Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultur eta Hizkuntz aniztasunari buruzko mintegia
Reykjavik (Islandia)


Datak:
 
2007/11/2-3

Antolatzailea:

World Language Centre in Iceland
The Vigdís Finnbogadóttir Institute of Foreign Languages
University of Iceland
Háskóla Íslands
Nýja Garði
101 Reykjavík (Islandia)

Telefonoa: +354 525 4191
Faxa: +354 525 4410
Web gunea: http://www.vigdis.hi.is/

E-posta: infovigdis@hi.is

Harremanetarako eta argibideak eskatzeko:

Dr. Gauti Kristmannsson (dósent/associate professor)
Žzšingasetri H.K.
Translation Centre
University of Iceland
 Nzja Garši
101 Reykjavik (Islandia)

Telefonoa: +354 525 4192 / Mugikorra: +354 659 4192
Faxa: +354 525 4410
Web gunea: http://www.vigdis.hi.is
E-posta: infovigdis@hi.is

Gaiak / Txostenak:

Mintegiak lau atal izango ditu, bata bestearen ondoren:

  1. World Language Centre delakoaren etorkizunerako ikuspegia
  2. Nazioarteko Lankidetza: hizlari gonbidatuak eta mahaingurua. Mahainguruan munduan zeharreko zenbait hizkuntza erakundetako ordezkariek parte hartuko dute.
  3. Bizipen Zentrua: informatika eta errealitate birtuala direla medio hizkuntza bat "bizitzeko" eskain daitezkeen aukerak izango dituzte mintzagai, atal honetan, zenbait hizlari gonbidatuk.
  4. Hizkuntzalaritzari, Literaturari eta Kulturari buruzko ikerketa konparatiboak.

Besteak beste, honako hizlari gonbidatu hauek egongo dira bertan:

  • Vigdís Finnbogadóttir, Islandiako lehendakari ohia eta UNESCOren partez Hizkuntzetarako Borondate Oneko Enbaxadorea 
  • Peter K. Austin, Landa Hizkuntzalaritzako Marit Rausing katedraduna, SOAS 
  • Bernard Spolsky, Bar-Ilan Unibertsitateko irakaslea

Hirugarren eta laugarren ataletan lantzen diren gaien artean, honako hauek izan daitezke:

  • Hizkuntza-plangintza eta hizkuntzaren ekologia
  • Hizkuntza-gatazkak eta hizkuntzari buruzko ideologiak eta jarrerak, estandarizazioa eta bariazioa
  • Hizkuntza, demokraziaren zutabe
  • Hizkuntza, balore eta ondare kulturalen oinarri
  • Hizkuntza arrotzen irakaskuntza eta jabekuntza
  • Kultur arteko komunikazioa
  • Nazio- eta gutxiengo-literaturetan agertzen diren eragin kultur anitzak eta eleanitzak
Azken eguneratzea: 2007/10/24