Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

KELENN - ISLRF Mintegia: Murgilketa arrakastatsu bat: galesaren kasua
Landerneau (Breizh-Bretainia)


Datak:

2007/11/2-3

Antolatzaileak:

KELENN (Prestakuntza Pedagogikorako Zentroa)

3 straed Vañde - 3 rue de la Vendée
B.P. 1653
29000 Kemper (Penhars)

Telefonoa: 02 98 95 55 99
E-posta: kelenn2@wanadoo.fr

Web gunea: www.diwanbreizh.org

ISLRF (Institut Supérieur des Langues de la République Française)

Maison de la Vie Associative
15, rue Général Margueritte
Boîte 116
34500 BÉZIERS

Telefonoa: +33 467287535
Faxa: +33 467287539
Web gunea: http://perso.orange.fr/.escoles/ISLRF_fichiers/islrf.html

Argibideak:

Web gunea: http://www.diwanbreizh.org/article.php4?sid=3262&mode=thread&order=0

Lekua:

Centre de Congrès de Mescoat/Meskoat
29419 LANDERNEAU

Telefonoa:   02 98 21 85 10
Web gunea: http://www.mescoat.com/mescoat


Egitaraua:

Gales Herriak 60 bat urteko esperientzia daramalarik gales hizkuntzaren irakaskuntzan, ikasle guztiak ingelesezko hiztunak ere badirela kontuan izanik, honen gorabehera konkretuak aurkezteko, honako pertsona hauek gonbidatuak izan dira mintegi honetan hitz egitera:

  • Merion Prys Jones, Bwrdd yr Iaith Gymraeg delakoaren zuzendaria.
  • Medwin Hughes, galesezko maisu-maistrak prestatzen dituen Caerfyrddin-go Unibertsitateko zuzendaria.
  • Gareth Ioan, gales hizkuntzaren erabilpena bultzatzen eta sustatzen duen Cwmni Iaith izeneko elkartearen zuzendaria.

Hiru gonbidatu hauen aurkezpenetan, Gales Herriko eskoletan gales hizkuntza nola irakasten den, irakasleak nola prestatzen diren eta eskola horietako ikasleen etxekoei proposatzen zaien prestaketa osagarria azalduko dira.

Halaber, Europako beste hainbat eskualdetako hizkuntzen irakaskuntzaren ordezkariei ere emango zaie hitza (hala nola Frisia, Euskal Herria, Eskozia edota Bretainia), Gales Herriaren egoerari buruzko aurkezpena eztabaida dezaten eta nork bere herriko egoerari buruzko hausnarketak egin ditzan.

Azkenik, irakaskuntza eleanitzaren arloan hainbat ikerketaren egile den Torontoko Unibertsitateko Jim Cummins irakasleak mintegi honetako lanen ondorioak aurkeztuko ditu.

Azken eguneratzea: 2007/09/19