Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskararen Aholku Batzordeak Euskara Biziberritzeko Plana gaurkotzea eskatu du


Gaurkotze hori Euskara 21 ekimenak emandako ondorioetan oinarritu beharko litzatekeela dio.

Euskararen Aholku BatzordeaJoan den ostiralean, otsailaren 6an, Euskararen Aholku Batzordea Lehendakaritzan bildu zen Euskara 21 ekimenaren "Itun berritu baterantz" txostena aztertzeko. Txosten horretan etorkizunean garatu beharreko hizkuntza-politikari buruzko gogoeta eta eztabaidaren emaitza jaso dute.

Bileran ateratako ondorio nagusia hamar urteko ibilbidea egin duen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) berrikusi eta garai berrietara egokitzeko beharra da. Eguneratze hori datozen hilabeteetan egin beharko litzatekeela iritzi dio batzordeak.

Berrikusketa eta gaurkotzea Euskara 21 prozesuak emandako emaitzetan oinarrituz egin beharko litzatekeela adierazi du Euskararen Aholku Batzordeak. Txostenean agertzen diren ondorioek etorkizuneko itun berritu baten abiapuntu izan beharko liratekeela luketela ere azpimarratu du.

Bilkuran Euskara 21 ekimena aztertzeaz gain, Euskararen Aholku Batzordeko gainontzeko atalek 2008an egindako lana gogoratu zuten. Honako hauek dira bestelako batzorde-atalak: Toponimia, Terminologia, Lege-garapena, Informazio eta Komunikazio Teknologiak, eta Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan izenekoak.

Azken eguneratzea: 2009/02/13