Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atlas Historikoa»Atlas Historikoa

Euskal Herriaren bilakaera politikoa demokrazia garaian

1970 ondoko hamarraldiaren azkenaldian amnistiaren alde izan ziren manifestaldi ugarietako bat.<br><br>

Nagusikeriazko sistematik aniztasun errejimenera eraman zuen igarobide politikoak 1976ko abenduan izan zuen hasiera, Erreforma Politikarako Legea onartu zelarik, eta Espainiako Konstituzioaren eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren onarpenerako erreferendumekin amaitu zen; lehenengoa (Konstituzioarena, 1978ko abendua), Espainia guztiarentzat, eta bigarrena (Autonomia Estatutuarena, 1979ko urria), euskal probintzietarako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) izan ziren. Hurrengo eginkizuna kasu batean zein bestean aurretik diseinatutako instituzionalizazio prozesua martxan jartzea da, sistema demokratikoaren finka aldi dei daitekeen hirugarren fase baterantz jotzeko, gaur egun bizi garena, hain zuzen.

Espainiako trantsizio politiko horrek bi gerta inguru desberdin izan ditu, bakoitzak bere erritmoa zuela: Estatu osoarentzat aniztasun sistema eratzeari dagokiona eta Autonomien Estatua suposatzen duen beronen itxurapen ezberdin jarraikakorra deszentralizazio prozesuan, eta, euskal kasuan bezala, trantsizio fasearen luzapen asinkronikoa duena bere baitan.

 

EGILEA:

Francisco José Llera Ramo Deustuko unibertsitatean Zientzia Politikoetan doktore. Zientzia Politikoetan eta Administraritzan katedraduna eta Bilbon Euskal Herriko Unibertsitatearen Nazioarteko Ikerketetako eta Zientzia Politikoetako Sailaren zuzendaria.

Espainiako Soziologia Federakuntzaren lehendakaria eta Espainiako Zientzia Politikoetako Elkartearen lehendakariordea.

Elkarte politikoez eta trantsizioaren garaiko Euskadiko bortxa egoerari buruzko hainbat argitalpenen egilea.

 

Euskal aniztasun politikoaren eraikuntza

Askatasun demokratikoak iristeak, hauteskunde libre eta konkurrentziazkoetarako deialdi eta alderdi politikoen legeztatzearekin (1976-77), nagusikeriazko errejimenaren azken urteetan euskal gizartean hazten ari zen aniztasun politiko aberats hura plazara ateratzeko aukera eman zuen. Alderdi batzuek (PSOE, PNV, PCE, ANV eta Alderdi Karlista, garai hartan sozialista eta autojestionarioa) ordurako ia ehun urteko bizitza zuten, edo, behinik behin, aurreko errepublika garaiko esperientzian lehiakide izanak ziren eta elkarren kide ziren frontean, gobernuan eta oposizioan gerra zibilaz geroztik. Beste batzuk, aitzitik, diktaduran gertatutako aldaketen ondorio ziren eta errejimenaren beraren zein oposizioaren ondorea zuten hartua.

1977ko ekaineko lehen hauteskunde libreei begiratuz, ordurako aukera aniztasun zabal bat bazela aurkitzen da: zaharrak eta berriak, abertzaleak eta estatu mailakoak, errejimenaren aldeko familia politikoetatik sortutakoak eta oposizioan bizi behar izan zutenak, bortxa politikoarekin loturak zituztenak eta bortxa politiko hori gaitzesten zutenak eta, azkenik, eskuina, erdia eta ezkerra.

PSOEk bere sektore historikoaren zatiketa batekin (PSOE-H) eta Enrique Tierno Galvánen PSPen inguruan bildu zen barnealdeko sozialismoaren herentziarekin lehiatu behar izan zuen; joera horiek PSOEren baitara bilduko ziren berriro geroago. PCEk gauza bera egin behar izango du 1960 ondoko urteetako krisialditik sortutako erakunde komunistekin: ORT, PT, EMK eta LKI. Frankismoaren erdi-eskuineko ondoreak neke handiak izan zituen antolatzeko, eta ezin izan zuenprobintzia guztietan hauteskundeetarako hautagai aurkeztu; UCD, adibidez, ez da hauteskunde lehian sartzen Gipuzkoan; AP ere ez da agertzen probintzia horretan; bien bitartean behin behineko elkarketak sortzen dira, GU, DIV edo eskuineko FE-JONS eta Proveristak adibidez; erdi-eskuineko multzo horri FDCk bere inguruan biltzen duen oposizio demokristaua gehitu beharko zaio; horren ordezkari izango ziren Euskal Herrian geroago UCDen sartuko zen DCV eta UPNen biltzen zen Nafarroako eskuin errejionalista. Azkenik, PNV eta ANVren abertzaletasun historikoaren ondoan “ezker abertzalea” izenpean sortuko dira 1950 ondoko hamarraldiko ETAk frankismoaren aurka egindako borrokaren herentzia jasotzen saiatzen diren erakundeak: ESB eta ESEI sozialdemokrata joerakoa; Euskadiko Ezkerra koalizioa –EIA, EMK, ES, EK kide zirelarik eta ETA (pm)ren laguntzaz–, marxista iraultzaile joeraz, eta EHAS, garai horretan HASI sortzeko bateratze prozesuan zegoena, eta LAIA, ETA (m)aren laguntzaz, 1978an HB sortzen den arte hauteskundeetan parte ez hartuko ez dutenak.

Abiapuntu honekin, dozena bat aldiz baino gehiagotan deitu zaie euskaldunei azken hamazazpi urteotan hauteskundeetan parte har zezaten. Euskal herritarrek Madrilgo legebiltzarraren osaketa erabakitzeko bozkatu dute (1977, 1979, 1982, 1986, 1989 eta 1993), Gasteizekoarena erabakitzeko (1980, 1984, 1986 eta 1990), Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko erakunde foralena eta udaletxetakoa erabakitzeko (1979,1983,1987 eta 1991) eta baita Europako Parlamentuarena erabakitzeko ere (1987 eta 1989), bitartean izan diren lau erreferendumak (1976, 1978, 1979 eta 1986) ahaztu gabe.

Hauteskundeek beti markatzen diote erritmo bat politikari. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez (EAE), 1980ko “hasierako” hauteskundeek politikan nork bere lekua aurkitze bat eta EAJ-PNV alderdiak hegemonia izan zuen instituzionalizazio aldi bat zabaldu zuten; aldi horretan mobilizazio bortitza izan zen espainiar zentralismoaren aurka eta abertzaletasun erradikalaren erakunde armatuek jarduera gorena izan zuen, aldi berean, ordea, ETA (pm)ak desegitea erabakitzen zuelarik. 1984ko bigarren hauteskundeak “bitarteko aldikoak” izan ziren, EAJ-PNV alderdi legebiltzarrean eta bere egituran ahuldu izanak laburrarazi zuten legealdi batean lehengo egoera luzarazten zutela. 1986ko hirugarren hauteskundeak nork bere lekua bilatzekoak izan ziren erabat, PNVren zatiketak eta EAren sortzeak eragindako kataklismoa zela eta. 1990eko azken hauteskundeak “bitartekoak” izan ziren berriro ere, eta, seguruenik, 1994an datozenak “berkokapenekoak” izango dira berriro ere, alderdien arteko mugimenduak eta hautes jarreretan aldaketak ikusirik.

Nafarroako Foru Erkidegoan erritmoa bestelakoa da, lehenengo autonomia hauteskunde egiazkoak, errejimen autonomiko normaleko autonomia erkidegoeidagokien bezala, ez baitira 1993 arte ospatu, behin Foru Hobekuntzarako Legea aldarrikatu ondorenean alegia. Baina Foru Erkidegorako hauteskunde zuzenak Gipuzkoan eta Bizkaian bezala 1979an ospatu zirenez, horiek ere hasierakotzat har daitezke; horietan azaleratu baitziren Nafarroako zatiketa eta aniztasun polarizatua, garai hartan UCDek ordezkatzen zuen eskuin moderatua ozta-ozta nagusitu zelarik. 1983ko foru hauteskundeak leku bilaketakoak dira argi eta garbi, sozialisten garaipenarekin eta erdi-eskuin aldekoen krisialdiarekin. 1987ko hirugarren hauteskundeak “bitartekoak” izan ziren. Azkenik, 1991ko azken hauteskundeak leku bilaketakoak izan dira berriro, UPNren nafar errejionalismoaren inguruan berrantolatutako erdi-eskuina, urririk bada ere, garaitu zelarik.• Alderdi sistemaren erakuntzaren epeak Trantsizio politikoaren hasieratik bertatik gertatukoari gainbegirada soil batek begibistan uzten du Euskal Herrian eta Nafarroan alderdien sistemak garai horretan zuen ahulezia eta indartzeko eta gauzatzeko zuen zailtasuna. Aldaketak hobeto ulertzeko lau aldi bereiz daitezke: lehena, 1977an hasita 1979rainokoa, euskal politikaren trantsizioari dagokiona da; 1980tik 1984ra barne instituzionalizazioarena da; hirugarrena, 1984-1986 bitartekoa, PNVren zatiketak dakarren abertzaletasunaren nagusitasunaren krisialdiarena; laugarrena, 1986tik 1993ra, demokraziaren finka aldia irekitzen duena da. EAEren garapen politikoaren arabera egindako epe zatiketa hau ez da guztiz baliagarri Nafarroako Foru Erkidegoarentzat; lurralde horrek, ikusi berri den bezala, bere berezitasun politikoak ditu.

• 1977-1979: euskal trantsizio politikoa. Aldi hau 1977ko lehenengo hauteskunde orokorretan hasita 1979ko azkenaldian ospatutako erreferendum autonomikoetara bitartean hedatzen da; aldi horretan gertatzen delarik euskal alderdien sisteman lehenengo eremu banatze handia. Urte hauetan ospatzen da konstituzioari buruzko erreferenduma, euskal alderdien artean behin betiko faktore bereizgarri bat gehitzen duena, bigarren hauteskunde orokorrak (1979ko martxoa) eta udaletarako eta aldundietarako lehen hauteskundeak (1979ko apirila).

1977an abertzaletasuna ez da oraindik nagusi euskal gizartean, nahiz eta EAJ- PNV izan lehen alderdia Euskal Autonomia Erkidegoan; eta ezker abertzalearen baitan behin betiko banaketa gertatzen da, erreforma politikoa onartzearen aldekoen eta kontrakoen artean. Beste alde batetik, nabarmentzeko moduko indarraz agertzen dira estatuko alderdiak, hainbesteraino ezen gauza baitira alderdi parlamentarioek (PNV, UCD, PSOE eta EE) osatutako autonomiaren aurreko Euskal Kontseilu Orokorrean lehendakari sozialista bat (Ramón Rubial) jartzera behartzeko.

Gainera, aniztasunezko eta alderdi politikoen eremu banatzezko aldi honen ezaugarrietako bat itun eta akordio politika da; adibidez: abertzale moderatuek konstituzio testuaren eztabaidan parte hartzea, haren onespenerako erreferendumean abstentziozko erreserba gordez bada ere; abertzale erradikalen zati batek (EE) amnistia eta erreforma politikoa, autonomiaren aurreko batasun gobernua eta estatutuari buruzko adostasuna onartzea, erreforma gaitzesten jarraitzen duen abertzale erradikalen zati batek besterik (HB) hausten ez duena.

1979ko martxoko bigarren hauteskunde orokorrek lehendabizikoz Euskal Autonomia Erkidegoan gehiengo abertzalea azaltzea esan nahi dute, bai, alde batetik, aukera estatalek behera egin zutelako, bai, bestetik, sortu berria zen HBk (HASI, ESB eta ANV, beste batzuren artean) lehenengo aldiz hauteskundeetan parte hartzen zuelako. Apirilean ospatu ziren udaletarako eta aldundietarako hauteskundeek berretsi baizik ez zuten egin alderdi abertzaleen gailentasun hori eta Euskal Autonomia Erkidegoan EAJ-PNVek instituzioetan zuen kontrola, aukera estatalek, erdi-eskuinekoak batez ere, lurralde horretan, Nafarroan izan ezik, eta, nolabait, Araban ere, zuten presentzia ahula adieraziz. Hori guztia zela eta Euskal Kontseilu Orokorra berritik antolatu beharra izan zen, eta hala Karlos Garaikoetxea izango zen handik aurrera kontseilu horren lehendakari. HB hauteskundeetan parte hartzen hasi zen, baina, aldi berean, ez zuen parte hartu nahi izan foru instituzioetan, egoera horrek EAJ-PNVri erabateko gehiengoa ziurtatzeko balio izango ziolarik.

Nafarroan –euskal abertzaleek konstituzioaren inguruan zuten auzian helburuetariko bat zen lurraldea hain zuzen– UCDk ozta-ozta mantendu zuen bere nagusitasuna, alderdien artean antolamendu gutxi eta zatiketa ugari zelarik; egoera horretxek hain zuzen behin eta berriro eragingo zituen aginpide arazoak; eta horren bukaera aldera euskal abertzaletsunak guztizko erradikalizazioa izango zuen, HBk Nafarroa Euskadin integratzeko arazoaren inguruan burua ez makurtzeak sortarazitako erradikalizazioa hain zuzen. Une berean, indartsu agertzen da UPNren nafar errejionalismoa, Nafarroak Euskal Autonomia Erkidegoarekinbat egitearen kontrako eta euskal abartzaletasunaren aurkako jarrera baita alderdi honen ezaugarri nagusia.

• 1980-1984: autonomiaren instituzionalizazioa. Euskal Autonomia Erkidegoaren lehen legegintzaldi autonomikoari dagokion aldia da; garai horretan hasten da instituzioen lehen diseinua egiten, ez hala ere tentsiorik gabe. 1980ko maiatzeko hauteskundeen ondoren hasi zen aldi hau. Hauteskunde horietan EAJ- PNVren gehiengoa berretsi egin zen, eta HB instituzioetara ez joatearen ondorioz lehen Gobernu Autonomoa beste inoren laguntzarik gabe osatzeko adinako gehiengoa lortu zuen alderdi jeltzaleak. Beraz, abertzaleek bertako instituzio guztien kontrola zutelarik hasi zen legegintzaldia. Kontrol honek areago bizkortuko zuen lehendik ere nahiko atzean zeuden estatu mailako alderdi politiko guztien atzerakada; baita UCDk Euskal Herrian zehar ezagutu zuen deskonposaketa ere. Alde batetik, Estatu mailako gobernuan erdi-eskuineko indarrekin lehian zegoen PNV batek eta, bestetik, estatuko ezker guztiari tokia eztabaidatzen zion HB batek –bi alderdi hauek euskal lurraldeetan zuten presentzia zabalarekin eta arazo nazionalista biziagotuz zerabilten diskurtsua indarrez ezarriz– abertzale ez ziren hautesleek hauteskundeetan parte ez hartzea lortuko zuten (%48tik gorako abstentzioa 1980an).

Alde batetik euskal instituzioetan jelkideek zuten kontrolak, bestetik, PSOEren ahuleziak eta, azkenik, Madrilen krisialdian zegoen UCD batek bertan behera amilduko ziztuzten alderdien arteko adostasun eta hitzarmen anitzeko politika lortzeko bidean emandako lehen urratsak; 1981eko otsailak 23an estatu kolpea emateko egindako saioak, Calvo Soteloren gobernuak eta estatu mailan gorantz zihoazen sozialisten laguntza sendoa zuen LOAPAk zekarren politika autonomiko berriak autonomien instituzionalizazio prozesuan bete-betean zegoen estatuaren aurka gatazka nazionalista berriro indartzea ekarriko zuten.

1979-1980 bitartean hainbat erakunde armaturen –ETArena batez ere– ekintza une gorena izan zen –242 hildako guztira, trantsizio aldi osoan izandako hildakoen herena hain zuzen–. Dena den, ez da ahaztu behar UCDren aginpide aldiaren azken garaietan gertatu zela Barne ministerioaren eta ETA (pm)renarteko negoziazioa. Negoziazio hauen ondorioz “gizartean berriro txertatzearen politika” zelakoaren truke erakunde horrek armak utzi zituen. Negoziazioen ondorio honek ezker abertzalearen baitan HB eta EEren arteko harremanak arras zaildu eta gogortuko zituen. Prozesu hori guztia, EIA, PCE/EPK zati handi bat, HASIren sortzaileen sektore bat eta ANV, ESEI eta independenteen artetik etorritako sozialistak, marxista-leninista definizioa alde batera utzirik, bat egitearen emaitzatik sortu zen Euskadiko Ezkerra alderdiaren Sorrera Biltzarrean burutuko zen.

1982ko legebiltzarretarako hauteskundeetan sozialistek lortu zuten garaipenak, Espainian garai berri bat hasteaz gainera, Euskal Herrian boto estatalaren norabide berria erakutsi zuen, eta euskal instituzioen eta estatuko gobernuaren arteko harremanak berriro definitu beharra orobat. Aldaketa hori 1983ko bigarren udal eta aldundietarako hauteskundeetan nabariko zen; horietan abertzaleen hegemonia berriro berretsi zen, aldi berean EAJ-PNV eta EEren gorakadarekin eta PSOEren indartze berriarekin ikuspegi politiko anitzagoa definitu zen, batez ere industria udal handietan.

Aldundietarako hautes arauen eztabaidak alde batetik eta Gasteizko gobernuaren eta Foru Aldundien arteko konpetentziak zehaztu behar zituen Lurralde Historikoen Legea (LHL) baztertzeak bestetik –eta orobat Euskararen Normalkuntzarako Legeak edo sinboloenak– estatuaren erdialdearen eta periferiaren arteko gatazka sakontzeaz gainera, borroka gune berria zabaldu zuten abertzaleen artean.

Nafarroan autonomia bereiziaren foru instituzionalizazioa 1983an hasi zen sozialisten nagusigoarekin, 1982an lortu zuten garaipenaren eta UCDren krisiaren ondoren, eta erdi-eskuineko alderdien berregituratze sakon baten erdian, garai horretan, izan ere, gune politiko hori UPNren nafartartasun foralistaren inguruan antolatzen eta tokia hartzen hasten baita. Aurrerantzean, PSOE nafar sistema politikoaren ardatz bihurtuko da, sisteman erdirako joera duten indarrak bere ingurura bilduz, HBk ezker aldetik eta UPNk eskuinetik mantentzen zituzten muturreko jarrerek sortarazten zituzten tentsio zentrifugoen artean.

1977an Nafarroako eskuin indarren nagusitasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan zeuden alderdien sistemen ezberdintasunak bi autonomiaurreko erakunde ezberdin sortuak bazituzten, garai horretatik aurrera Nafarroako euskal abertzaletasunaren erradikalismoak eta ahuleziak eta, batez ere,PSE-PSOE autonomia erkidego horietako bakoitzean eskualde mailako alderdi banatan banatzeak eta alderdi horrek Nafarroako arazoari buruz zuen jarrera aldatu izanak, indarrik gabe utzi zituzten konstituzioaren eta estatutuaren inguruan etorkizunerako zeuden ikuspegiak eta asmoak.

• 1984-1986: abertzaleen krisialdia. 1984ko bigarren euskal hauteskunde autonomikoak EAJ-PNVren baitan Euskal Autonomia Erkidegoaren eredu instituzionalari buruzko iskanbila gogorrekin batera gertatuko dira: alderdiaren eta Gobernuaren arteko harremanak, alderdiaren barruko ordezkaritza eta erabakiak hartzeko prozedurak, Arzalluz/Garaikoetxea buruzagitza arazoak eta Nafarroan 1983ko hauteskunde foralen ondoren krisia ireki zuen alderdi politikoen arteko elkartasun politika.

EAJ-PNV alderdiaren barneko giro nahasi horrez gainera –Garaikoetxea lehendakaritzarako hautagai izateari uko egitea proposatzeraino iritsi zen–, ETAren talde txiki baten erantzun bortitza –hauteskunde kanpaina bete-betean Casas hautagai eta senatore sozialista hilez–, GALen lehen bederatzi hilketak eta frantses gobernuak egindako ETA kideen lehen deportazio eta estradizioak hartu behar dira kontuan.

Horrekin guztiarekin ere, EAJ-PNVk berriro lortu zuen garaipena, kopuru absolututan bederen; hala eta guztiz ere, PSOEren gorakada kontuan harturik, alde batetik, eta bestetik HBk instituzio politikoetan egiten zuen abstentzionismoa, nolabait bozketetan galera izan zutelarik, aurrerantzean hain erabakiorra izango ez zenez, gobernua eta oposizioa legebiltzarrean botoetan 32-ra berdintzen zirelarik, arras zaildu ziren gauzak kolore bakarreko gobernua eratzeko, eta hala legegintzaldirako itun bat sonatu behar izan zuen EAJ-PNVk PSOErekin.

Legegintzaldia hasi eta oso hilabete gutxira, EAJ-PNVren barne zatiketa sakonduz zihoan, harik eta 1985ean Garaikoetxeak lehendakaritza utzi zuen arte; haren lekua betetzeko Jose Antonio Ardanza izan zen izendatua. EAJ-PNVk 1986ko hauteskunde orokorretan ezagutu zuen atzerakadak talde parlamentarioaren eta alderdiaren barne zatiketa bizkortu egin zuen, eta zatiketa hori Garaikoetxea buru zuen alderdi abertzale berri bat sortuz amaitu zen: Eusko Alkartasuna (EA).

1986. urtea euskal instituzioen sistema bizitzen ari zen trantsizio politiko larrian une erabakiorra eta atzerako itzulbiderik gabeko puntua bezala ezagutuko da Euskal Herriaren historia politikoan. Une horren adierazgarri bereziena alderdi sistemaren osaketan, hauteslegoaren banaketan eta banaketa ideologikoan muga zehatzik ez izatea da. Bidegurutze honetan, hori bai, politika egiteko modu baten amaiera zen zinez garbi ikusten zen, adversary politics jokaera eredutzat harturik, eta gure kasuan gatazka muturreraino eramanez, etengabeko aurkakotasunez, ororen gainetik lehentasuna izan nahiez eta kolore bakarreko gehiengo artifizialak inposatuz jokatzea ezaugarritzat zituen politika baten amaia alegia.

• 1986-1992: demokraziaren finkatzea. EAJ-PNVren zatiketa gertatu izanaren ondorioz hirugarren legegintzaldiarako 1986ko azaroan hauteskundeak aurreratzearekin hasten da azken aldi hau. Honen ezaugarriak ziren ordu arte zegoen baino alderdien sistemaren zatiketa eta aniztasun handiagoa. Alde batetik, EAJ-PNVk eta EAk bien artean banatzen zituzten lehenengoaren botoak eta, bestetik, ezker abertzaleko alderdien (EE eta HB) pisua handiagoa izan zen. Hauek denek eman zioten PSOEri lehen aldiz Euskal Autonomia Erkidegoan legebiltzarrerako hauteskundeetan garaipena.Alderdien arteko lehiaren egitura berriak erabateko aldaketa ekarri zuen euskal politikara: instituzioak gobernatzeko koalizioaren beharra derrigorrezkoa gertatzen zen eta beharrezkotzat hartu zen orobat indar demokratikoen arteko ituna bortxa armatuaren azken fase izango zela pentsatzen zenari politika adostasun giro batean aurre egiteko. Koalizioaren kasuan, EAEn gehiengo parlamentarioa bilatzea EAJ-PNV eta PSOEren arteko koalizioarekin burutu zen; bortxa armatuarenean, bortxaren aurkako kontsentsu politika Ajuria Eneko itunean gauzatu zen, HBk izan ezik parlamentuko alderdi guztiek (PNV, PSOE, EA, EE, PP eta CDS) sinatu baitzuten 1988ko urtarrilean.

Horrekin bateratsu, 1987ko maiatzean ospatu ziren udaletarako eta aldundietarako hirugarren hauteskundeek hasieran zegoen aniztasuna instituzio guztietara zabaldu zuten, alde handiak baitzeuden lurralde batetik bestera. Honela, EA- EE koalizioa sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundian; Araban eta Bizkaian berriz EAJ-PNV eta PSOEren artekoa eratu zen.

EAEko aldundietarako hauteskundeetan ingurune abertzalea berriro banatu zen alde batetik eta alderdi demokratiko nagusien (PSOE, EAJ-PNV eta EA) artean borroka itxia hasi zen bestetik. Nafarroan, gainera, erdi-eskuineko indarrak PSOE eta UPNren artean berregituratu ziren, baterako zein besterako antzeko portzentaiak banatzen zirela. Aldaketa hauek Autonomia eta Foru erkidegoetan alderdi parlamentarioen kopurua handitu zuten eta, horrenbestez, horien zatiketa ere bai. Nafarroako Foru Erkidegoan aginpidea izatea betidanik zaila izan bada, zailtasun hori are zailago egiten zen hauteskunde batetik bestera, alde batetik bere alderdien sistemaren zatiketagatik eta, bestetik, sistema horrek zuen egonkortasun urriagatik. Gobernu zailtasun horren oinarrian zegoen koalizioak ezin osatu izatea ere, horretxek bereizten zituelarik EAE eta Nafarroan gertatzen ari ziren prozesu politikoak.

EAEn 1990eko laugarren hauteskunde autonomikoek, aurrekoen jarraipenezkotzat har badaitezke ere, panorama berri bat definitu zuten. Bertan EAJ-PNVk lehen euskal alderdia izatea lortu zuen berriro, EA eta beste alderdi parlamentario guztien atzerakadari esker. PP da atzerakada honetatik salbu geratu zen alderdi bakarra, errekuperazio txiki bat izan baitzuen. Hauteskunde horien beste datu adierazgarria izan zen orobat antzinako arabartasunaren agertzea alderdi politiko batetan gauzaturik, Unidad Alavesa hain zuzen.

Hauteskundeek zazpi indar politikok osatzen duten eszenario bat eratu zuten: lau alderdi abertzale (PNV, HB, EA eta EE), bi estatu mailakoak (PSOE eta PP), eta bat probintzia mailakoa (UA). Beste ikuspegi batetik, lau erdi-eskuinekoak (PNV, EA, PP eta UA) eta hiru ezkerrekoak (PSOE, HB eta EE), bestetik.

Hemen bereizi beharra zegoen sistemaren aurkako bat (HB), beste guztiei aurre egiten ziena.

Hauteskunde ostean ospatu ziren negoziazio latzek ordu arte arrakasta izan zuen EAJ-PNV eta PSOEren arteko koalizioa baztertu eta haren ordez alderdi abertzaleen arteko koalizio berri bat definitu zuten (EAJ-PNV, EA eta EE).

Egonkortasunik gabekoa zen koalizio hori adituen ustez, EAJ-PNV eta EAren arteko aurkakotasuna zela medio. Izan ere, koalizio horrek oso hilabete gutxi iraungo zuen, 1991ko probintzia eta udal mailako hauteskunde berriek EAJ-PNV eta PSOEren arteko elkartasun ardatz berria zehaztu arte, EA eta EEren atzerakada ikusirik. Atzerakada horrek nahitaez EAJ-PNV, EA eta EE koalizioren etena ekarri behar zuen ondorio eta EAJ-PNV, PSOE eta EEk osaturiko gobernu berri baten eratzea. Gobernu berri horrek lurraldeetan eta instituzioetan gertatzen zenarekin koherentzia handiagoa zuen, bai eta gehiengo sendoagoa ere.Gobernuaren krisialdiaren osteko aldaketa honen bazter ezineko ondorioa EEren haustura izan zen, 1991ko hasieran ospatu zuten azken batzarraz gero gertatzen ari zena. Alde batetik, EArekin elkartzearen alde zeudenak agertzen ziren (gutxiengoa, baina Gipuzkoan gehiengoa) eta, bestetik, hasierako proiektu politikoarekin eta EAJ-PNV eta PSOEkin koalizioan jarraitzea nahiago zutenak.

Dena den, gertaerek hartu zuten abiada bizkortzeak PSOErekin elkartzera eraman zituen.

Nafarroako kasuan, 1991ko aldundietarako hauteskundeak argi eta garbi izan ziren nork bere lekua bilatzekoak, eskuin indar guztiak UPNren inguruan bildu baitziren, garaipena eta aginpide forala lehen aldiz lortu zuelarik. Dena den, PSOE indarberriturik atera zen foru parlamentutik, atzera egin zuten erdi moderatu eta abertzaleen kalterako, IUk EEren tokia hartzen zuelarik.• Alderdien sistema: zatiketa eta polarizaioaEuskal eta nafar alderdien sistema anitza eta polarizatua zela esateko bezalako adostasuna baino handiagorik nekez izango da beste ezertan. Esparru hauetan botoen multzo ertaina zuten zazpi alderdi ageri ziren, bi nagusiak ez zirelarik baliozko botoen %49ra iristen EAEn. Bestaldetik tentsio ideologiko larriak zeuden, eta sistemaren aurkakoa zen alderdi bat (HB) botoen %15a baino gehiagorekin ageri zen, bortxa estrategiari ematen zion laguntza ezkutatu gabe bigarren postua noiz iritsiko zebilena. Zatiketa ez litzateke bereziki adierazgarria izango ez baleramatza parean puntako alderdien arteko urruntasun ideologikoa. Urruntasun hori lehia eremuari zegokion eta, gainera, maila eta bide ezberdinak onartzen zituen, giza sistemaren ulermen ezberdinak, autonomia instituzio politikoen onarpena edo ukapena edota nortasuna eta sistema sinbolikoen aurkakotasuna, beste batzuren artean.

 

Euskal geografia politikoa 1990ean

Arlo historiko eta politikoetan euskal foru lurraldeek izan duten ezaugarrietako bat lurraldearen araberako berezitasuna izan da hain zuzen. Gertakizun hau, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoaren artean trantsizio politikoaren hasieratik garbi zegoena, 1986ko hauteskunde autonomikoetan eta hurrengo urteko aldundi eta udaletarako hauteskundeetan indartu egin zen, batez ere EAJ-PNVren zatiketarekin eta EAren agertzearekin. 1990/91 zikloan konstante hau aldatu gabe mantendu zen, Arabako kasuan Unidad Alavesaren (UA) espero ez zen arrakasta zela eta arras areagotu zelarik.

EAEan 1990eko hauteskunde autonomikoetan sortutako eskualdekako mapa berritik honako ondorio hauek atera zitezkeen: alde batetik, hiri inguruko multzo industrialetan eta etorkinetan oinarritzen den hautesleen egoera mantentzen da, horietan abstentzioa bereziki nabaritu baitzen. Hiritar inguru hauetan hauteskundeetan zatiketa handia zegoen, baita politika aniztasuna eta posizio nagusien trukaketak ere. Lurralde historiko bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak markatzen zituzten inguru hauek, kontuan izanik zegokien eskualdeek probintziarekiko zuten garrantzi demografikoa. Orohar, ezaugarria boto abertzalearen nagusitasuna da, Gasteizen izan ezik, eta ezkerreko aukerenak, Araban salbu; gainera, HBk lehen postua betetzen zuen Gipuzkoan, PSOEk Gasteizen eta EAJ-PNVk beste guztietan.

Nafarroako geografia politikoak bazituen horrenbesteko berezitasunak; UPN eta erdi-eskuineko indarrak bere emaitza hoberenak Iruñea eta bere hiri eremuan lortu zituzten, hala nola iparreko eskualdetan (La Barranca, Ipar-mendebaleko Haranetan eta Pirinio aldeko Haranetan); PSOEk zenbat eta Iruñeatik hegoalderago orduan eta pisu handiagoa zuen; eta abertzaleek ipar-mendebaleko koadrantean biltzen zituzten bere botoak, bertan HBk bigarren edo hirugarren postuak kendu ez kendu zerabilzkien alderdi nagusiei.