Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nazioarteko mintegia: Nortasunaren eraiketa eta identifikazioaren prozesua
Tours (Frantzia)


Datak:

2007/11/29-30

Antolatzailea eta lekua:

UFR Lettres et Langues
Université François Rabelais
3 rue des Tanneurs
BP 4103
37041 TOURS Cedex 1
Frantzia

Telefonoa: +33 247366600
Faxa: +33 247366410
Web gunea: http://www.univ-tours.fr/

E-posta: secretariat.general@univ-tours.fr

Argibideak eskatzeko:

Arduraduna: Jean-Michel Fournier
Harremanak: Sylvester Osu (Antolaketa Batzordea)

Telefonoa: 06 78 34 13 51
E-posta: sylvester.osu@univ-tours.fr

Web gunea: http://langrep.univ-tours.fr/

Egitaraua:

Hizkuntza naturalek hainbat modu eskaintzen dituzte pertsona edo gauza baten nortasuna eraikitzeko eta adierazteko. Hain zuzen ere, kategorizazioa horixe da: talde baten barnean elementuren bat bereiztea, honen berezitasuna seinalatuz. Adibidez, "un parfum pour les femmes femmes" ("emakume-emakumeentzako perfume bat") esaterakoan, emakumeen arteko bereizketa bat sortu eta "benetako emakume" direlakoen azpikategoria bat inplikatzen du.

Zenbait urtetatik hona, identifikazioaren nozioa arreta berezia jasotzen ari da hizkuntzalarien eskutik. Zenbait marko teorikotan, identifikazioa berariazko eragiketatzat ere jotzen da, hain zuzen.

Mintegiaren asmoa honetan oinarritzen da: batetik, hizkuntzaren barruan identifikazio-prozesua zedarritzea, nortasunaren eraiketan duten papera kontuan harturik; eta bestetik, pertsona zein gauza baten nortasuna eraikitzeko erabil daitezkeen prozedura linguistiko ezberdinak ezagutaraztea. Beraz, hizkuntzan eta diskurtsoan bi nozio hauek nola artikulatzen diren azaltzeko ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira.

Azken eguneratzea: 2007/10/24