi duela /…}ongi da, baina beste hau, ezer gehiago ulertutzat eman gabe, ezin da ontzat eman:(5) *Uste dut.Gauzak ongi joateko, (4)-ko perpaus horren antzeko zerbait esan behar dut edo, bestela, honen antzeko zerbait ulertu:(6) Hala uste dut / baietz uste dut / …Eta hori konpletiboak onartzen dituzten aditz guztiekin: ESAN, IKASI, JAKIN, ADIERAZI, EGIA IZAN, … Hain zuzen, aditz nagusiak, onar ditzaketen osagarrien arabera sailka daitezke. Batzuek ez dute inolako perpausik ametitzen osagarritzat.

EROSI aditzak, adibidez, ez du onartzen:(7) a. Gizon horrek {etxeak, liburuak, zaldiak, musika tresnak, …} erosten ditu.Bainab. * Gizon horrek bi eta bi lau direla erosi du.Beste aditz batzuek, berriz, alderantziz, perpausa onartzen dute osagarritzat, baina ez izen sintagma arrunt bat:(8) a. Badakigu zaldi horrek irabazi duela.. . *Badakigu zaldi hori.

 

-ELA konpletiboa eskatzen duten aditz batzuk

Hona hemen, -ELA atzizkidun perpaus konpletiboa eskatzen duten aditz batzuk: ADIERAZI, AHAZTU, ARGI EGON, EGIA IZAN, EMAN (ematen du…), ESAN, GEZURRA IZAN, IDATZI, IKASI, IRAKURRI, IRUDI- TU, JAKIN, OHARTU, SINISTU, ULERTU, USTE IZAN, … ZER galderari erantzuten diote gehienetan perpaus hauek. Horregatik, gehienetan, aditzaren objektu izan ohi dira. Baina zenbait predikaturen subjektu ere izan daitezke. Hori da, adibidez, ARGI EGON, EGIA IZAN, GEZURRA IZAN, IRUDITU, … predikatuekin gertatzen dena.

Horrenbestez, bi egitura desberdinetan txertatua agertuko zaigu perpaus konpletibo hau. Batean subjektuaren egongunean eta bestean objektuarenean:

 

BAIETZ eta EZETZ

a. Baietz eta ezetz, baiezko eta ezezko perpaus konpletiboen ordain izan daitezke, perpausa osorik eman nahi ez denean. Hori gertatzen da sarritan, adibidez, elkarrizketan ari garenean, galde-erantzunka:

 

Aditz nagusi gabeko -ELA konpletiboaren beste erabilera bat

Goikoen antzekoak ditugu beste hauek ere, nahiz eta baietz bezalako elementurik agertu ez:(14) a. Ni naizela atezainik onena! b. Bihar jai dela! c. Ez dudala nik egin!Hauek erdi galdera, erdi harridura perpaus dira, baina espero den erantzuna nolabait galdetu-edo denaren baieztapena izango litzateke.

Hots: goiko esaldi horiek egiazki hau esan nahi dute:(14’) a. Ni naiz atezainik onena.. . Bihar jai da.. . Ez dut nik egin.Baina esateko modu horrekin, solaskideari baieztapen hori berrestea eskatzen zaio.

 

-ELA konpletiboa, izen baten osagarri

Beste batzuetan, perpaus konpletiboa izen baten osagarria izan daiteke, nahiz eta delako izen hori eta osagarria elkarrengandik bereizirik ager daitezkeen:(15) Pasaiako herritik dator notizia zezen bat izan dela jenioz bizia.Perpaus honetan zezen bat izan dela jenioz bizia perpaus konpletiboa dugu eta notizia izenaren edukia zein den esaten digu.

Horra, hortaz, bi modu gauza bera esateko, zeren (15)-en ordez, -ELAKO forma ere erabil daiteke (ik. 146. orr.) baldin eta perpaus osagarria eta atxikitzen zaion izena elkarren ondoan badaude:(16) Pasaiako herritik dator jenio biziko zezen bat izan delako notizia.Nolanahi ere, (15)-eko perpausaren modukoak oso normalak dira zenbait izenekin:(17) a. Zurrumurrua zabaldu zen astelehenean opor hartuko zuela.. . Susmoa dut Jon dirurik gabe dabilela.Hauetan, nolabait, SUSMOA IZAN, ZURRUMURRUA ZABALDU, NOTIZIA ETORRI, etab. predikatu bakartzat har litezke. Predikatu honen osagarria izango litzateke perpaus konpletiboa.

 

2. Perpaus konpletiboak: -EN

-EN atzizkiaz hornitutako perpausa konpletiboa ere izan daiteke, batez ere aieruzko eta uste-susmozko predikatuekin:(18) a. Baliteke ez den zuk diozun bezain aberatsa (=baliteke zuk diozun bezain aberatsa ez izatea.) b. Uste duzu gure aldekoa den? (=uste duzu gure aldekoa dela?)

 

3. Perpaus konpletiboak: -ENIK

-ELA atzizkiaren ordez, perpaus txertatuak -ENIK atzizkia har dezake batzuetan:(19) a. Ez dut uste Bilbora joango naizenik.. . Ez zion esan gaupasa egin zuenik.Adibideek erakusten duten bezala, -ENIK atzizkia agertzen da per - paus nagusia ezezka emana bada. Izan ere, goiko perpaus horiek, aditza baiezka dutela, honela suertatzen dira:(20) a. Uste dut Bilbora joango naizela.. . Gaupasa egin zuela esan zion.Hala ere, ez da aski perpaus nagusia ezezka egotea, zeren -ELA atzizkia erabiltzea zilegi izaten segitzen du perpaus ezezkakoetan ere. Alegia, (19)-ren ondoan (19')-koak ere zilegi dira:(19’) a. Ez dut uste Bilbora joango naizela.. . Ez zion esan gaupasa egin zuela.Baina ez hori bakarrik: zenbaitetan, perpausa ezezkakoa izan arren, -ENIK erabiltzea ez da zilegi. Hona hemen zenbait kasu:a) EGIA DA, GEZURRA DA eta hauen kidekoetan, perpausa ezeztatua egon arren, -ELA agertuko da:(21) a. Ez da egia gaupasa egin dudala (ez *gaupasa egin dudanik).. . Ez zen gezurra euria zekarrela (ez, *euria zekarrenik).b) Beste zenbaitetan, perpaus konpletiboa galdegaia delako edo, -ELA agertuko zaigu. Hori gertatzen da, adibidez,[ez A, B baizik] bezalako taxua duten perpausetan:(22) a. Ez zizun esan Bilbon bizi zela, Bilbon bizi nahi zuela baizik.. . Ez zuen idatzi bera izan zela erruduna, errudun gisa agertzeko prest zegoela baizik.

 

4. Zehargalderak: -EN

Zehargalderaren marka -EN da. Beraz, zehargaldera guztiek beharko dute atzizki hau aditzari itsatsia. Hortaz:

 

Zehargalderak, ‘galdera’ bereziak

Perpaus txertatu hauei zehargaldera deitzen badiegu ere, gehienetan ez dira benetako galderak izaten. Izan ere, galdera, informazio eskea bada, goiko perpaus horietan, (23a) bakarrik da bere barnean egiazko galdera duen perpausa. Perpaus horretan, GALDETU aditz nagusiaren osagarria, jakina, galdera da, galderak galdetzen baitira. Baina beste bietan, JAKIN eta ESAN aditzen osagarriak ez dira egiazko galderak, ez dira egiazki informazio eskariak. Perpaus horietan esaten duguna ez da galdera bat, galdera ustezko bati legokiokeen erantzuna baizik. Alegia, galderak ez dira jakiten, jakiten direnak, galderen erantzunak izan daitezke.

Baina denek dute, hala ere, zerbait elkarrekin. Denek, erreferentzia zehaztu gabea duen sintagma bati buruz dihardute.

Horregatik, guztiz bidezkoa da perpaus hauei ‘zehargaldera’ deitzea, gramatiketan deitzen zaien bezala.

 

Zehargaldera motak

Perpaus txertatu gabeetan aditzera ematen diren gainerako galderetan bezala, hiru galdera mota bereiziko dira hemen ere: zatigalderak, aukera-galderak eta bai-ez erako galderak.a) Zati galderak:(24) a. NORK esan dizu hori? (perpaus lokabea, galdera zuzena) b. Hori NORK esan dizun laster jakingo dut. (perpaus txertatua)(Hori norbaitek esan dizularik, norbait horren erreferentzia zehaztea eskatzen da (24a)-koen antzeko galderetan. Eta (24b)-n ere bai: norbaitek esan dizularik, norbait horren erreferentzia zein den jakingo dudala esaten dut).Zati-galdera deitzen diegun hauetan, beti galde hitzen bat aurkituko dugu: nork, zenbat, noiz, non, etab. Galde hitz hauek aditzaren aurrean, eta ondo-ondoan, agertu behar dute.b) Aukera galderak(25) a. Ardoa ala sagardoa eskatuko dut? (Galdera zuzena).. . Ardoa ala sagardoa eskatuko dudan jakin nahi luke tabernariak.

(Zehargaldera).Horrelakoetan, ala juntagailuaren bidez juntatutako bi sintagma izango ditugu. Edo juntagailua ere zilegi da horrelakoetan (ik. 139- 140. orr.). Kasu honetan, galdera egitea bi aukeraren artean erabakitzea izan ohi da, hautapena egitea alegia.Ala-ren bidez juntatutako sintagma horiek bi perpaus ere izan daitezke:(26) a. Zinera joango gara ala pasiatzen segituko dugu? (Galdera zuzena).. . Zinera joango garen ala pasiatzen segituko dugun ez dakigu.

(Zehargaldera).Kontuan izan juntaduran bi adizki jokatu badira, trinkoak edo laguntzaile eta guztikoak, biek behar dutela zehargalderetako -EN marka.c) Bai-ez erako galderak Hauek, egiazki, aukera galderen azpisail bat besterik ez dira. Bakarbakarrik, oraingoan, egin behar den aukera baiaren eta ezaren artekoa dela, edo baiezko perpaus baten eta horri dagokion ezezkakoaren artekoa: (27) a. Zuk erosi al duzu? (=zuk erosi al duzu, bai ala ez?). (Galdera zuzena).. . Zuk erosi duzun galdetuko dizute. (Zehargaldera).

 

Zehargalderak onartzen dituzten aditzak

Zehargaldera hitzari eman diogun interpretazioa hori delarik, logikoa da pentsatzea aditz guztiek ez dituztela osagarritzat zehargalderak onartuko. Aditz batzuek bakarrik ametitzen dituzte horrelako osagarriak. Alde horretatik, ESAN, GALDETU, JAKIN, AHAZ- TU eta abar, zehargalderak onartzen dituzten aditzetarikoak ditugu.

Baina beste batzuk: USTE IZAN, SINISTU, EGIA IZAN eta abarrekin, nekez aurkituko ditugu osagarri gisa zehargalderak.

 

5. Subjunktibozko perpaus konpletiboak

Zenbait aditzek bere mende duen konpletiboaren aditza era berezian izatea eskatzen dute. Adibidez, borondate aditzek (NAHI IZAN, ERREGUTU, ESKATU, AGINDU, etab.) beren mende doan perpaus konpletiboaren adizkia subjunktiboan joatea eskatzen dute.

Gogoan izan subjunktibo direla -dadi- /-deza- saileko [-AHAL] adizki laguntzailez osatuak, adizki hori -EN edo -ELA atzizkiaz horniturik dagoelarik.(28) a. Berehala etor zaitezen nahi dut.. . Liburu hori liburutegira itzul dezazula eskatzen dizut.. . Isil zitezela agindu zieten kaleko neska mutikoei.Perpaus hauen ezaugarria, hortaz, adizkia subjunktiboan joatea da, hots: laguntzaile gisa *EZAN edo *EDIN-en orainaldi ez-ahalezkoa izatea. Hortik aparte, perpaus horretako adizkiak konpletiboei dagokien atzizkia izango du: -ELA edo -EN. Hortaz, perpaus hauen egitura eta gorago ikusi ditugun gainerako konpletiboena funtsean bera da: [perpausa + -ELA/-EN]. Diferentzia adizkian dago. Oraingoek *EZAN eta *EDIN-en ez-ahalezko formak dituzte laguntzaile.

Goikoek, gainerako adizkiak.

 

Noiz -ELA eta noiz -EN?

Kontu hau ez dago erabat argi, baina joeraren bat nagusitzekotan, badirudi aditz nagusia borondate aditza izateaz gainera, komunikaziozkoa ere baldin bada, orduan -ELA agertzeko aukera handiagoak daudela. Ostera, aditz nagusia komunikaziozkoa ez bada (NAHI IZAN edo BEHAR IZAN, esaterako), orduan -EN dela normalena.

Nahiak nork bere barnean gorde ditzake, inori komunikatu gabe.

Erreguak, aginduak, eskariak eta horrelakoak, berriz, nahi eta ez komunikatu beharrekoak dira.

Horrexegatik, aipatu ditugun aditz nagusien ordez, bestelako predikatuak baditugu (ON IZAN, EDER IZAN, KOMENI IZAN, etab.) hauek ez dira komunikaziozko eta, horrenbestez, gure hipotesia zuzena bada, -EN eskatuko dute:(29) a. On da denok zerbait egin dezagun. (ez, dezagula).. . Komeni da norbait zuzendari izenda dezaten. (ez, dezatela).

 

Subjunktiboa eta aditz jokatu gabea

Irakurlea honezkero ohartuko zen, hemen subjunktibo delakoan eman ditugun adibide horiek badituztela aditz jokatu gabeko or - dainak: (30) a. Berehala etortzea nahi dut.. . Liburu hori liburutegira itzultzeko eskatzen dizut.. . Isiltzeko agindu zieten kaleko neska mutikoei.. . On da denok zerbait egitea.. . Komeni da norbait zuzendari izendatzea.(30)-ekoak eta (28-29)-koak erabat baliokide dira, bai funtzioz, bai esanahiz.

 

Subjunktibozko forma hauen beste balio batzuk

a. Subjunktiboa adizlagunetan Konpletiboez gainera, subjunktibozkoak izan daitezke beste perpaus txertatu batzuk ere. Bereziki, xedea edo helburua adierazten dutenak:(31) a. Tori bost mila pezeta liburua eros dezazun.. . Liburuak hobeki sal zitezen, azal koloretsua ezarri zieten.Esan beharrik ez dago, kasu honetan ere subjunktibozko adizki hauek adizki jokatu gabeek ordezka ditzaketela:(32) a. Tori bost mila pezeta liburua erosteko.. . Liburuak hobeki saltzeko, azal koloretsua ezarri zieten.Baina konpletiboak osagarri diren bezala, (31-32)-koek adizlagun funtzioa betetzen dutela esan behar.b. Subjunktiboa perpaus erlatiboetan Azkenik, aipa dezagun subjuntibozko adizkiak ager daitezkeela perpaus erlatiboetan ere (ik. 146-148. orr.):(33) a. Neska hori agur dezazun momentuan ohar zaitez haren jazkeraz.. . Inoiz kronika zirtzil hau irakur dezan irakurle prestuak nik esana gogoan izan beza.Horrelakoak, burua isilarazia duten sintagmetan errazago gertatzen dira:(34) a. «Madarikatua izan bedi Itsasoa sal dezana» (Txillardegi, Haizeaz bestaldetik, 105) b. «Batzarrak erabagi dagiana [=dezana], horixe da gure lege zaharra» (E. Erkiaga, Irribarrea galtzen denean, 107).Eta are errazago «buru» isilpekodun horiek denborazkoak direnean: -ENEAN formakoetan alegia:(35) a. «Eldu dadinean, atera bear da eskuz, ez ebagi igitaiez» (J. A.

Mogel, Peru Abarka, 94) b. «Zer eginen duzu (…) handi dadinean?» (P. Axular, Gero, 132).Gaurko hizkera arruntean, hala ere, IZAN / EDUN-en orainaldia erabiltzen ditugu. Adibidez, (35)-ekoak honela emango genituzke:(35’) a. Heltzen denean, atera behar da eskuz, … b. Zer egingo duzu handitzen denean?

 

6. Perpaus konpletiboak, izenaren osagarri: -ELAKO eta -EN

Baina osagarritzat perpausak hartzen dituztenak ez dira aditzak bakarrik. Zenbait izenekin ere aurki ditzakegu egiazki konpletiboak diren perpausak: USTE, IDEIA, KONTU, PROPOSAMEN, eta antzeko izenek, delako uste, ideia, kontua edo proposamenaren edukia zein den aditzera ematen duen osagarria izan dezakete.

Alegia, «denok berandu etorriko garela» baldin bada norbaiten ustea, honako honen antzeko zerbait esan beharrean aurkituko gara:(36) Denok berandu etorriko garelako ustea ez da txorakeria.Eta modu berean:(37) a. Gizaki guztiak legearen aurrean berdinak garelako ideia ez da oraindik egiazki gauzatu.. . Berrogeita hamar urtetik gorako guztiak jubilatuko dituztelako zurrumurrua zabaldu zen.Izenaren osagarri diren perpaus hauek eskatzen duten atzizkia -ELAKO nahiz -EN da:Horrelakoen egitura gainerako konpletiboenaren parekoa da. Diferentzia bakarra, hauek izen baten mende doazela eta besteak aditz bati edo predikatu bati loturik. Izen sintagmaren egitura zein den eztabaidatzen hasi gabe, funtsean honelako zerbait izango dugu:

 

-ELAKOAN

Atzizki sail bat dugu hemen: goiko -ELAKO horri -AN itsatsi zaio.

Hau inesiboaren marka besterik ez da (gogoratu, mendian, etxean, bazterrean, etab.). Horrenbestez, pentsatzekoa da -ELAKO izenaren osagarri denez eta, horrenbestez, izen sintagma bati itsatsia doanez, -ELAKOAN ere inesiboan doan posposizio sintagma bat dela. Esanahiak ere horretara garamatza, ondoko perpaus hauek dituzten parafrasiek ongi erakusten duten bezala:(41) a. Nahiko diru nuelakoan, denda hartara sartu nintzen (= nahiko diru nuelako ustean, …) b. Bazkaltzera etorriko zinelakoan, plater bat gehiago jarri genuen.

(=bazkaltzera etorriko zinelako ustean, …)Horrelakoetan «… elako ustean» edo «… ela uste izanik» parafrasien bidez gauza bera adieraz daitekeenez, bidezko dirudi, izena isilarazia duen izen sintagma baten aurrean gaudela pentsatzeak, izen sintagma horrek inesiboaren marka duelarik. Hortaz:

 

7. Perpaus erlatiboak: -EN

Perpaus erlatiboek ere -EN atzizkia hartzen dute. Atzizki hau, gainerako perpaus txertatuetan bezala, aditzari itsasten zaio. Aditza perpausaren azken muturrean uzten delarik:(43) a. Lehen ikusi dudan mutila autobusera igo da.. . Pintore horrek bihar jasoko duen saria ez da txantxetakoa.Perpaus erlatiboa izen sintagma baten barruan kokatua agertzen da. Normalean, izen sintagmaren ardatz den izenaren ezkerretara kokatzen da: goiko adibideetan argi ikusten da hori, mutil eta sari izenen ezkerretara kokatuak agertzen baitira perpaus erlatiboak:

 

Erlatiboen egitura orokorra

Erlatiboak izen sintagma batean kokaturik agertzen direla esan dugu.

Baina badute beste ezaugarri oso garrantzitsu bat ere: perpaus txertatuan osagai bat isilpean egongo da nahitaez. Eta, gainera, isilpeko osagai hori sintagmaren ardatz egiten duen izenaren erreferentzikide izango da:

 

Erlatibagarritasun mailak

Nolanahi ere, erlatibagarritasun honetan mailak daudela esan behar da: a) Nor, nori eta nork sintagmak oztopo handirik gabe utz daitezke isilpean. Isilpean zerbait uzten denean, hiztunok isilpeko hori «berreskuratzeko» modua izan behar dugu. Hori, gehienetan aditzari esker lortzen da. Aditzak hiru sintagma horiekin komunztadura duenez gero, berak salatuko digu isilpeko osagaiak zein kasutan joan beharko lukeen. Beraz, era honetako osagaiekin ez dago inongo arazorik erlatibatzea aurrera eramateko.. ) Perpaus erlatiboko aditza nolakoa den ere aldea dago. Izan ere, zenbait aditzek kasu jakin bateko osagaia eskatzen dute osagarri gisa. Hori da, adibidez, BIZI aditzarekin edo mugimendu aditzekin (JOAN, ETORRI, IRTEN, ERAMAN eta antzekoekin) gertatzen dena. Horregatik, honako hauek interpretatzeko arazorik ez da izaten:(50) a. Ni bizi naizen herritik gazte askok aldegin du. ([Ø] = ‘herrian’) b. Aitak autoa konpontzera eramaten duen tailerrak eusko labela omen du. ([Ø] = ‘tailerrera’) c. Ni txikitan joaten nintzen eskolan plaka handi bat jarri dute.

([Ø] = ‘eskolara’)c) Ardatz den sintagmak eta isilpeko osagaiak kasu edo posposizio bera dutenean ere gauzak errazten dira. Honako bi perpaus hauek bat eginez, erlatibo gisa emateko arazoak izango ditugu:(51) a. Jonek neska horrengatik hainbeste sufritu du.. . Neska Beasainen bizi da.. . ? Jonek hainbeste sufritu duen neska Beasainen bizi da.Baina beste bi hauekin gauzak aisa errazago dira:(52) a. Jonek neska horrengatik hainbeste sufritu du.. . Neska horrengatik beste batzuek ere asko sufritu dute.. . Jonek hainbeste sufritu duen neskagatik beste batzuek ere asko sufritu dute.Bi sintagmak kidekoak direnez, erlatibatzea errazagoa gertatzen da.

 

Ardatza isilarazia duten egitura erlatiboak

Izen sintagmaren ardatza izena dela esan dugu gorago, baina badira, agerian behintzat, ardatzik ez duten izen sintagmak:Modu berean, perpaus erlatiboa izen sintagma baten osagai izan ohi denez, izen sintagma horren ardatza ere isilpean egon daiteke.

Besteetan bezala, testuinguruak edo dena delakoak horretarako bide ematen badigu:

 

Beste era bateko perpaus erlatiboak

1. ZEIN … BAIT- / ZEIN … -EN tankerakoak.

Hizkuntza erromanikoen antzera, euskaraz ere –batez ere garai bateko literaturan ugari ziren– izenordain erlatiboen bidez osa daitezke perpaus erlatiboak. Izenordain erlatibo hauek, hizkuntza erromanikoetan bezala, galde hitzen forma berekoak dira: ZEIN, NON,… etab. Honezaz gainera, perpaus erlatiboaren aditzak BAIT- aurrizkia edo -EN atzizkia izango du:(56) a. «Barreneko aitzindari hau (…) –zein deitzen baitute doktoreek Synderesis–, da gure kontzientzia edo arrazoi naturala» (Axular, Gero, 272) b. «Zugarramurdiko artzainek, zeinen nagusiak komentuko fraideak baitziren, …» (P. Iturralde, Murtuts eta beste, 45) c. «Baduzu etxe hanitz zointan egiten baita olio, salboin, bainan guziz usain on» (J. Etxepare, Buruxkak, 89).Hauen egitura -EN atzizkiaz baliatuz osatzen diren erlatiboena ez bezalakoa da. Haiena honako hau bazen:Hauenak ez du, berez, isilpeko [Ø]-rik. Honen ordez izenordain erlatiboa du eta honek, dagokion kasu marka edo posposizioa gor - detzeko ez du inolako oztoporik:

 

8. Konparazio perpausak: (-EN) BEZAIN, (-EN) ADINA, (-EN) BEZALA,…

Konparazio egiturek adjektiboekin eta zenbait aditzondorekin aurki ditzakegun maila-aditzondoen nahiz izen sintagmetan aurkitzen ditugun zenbatzaileen zeregina betetzen dute. Alegia, ondoko adibideetan azpimarratutako osagaiek, funtsean, zeregin bera betetzen dute:(63) a. Oso etxe ederra … b. Zurea bezain etxe ederra … c. Zurea baino etxe ederragoa … d. Hamar elefante … e. Haurrak ikusi dituen adina elefante … f. Aski berandu … g. Joseba iritsi den bezain berandu …h. Guztiz interesgarria … i. Atzoko pelikula bezain interesgarria…Izen sintagmaren, adjektibo sintagmaren nahiz adberbio sintagmaren osagai dira konparazio perpausak: aipatutako sintagma hauen barnean txertaturik agertuko zaizkigu. Beraz, perpaus erlatiboen antzekoak dira. Gorago perpaus erlatiboentzat eman dugun egitura orokorrarekin konpara dezakegu, adibidez, honako hau: (64) AdjS

 

1. Konparaziozko perpaus motak

a. Berdintasuna, gehiagotasuna eta gutxiagotasunaKonparazioa egiten dugunean, berez, A B baino gehiago dela, edo biak berdinak direla edo A B baino gutxiago dela esaten dugu.

Hortaz, konparazio perpausak ere gehiagotasunezkoak, berdintasunezkoak edo gutxiagotasunezkoak direla esan ohi da gramatiketan.

Hala ere, euskaraz, adjektiboen edo adberbioen maila ari garenean konparatzen, gutxiagotasunezko konparaziorik ez da gertatzen hizkera arruntean. Alegia, euskaraz etxe bat beste bat bezain garestia dela esan daiteke (berdintasunezko konparazioa) edo etxe bat bestea baino garestiagoa dela (gehiagotasunezkoa). Baina *etxe bat bestea baino gutxiago garesti dela esatea debekatua dagoela dirudi. Hori aditzera eman nahi bada, bi bide dira: gehiagotasunezko konparazioa hartu eta ezezka eman, ukatu:(65) Etxe hau bestea baino garestiagoa ez da.edo, bestela, berdintasuna ukatuz:(66) Etxe hau ez da bestea bezain garestia.Edo bestela, ahal denean, adjektiboaren edo dena delakoaren antonimoa bilatuz, kontrakoa bilatuz, alegia:(67) Etxe hau bestea baino merkeagoa da.Arazo hau maila konparazioan gertatzen da, hots: adjektiboekin edo adberbioekin ari garenean. Zenbatasunaz ari garenean, gehiago eta gutxiago zenbatzaile konparatiboez baliatzen garenez gero, ez dugu arazo hori.b. Maila konparazioa, zenbatasunezko konparazioa eta modu konparazioa Hiru mota nagusi gertatzen dira: maila konparazioa, zenbatasunezkoa eta moduzkoa. Lehenbizikoan bi adjektiboren edo bi adberbioren maila konparatzen dugu:(68) Joseba ni BEZAIN aberatsa da.(Josebaren eta nire aberastasun mailak konparatzen ditugu).

Zenbatasunezko konparazioan, berriz, bi kantitate, bi kopuru konparatzen ditugu. Adibidez, ondoko perpaus honetan Anderren diru kopurua eta nirea dira konparatzen ditugunak:(69) Josebak nik ADINA diru du.Modu konparazioan bi modu konparatzen dira:(70) Josebak nik BEZALA egiten du musean.Mota bakoitzak marka gramatikal bereziak eskatuko ditu. Adibidez, adina edo adinbat bezalako batek kantitatearen konparazioa bideratuko du: (69) perpausean Josebak zenbat diru duen esaten zaigu, bide batez konparazioa ezarriz, nik dudan dirutzarekin konparatuz alegia. Baina bezain, esaterako, maila konparazioa bideratzeko erabiltzen dugu. Hori da, hain zuzen, (68)-an ikusten duguna.

Modu konparazioa, berriz, bezala-ren bidez gauzatzen da.

 

2. Perpaus konparatiboen egitura

Konparazio egituretan bi atal izaten ditugu beti. Batean maila edo zenbatasuna –hots: kuantifikazioa– ezarri zaion osagaia (adjektiboa, adberbioa, nahiz izen sintagma). Bestean maila edo zenbatasun hori zehazten lagunduko digun erreferentzia puntua edo araua.

Eman dezagun, adibidez, honako perpaus hau:(71) Automobil hau GARESTIAGOA da.Hemen autoaren garestitasunari maila ezarri diogu: garestia dela esan beharrean, besterik gabe, garestiAGOa dela esaten dugu. Gauza bera beste honako honetan:(72) Parke hau ez da HAIN HANDIA.Hemen ez dugu esaten besterik gabe parkea ez dela handia. Handitasun horri maila ezarri diogu. Horretarako, maila hitza erantsi diogu: HAIN handia.(71) eta (72) perpausak bere horretan utz litezke, garesti edo handi adjektiboen maila zehazteko zein erreferentzia puntu hartzen den aditzera eman gabe. Hori maiz gertatzen da, testuinguruak zehaztapen hori egiteko premiatik libratzen bagaitu, adibidez.Baina, benetan, perpaus konparatibo batera jo dezakegu. (71) eta (72) perpausetako kuantifikazioa zehaztuko digun araua edo erreferentzia puntua bila dezakegu. Adibidez, honako bi perpaus hauek har ditzakegu erreferentziatzat:(73) a. Moto gorri hori garestia da.. . Floridako parkea handia da.Hemen ere motoaren garestitasunak mailaren bat izango du. Eta Floridako parkearen handitasunak ere bai. Bi mailak konpara ditzakegu, egitura konparatiboa lortuz:(74) Auto hau [moto gorri hori baino] garestiagoa da.

(75) Parke hau ez da [Floridako parkea bezain] handia.Perpaus konparatiboaren eskuinean morfema egokia azalduko zaigu: berdintasunezko konparazioan erabiltzen ditugun morfemak eta desberdintasunezkoan erabiltzen ditugunak desberdinak dira.Konparazio morfemak:Eta konparazio egitura hauen taxu orokorra ondoko eskema hauen araberakoa izango da:ZENBATASUNA Kontuan izan zenbatasunaz ari garenean izen sintagmekin ari garela, edo kantitate adberbioekin. Beraz, zenbatasunezko perpaus konparatibo hauek izen sintagma baten edo kantitate adberbio baten osagai izango dira.1. Berdintasuna Izen sintagma baten kantitatea beste batenarekin konparatzen dugunean, hau izango da funtsezko egitura:Adibidez:Baina IS guztietan ohikoa denez, IS horren ardatza, izena alegia, ezkutuan egon daiteke. Adibidez:(77) a. Atzo (ekarri nituen) beste [Ø] ekarri ditut gaur.

(= atzo beste ekarri ditut gaur) b. Behar dituzun adina [Ø] emango dizkizut.Kantitatezko konparatiboa, sintagma mugagabea.Adibideetan ongi ikusten den bezala, zenbatasunezko konparatiboa txertatua aurkitzen den izen sintagmak mugagabean joan behar du. Horrenbestez, zenbatzaile zehaztugabeek eskatzen duten jokabide bera eskatzen du perpaus konparatibo honek ere. Hona beste zenbait adibide:(78) Elizan adina jende bildu da plazan. (ez, *elizan adina jendea…).

(79) Nik adina atzamar dituzue eskuetan. (ez, *nik adina atzamarrak).

(80) Zazpi zaldi hiltzeko adina pattar edan du. (ez, *zazpi zaldi hiltzeko adina pattarra).Konparatiboa, zenbatasunezko adberbio sintagma denean.Adberbio sintagma denean ere itxuraz egitura bera izango dugu, baina izenik gabea, ez baita izen sintagma bat, adberbio sintagma bat baizik. Izan ere, zenbait aditzek ez dute izen sintagma objektua onartzen kantitate adizlagun bat baizik. Horrelakoak dira, adibidez, BALIO, PISATU, IRAUN, BAZKALDU, eta antzekoak. Adberbio sintagma hauek honako egitura hau izango dute:Adibidez: (81) a. Horrek irakasleak adina daki.. . Gizon hark guk bezainbat pisatzen du.. . Pelikula horrek ez du antzerkiak beste irauten.. . Gizon horrek diru adina zor du. (Alegia, zenbat diru, hainbat zor).

2. Desberdintasuna Oraingoan ere konparazio perpausa izen sintagma baten osagai den ala adberbio sintagma baten osagai den har daiteke kontuan:Adibidez:(82) a. Zuk erosi zenuen baino txokolate gehiago jango genuen.. . Antolatzaileek espero zuten baino jende gutxiago etorri da jaialdira.Adibidez:(83) a. Zuk nahi zenuen baino gehiago jan zuen txakurrak.. . Zuk uste duzun baino gutxiago balio du bizikleta honek.MAILA Maila konparazioa adjektiboekin eta adberbioekin egin daiteke.

Hortaz, maila konparaziozko perpausak adjektibo sintagma baten edo adberbio sintagma baten inguruan ibiliko dira. Adjektiboa izen sintagma baten barnean egon daiteke eta izen predikatu ere izan daiteke. Horrenbestez, bi leku horietan ager daiteke konparazio perpausa. Normalena, izen predikatuaren egongunean aurkitzea bada ere.1. BerdintasunaKonparazio egitura izen sintagma baten barnean txertatua dagoenean, honako hau izango da egitura:2. Desberdintasuna Desberdintasunezko konparazioan ez dago zenbatasunaren eta mailaren artean funtsezko bereizketarik. Zenbatasunaz aritzeko, GUTXIAGO eta GEHIAGO zenbatzaile konparatiboak erabiltzen direla esan dugu. Adjektiboen edo adberbioen mailaz ari bagara, ongi datorren adjektibo konparatiboa erabiliko dugu: HANDIAGO, TXIKIAGO, POLITAGO, URRUNAGO, BERANDUAGO, GOIZAGO, LEHENAGO etab.

Hemen ere, konparazio perpausa izen predikatu lanetan ari den adjektibo sintagmaren osagai izango da sarritan:Izen predikatu diren adjektibo sintagma hauek, maiz mugatzailerik gabe joan daitezke. Hots: goiko perpausetan alaiago nahiz alaiagoa, txikiago nahiz txikiagoa, esan daiteke.

Izen sintagmaren barnean aurkitzen den adjektiboarekin lotua ere egon daiteke perpaus konparatiboa: Adibidez:MODUA Moduzko konparazioa beti berdintasunezkoa da eta BEZALA aditzondoaren bidez osatzen da. Perpaus konparatibo hauek adberbio sintagma osatzen dute beti.

 

3. BEZALAKO, ADINAKO, BEZAINBATEKO, ADINBATEKO

Bezala-z osatutako modu konparatiboak adberbio sintagma direla esan dugu, NOLA galderari erantzuten diotenak. Baina bezala-ren ondoan bezalako ere badugu, adinako, adinbateko, bezainbateko eta abar ditugun bezala. Hauek izenlagunak osatzeko balio digute.

Horrenbestez, izen sintagma baten osagai gisa aurki ditzakegu eta, nola ez, izen predikatu gisa ere bai. Adibidez:(92) a. Atzo kontatu zidaten bezalako ipuinik ez dut sekula entzun.. . Mando bat lehertzeko adinako baba pila jan zuen.(93) a. Mutil hori zu bezalakoa da, bihurria baina atsegina.. . Liburu hau ez da beste hori adinakoa.

 

4. Osagaien ordenaz

Ordena arrunta gorago eman duguna da: Perpaus txertatua + konparazio morfema + sintagmaren ardatza Hala ere, zenbaitetan ordena hori hautsia ager daiteke: sintagmaren ardatza alde batera eta konparazio perpausa beste batera:(94) Botika horrek kalte egiten dio mesede adina.

(= Botika horrek mesede adina kalte egiten dio) Ordena aldaketa hau batez ere baino-rekin gertatzen da: (95) Lan hori errazagoa da zuk uste duzun baino.

( = Ariketa hori zuk uste duzun baino errazagoa da) Berdintasunezko maila konparazioan, ordea, bezain-ekin, alegia, ez dugu horrelako askatsunik: (96) Nobela hori Irigoienen azkena bezain oparoa da.

(*Nobela hori oparoa da Irigoienen azkena bezain)

 

5. Eredu erromanikoaren arabera eratutako perpaus konparatiboak

Erlatiboetan ikusi dugun bezala, konparatiboak ere osa daitezke eredu erromanikoari jarraituz. Hots: jatorriz galde hitzak diren elementuez baliatuz, NOLA galde hitzaz baliatuz bereziki. Egitura hauekautore zaharretan aurkituko ditugu batez ere. Gehienbat berdintasunezko konparazioa adierazten dutenak izan ohi dira.

 

a. Zenbatasuna adierazteko

(97) «Baldin egin balitz euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franzesez, edo bertze erdaraz, …» (Axular, Gero, 10) (= Baldin euskaraz egin balitz latinez, frantsesez edo beste e-r daraz {adina, adinbat, beste, …} liburu, … ).

Eredua argi dago: HAINBAT … NOLA … BAIT

 

b.Maila adierazteko

(98) a. Ez litzateke euskara hain labur, eskas eta ez hertsi nola munduak uste baitu(…) dela. (cf. Axular, Gero, 10) (=Ez litzateke euskara munduak uste duen bezain labur , eskas eta hertsi) b. «Aberatsa hain biluzgorri sortu zen, nola probea» (Axular, Gero, 149) (= Aberatsa pobrea bezain biluzgorri sortu zen).Hortaz, hemengo eredua honako hau da: HAIN … NOLA … BAIT-… Bai batean eta bai bestean, perpaus txertatuko adizkiak BAIT- aurrizkia nahiz -EN atzizkia eraman dezake.

 

c. Modua adieraztelo

(99) a. «Nola egiten baituzu zuk zeure etsaiarekin, hala egiten diozu Iainkoari othoitz, dagiela zurekin» (Axular, Gero, 224) (= Zuk zeure etsaiarekin egiten duzun bezala, (hala) egiten diozu Jainkoari otoitz egin dezala zurekin).. . «Nola amuak atzemaiten baititu arrainak (…) hala gizonak ere atzemaiteintu bere heriotzeak» (Axular, Gero, 39) (= Amuak arrainak atzematen dituen bezala atzematen ditu gizonak ere heriotzak).

 

d. Korrelazioak

Eredu erromanikoaren araberako konparatibo hauek, berez, korrelazioan dauden bi perpausez osatzen dira. Honako esamolde hau ere korrelazioa dugu: ZENBAT ETA … -AGO, … {HAINBAT / ORDUAN} … -AGO Hots: bi prozesu edo egoera konparatzen dira, nolabait. Adibidez: (100) a. Zenbat eta diru gehiago bildu, hainbat hobe denontzat.. . «Zenbatenaz gosea handiago, hanbatenaz ianharia gozoago » (Axular, Gero, 318) (= zenbat eta gosea handiago, hainbat gozoago ianaria).. . Zenbat eta gehiago tratatzen dudan, orduan eta gehiago estimatzen dut.

 

9. Perpaus kontsekutiboak

Testu mailan, esaldi bateko baieztapenaren ondorio gisa, beste esaldi bat aurkez daiteke. Honetarako egokiak ditugu, adibidez, ondoriozko lokailuak: BERAZ, HORTAZ, HORRENBESTEZ, eta abar:(101) a. Ordu biak dira. Beraz, goazen bazkaltzera.. . Bilbo Donostia baino handiagoa da. Horrenbestez, Bergara baino handiagoa ere bada.Bigarren perpausak lehenbizikotik ateratzen den ondorio bat adierazten du.

Baina bi gertakizun izan ditzakegu non bata bestearen ondorio gisa aurkezteaz gainera, ondorio hori maila-hitz batekin erlazionatua dagoen:(102) Hainbeste diru irabazi zuen gizonak, non burua galdu baitzuen.Hemen gizonak burua galtzea irabazitako diru kopuruaren ondorio gisa aurkezten zaigu. Bi gertakizun ditugu dirua irabaztea eta burua galtzea. Azken hau irabazitako diru kopuruaren ondorio gisa aurkezten da. Kopuru hori adierazten du hainbeste zenbatzaileak.Egitura orokorra, funtsean, honelakoa da:

 

Alborakuntza bidez ere eman daitezke perpaus hauek

Lokailu bidezko (BERAZ, HORRENBESTEZ, eta antzekoen bidezko) perpaus ondoriozkoak ez dira perpaus txertatuak. Hemen aipatu ditugunak, bai, bait- edo -en elementuak erakusten duten bezala.

Hala ere, (102) eta (103)-ko adibideetan bigarren perpausean menderakuntza dugun bezala, alborakuntza soilaz ere balia gaitezke: 104) a. Burua galdu zuen, hainbeste diru irabazi zuen.. ahizb. Hainbeste diru irabazi zuen, burua galdu zuen.(105) Eskolara joan gabe gelditu nintzen, hain goxo nengoen ohean.

 

10. Perpaus adberbialak: -ELA

Har ditzagun kontuan honako adibide hauek:(106) a. Eskolara nindoala, Jonekin egin nuen topo.. . Sarritan, zergatik ez dakigula, ideia bat burutik ezin kendurik ibiltzen gara.-ELA atzizkiaz horniturik agertzen zaizkigun bi perpaus ditugu hor: eskolara nindoala eta zergatik ez dakigula. Perpaus horien forma begien bistakoa da: [perpausa + -ela]. Baina, esanahiari gagozkiola, (106a)-k eta (106b)-k adiera desberdina dute. Lehenbizikoak NOIZ galderari erantzuten dio. Bigarrenak, NOLA edo antzeko galdera bati.Hortaz, -ELA atzizkiaz osatzen diren perpaus adberbialak bi motatakoak izan daitezke:

 

a) Denborazkoak

Hauetan perpaus txertatuko aditza ezin daiteke nolanahi agertu.

Eskolara nindoala, etxera nentorrela, botila bat neramala, dutxatzen ari nintzela, etab. bezalako adizkiak behar ditugu adiera hau eman nahi dugunean. Denak iraganeko formak dira eta aspektuaren aldetik puntukariak. Orainaldikoak ere izan daitezke:(107) Ari naizela, ari naizela, hor ikusten dut Txirrita.

 

b) Moduzkoak

Hauek NOLA galderari erantzuten diote. Moduzkoak direla esaten dugu horregatik. Baina kontuan izan «modu» kontzeptua oso zabala dela eta askotan kontzeptu horrek beste batzuk ere besarkatzen dituela.(108) a. Eskuan makila handi bat zuela agertu zitzaigun Pello atarian.. . Odola dariola eraman dute ospitalera.. . Bat nahikoa ez dela, bost ekarri dizkit.«Txapela eskuan» eta antzeko esapideak Esapide hauek nahiko nahaste sortzen dute zenbait hiztunengan.

Erdarazko esapidearen eraginez edo, *txapelarekin eskuan eta antzekoak noiznahi entzun baitaitezke zenbaiten ahotan.

Esamolde horiek perpaus baten laburduratzat hartzen baditugu, ez dugu arazorik izango behar bezala emateko. Baina, zein da per - paus hori?:(109) a. Txapela eskuan zuela etorri zitzaigun Fernando.. . Eskuak poltsikoan zituela sartu zen gelara.Perpaus hauetatik abiatzen bagara, ez dugu inongo arazorik izango behar direnak ongi esateko. Aski dugu aditza + ela osagaia isilaraztea:(110) a. Txapela eskuan [Ø] etorri zitzaigun Fernando.. . Eskuak poltsikoan [Ø] sartu zen gelara.Eta, jakina, azpimarratutako atal horiek, goikoak bezala, perpaus txertatuak direla onartu behar dugu, adizlagun funtzioa bete eta NOLA galderari erantzuten diotenak.«Duela X urte» eta antzekoak(111) Duela bi urte etorri zen gure herrira gizon hori.Honek baditu beste ordain batzuk, nahiko antzekoak:(112) a. Bi urte dela etorri zen gizon hori.. . Orain bi urte dela etorri zen gizon hori.. . Orain bi urte etorri zen gizon hori.Hauek denak perpaus adberbialak ditugu, NOIZ galderari erantzuten diotenak. Beraz, denborazkoak direla esaten ahal dugu. Beste honako hauek bezalaxe:(113) a. Bi urte dira ezkondu nintzela.. . Badira bi egun eskolan ikusi ez dugula.

 

11. Perpaus adberbialak: -ELA ETA

[Perpausa + ELA] + ETA taxuko egiturak kausazko perpaus txertatuak izan ohi dira:(114) a. Zer dela eta kontatu diozu amari atzokoa? b. Aukera hoberik ez genuela eta zinemara joatea erabaki genuen.Berez, perpaus honen osaera … -ELA + ETA da. Hots: atzizkiz hornitutako perpaus bat gehi ETA juntagailua. Baina, juntagailu hori jadanik atzizki bihurturik dugula pentsatzeko eskubidea badugu, eta horrenbestez, [-ela + eta] dena osorik har dezakegu, atzizki bakarra balitz bezala. Atzizki horrek perpausari ematen dion balioa KAUSAZKOA da: «Zer dela eta?» galdetzea eta «zergatik?» galdetzea, funtsean gauza bera dela esango genuke. Horrenbestez,(115) a. Zergatik etorri zara hain berandu? b. Zer dela eta etorri zara hain berandu?aski antzekoak dira. Eta hauen erantzunak ere bai:(116) a. Eguraldi ederra zegoela eta, … b. Eguraldi ederra zegoelako.Nolanahi ere, bada ñabardurarik bien artean: -ELAKO-k benetako zergatia adierazten du. -ELA ETA-k, berriz, zerbaiten arrazoia baino gehiago, aitzakia edo horrelako zerbait adieraziko luke.Beste batzuetan, -ELA ETA -ELAKOAN-en pareko da:(117) «Gaur, zori txarretan bizi dala-ta nago» (E. Erkiaga, Txurio txoria, 135) (=Gaur, zori txarretan bizi delakoan nago)Beste honek ere ongi erakusten du jatorria:(118) Ameriketan ibili dela eta kontatu dit.Hots: «Ameriketan ibili dela eta abar kontatu dit» esango bagenu bezala izango litzateke. Hots: juntaduran maiz gertatzen den bigarren osagaiaren isiltzearen ondorioz sortuak lirateke perpaus hauek.

(118)-ko perpausaren antzekoek, jakina, ez dute inongo kausa baliorik.

 

12. Perpaus adberbialak: -ELARIK

-ELARIK atzizkiarekin ere modu-denborazko perpaus txertatuak osatzen ditugu:(119) a. Diru guztia xahutu duelarik, guregana etorri da.. . Okasioa delarik baliatu behar da.Hauetan -ELARIK -ENEAN atzizkiaren baliokide osoa da:(120) a. Diru guztia xahutu duenean, guregana etorri da.. . Okasioa denean baliatu behar da.Horrelakoetan, hortaz, NOIZ galderari erantzuten zaio.Gaur egun, hala ere, modu balioa ere ematen zaio, erdarazko gerundioaren ordain gisa edo:(121) «Hori horrela delarik, Gipuzkoako aditza hartu behar da oinarri» (MIH, 122)

 

13. Perpaus adberbialak: -ENEAN, -ENETIK, -EN BITARTEAN, -ENERAKO, …

Denbora adierazteko, eta kasu bakoitzean denbora-erlazio desberdinaren berri emateko erabiltzen ditugu atzizki hauek.

 

1. -ENEAN

Perpaus honek gehienetan NOIZ galderari erantzuten dio:(122) a. Amaitzen duzunean, mesedez, etorri nire bulegora.. . Motorra gasolinarik gabe gelditzen denean, ezin izaten da ibili.Baina, itxura bereko perpaus txertatuak denbora barik lekua ere adieraz dezake. Adibidez, honako elkarrizketa honetan, erantzuna ez dagokio denborari, lekuari baizik:(123) - Ni, lagunek eskaini zidaten autoan etorri nintzen.

- Ba, ni, inork nahi ez zuenean etorri nintzen.Bigarren perpaus hori, testuingururik ezean, denborazkotzat hartuko genuke:(124) Ni, inork nahi ez zuenean etorri nintzen = Ni inork nahi ez zuen garaian etorri nintzen.Baina testuinguru horretan, argi dago lekua adierazten duela: «ni, inork nahi ez zuen autoan». Horrek erakusten digu, -ENEAN horren azpian, berez, erlatibo bat dugula. Gehienetan, -EN MOMENTUAN edo ulertzen dugu. Horregatik, hain zuzen, gehienetan ere, denborazko balioa izatea. Gertatzen dena da, erlatiboetan maiz gertatzen dena: alegia, erlatiboaren ardatz den izena –testuinguruak horretarako bide ematen duenean– ezabatu egiten dugula:-ENEAN-ekin ere gauza bera gertatzen dela pentsatzeko eskubidea dugu:

 

2. -ENETIK

-ENEAN inesiboa da. Denboran kokagune finko eta jakin bat adierazten du. NOIZ galderak adierazten duen ideia bera, funtsean.

-ENETIK, berriz, ablatiboa da. Jatorria adierazten du, abiapuntua.

Lehen bezala, denbora nahiz espazioa adieraz dezake, baina, bestelako testuingururik ezean, normalean denbora adierazten du, NOIZTIK edo NOIZDANIK galderari erantzuten dio:(128) a. Gure morroiak etxetik aldegin zuenetik, ez da teilaturik konpondu.. . Auto madarikatu hori erosi nuenetik ez dut bakerik izan.. . Ezagutu zintudanetik askoz pozago bizi naiz.Sarritan, denbora iraupena hobeki markatzeko edo, -ENETIK HONA erabiltzen ahal dugu, zerbait gertatu zen garai hartatik hitzegiten ari naizen une honetara bitartean dagoen aldia argiro adierazteko:(129) Emaztea hil zitzaionetik hona burua ezin altxaturik dabil, gizarajoa.

 

3. -EN ARTE

Oraingoan ere denboraz dihardugu, baina epe bat adierazten dugu -EN ARTE ezarriz. Posposizio sintagma baten aurrean gaude, hortaz.

NOIZ ARTE galderari erantzuten diote horrelakoek: (130) Bigarren ikaskaia behar bezala ikasten duzun arte, ezin zara hirugarrenera pasa.

 

4. -EN BITARTEAN

Hau ere aurrekoaren oso antzekoa dugu. Bi gertaera erlazioan jartzeko erabiltzen dugu -EN BITARTEAN. Biak nolabait aldi berean gertatzen direla edo, adierazteko erabiltzen da BITARTEAN posposizio bidezko esapide hau: (131) Irakaslea kanpoan zen bitartean, ikasleak jolasean ari ziren.Batzuetan, -EN BITARTEAN gisako perpaus txertatua erabilita aurkaritza kutsua ematen diogu esaldiari:(132) Ni lanean ari naizen bitartean, zu jolasean!Bai ARTE-rekin bai BITARTEAN-ekin, aditza jokatu gabe erabiltzeko joera guztiz arrunta da:(133) a. Zuk papera buruz ikasi bitartean, nik etxea garbituko dut.. . Gela txukundu arte ez zara kalera irtengo!

 

5. -ENERAKO / -ENEKO

NOIZKO galderari erantzuten diote honako perpaus hauek. Denboraren hariari epemuga ezartzen diogu horrelakoetan:(134) a. Etxera iritsi nintzenerako, amak guztiaren berri bazuen.. . Aurpegia ikusi diodanerako konturatu naiz zer problema zuen.. . Hogei urte bete zituenerako hasi zen gitarra kontzertuak ematen.Hauen baliokidea da [aditz jokatu gabea + ORDUKO] esamoldea:(135) a. Etxera iritsi orduko, amak guztiaren berri bazuen.. . Aurpegia ikusi orduko konturatu naiz zer problema zuen.. . Hogei urte bete orduko hasi zen gitarra kontzertuak ematen.-ENERAKO-ren ordez -ENEKO ere erabil daiteke. Biak baliokideak dira.(136) Plazara bildu zireneko, multzoka jarri ziren. (= plazara bildu zirenerako,…)

 

14. Perpaus adberbialak: -ELAKO

-ELAKO atzizkiaz hornitua dagoen perpausa izenlaguna izan daitekeela ikusi dugu gorago (ik. 146. orr.). Baina aditz bati lotua ere ager daiteke:(137) a. Isilik egoten ez dakielako gertatu zaio hori.. . Gogoak eman didalako erosi dut marka honetako txandala.Perpaus hauen egitura guztiz gardena da: [Perpaus jokatua + -ELAKO]. Posposizio sintagma, beraz. Posposizio sintagma horrek perpaus nagusian adizlagun baten lekua eta funtzioa betetzen du.

Balioari dagokionez, berriz, kausala dela esango dugu, ZERGATIK galderari erantzuten baitio:(138) - ZERGATIK esan duzu gezurra? - Zigortuko nindutela pentsatzen nuelako (esan dut gezurra).ZERGATIK galderari erantzuten badio, pentsatzekoa da -ELAKO perpausak galdegaia izateko joera izango duela. Hala da: -ELAKO perpaus kausala galdegai izan ohi da. Honetan bereizten da, hain zuzen, bestelako kausaletatik: BAIT- edo -ENEZ (GERO), esate baterako, kausalak izanik ere, ez dira galdegai izan ohi. Horregatik, sarritan, perpausaren barnean tartekatuak aurkituko ditugu azken hauek, maiz koma artean. Edo, esaldiaren hasieran, mintzagai gisa.Diogunaz ohartzeko, honako perpaus hauek azter ditzakegu:(139) a. KURTSOA GAINDITU EZ DUDALAKO gelditu naiz oporretara joan gabe.. . KURTSOA EZ BAITUT GAINDITU, oporretara joan gabe gelditu naiz.. . Oporretara joan gabe gelditu naiz, KURTSOA EZ BAITUT GAINDITU.. . Oporretara joan gabe gelditu naiz, KURTSOA EZ DUT GAIN- DITU ETA.. . KURTSOA GAINDITU EZ DUDANEZ GERO, oporretara joan gabe gelditu naiz.-ELAKO perpausak, aditzak adierazten duen ekintzaren KAUSA zein den esaten digu. Besteek, berriz, gehiago dirudi baieztapen baten ARRAZOIA edo JUSTIFIKAZIOA, ESPLIKAZIOA, ematen dutela aditzera.

 

15. Perpaus adberbialak: -ENEZ (GERO)

Hauen osaera honako hau da: [ [ … aditza ] -enez + (gero)]. Hots: gero posposizioaren eta instrumentalaren gainean eraikia dugu. - ENEZ edo -ENEZ GERO morfemak daramatzan perpausak ere adizlagunaren funtzioa betetzen du perpaus nagusian:(140) a. Etorri naizenez gero, bisita bat egingo diot Josebari.. . Eskatu egin digunez, eman egin diogu.Hauen ordain dira, hizkera arruntean ohiko diren [NOLA … -EN] gisako esapideak:(141) a. Nola Bilbora noan, partidua ikustera geldituko naiz.. . Nola eskatu egin didan, eman egin diot.Hauek ere nolabait kausa adierazten dute. Baina batzuetan kausaltasun hori baino areago nolabaiteko modaltasuna adierazten dute.

Mintzagai gisa ageri ohi dira. Hau batez ere -enez soilaz baliatzen direnen kasua da:(142) a. Geroago jakin nuenez, Mirenek ez zuen kurtsoa gainditu.. . Agustinek dioenez, maitasunak indar handia du.Hauek, -EN BEZALA / -EN LEGEZ gisa ere eman daitezke:(143) a. Gure aitak dioen bezala, lanik gabe ez dago ogirik.. . Esan nizun legez, oporrak Ameriketan igaroko ditugu.

 

16. Perpaus adberbialak: -EN ARREN

-EN ARREN morfema-multzoaz hornitutako perpaus txertatua ere adizlaguna da. Esaldiaren mintzagai izan ohi da, ez galdegai. Horregatik, perpaus nagusitik kanpo bezala gelditzen da, koma batez bereizia:(144) a. Ixteko ordua den arren, bost minutu gehiago itxarongo dizut.. . Gizon hori piska bat ezagutzen dudan arren, ezin dut haren jokabidea ulertu.Perpaus hauek KONTZESIBOAK dira. Goiko perpaus horiek, gutxi gora behera, honako parafrasi hau izango lukete:(145) a. Ixteko ordua da. Honen ondorio logikoa ez itxarotea litzateke.

Baina, logika horren kontra nolabait, bost minutu gehiago itxarongo dizut.. . Gizon hori piska bat ezagutzen dut. Horregatik, haren jokabidea ulertu behar nuke, baina ezin dut ulertu.Aurkaritza juntaduraren (ik. 140-141. orr.) aski antzekoak ditugu, hortaz.

Aditz jokatua dute perpaus hauek, baina partizipioaz ere balia gaitezke, funtsean adiera bera duten perpausak osatzeko (ik. 164. orr.):(146) a. Ixteko ordua izan arren, bost minutu gehiago itxarongo dizut.. . Gizon hori piska bat ezagutu arren, ezin dut haren jokabidea ulertu.

 

Perpaus kontzesiboen beste forma batzuk

Perpaus kontzesiboak aditzera emateko beste modu batzuk ere baditugu. Hona hemen zenbait:a. Ba- … ere.(147) a. Ixteko ordua BADA ERE, bost minutu gehiago itxarongo dizut.. . Gizon hori piska bat ezagutzen BADUT ERE, ezin dut haren jokabidea ulertu.Jakina, alegiazko baldintzan (ik. 156. orr.) oinarrituta ere osa daitezke horrelako kontzesiboak:(148) Ixteko ordua BALITZ ERE, bost minutu gehiago itxarongo nizuke.

(= ixteko ordua IZAN ARREN, bost minutu itxarongo nizuke)b. Nahiz (eta) … -en.

(149) a. Nahiz (eta) ixteko ordua den, bost minutu gehiago itxarongo dizut.. . Nahiz (eta) gizon hori piska bat ezagutzen dudan, ezin dut haren jokabidea ulertu.Hauetan, aditz jokatuaren ordez aditz jokatu gabea ere erabil daiteke (ik. 165. orr.):(150) a. Nahiz (eta) ixteko ordua izan, bost minutu gehiago itxarongo dizut.. . Nahiz (eta) gizon hori piska bat ezagutu, ezin dut haren jokabidea ulertu.c. <-TUTA> / <-TURIK> ERE.

(151) a. Gauzak horrela izanda ere, ez dut erosiko.. . Indar guztiaz bultzaturik ere, ez da eroriko.

 

17. Baldintzazko perpausak: (BALDIN) BA- …

Baldintzazko perpausek baldintzazko periodoa osatzen dutela esan ohi da. Esan dugu orain arte ikusi ditugun perpaus adberbialek adizlagun baten lekua edo, betetzen dutela perpaus nagusian. Baldintzazko perpausek ere gauza bera egiten dute:Baina hauek nortasun berezi samarra dute, perpaus nagusiko aditzaren eta baldintzazko perpausaren artean halako lotura berezia izan ohi baita sarritan, normalean bestelako perpausetan gertatzen ez dena:(153) a. Bihotz baten lekuan mila banitu, zuretzat izango lirateke.. . Bihotz baten lekuan mila izan banitu, zuretzat izango ziren.Baina(154) Bihotz baten lekuan mila baditu, niretzat izango dira.Baldintzazko periodo hau bikoitza izan ohi da: alde batetik, baldintza ezartzen duen perpausa (PROTASIA deitzen zaio) eta bestetik, baldintza hori betez gero gertatzen den ondorioa adierazten duen perpausa. Honi APODOSIA edo ONDORIOA deitzen zaio.

 

Baldintza motak

Baldintzak, edo baldintzazko periodoak, mota desberdinetakoak izan daitezke. Bi multzo nagusitan banatuko ditugu baldintzazko perpausak: alegiazkoak eta alegiazko ez direnak.

 

1. Baldintza alegiazkoa

Izenak adierazten duen bezala, ustezko, alegiazko zerbaitez ari den baldintza dugu, ametsetan ariko bagina bezala, ez egiazki gertatu edo gertatuko den zerbaitez. Baldintza mota honetan, alegiazko adizkiak erabiltzen ditugu:(155) a. Hori egia balitz, nik diodana ere egia litzateke.. . Harri handi bat botako bazenu, zer gertatuko litzateke?Goiko perpaus horietan ametsezko mundu batean bezala ari gara.

 

Alegiazko baldintzaren adizkiak

Era honetako baldintzan adizkiak lau motatakoak izan litezke berez:

 

a) Adizki trinkoa:

(156) a. Negar egingo luke nire amak baleki.. . Asti piska bat banu, pozik joango nintzateke.Adizki hauetan ez da aspekturik markatzen. Adizjokorako eman dugun eskeman, alegiazko forma trinkoak hautatu behar dira.

 

b) (IZAN) + Alegiazko laguntzailea

(157) a. Txakurra garaiz ikusi (izan) banu, ez nuen harrapatuko.. . Medikuari kontatu (izan) bazenio, ez zitzaizun arazoa larriago egingo.. . Euskaraz, latinez edo frantsesez adina liburu egin balitz, haiek bezain aberats izango zen euskara ere.

Adizki perifrastikoetan lehenbiziko osagaiak aspektu burutua badu, iraganean gertatu ez den baldintza bat aipatzen da. Horregatik, era honetako baldintzak, BALDINTZA IRREALAK direla esaten dugu.

Iraganeko zerbait aipatzen dute eta, horrenbestez, perpaus nagusian –baldintzaren ondorioan, alegia– iraganeko formak erabili ahalko dira.

Aspektu burutuaren aurrean gaudela azpimarratzeko edo, adizki perifrastikoaren bi osagaien artean izan laguntzailea ezar daiteke, goian seinalatu den bezala. Nolanahi ere, izan hori aukerakoa da, ez nahitaezkoa. Horregatik ezarri dugu, hain zuzen, parentesi artean.

 

c. / + Alegiazko laguntzailea

Formaz, egiten balu eta egingo balu, erortzen balitz eta erori balitz, desberdinak dira, baina baldintzazko perpausetan ez da bereizketarik egiten. Bereizketa euskalkien araberakoa da: ekialdean forma erabiliko dute. Mendebaleko euskadunek, berriz, forma nahiago. Teorian, bereizi beharko lirateke, baina ez da horrelakorik gertatzen. Bi formek iraganeko ez den alegiazko baldintza bati erreferentzia egiteko balio dute: (158) a. Txakurra ikusiko banu, korrika hasiko nintzateke.. . Medikuari kontatuko bazenio, hark erremedioa bilatuko lioke zure gaitzari.. . Euskaraz, latinez edo frantsesez adina liburu egingo balitz, haiek bezain aberats izango litzateke euskara ere.Perpaus hauek (157)-koekin konparatzen baditugu, berehala ohartuko gara funtsezko diferentziaz: goikoek iraganari begira ezarritako baldintza aipatzen dute. Gertatu ez den zerbaitez ari dira.

Horregatik deitzen diegu «irrealak». Amets huts direlako, errekan behera joana den uraz amets egitea adina direlako. Bigarren multzokoak, berriz, amets dira, bai, baina oraindik gertakizun den zer - baitez ari direnez, ez dira irrealak, gerta litezke.

 

d. «BALEDI» sailekoak

c.-n aipatu ditugun esamoldeen baliokide dira. Beraz, (158)-ko adibideak beste modu honetara ere eman daitezke: (159) a. Txakurra ikus baneza, korrika has ninteke ihesi.. . Medikuari konta bazeniezaio, hark erremedioa bila liezaioke zure gaitzari.. . Euskaraz, latinez edo frantsesez adina liburu egin baledi, haiek bezain aberats izan liteke euskara ere.

 

2. Baldintza ez-alegiazkoa

Alegiazko mundutik aparte ere osa daitezke baldintzazko periodoak.

Honako adibideek ongi erakusten digute hori:(160) a. Sukaldea ongi garbitzen ez bada, saguak azaltzen dira.. . Erosi baduzu, zergatik ez duzu ordaindu nahi? c. Musika jarri behar izaten du kontzentratuko bada.Era honetako perpausak ez dira denak maiztasun berarekin erabiltzen.

(160c)-koak, bereziki, oso adiera markatua du, beti ere obligazioa edo premiazko zerbait adierazten baitu. Nolanahi ere, argi dago oraingoan ez gabiltzala alegiazko mundu horretan, zerbait errealago batean baizik. (160b)-n, adibidez, erosi duzula onartzen da eta horren ondorioa da perpaus nagusia.

Iraganean ere joan daiteke laguntzailea:(161) a. Sukaldea ongi garbitzen ez bazen, saguak azaltzen ziren.. . Erosi bazenuen, zergatik ez duzu (edo zenuen) ordaindu nahi? c. Musika jarri behar izaten zuen kontzentratuko bazen.

 

Baldintza ebentualak

Formaz errealak diren baldintzazko periodoak, EBENTUALAK ere izan daitezke: (162) a. Erortzen banaiz, altxatuko naiz.. . Astia baduzu, idatzi, mesedez, gutun hau.

Hauetan gehienetan baldintzaren ondorioko adizkiak salatzen du ebentual baten aurrean gaudela. Izan ere, adizki hori gehienetan geroaldian edo aginteran joan ohi da: altxatuko naiz, idatz(i) (ezazu).

Baldintza ebentual hauek benetan gerta daitekeen zerbait adierazten dute. Horregatik, hizkera jasoan eta apur bat zaharkituan, *EDIN eta *EZAN laguntzaileen bidez osatutako adizkiak erabil litezke: IZAN edo EDUN saileko adizki perifrastikoen ordez badadi, badeza, sailekoak alegia: (163) a. Eror banadi, altxatuko naiz.. . Makina berria eros badezazu, eska ezazu kalitate ziurtagiria.

Esan bezala, forma hauek ez dira hizkera arruntekoak. Eta gogoan izan: (162)-koak eta (163)-koak zeharo baliokide dira.

 

BAZEN BALITZ

Kontzentratuko bazen eta kontzentratuko balitz bi adizki erabat desberdinak dira. Bata erreala da, bestea alegiazkoa. Hori argiro erakusten du laguntzaile desberdinak: bazen / balitz. Eta alegiazkoaren ordez ezin erabil daiteke forma erreala. Horrenbestez, honako esaldi honen antzekoetatik ihes egin behar da: (164) a. *Jakin banuen esango nizun.. . *Aberats batekin ezkondu bazen, zoriontsuago izango zen.

Hauen ordain zuzenak honako hauek dira: (165) a. Jakin (izan) banu esango nizun.. . Aberats batekin ezkondu (izan) balitz, zoriontsuago izango zen.

Forma errealak oso testuinguru jakinetan erabiltzen ditugu: (166) a. Berri hori jakin banuen jakin nuen. Damutu ere ongi damutu nintzen.. . Aberats batekin ezkondu bazen, nolatan hil zen hain pobre?

 

*BALITZATEKE eta *BANUKE modukoak

Beste ohar bat ere egin behar dugu. Esan dugu baldintzaren marka (BALDIN) BA- aurrizkia dela. Esan dugu ere, baldintzak periodo bat osatzen duela ondorioarekin eta bi adizkien artean lotura estu samarra dagoela, ezin dela nolanahiko adizkia erabili. Argi dago, dena den, baldintzaren marka BA- dela. Ondorioan, berriz, sarritan -KE-dun adizkiak agertuko direla, gure eskemetan [+AHALA] ezaugarria dutenak. Hori goiko adibideetan ongi asko ikusten da.

Baina baldintzan BA- eta -KE biak batera ezin dira ezarri, benetako ahalezko adizkia ez bada. Beraz, honako hauek ez dira zuzenak:(167) a. Bihotz baten lekuan mila *banituzke, zuretzat izango lirateke.. . Zintzoagoa *balitzake, jendea pozago ibiliko litzateke.Hauek beste modu honetara egongo lirateke zuzenago:(168) a. Bihotz baten lekuan mila banitu, zuretzat izango lirateke.. . Zintzoagoa balitz, jendea pozago ibiliko litzateke.Baina, baldintza errealen artean, alegiazko ez diren adizkiak erabil badaitezke, esan nahi du, ahalezko adizkiek ere osa ditzaketela baldintzazko perpausak:(169) a. Diru horrekin molda bazaitezke, ez eskatu inori.. . Probetxuren bat atera badezakete, egon lasai, agertuko dira.

 

3. Baldintzaren ondorioa

Gorago esan dugun bezala, baldintzan eta ondorioan agertzen diren adizkiek lotura berezia dute. Komunztadura berezia dutela esan ohi da. Izan ere, batean adizki bat ezarriz gero, bestean ezin da, sarritan, edozein adizki eman.Orohar, honako erregela hau eman liteke: Baldintza alegiazkoa bada, ondorioak ere alegiazkoa behar du.

 

a. Orainaldiaz edo geroaldiaz ari garenean Hau argien orainaldiari eta geroaldiari erreferentzia egiten dioten baldintzekin ikusten da:

Hau argien orainaldiari eta geroaldiari erreferentzia egiten dioten baldintzekin ikusten da: (170) a. Nire amak baleki, negar egingo luke.. . Gezurra esango balizu, zer egingo zenioke? c. Diozuna gerta baledi, denak poztuko lirateke.

 

b. Iraganaz ari garenean

Baldintza iraganean kokatua badago, irreala bada, alegia, orduan ondorioa iraganean joan ohi da gehienetan. Ikus ditzagun adibide batzuk: (171) a. Lehenago etorri (izan) bazina, elkarrekin joango ginen.. . Jakin (izan) banu, etxean geldituko nintzen.. . Nik esandakoa egin bazenu, orain bi izango zenituen.Horrelakoetan argi dago kontua: ondorioan adizki perifrastikoa ageri da, adizki nagusia geroaldiko forman () eta adizki laguntzailea IZAN edo EDUN-en iraganekoa.

Hauen ordez, [+AHAL] formak ere zilegi dira:(172) a. Lehenago etorri izan bazina, elkarrekin joango ginatekeen.. . Jakin (izan) banu, etxean geldituko nintzatekeen.

 

c. Baldintza alegiazkoa ez denean

Hemen dugun debeku nagusia da ondorioko adizkiak ez-alegiazkoa izan behar duela:(173) a. Etorri bada, abisatuko digute.. . Galtza merke batzuk ikusten badituzu, erosi mesedez.. . Berak horrela nahi izan bazuen, errua berea da.. . A esaten banuen, batzuek haserratzen ziren. B esaten banuen, beste batzuk.Baldintza geroaldikoa bada, obligazio kutsua hartzen du perpausak eta, horregatik, ondorioan aurkituko dugun adizkia ere halakoa izango da:(174) a. Milako bat eman behar izan nion, bakean utziko bagintuen.. . Nola edo hala engainatu beharko duzu, isilduko bada.Laburbilduz:

 

Aditz jokatu gabea duten perpaus txertatuak

Aditz jokatu gabeak honako lau tankera hauetakoren bat har dezake funtsean:

 

1. Aditz-izenezko perpaus txertatuak

Aditz-izenaren ezaugarria -T(Z)E atzizkia da. Atzizki hau, berez, eratorpen atzizki bat da, aditzak izen bihurtzen dituena. Horregatik, hiztegiko hainbat eta hainbat izen eratorri, era horretakoak ditugu: egite, buruhauste, uste, jakite, etab. Horrezaz gainera, badakigu, aditz-izen hau, -N atzizkiaren laguntzaz, aditz jokoan erabiltzen dugula [-burutua] aspektu marka duten adizkiak osatzeko: etortzen da; egiten dugu, etab. Baina perpaus txertakuntzan ere, era honetako aditz-izenek joko handia ematen dute, horretarako behar diren markak (-tze + A; -tze + KO; -tze + N; -tze + RA eta hauetatik eratorritako beste hainbat) bereganatu ondoren. Hona hemen kasurik erabilienak.

 

1. Aditz-izena absolutiboan: -TZEA

Formari begiratzen badiogu, adizkiak, -T(Z)E atzizkiaz gainera, -a mugatzaile singularraren marka behar du. Ondoren, absolutiboaren marka eramango du: Ø alegia. Beraz:(1) Aitak amari gona gorria ekartzea = aitak amari gona gorria ekar + tze + a + ØHau da formarik arruntena eta usuena. Absolutiboan doanez gero, ZER galderari erantzuten dion osagai bat izango da:(2) a. Norbaitek laguntzea komeni zait.. . Etxea saltzea erabaki dute nire gurasoek.. . Otorduetan ardo piska bat edatea ona omen da.Hemen azpimarratutako osagaiak perpausak dira, adizki jokatu gabea dutenak, eta denek ere ZER galderari erantzuten diote: ZER komeni zait? ZER erabaki dute nire gurasoek? ZER da ona? etab.

 

-TZEA onartzen duten aditz nagusiak

Dena dela, perpaus txertatuak diren aldetik eta kontuan izanik ez dutela aditz nagusi guztiek -TZEA formako perpaus txertaturik onartzen, lehendabizi jakin beharko litzatekeena izango litzateke ea zein diren era horretako perpausak onartzen dituzten aditzak. Absolutiboan doanez gero, predikatu baten subjektu edo objektu egongunean aurkituko dugu.

Objektu gisa -TZEA perpausa onartzen duten aditzak honako hauek ditugu: AGINDU, BEHAR IZAN, ERABAKI, NAHI IZAN, PENTSA- TU, …Subjektu gisa, berriz, askok onartzen dute. Orohar, ona izan, txarra izan, kaltegarria izan, zail izan, neke izan, erraza izan, eta kualitatea adierazten duten antzeko predikatuak ongi doaz -TZEA subjektu batekin.

 

NAHI eta BEHAR

NAHI IZAN eta BEHAR IZAN ere objektutzat horrelako perpausa dutela ager daitezkeen arren, partizipioarekin ere ager daitezke.

Horrela, (5)-ekoen parean (6)-koak ere badira:(5) a. Nahi dugu zu hemen gelditzea.. . Zuk sinadura ezartzea besterik ez dugu behar.

(6) a. Hemen gelditu nahi dugu.. . Sinadura ezarri behar dugu.(5) eta (6)-ren arteko diferentzia argi dago: (5)-ekoetan perpaus nagusiko subjektua eta perpaus txertatukoa desberdinak dira. (6)koetan, berriz, bi aditzen subjektua bat da. Hortaz, NAHI eta BE- HAR-ekin:

 

-TZEA eduki

EDUKI aditzarekin ere esapide berezia osatzen du era honetako aditz-izenak: (9) Lehenago etortzea zeukan.

Alegia, lehenago etorri balitz, behar zen bezala, ez zen gertatu zena gertatuko.

 

2. Aditz-izena partitiboan: -TZERIK

Partitiboaren eta absolutiboaren artean aurkitzen dugun diferentzia aurkituko dugu oraingoan ere -TZEA eta -TZERIK-en artean. Perpaus nagusia ezezka emana denean, zenbaitetan partitiboan joan daiteke aditz-izenezko perpausa, baina ez da nahitaezkoa ez eta gutxiagorik ere:(01) a. Andre hark ez zuen nahi inor bisitatzera joaterik.. . Ez dut inora joaterik pentsatu oraindik.Gehienetan, hala ere, perpaus nagusia ezezka emana egon arren, -TZEA forma erabiltzea zilegi da:(11) a. Ez zait gustatzen euripean ibiltzea.. . Sukaldariari gaur ez zaio ahaztu entsaladari gatza botatzea.

 

Zenbait esapide, ezintasuna adierazteko

Baina partitiboaz baliatzen diren esapideak ere badira. Ezintasuna adierazteko erabiltzen dugu, adibidez EGON, IZAN, UKAN eta EDUKI aditzekin batera:(12) a. Etxe honetan dagoen zaratarekin, ez dago ikasterik. (hots: ezin da ikasi).. . Biharko kontzertura joaterik ez daukat. (hots: ezin naiz joan).Batez ere ezezkako perpausetan erabiltzen da. Esan nahi baita: ezintasuna barik egiazki ahala adierazteko ez da oso egokia [eduki + -TZEA] esamoldeaz baliatzea. Edo dotoreegia behintzat ez dirudi.

Horretarako ditugu ahalera eta gainerako ordainak. Hots: «badaukat joatea» baino hobe «joan naiteke» nahiz «joa(te)n ahal naiz» adibidez.

 

3. Aditz-izena ergatiboan: -TZEAK

Perpaus nagusiko aditzak zenbaitetan onartzen du subjektu gisa -TZEAK formako perpaus txertatua. Horietako tipikoenak aditz psikologikoak izaten dira: IZUTU, KEZKATU, BELDURRA EMAN, ASAL- DATU, KALTE EGIN eta hauen antzekoak. Ergatiboan doan sintagma egile gisa baino gehiago instrumental gisa interpretatu ohi da.(13) a. Beti bakarrik ibiltzeak kalte egin dio haur horri.. . Zuzendariak kontu hori kontatzeak beldurtu egin du Jon.Baina aditz psikologiko izan gabe ere, aurki dezakegu horrelakorik:(14) a. Gehiegi tinkatzeak ekarri du soka etetea.. . Euskalduna izateak ez du esan nahi, ez besteak baino gehiago garela, ez gutxiago.

 

4. Aditz-izena datiboan: -TZEARI

Zenbait aditzek onartzen dute zehar objektu gisa -TZE tankerako perpaus bat. Horretarako datiboaren kasu marka beharko da: -TZEA- RI, hortaz. Aditz horietako bat EKIN dugu, nahi eta ez datibozko osagarria eskatzen duena. Horrenbestez, aditz jokatu gabeko perpausa onartzen duelarik, datiboan joango da hau ere:(15) Orma guztiak zikintzeari ekin diote orain batzuek.Baina bestelako zenbait aditzekin ere erabil daiteke: (16) a. Batzuek, bonbotzar bati danbatekoak emateari musika deitzen diote.. . Jakiak behar bezala prestatzeari garrantzia eman behar zaio.

 

5. Aditz-izena genitiboan: -TZEAREN eta -TZEKO

Orain arteko adibideetan bezala, genitiboan ere ager daiteke -TZE perpausa. Oraingoan izenlaguna dela esango dugu. ARRAZOI, BE- HAR, ONDORIO eta horrelako izenekin batera aski normala da horrelako perpausak agertzea:(17) a. Herriko dendariek alkatearengana jotzearen arrazoiak garbi daude.. . Langile desegokiak hautatzearen ondorioak geroago agertzen dira.-TZEKO formakoak ere izenlagun izan daitezke:(18) a. Zuek agurtzeko beharra dut.. . Zuregana jotzeko arrazoia berehala azalduko dizut.Askotan zalantzak izan ditzakegu -TZEAREN eta -TZEKO aukeratzeko orduan. Hala ere, -TZEKO forma maizago erabiliko dugu -TZEAREN forma baino. Askotan, gainera, helburuzko, xedezko, adiera izan ohi du -TZEKO perpausak.

 

6. Aditz-izena destinatiboan: -TZEKO

Bada goikoa ez bezalako beste -TZEKO bat ere, oso erabilia perpaus osagarri gisa. Oraingoan ez gaude izenlagun baten aurrean, aditzaren nolabaiteko osagarri baten aurrean baizik. Eta hemen ere, bi eratako egituretan agertzen dela ohartu behar dugu: a) aditzaren osagarri zuzen gisa eta b) adizlagun gisa.

 

a. Zenbait aditzen osagarri gisa

ZERTAKO galderari ez, ZER galderari erantzuten diote horrelakoek.

Borondate-aditzekin (AGINDU, ERREGUTU, ESAN, ESKATU, …) agertzen dira horrelako osagarriak:(19) a. Isilik egoteko esan zigun maisuak.. . Nobela hura ez erosteko agindu zigun amak.Era honetako perpaus txertatuak ageriko subjekturik gabe agertzen dira:(20) a. [ [Ø] isilik egoteko] esan zigun maisuak.. . [[Ø] nobela hura ez erosteko] agindu zigun amak.Agerian ezin aurki daitekeen subjektu hori, hala ere, eta perpaus nagusiko zehar objektua (guri, alegia), biak bat dira. Horrexegatik, hain zuzen, honako hauek okerrak dira.(21) a. ??Kanpoko haurrak isilik egoteko eskatu zigun maisuak.. . ??Zuk nobela hura ez erosteko agindu zigun amak.

Hauen okerra begien bistakoa da: perpaus nagusiko zehar objektua (=guri) eta perpaus txertatuko subjektua (kanpoko haurrak batean eta zuk, bestean) ez datoz bat, desberdinak dira. Horra, (21)-eko perpausen akatsa. ESKATU aditzak debeku hori ezartzen dio bere mendeko perpaus osagarriari.

 

b. Adizlagun gisa

Baina bada beste bigarren erabilera bat ere askoz debeku gutxiago dituena, edozein perpausetan ager baitaiteke, perpaus horretako aditza edozein izanik ere. Baina oraingoan ez da perpaus hau benetako osagarria, perpausean kanporago dagoen bestelako «inguratzaile » bat baizik. Goragokoek ZER galderari erantzuten bazioten, orain ZERTA(RA)KO da erantzuten zaion galdera. Perpaus hauek, horregatik, xedezkoak, finalak direla esaten dugu, xede bat, zertarako bat adierazten baitute. Hauek adizlaguntzat hartuko ditugu: (22) a. Atxilotuaren aitorpena lortzeko, ez da zilegi torturaz baliatzea.. . Zuek unibertsitatera joateko, beste zenbaitek gogor egin behar izan du lan.

Egitura hauek aditz jakin batzuei loturik ez daudela esan dugu.

Esan behar da ere, perpaus nagusiko aditzak ez duela debeku berezirik ezartzen perpaus nagusiko izen sintagma bat eta perpaus txertatuko subjektua bat izan beharraz: goiko adibideetan, esaterako, subjektuak desberdinak direla argi dago. (22a)-n perpaus nagusiko subjektua (torturaz baliatzea) hor dugu baina perpaus txertatuko subjektua subjektu zehaztugabea da: atxilotuaren aitorpena NORK lortu ez da zehazten. (22b)-n, berriz, beste zenbaitek dugu alde batetik eta zuek bestetik. Biak agerian eta biak desberdinak.

Hala ere, perpaus erabat zuzena da.

-TZEKO-ren ordain izan daiteke subjunktibozko adizkia duen perpausa ere, batez ere perpaus txertatuko subjektua agerian joan beharrekoa bada: (23a eta b). Baina baita subjektua perpaus nagusiko izen sintagma baten erreferentzikide denean ere. Hor dugu, esaterako, (23c)-ko adibidea:(23) a. Zuek unibertsitatera joan zaitezten, beste zenbaitek gogor egin behar izan du lan.. . Gure arazoek irtenbide egokia izan dezaten, irudimen piska bat beharko da.. . Isilik egon gintezela esan zigun maisuak.

 

7. -TZEARREN eta -TZEAGATIK

Hauen formak ez du inolako zalantzarik: aditz-izenari zergatia edo xedea adierazten duten -ARREN eta -AGATIK posposizioak erantsiz lortu dira. Hauek ere, xedezko -TZEKO perpausak bezala, ez daude aditz nagusiari bereziki lotuak, ez dira egiazko osagarriak, adizlagunak baizik. Sarritan benetako kausa den ala xedea den ez dago argi. Hona hemen zenbait adibide:(24) a. Pinotxori, gezurrak esateagatik, sudurra ikaragarri hazi zitzaion.. . Suarekin jolasean ibiltzeagatik gertatu zaizu hori.. . Zurekin ezkontzeagatik, edozer emango nuke.Oraingoan ere, perpaus txertatuan ez da subjekturik ageri. Horrelakoetan, normalena testuingurura jotzea izan ohi da eta perpaus nagusiko subjektuaren (edo objektuaren, kasu batzuetan) erreferentzia bera eman ohi zaio: (24a)-n perpaus txertatuaren subjektua Pinotxo bera da eta (24b)-n, berriz, zu. Hori, bestelako testuingururik ezean. Baina beste testuinguru batean, edo perpausak subjektua erabat agerian duenean, jakina, bestela interpretatuko da perpaus txertatuaren subjektu horren erreferentzia ere:(25) a. Pinotxori, guk gezurrak esateagatik, sudurra ikaragarri hazi zitzaion.. . Haurra suarekin jolasean ibiltzeagatik gertatu zaio amari gertatu zaiona.. . Nire anaia zurekin ezkontzeagatik, edozer emango nuke.

-TZEARREN taxuko perpausak funtsean berdin funtzionatzen du: (26) a. Diru piska bat gehiago irabaztearren hasi da liburuak saltzen.. . Txakurra ateratzearren irteten da kalera.

(26)-an nagusitzen den adiera, kausala baino gehiago, xedezkoa, finala, dela dirudi.

 

8. Aditz-izena inesiboan: -TZEN

-TZEN formako perpaus txertatuak arreta berezia eskatzen du. Izan ere, zenbait aditzek eskatua dator era honetako perpaus txertatua.

Osagarri dira, hortaz, perpausok. Bereziki, aspektu aditzekin (HASI, ARI, JARDUN, IBILI, EGON, SAIATU…), ezagutza edo jakite aditzekin (JAKIN, IKASI, AHAZTU, …) eta hautemate aditzekin (IKU- SI, ENTZUN, HARRAPATU, SOMATU, HAUTEMAN, SENDITU, …) lotua agertzen zaigu.Aditz hauek denak «kontrol aditzak» ditugu, hots: perpaus txertatuaren subjektuari goiko perpauseko osagai batek (subjektuak gehienetan) ezartzen dio erreferentzia. Esan nahi baita, biak bat direla.

Beraz, subjektu horrek isilpekoa izan behar du nahitaez.

 

a. Aspektu aditzekin:

(27) a. Gezurra esaten ari da gizon hori [[Ø] i gezurra esaten] ari da gizon hori i b. Alemanez ikasten hasi da gure irakaslea [[Ø] i alemanez ikasten] hasi dagure irakaslea i c. Bazterrak nahasten pasatzen du egun osoa [[Ø] i bazterrak nahasten] pasatzen du egun osoa (hark i ) d. Etxea pintatzen jardun du asteburu osoan [[Ø] i etxea pintatzen] jardun du asteburu osoan (hark i )

 

b. Ezagutza aditzekin:

(28) a. Bizikletan ibiltzen ez daki oraindik [[Ø] i bizikletan ibiltzen] ez daki oraindik (hark i ) b. Jendea engainatzen berehala ikasi du dendari horrek [[Ø] i jendea engainatzen] berehala ikasi du dendari horrek i c. Aita gurea errezatzen ahaztu zaio erretoreari [[Ø] i Aita gurea errezatzen] ahaztu zaio erretoreari i .AHAZTU aditzak bitara jokatzen du. -TZE gisako perpausen aurrean, -TZEA eta -TZEN, biak onartzen baititu. Baina gogoan izan behar da honako bi adibide hauek guztiz esanahi desberdinekoak direla:(29) Aita gurea errezaTZEN ahaztu zaio erretoreari.

(30) Aita gurea errezaTZEA ahaztu zaio erretoreari.(29)-k esan nahi du erretoreak noizbait bazekiela Aita gurea errezatzen baina «jakite» edo trebezia hori galdu duela. (30)-ek, berriz, ez dio ezer erretorearen jakiteaz edo erretoreak noizbait izan duen trebeziaz. Esaten dena da, zerbait egin behar zuela eta eginbehar hori ez duela bete, ahaztu egin zaiolako. Horrenbestez, pentsa liteke, esanahi desberdinak ditugunez gero, behar bada bi AHAZTU ditugula, edo, nahiago bada, AHAZTU-k bi adiera desberdin dituela, bakoitzak bere eskakizun sintaktikoak dituelarik: batak, -TZEA eskatuko du, besteak -TZEN.

 

c. Hautemate aditzekin

Hona hemen hautemate aditz deitu ditugun horiekin osatutako zenbait adibide:

 

9. Aditz-izena adlatiboan: -TZERA

Molde honetako perpausa, bidezkoa denez, mugimendu aditzen (BIDALI, EKARRI, ERAMAN, ETORRI, JOAN,…) mende doanean erabiltzen dugu. Era abstraktuago batean mugimendu adiztzat har daitezkeen AUSARTU, ERABAKI, KONDENATU, SAIATU, eta antzekoekin ere erabiltzen dugu -TZERA. Nahiz eta kasu honetan -TZERA eta -TZEN biak erabiltzen diren, euskalkien arabera:(32) a. Egunkaria erostera bidali ninduen amak.. . Zerbait esatera etorri naiz baina ahaztu egin zait zer zen.c. Autoak harrapatu zuenetik ez da kalera irtetera/irteten ausartzen.. . Saia gaitezen denok arbola hori botatzera/botatzen.. . Kondenatu zuten herriko kale guztiak egunero garbitzera.Hauetan ere, perpaus txertatuko subjektuak isilpean egon behar du. Perpaus nagusiko subjektuari esker interpretatzen da zein den isilpeko subjektu hori.

 

10. Aditz-izena adlatiboan: -TZERAINO

Perpaus txertatu honek ZERTARAINO edo ZENBATERAINO galderari erantzungo lioke:(33) a. Osasuna erabat hondatzeraino behartu zuen lanean bere gorputza.. . Kalean eskean ibiltzeraino iritsi ziren gazte haiek.

 

11. Aditz-izena inesiboan: -TZEAN

-TZEN inesibo zaharraren parean, bada, deklinabidean normalki erabiltzen dugun beste inesiboa ere. Inesibo honek, singularrean, -a- morfema eskatzen du: mendian, lurrean etab. Modu berean, -TZEN-en parean bada inesibo berria edo arrunta ere: -TZEAN, alegia.

Hau, -TZEN ez bezala, ez dator aditz jakin bati lotua. Hortaz, ez da egiazko osagarria, adizlaguna baizik. Aski da inesiboan doan osagairen bat ametizen duen perpausa izatea. Batez ere, denborazko perpaus txertatuak osatzeko erabiltzen dugu: NOIZ galderari erantzuten dio.(34) a. Zuk hau esatean konturatu nintzen erraturik nengoela.. . Etxe batean sartzean, lehenbiziko gauza jendea agurtzea izan ohi da.Denborazko diren aldetik, aditz jokatuzko perpaus batez ere (ik.

154. orr.) ordezka daitezke. Honako hauek, adibidez, goiko (34)koen pareko dira:(35) a. Zuk hau esan zenuenean konturatu nintzen erraturik nengoela.. . Etxe baten sartzen zarenean, lehenbiziko gauza jendea agurtzea izan ohi da.

 

12. Aditz-izena ablatiboan: -TZETIK

Honek ere ez du debeku berezirik aditz nagusiaren aldetik. Sorburua adierazten du. Beraz, NONDIK edo ZERTATIK galderari erantzuten dio:(36) a. Bihar mendira joatetik ez zaituzte inork libratuko.. . Liburuak erostetik liburuak irakurtzera alde handia dago.

 

13. Aditz-izena soziatiboan: -TZEAREKIN

ZEREKIN galderari erantzuten dio:(37) Motor handi hori erostearekin zer uste duzu konpontzen duzula? NOIZ galderari ere erantzun diezaioke. Denborazko adizlaguna dela esan genezake orduan:(38) Garrasi hura entzutearekin, izuak astindu ninduen burutik oinetaraino.-TZEAREKIN BATERA egitura ere denborazko perpaus txertatuak osatzeko erabiltzen dugu. Horrelakoek, bistan denez, bi gertakizun aldi berekoak direla adierazten dute:(39) Hau esatearekin batera, egundoko muturrekoa eman zion.

 

14. Aditz-izena instrumentalean: -TZEAZ

Honek ZERTAZ galderari erantzuten dio. Instrumentala onartzen duten aditzak izan ohi dira horrelako perpaus txertatuak onartzen dituztenak:(40) Beti gauza bera egiteaz asper-asper eginda nago.Baina oraingoan ere hor dugu -TZEAZ BATERA esapidea:(41) Zure izena entzuteaz batera gogoratu nintzen atzo esan zenidanaz.Hau, jakina, denborazko adizlaguna dela esango dugu.

 

15. Aditz-izena instrumentalean + GERO: -TZEZ GERO

(42) a. Autoa erostez gero, txikia erosiko dut.. . Baten bat aprobatzez gero, latina izango da.Baldintza adierazten dute nolabait. Horrelatsu parafraseatuko genituzke:(42’) a. Autoa {erosi behar badut, erosten badut, …} txikia erosiko dut.. . Baten bat aprobatu behar badut, latina izango da.

 

16. Aditz-izena adlatiboan + KO: -TZERAKO

Era honetako perpausek NOIZKO galderari erantzuten diote. Denborazko adizlagunak direla esan behar, hortaz:(43) a. Eguna zabaltzerako etxe guztia ongi txukundua edukitzen zuen beti.. . Gure semea etxeratzerako, izango dira ordu biak.

Hauen baliokidetzat eman behar dira [aditz partizipioa + ORDU(RA)KO] taxua duten perpausak (ik. 165. orr.).

Esanahiari dagokionez, bi ekintza edo gertaera aurkezten zaizkigu erlazionaturik: A ekintza amaitu baino lehen hasten dela bigarrena.

Hori adierazten dugu.

 

17. Aditz izena + KO + TAN: -TZEKOTAN

Formari gagozkiola, esan behar da atzizki bat baino gehiago bereganatu dituela hemen aditz-izenak: lehenbizi, -KO izenlagunarena eta honi, -TAN inesibo mugagabearen atzizkia erantsi zaio. Honek pentsarazten digu, zerbait isildu dela, -TZEKO ASMOTAN edo esango bagenu bezala. Nolanahi ere, zerbaiten asmoa edo intentzioa adierazten du perpaus horrek:(44) a. Karrera bat aukeratzekotan, aukera ezazu ahalik eta laburrena.. . Berrogei milioiko txaleta erostekotan da gure laguna.

Hauek parafrasi desberdinak ametitzen dituzte: (45) a. Karrera bat aukeratzeko asmotan bazara, aukera ezazu ahalik eta laburrena.. . Karrera bat aukeratu behar baduzu, aukera ezazu ahalik eta laburrena.Hemen baldintza eta asmoa, biak konbinatzen direla dirudi.

(44b), berriz, ez dugu baldintzazkotzat interpretatuko. Honek ZER- TAN galderari erantzuten dio. (46) izango litzateke parafrasi egokia:(46) Berrogei milioiko txaleta erosteko asmotan da gure laguna.Nolanahi ere, perpaus txertatu hauek adizlaguntzat hartu behar ditugu.

Posposizio sintagmak dira, esanahiaren aldetik izan ditzaketen ñabardurak gorabehera.

 

18. -TZEAR

Esapide hau ere posposizio sintagmatzat har genezake. Balioaren aldetik moduzkoa dela esango dugu, zerbait izatekotan. Predikatu osagarriaren zeregina betetzen duela ere pentsa liteke:(47) a. Karrera amaitzear nuen garai hartan.. . Kontzertua hastear da.Hemen amaitzear eta hastear predikatuak direla argi dago eta zeri dagozkion ere bai: batean karrera izen sintagmari dagokio eta bestean kontzertua izen sintagmari.

Ez dirudi [Aditza + TZEAR] egitura honetan perpaus osagai gehiegirik agertzen denik. Ez da erraz, behintzat. Horregatik, agian, perpaustzat hartu beharrean, aditzondo eratorritzat ere har genezake, aditz-izenari -ar atzizkia erantsirik sortua.

 

19. -T(Z)ERAKOAN

Perpaus honek azken batean daramana inesiboaren marka da: -AN, (-RA eta -KO bitarteko direla). Horregatik, normalena NOIZ galderari erantzutea da. Alde horretatik, goragoko -TZEAN-en parekotzat har liteke, bien artean diferentzia txikiren bat baldin badago ere:(48) a. Ikasgai berri bat hasterakoan, inportantea da ikuspegi orokorra izatea.. . Bilbora joaterakoan ikusi nuen Edurne.Hauek ere denborazko adizlagunak direla esan dezakegu.

 

2. Aditz partizipiozko perpaus txertatuak

Aditz partizipioaz ere – gisa irudikatzen dugu partizipioa– zenbait perpaus txertatu mota desberdin osa daitezke. Aditz-izenarekin ikusi den bezala, oraingoan ere atzizki egokiaz hornitua agertu behar du perpausak, dagokion gramatika zereginaren arabera.

 

1. Partizipioa, aditz adjektibo

Aditz partizipioak berezko duen zeregina adjektibozkoa izatea da.

Aurrekoak aditz-izen diren bezala, hauek aditz adjektibo direla esango dugu. Hemendik datorkie perpaus txertatu mota berezi bat osatzeko ahalmena.(49) a. Obabakoak nobela Atxagak idatzia da.. . Karmele erabat gaztetua aurkitu nuen lehengoan.Perpaus hauen adjektibotasunaz ohartzeko aski dugu beste honako perpaus hauetan begiak ipintzea:(50) a. Obabakoak nobela ederra da.. . Karmele oso lirain aurkitu nuen lehengoan.Perpaus hauen egituraz luze eztabaida badaiteke ere, argi dago predikatua dela, nolabait, aditz partizipioaz eratutako osagai hori.

Partizipioa aditz adjektibotua dela onartuta, gauzak errazago ikusten dira. Izan ere hainbat adjektibo aditzetik eratorriak ditugu edo, bestela esan: zail da askotan adjektiboaren eta partizipioaren arteko bereizketa egitea (konpara, bestela, bete da / betea da; hil da / hila da; nekatu da / nekatua da, etab.)Baina hortik aparte, eta orain ere atzizkiz hornituta edo hornitu gabe, perpaus txertakuntzan joko handia emango dute, bai nolabaiteko osagarri gisa, bai zenbait perpaus adberbial edo adizlagun osatzeko orduan ere.

 

2. Partizipioa zenbait aditzen osagarri

Hemen bi kasu desberdin bereizi behar dira: soila dutenak eta forma burutua dutenak.

 

a. NAHI, BEHAR eta antzekoen osagarri

NAHI, BEHAR, USTE, GOGO eta beste bakarren baten osagarri gisa partizipioa ager daiteke. Eskakizun bakarra da perpaus nagusiko subjektua eta perpaus txertatuarena bat eta bera izatea: (51) a. Ez dut inor ikusi nahi gaur Nik nahi [[Ø] inor ikusi] i i b. Liburu guztiak erosi behar ditu gure zuzendariak [[Ø] liburu guztiak erosi] behar ditu gure zuzendariak i i c. Nire lagunak pozik ikusi gogo ditut [[Ø] nire lagunak i pozik ikusi] gogo ditut (nik) Partizipioa eta aditz nagusia bat eginda bezala agertzen dira ikusi- ( nahi; erosi-behar; ikusi-gogo). Horregatik, aditz komunztadura egiterakoan nor, nori eta nork sintagmak aditz bakarraren ingurukoak balira bezala hartzen dira.

 

b. Partizipioa, osagarriaren aspektu burutuaren adierazle

Aspektu burutua duen perpaus osagarria partizipioaz eman daiteke, IZAN laguntzailea gehi dakiokeelarik. Horrela, (52) a. Garaiz etortzea [-burutua] b. Garaiz etorri (izan)a [+burutua]Gehienetan aspektu oposizio hau, testuinguruari esker, neutralizatua gelditzen bada ere, zenbait esapidetan forma burutua erabili ohi da:(53) a. Damu dut zu nahigabetua.. . Zu hemen ikusi izanak poz handia eman zidan.. . Nik zer kulpa dadukat zuk seme asko hazia?

 

3. Partizipioa zenbait perpaus adberbialetan

Partizipioaren bidez, osagarriez gainera, adizlagunak eta izenlagunak ere osa daitezke. Horretarako, jakina, atzizki edo posposizio egokia hartu beharko du perpausak. Posposizio hau, beti bezala, adizkiari itsasten zaio.

 

1. Moduzko perpaus adberbialak: -TUTA eta -TURIK

Gorago ikusi dugu (ik. 162. orr.) nola partizipioak osa dezakeen predikatua, adjektibo batek osatuko lukeen modu bertsuan hain zuzen. Antzeko testuinguruetan ager daitezke partizipiodun perpaus txertatuak -TA edo -(R)-IK atzizkia daramatela: (54) a. Txapela belarrietaraino sartuta irten zen etxetik.. . Iparraldeko leize zuloan galduta daude euskal espeleologoak.(55) a. Giltzari bi itzuli emanik irten zen kalera.. . Auto hau ongi ordaindurik dago.Hauetako batzuk artikuludun formaz ordezka daitezke (-TUA eta -TUAK gisa). Goiko adibideetan, aukera hori dutenak b-koak dira.

Nolanahi ere, kontuan izan bedi -TUTA eta -TURIK formak egiazki adberbiozkoak direla. Horrenbestez, aldaezinak. Baina -TUA-renazken osagaia artikulua da eta hau, komunztaduraren arabera, formaz aldatzen da: subjektua singularra bada, -TUA. Plurala bada, -TUAK. Hori ezin da egin sartuta bezalakoekin:(56) a.*Herri asko zapaldutak daude.. . *Biharko lan guztiak amaitutak ditut.Perpaus hauek txarrak dira. Horien ordain zuzenak honako hauek izango dira:(57) a.Herri asko zapalduta/zapaldurik daude / Herri asko zapalduak daude.. . Biharko lan guztiak amaituta/amaiturik ditut / Biharko lan guztiak amaituak ditut.Perpaus hauek galdegaiaren lekuan agertzen direnean moduzkotzat interpretatzen baditugu ere, mintzagai modura agertzen dira sarritan, esaldiaren hasieran hain zuzen:(58) Ateari danbateko ikaragarria emanik / emanda, kalera irten zen.Horrelakoetan moduaz gainera, nolabait denbora ere adierazten dutela ematen du: Ateari danbateko ikaragarria eman ondoren, kalera irten zen esango bagenu bezala.

 

2. Partizipioa instrumentalean: -TUZ eta -TUAZ

Hauek ere, goikoak bezala, moduzkotzat har daitezke.(59) a. Ekaitza poliki poliki indarra galduz zihoan.. . Jendea errespetatuz, gauzak hobeki egin daitezke.. . Erabilitako liburuak salduz bizi da emakume hori.Galde daiteke, dena den, ea baden diferentziarik partitibozko perpausaren eta instrumentalaz baliatzen denaren artean:(60) Marsellesa kantatuz atera zen etxetik / Marsellesa kantaturik atera zen etxetik.Marsellesa kantatuz diodanean perpaus nagusiko ekintza eta perpaus txertatukoa aldi berean gertatzen direla esan nahi da, hots: kantatzea eta irtetea aldi berekoak direla. Hortik datorkio moduzko interpretazioa. Marsellesa kantaturik badiot, berriz, kantatu ondoren irten zela esaten ari naiz.

 

3. -TUTAKO eta -TURIKO

Hauek NOLAKO galderari erantzuten diote. Izenlagun edo adjektibotzat hartzen ahal ditugu. Horrek esan nahi du, edo izen baten ezkerretara agertuko direla, beti ere izen sintagmaren barruan, edo aditz kopulatibo batekin izen predikatu gisa. Edo zehatzago hitzeginez, perpaus erlatiboak direla esan liteke. Horregatik, aditz jokatuzko perpaus erlatiboek ordezka ditzakete horrelako perpausak.

Adibidez:Adjektibo diren aldetik, -TUA(K)-en bidez ere ordezka litezke, bereziki (61b)-koen tankerakoetan:(62) Kontu horiek aspaldi gure herrian gertatuak dira.Aspektuaren aldetik horrelako esapideetan ageri den adizkia [+burutua] dela ematen du. Eta esanahiaren aldetik ere gauzak horrela dira gehienetan: esandako gauzak gehienetan «esan (izan) diren gauzak» dira, ez «esaten direnak», are gutxiago, «esango direnak».

Baina testuinguruaren arabera, aspektu balio hori neutralizatu egiten dela dirudi. Honako hau badiot, adibidez:(63) Gauaz egindako lanak egunez ageri dira.honela interpreta nezake:(64) Gauaz egiten diren lanak egunez ageri dira.

 

4. -TUTAKOAN / -TURIKOAN

Behin -TUTAKO moduko egitura dugunean, erraza da normalean denborazko adiera ematen diogun -TUTAKOAN egiturara pasatzea.

Izen bat isilarazi dugula pentsatzea aski da horretarako:(66) Nik «aurrera!» esandakoan, hasi korrika.Honen azpian pentsa daiteke honelako zerbait dugula:(67) Nik «aurrera!» esandako unean, hasi korrika.Jakina, erlatiboetan bezala, gerta daiteke denborazkoa ez bestelako adiera izatea. Hori testuinguruak argituko digu. Adibidez:(68) Aitak gomendatu zigun hotelean ez zegoen lekurik, baina zuk esandakoan nahi adina zuten.Hemen argi dago ez garela denboraz ari, leku batez baizik.

 

5. Partizipioa instrumentalean + GERO: -TUZ GERO

GERO aditzondoaren agerpenak salatzen duen bezala, batzuetan horrelako perpausak denborazkoak izan ohi dira:(69) a. Behin lana amaituz gero, irten zaitezkete kanpora.. . Karrera amaituz gero(ztik) ez dut Miren ikusi.Horrezaz aparte, baldintza zentzua ere izan dezake perpaus honek.

Horrek esan nahi du bestelako baldintzazko perpausen ordain izan daitekeela:(70) Mozkorra harrapatzen da ardo gehiegi edanez gero (= mozkorra harrapatzen da ardo gehiegi edaten bada).GERO-z aparte, badira beste zenbait posposizio ere instrumentala eskatzen dutenak: BATERA, esaterako:(71) Liburua mahai gainean utziaz batera, burua atzerantz bota zuen.Nolanahi ere, perpaus hauek denak adizlagunak direla esango dugu.

Eta kategoriari dagokion heinean, posposizio sintagma:

 

6. Partizipioa + -ARREN / -AGATIK: -TUARREN / -TUAGATIK

Horrelako perpausak kontzesiboak dira. Gorago aipatu diren -TZEA- RREN eta -TZEAGATIK kausazkoak edo xedezkoak ziren (ik. 160.. rr.). Hortaz, oraingo hauen adiera guztiz bestelakoa da: (73) a. Euskalduna izanarren, ez du hizkuntza gehiegi landu.. . Herriaren jabe izanagatik, ez du oraindik etsi, gehiago nahi du.Kontzesiboak direnez gero, ordain ugari izango dituzte: -ba ere, -turik ere, -tuta ere, nahiz eta, etab.

 

7. Partizipioa gobernatzen duten zenbait elementu: EZEAN / EZIK; ORDUKO; NAHIZ (ETA), GABE, …

 

1. Partizipioa + EZEAN / EZIK

[Partizipioa + EZEAN / EZIK] egituraren bidez, nolabait moduzko perpaus adberbialak osatzen ditugu. Modu hori piska bat gehiago zehaztuz, baldintzazko balioa dutela esan daiteke, ezezkako baldintza hain zuzen: (74) a. Garaiz etorri ezean, ez dizut emango afaririk (=garaiz ez bazatoz, …) b. Zuzen aparkatu ezik, ez gara denok sartuko (=zuzen aparkatzen ez bada,…)

 

IZAN EZIK eta EZEZIK ez dira nahastu behar

IZAN EZIK, itxura guztien arabera, [partizipioa + ezik] egitura da.

Beraz, sail honetan du bere lekua. Hala ere, ez luke bestelako aipamenik mereziko jendeak EZEZIK-ekin nahastuko ez balu.

IZAN EZIK-ek, [partizipioa + ezik] tankerakoa bada ere, baldintza baino gehiago, salbuespena adierazten du. Hain zuzen, esapide horiek SALBU adizlagun/adjektiboaren bidez eman daitezke: (75) a. Ikasleek izan ezik, beste guztiek erabil ditzakete liburutegiko aldizkariak.. . Ikasleek salbu, denek erabil ditzakete liburutegiko aldizkariak.EZEZIK, berriz, beste zereginetarako erabiltzen dugu, nolabait BAI- ZIK-en kontrako gisa:(76) Ikasleek ezezik, irakasleek ere erabil ditzakete liburutegiko aldizkariak.Hots: ikasleek eta irakasleek ere bai.

 

2. Partizipioa + zenbait denbora-posposizio

 

-TU + ORDUKO

[Partizipioa + ORDUKO ] egiturak denbora balioa du. Adibidez, sartu orduko bezalako batek bi interpretazio izan ditzake: a) sartu eta berehala edo b) sartu baino piska bat lehenago, sartzerako, alegia. Praktikan, egia da, ez du axola handiegirik batera interpretatu ala bestera interpretatu.(77) Giltza sartu orduko txakurra txilioka hasi zen.

 

-TU + ARTE

Denboraren iraupenaren muga adierazten du. NOIZ ARTE galderari erantzuten dio: (78) a. Zu ezagutu arte tristerik bizi nintzen.. . Egon hemen ni etorri arte.

 

-TU + BITARTEAN

Hau ere goikoaren tankerakoa dugu, baina oraingoan muga adierazi beharrean, ekintzaren iraupena adierazten dugu: (79) a. Nik entsalada prestatu bitartean, zuek mahaia atondu.. . Gela margoztu bitartean jai eman ziguten.Hauek guztiak aditz jokatuaren bidez ere eman daitezke:(80) a. Giltza sartu nuen orduko txakurra txilioka hasi zen.. . Zu ezagutu zintudan arte triste bizi nintzen.. . Egon hemen ni kanpoan naizen bitartean.

 

-TU + ONDOREN

Hau ere denborazko adizlaguna dugu. ZEREN ONDOREN izango litzateke perpaus honi dagokion galdera: (81) a. Kafesnea hartu ondoren ohera joan zen.. . Bigarren gola sartu ondoren askoz motelago hasi ziren jokatzen.Esapide honek ez du aditz jokatuzko ordainik onartzen.

 

-TU + AHALA

(82) a. Botilak hustu ahala, berriak ekartzen zituzten mahaira.. . Gezurrak asmatu ahala paperean ezartzen zituen.. . Fakturak, kontabilizatu ahala, artxibatu egiten zituen.. . Zahartu ahala, hezurrak gogortuz zihoazkion.Hauek ere bi gertaeren arteko denborazko erlazioa adierazten dute: bi gertaerak, iraupena izanik, aldi berean edo bertsuan gertatzen direla ematen da aditzera.

Esapide honen kidekoa dela dirudi ekialdeko euskalkietan ARAU posposizioaz osatua. Aditzoinari eransten zaio posposizio hori:(83) a. Loreondo batek, lilia idek arau, hostoa galtzen du.. . Irabaz arau, jan.

 

3. NAHIZ (ETA) + partizipioa

[NAHIZ (ETA) + partizipioa] egitura kontzesiboa da. Beste hainbatetan bezala, aditza jokatua ager daiteke nahiz jokatu gabe. Jokatu gabea denean, partizipioa da, partizipio soila, morfema horrek gobernatzen duena:(84) Nahiz (eta) irakasle ona izan, ikasle guztiak aspertzen zaizkio.

(= nahiz (eta) irakasle ona den…)Kasu honetan ez dugu posposiziorik. Nahiz horrek azpian dukeen nahi hori gorabehera, nolabaiteko aurrizkitzat edo hartu beharko genuke.

 

4. -TU + GABE

GABE posposiziotzat eman dugu. Horrenbestez, posposizio sintagma baten aurrean gaudela esan behar. Hala ere, posposizio honek adjektibo gisa funtzionatzen duela ematen du, zenbaitetan behintzat, partizipioak bezalaxe, hain zuzen: (85) a. Inori ezer esan gabe sartu zen gelan.. . Pakete horiek inork zabaldu gabeak dira.. . Sukaldea jaso gabe daukat oraindik.Hemen ere batzuetan moduzko adizlagunaren aurrean gaudela pentsa liteke (85a). Izen predikatu gisa ere agertzen zaigu (85b eta c). Hitz gutxitan esateko, gehienetan -TUTA / -TURIK-en parekoa da. Diferentzia bakarra da gabe-k ezezko bihurtzen duela perpausa.

 

3. Aditzoina

EGIN, ETOR, EKAR, EMAN, IDATZ, EROS, LAGUN, BEGIRA moduko aditz oinen bidez ere zenbait perpaus txertatu eratzen ahal dira.(86) a. Ez nion esan zer eros.. . Bazterretan bada zer ikas.. . Ez dute oraindik erabaki gaua non pasa.Aditz oina duten perpaus hauek mendeko perpausak dira. Ezaugarri nabarmenena galde hitza agertzea eta aditzak inolako markarik ez izatea da. Horrezaz aparte, normalean perpaus horretako subjektua ez da agertzen, subjektu hori galde hitza bera ez bada behintzat.

Dena dela, perpaus hauetan bi mota nagusi bereiz daitezkeela ematen du:

 

1. Aditzoina zehargalderetan

Zehargalderatzat hartu ohi direnak ditugu, alde batetik. Hauek, bestela ere aditz jokatuzko zehargalderak onartzen dituzten aditzen mende joan ohi dira: ADIERAZI, ERABAKI, ESAN, JAKIN, PENTSATU, …(87) a. Ez dakigu nora joan.. . Ez digute esan zenbat liburu eros.. . Adierazi iezaiozu nola egin.Adibide hauetan guztietan obligazio edo betebehar kutsua hartzen dute perpaus txertatuek. Edo obligazioa ez denean, etorkizuneko zerbait adierazten dute. Horregatik, goiko perpaus horiek honako parafrasi hauek ametitzen dituzte:(87’) a. Ez dakigu {nora joan behar dugun / nora joango garen}.. . Ez digute esan zenbat liburu erosi behar ditugun.. . Adierazi iezaiozu {nola egin behar duen / nola egin dezakeen}.Mendebaleko euskalkietan, aditzoinaren ordez, partizipioa erabiltzen da. Baina hau jokabide orokorra da, ez zehargaldera hauei soil soilik dagokiena: subjunktibozko formak, ahalezkoak, aginterazkoak eta abar ere euskara estandarrean aditzoinaz osatzen dira, mendebaleko euskalkietan partizipioaz eratzen diren bitartean.

 

2. Erlatibo bereziak

[… galde hitza + aditzoina ] taxua duten perpausak, berez aditz jokatuzko zehargalderak onartzen ez dituzten aditzen mende ere ager daitezke:(88) a. Ez daukagu nork lagun(du).. . Aurkituko dugu non lo egin.Hauen parafrasiek ez dute goikoek bezalako obligazio kutsurik, eta, gainera, erlatibo baten bidez ere eman daitezke aditzera:(88’) a. Ez daukagu {lagunduko digunik / lagunduko digun inor} b. Aurkituko dugu {lo egiteko lekuren bat / lekuren bat non lo egingo dugun}Bestalde, perpaus nagusia ezezka doanean, partitiboa aurkituko dugu zenbaitetan:(89) Ez daukagu zer eginik.Nolanahi ere, bigarren multzoko egitura hauek maiz izen elkartutzat har litezke: zer egin, zer esan, zer pentsa etab. sarritan izen arrunt bakartzat hartuko ditugu. Horregatik, adjektibo eta guzti ere aurki litezke:(90) a. Zer egin handirik ez genuen eta zinera joan ginen.. . Zer pentsa ugari ematen dio nire janzkerak amonari.

 

[Zer(tan) + -TU] eta [-TU + beharrik]

Beste batzuetan, era honetako perpausek, onartzen dituzten parafrasietan «arrazoi» edo «behar» / «premia» hitza edo erabili behar da: (91) a. Ez dago zer(tan) horrela ibili (= ‘ez dago horrela ibili beharrik / ez dago horrela ibiltzeko arrazoirik) b. Ez daukazu zer(tan) horrenbeste diru gastatu (= ‘ez daukazu horrenbeste diru gastatu beharrik )Perpaus hauek, bere horretan, aditzera ematen dute ez dela, edo ez duzula, zerbait egiteko premiarik edo arrazoirik. Horregatik eman ditugu eman ditugun parafrasiak. Baina parafrasian agertzen den behar hitza eta galde hitza, biak, zertan sarturik ez dago. Horernbestezhonako esapide honen antzekoak ez dira zuzenak, bi esamoldeen nahastetik sortuak direla ematen baitu:(92) *Ez daukazu zertan horrela ibili beharrikPerpaus hau hobe honela:(93) Ez daukazu zertan horrela ibilinahiz(94) Ez daukazu horrela ibili beharrik

 

4. Etorkizuneko aspektu marka duen adizkia

Badakigu etorkizuneko aspektu marka dela. Horrenbestez, EGINGO, ETORRIKO, EKARRIKO, EMANGO, IDATZIKO, ERO- SIKO, LAGUNDUKO, BEGIRATUKO… etab. ditugu etorkizuneko adizki jokatu gabeak. Hala ere, era honetako adizkiak benetan jokatu gabeak diren ez dago oso argi. Gehiago dirudi laguntzailea galdu duten adizki jokatuak direla.

Bestalde, nahiko erabilera mugatua dute, oso predikatu jakinekin erabiltzen baitira, beti ere, galde hitzen bat tartean dela. Adizki horiek ZAIN EGON, BEGIRA EGON, eta agian beste bakarren bat izango genituzke:(95) a. Zain zegoen nork zer esango.. . Begira gelditu zen harria putzura nork botako.Hauek oso ongi parafrasea daitezke aditz jokatuaren bidez:(95’) a. Zain zegoen nork zer esango ote zuen.. . Begira gelditu zen harria putzura nork botako zuen.Horregatik, zalantzazkoa da (95)-eko adizkien «jokatugabetasuna».

Bestalde, gogoan izan perpaus hauek ez dutela inongo atzizkirik gehitzerik onartzen. Izan ere, zehargaldera soilak dira eta hauen lekua aditzaren osagarriarena izan ohi da. Eta zeren edo zeri galderari erantzuten badiote ere, ez dira formaz aldatzen.